Naia Robles Iparraldeko kantari euskaldunaren kanta polit bat, "Estitasuna" diskotik, 2008. urtean kaleratua. Bere izebari, Estitxu Robles kantaria, omenaldi intimoa bat egiteko grabatu zuten Naiak.
Charles Diaz, kuatro
Gerad Luc, akordeoia
Robin Gachis, organoa
Phillippe Betachet, tromboia
Pascal Jean ,oboe
Xavier Salaberry, klarinete
Maitane Saebastian, biolontxeloa
Mario Gachis, kitarra
Naia Robles, ahotsa
1993ko otsailaren 23 hartan, Estitxu Robles-Arangiz pausatu zen, 48 urtean, eta Euskal Herriko ahots bero hura isildu. Baina Naia ilobaren baitan, sentimenduak ez ziren sekula itzali. Izebarekin hamabi urtez kantuz ibili ziren, 80ko hamarkadan. «Hamabi urteko konplizitatea ez da horrela ahanzten». Horregatik, denbora eman du Naia Robles-Arangizek, Naiak, "Estitasuna" (Agorila, 2008) disko berria plazaratzeko.
«Garai batean, kantatzen jarraitzeko zalantzak izan nituen». Estitxurekin ibilirik, Aritzak taldean aita eta anaiekin ariturik, eta bi abentura amaituak. Eta 2000. urtean, "Aingeru" ikusgarria sortu zuen Naiak. Bi urte berantago, izen bereko diskoa, lehen lana bakarrik. «Eta nire haurrak hasi ziren galdetzen. Nor zen beti aipatzen duzun izeba hura, nor zen Estitxu?», kontatu du Naiak. «Hamabost urte berantago, zirriborro bat zena geroz eta gehiago behar bat bezala agertu zait, Esti ospatu behar nuelako. Eta hamabost urte berantago, hamabost kantu bildu ditu. Omenaldi intimoa egin dio izebari, Estitxu eztiki estutuz. «Zenbat arrats pasatu ote ditugu elgarrekin. Hamahiru urte nituen Estirekin kantuz hasi ginenean! Kantuaren amodioa ikasi dut, nigan konfiantza hartzen, zehatzago izaten». Eta bere azken lana izebaren antzekoa egin du Naiak: suharra, alaia, emozioz beterik.
Agorila etxea aukeratu du Naiak diskoa plazaratzeko, diskoetxeko Mario Gachis musika zuzendariari «berehala» pentsatu baitu. «Mundu intimo eta koloretsu bat eman dio». Estitxuren sorkuntza andana bat jarri ditu diskoan, kantu herrikoiak, eta Latinoamerikar kantuak. Aitak eta anaiek ere parte hartu dute diskoan, Oldarra abesbatzak, eta Naiaren haurrek ere bai.
Una canción de Naia Robles, una cantante de Iparralde, o Pais Vasco francés. Su disco "Estitasuna", se grabó en 2008 y esta dedicado a la memoria de su tía, la cantante Estitxu Robles-Arangiz, que le enseño muchas melodías vascas antiguas y continuo conservando la tradición oral en euskera en su región.
DISCOGRAFIA
2001. "Aingeru"
2008. "Estitasuna"
2013. "Eguberri songs"
No hay comentarios:
Publicar un comentario