lunes, 23 de diciembre de 2013

NON NAHI



Ahotsa: Aintzane Urroz
Bateria: Roberto Urroz
Kitarra: Oliver Jaurrieta
Teklatua: Amaia Dominguez
Baxua: Javi Navarro
Kitarra: Jaime Navarro

Garesko "Arrapo de monte y sus Mariatxis" desegin eta gero, Patxi Castellano eta Roberto Urrozek proiektu berri bat egitea erabakitzen dute, eta gerora "non nahi" taldea izango den lehenengo formazioa osatzen dute poliki poliki: Patricia Etxarren ahotsan, Eva Gaztelu kitarran, Patxi Ganuza baxuan, Xabi arakama saxoan, Aintzane Urroz teklatuan, Patxi Castellano Tronpetan eta Roberto Urroz baterian. 2008aren Apirilan Garesko euskalgazte egunan beraien lehenengo kontzertua ematen dute. 2009an Belen Lasterra (trompeta), Oliver Jaurrieta (kitarra) eta, Aldert (bibolina) elkartzen dira eta, 2011 arte,  kontzertuak ematen jarraitzen dute.

Urte horretan taldekide batzuk aldegiten dute eta taldea desegiten da. Hala ere 2011n Antsoainen egiten duten "otsoaren abestiak" bilduman 2 abesti grabatzen dituzte eta 2012an beraien lehenengo diska ateratzen dute: "non nahi 2012" . Roberto Urrozek proiektuarekin jarraitzea erabakitzen du eta egungo formazioarekin 2013an Biurrungo Aversace festibalean  beraien lehenengo kontzertua ematen dute: Beraien estiloa Rockeroagoa bihurtzen da eta abestiek beste nortasun bat hartzen dute. 2014ean "Euskeraz bizi eta ikasi nahi dut" bilduman "musika" abestia sartzen dute El drogasen laguntzarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario