ON musika taldeko Itsaso Gutierrez musikariak Jauko Barik, Keike, eta Xarma taldeetan aritu eta gero aurten proiektu berria aurkeztuko digu. Taldea, 2012ko martxoan jaio zen. Itsasoren proiektu berria, Denis Alberdi (Keike, Brankan) eta Ibai Suarez lagun zituela osatu zen hirukotea. 2012ko udaberrian hainbat zuzeneko eskaini ostean, uztailan ONen lehen lana grabatu eta autoekoiztuta argitaratu zen. 2013aren otsailan, taldean hainbat aldaketa suertatu ziren, bizitzaren zoriak beharturik. ON defendatzen, gozatzen eta aldarrikatzen Ekaitz Vegas eta Ekhi Vegas musikariak sartu ziren. Ekaitz Vegas, Ekinocio taldean aritu ostean proiektu berri honen bidaian murgildu da, baterian. Eta Ekhi Vegas, esperientzia handiko musikariak baxuarekin bat egin du. Hirukote indartsua osatu dute. Taldeak Beizaman du geltoki.
2014ko uda honetan “ZEIN” izeneko bigarren diskoa grabatu dute Bilboko Koba estudioan Xanpe teknikari izanik. Rock melodikotik abiatuta hainbat errotan blaituriko musika jorratzen dute. Itsasoren melodiek jendarten dauden hainbat kezkaren inguruko haserrea adierazten dute, emakumearen begiradatik eta kezketaik abiatuta; hala, euskal rockaren muduan maiz abandonaturik dauden hainbat arlotaz mintzo dira: bulimia, emakueok jasandako tratu txarrak, emakumeok euren bizitza besteen zaintzan galtzeko joeraren inguruan, etab.
Emakumeek euskal rock muduan eredu eskasia handia dutela agerian da, eta talde honek hori bera eskaintzen digu. Bere sustraietan badu emakume konpositore, gitarra-elektrikojole, abeslari eta hizki-egilea. Jauko barik taldearen sorreratik, 1998tik, rock munduan aritu dena. Ikasle Abertzaleak-ek abenduan egin zuen V. Kongresuaren kanta sortu zuten. Fermin Muguruza eta Andoni Delirium Tremens-en kolaborazio bikainekin. Udan, Donostiako IZANPIRATA lehiaketako irabazle suertatu ziren, eta aitzaki horrekin, Neu Nabigatzera kanta egin zuten, Fer “Apoa”ren kolaborazioarekin. Uztaila eta iraila bitartean beraien lehen lana grabatu dute eta orain kaleratu, 11 kanta bilduko dituen diskoa. Bilbon grabatu da, Koba estudioetan eta Xanpe tekniari. Estudio horietan euskal eszenako lan ezagun ugari grabatu dira: Zea Mays, PILT, Rafa Rueda, Txuma Murugarren, Cobra, Zein, Berri Txarrak,… Esperientzia handiko musikari hauek, nekaezinak dira. Urtebeteko ibilbidean 50 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte, Euskal Herriko hainbat txokoetan, baita Madril, Zaragoza eta Asturiasetik ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario