sábado, 21 de diciembre de 2013

LAU BEHI



Lau Behi taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Lau Behi". 1995. urtean ekoiztu zuten IZ estudioetan, Daniel Lazerus jaunaren laguntzaz.

Juanra Etxaburua, bateria
Txenan Calvo, gitarra
Mikel Azpiroz, ahotsa ta hammond
Alberto Bosch, ahotsa ta baxua

Lau Behi taldea Donostian sortu zen 1994. urtean. 70 eta 80. hamarkadetako rock and roll zuria, rhythm & blues edo funk doinuak jorratu zituzten lehen bi diskoetan, baina urteak pasa ahala, powerpop musikaren ildora gerturatu zen. 1995. urtean beraien lehen diskoa kaleratu zuten, "Lau behi". Hammond organoa ta gitarra elektrikoaren gainean eraikitako rock eta blues kutsuko 10 kantu aurkeztu zituzten Daniel Lazerus soinuhartzaile estatubatuarraren laguntzaz. 1996. urtean, beraien bigarren lana ekoiztu zuten, "Bi". Aurrekoa baino gitarreroagoa zen. Bigarren disko horri heldu aurretik, hiru kantu grabatu zituzten, Txakun taldearekin batera moldaturiko "Merke & ona" lanerako.

1998. urtean Txenan Calvok taldea utzi zuen, ez baitzuen gustuko estilistikoki taldea hartzen ari zen bide musikal berria. Izan ere, powerpop aldera jo zuten Lau Behikoek, indarra melodietan jarriz. Oihuka diskoetxeak argitaratu zuen bere hirugarren eta azken lana, "Emakume interesgarriak" (2000). Taldea desegin ondoren, Mikel Azpiroz jaunak ibilbide oparoa izan du, hainbat talde eta bakarlariekin lan eginez edota Elkano Browning Cream taldearekin ibiliz. Berriz, Alberto Bosch baxujolea Parafünk talde mitikoaren jo zuen eta baita Hotel edota Triz3ps taldeetan. Juan Ramon Etxaburu jaunak Tolosa herriko The Window Ventanas euskal pop talde bitxian jo zuen bateria, beraiekin "Naizitenjan" (1997) disko itzela grabatuz... 2016. urtean Lau Behi taldekoeak "Onenak" bilduma argitaratuko dute, beraien diskoak deskatalogatuta bait daude. 14 abesti jasotzen ditu bildumak, horietako bi berriak (“Positiboan” eta “Hogei urte”).

http://www.badok.info/euskal-musika/lau behi
...............................................................................................
Una canción del grupo vasco Lau Behi. Su primer disco, "Lau Behi" (1995), fue grabado en los estudios IZ (Donostia), junto al productor norteamericano Daniel Lazerus.

Lau Behi (Cuatro Vacas, en euskera) se formó en la ciudad de Donostia/San Sebastian (Gipuzkoa, Europa) en 1994. Eran cuatro músicos curtidos en varias bandas de blues y pop de su zona, como los Blues Stop. A todos ellos les gustaban los sonidos del rock y blues facturado en las década de los 70 y 80 por Allman Brothers, o Steve Ray Vaughan, aunque también tenian toques de funk. Tras dos cucos discos y un pequeño ep, editados todos bajo el sello vasco IZ, los Lau Behi pasaron de ser un trío tras la marcha de su guitarrista Txenan Calvo. La banda gipuzkoana había emprendido por entonces un giro musical hacia el power pop. En su ultimo disco, "Emakume interesgarriak" (Mujeres interesantes), se volcaron en buscar ritmos más directos y apetecibles, luciendo guitarras juguetonas y alargando los acordes. Mikel Azpiroz y Alberto Bosch se alternaban para cantar, en las letras de sus canciones en euskera abundaban las referencias al sexo, a vida de noche, a los ligues y al deseo desinhibido. Con la canción "Ez dakit" lograron una buena mayor proyección. Este tema fue grabado junto al gran Kaki Arkarazo en el otoño de 1998, aunque el grueso del disco "Emakume interesgarriak" se produjo en Marzo de 2000, en los estudios Elkar, al lado del veterano Jean Phocas.

Tras la disolución del grupo Lau Behi, Mikel Azpiroz ha labrado una notable carrera como musico de estudio o de directo de muy diferentes artistas, desde Jabier Muguruza, hasta los potentes Negu Gorriak, Anari, Anje Duhalde, Parafünk, o The Waifs. Mikel Azpiroz tambien ha fundado su propia banda, Elkano Browning Cream, editando buenos discos. Por su parte, el bajista Alberto Bosch militó en la mitica banda donostiarra Parafünk, al lado de MC Javi Pez. Despues, Bosch continuo en la banda Hotel y en los Triz3ps, de nuevo al lado de MC Javi Pez. En 2016, por sorpresa, la banda Lau Behi ha regresado y, bajo el sello Mamusik, ha editado "Onenak", un recopilatorio con doce de mejores temas, más dos nuevos (“Positiboan” y “Hogei urte”). Con motivo de esta publicación, los miembros originales de la banda vasca daran un concierto especial en el Teatro victoria Eugenia (Donostia) el día 17 de febrero de 2017.

LAU BEHI (1995)

1. Giro beroa
2. Hegan egin nahi dut
3. Begiratu hona
4. 80. mendea
5. Modu garbi batean
6. Dunia
7. Gaur bai
8. Lau
9. Bihotza beztu
10. Biok bakarrik
...................................................................................
Lau Behi (Four Cows) was a basque rock blues band. They were from Donostia/San Sebastian (Gipuzkoa, Europa)

DISCOGRAPHY

1995. "Lau behi"
1996. "Bi"
1997. "Merke & ona"
2000. "Emakume interesgarriak"
2016. "Onenak"



Donostiako laukote honek rock&roll, rhythm&blues eta funk doinuak jorratu zituen lehen diskoetan, baina urteak pasa ahala power-pop musikaren ildora gerturatu zen. Hiru disko luze eta Txakun taldearekin partekaturiko EP bat argitaratu zituen. Taldekideen artean Mikel Azpiroz zegoen (Elkano Browning Cream), azken urteetan estudioko musikari gisa nabarmendu den teklatu jotzailea.

Lau Behi taldea 1994ko udan sortu zuten Mikel Azpiroz (gitarra, hammond organoa eta ahotsa), Alberto Bosch (baxua), Juan Ramon Etxaburua (bateria) eta Txenan Calvok (gitarra). Donostiako pop eta blues taldeetan aritutakoak ziren horietako batzuk, Blues Stop, Los Patos eta Speed taldeetan esaterako, eta gisa horretako doinuak jorratzeko osatu zuten talde berria. Donostia inguruko taberna eta areto txikietan emanaldi ugari egin ondoren, berehala argitaratu zuten lehen diskoa, Lau behi (IZ, 1995). Hammond organoa, pianoa eta gitarra elektrikoaren gainean eraikitako rock&roll eta rhythm&blues kutsuko kantuak aurkezten zituen laukoteak estreinako lan hartan. Daniel Lazerus soinu hartzaile estatubatuarrak grabatu zuen diskoa; Joe Cocker, Violent Femmes edota Mike Oldfieldekin lan egindakoa da Lazerus. Gehienbat Gipuzkoan izan zuen oihartzuna diskoak, eta bertan eman zituen kontzertu gehienak, tarteka Bizkaira, Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira atera arren.

Bigarren diskoari heldu aurretik, hiru kantu grabatu zituen Txakun taldearekin partekatutako Merke & ona EPrako (IZ, 1996). Udan bi taldeen promozioa egiteko helburuz kaleratu zuen IZk disko konpaktu labur hori. Lau behi-bi (IZ, 1996) aurrekoa baino gitarreroagoa gertatu zen; kantuak landuagoak eta jantziagoak zeuden, eta rhythm&blues musikaren eraginari eusten zion (Allman Brothers, Steve Ray Vaughan...), baina funk eta country ukitu koloretsuak ere erakusten zituen. Kontzertuz kontzertu, ahoz aho, pixkanaka-pixkanaka taldearen izena hedatuz joan zen, betiere Euskal Herrian garai hartan gehien entzuten ziren musiken estiloetatik kanpo egon arren.

Taldeak kontzertuetan etenaldia egin zuen 1998an, hurrengo lana prestatzeko. Tarte horretan Txenan Calvok taldea utzi zuen, ez baitzuen oso gustuko estilistikoki hartzen ari zen bide berria. Izan ere, power-pop aldera jotzen zuten Lau Behiren kantu berriek, indarra melodietan jarriz. Lan berria kaleratzeko proposamenari IZk entzungorrarena egin ostean, Oihuka diskoetxeak argitaratu zuen Lau Behiren azken lana: Emakume interesgarriak (2000). Diskoan Joseba Tapiak kolaboratu zuen, besteak beste. Mikel Azpirozek horrela azaldu zuen disko horren aldaketa nagusia: "Lehen, abestia gure zerbitzura jartzen genuen, gure posibilitateetara eramaten genuen, baina orain gure posibilitateak abestira moldatu ditugu... Heldutasun batera iritsi gara, unidade batera kontzeptu aldetik; energia guztia abestiaren blokera eraman dugu eta bloke indartsu bihurtu dugu. Orain lortu dugu Lau Behiren nortasunik sakonena". Kantu zuzenak, apaingarri gutxikoak eta melodikoak biltzen ditu Lau Behin azken lanak.

Diskoak CD-ROM bat zekarren azken pistan, "Ez dakit" izenekoa. Hainbat sari jaso zituen: SGAErena, Bartzelonako Movius saria, eta Espainiako diseinatzaileen Laus saria, hain zuzen ere.

Lau Behiko taldekideetatik Mike Azpirozek egin du ibilbiderik oparoena musikan. Estudioan zein zuzenean hainbat talde eta bakarlarirentzat lan egiteaz gain (Jabier Muguruza, Negu Gorriak, Anari, Anje Duhalde, Parafünk, The Waifs...), Elkano Browning Cream taldeko partaide eta konpositorea da, eta bakarkako disko bat argitaratu du, Gaua (Mamusik, 2013). Alberto Bosch Parafünk-eko kidea izan zen, eta gaur egun Hotel eta Triz3ps taldeetan ari da. Juan Ramon Etxaburuak The Window Ventanas taldean jo zuen, eta harekin "Naizitenjan" diskoa grabatu zuen (Canton Records, 1997).

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario