lunes, 9 de diciembre de 2013

SASOI ILUNAK


LETRA

Badirudi gauzak trakestu direla
azken bolada honetan,
herri xumeen boza
gero eta ozenago zuen belarrietan.
Udako gau epelatan
nere hizkuntz ttippiaz mintzatzen naiz,
ene bihotza, jakin badaki,
nortzuk ditu gure etsai...
Badirudi gauzak trakestu direla
azken bolada honetan,
errestaurante zikin honetan
inork ez duela gehiago nahi jan...
Bagoaz banan banan,
lekuak hutsik uzten,
bata bestea, atzean...
Antzinako zuen mapa guzti hoiek,
ez dute balio jadaz,
ez, ez dute...
Badirudi gauza trakestu direla
azken bolada honetan,
zuen hizkuntza haundiaz mintzo zarete,
arau eta konbenientziaz...
Inork ez dizue sinesten,
bagoaz, banan banan,
nik ez dizuet sinesten...
Ezetz, egitan!!
......................................................................
Una canción del grupo vasco Sasoi ilunak. Su disco "Herri xumeak" (Pueblos humildes) fue editado bajo el sello Elkar, en 1993.

Luis Alberto "Etxe", bajo
Mikel Ramirez, guitarra
Txuma Murugarren, voz y guitarra
Jose Barahona, batería

Sasoi Ilunak (en euskera, Tiempos Oscuros) se formaron en Ortuella (Bizkaia, Europa), en Septiembre de 1990. Algunos de sus miembros provenian de otra banda, llamada Tak Ahula. Tras grabar una pequeña maketa con cuatro temas, en 1991, lanzaron su primer disco, "Sasoi ilunak", bajo el sello vasco Oihuka. Trece elegantes temas de pop rock en euskera, donde recuperaban las maketeras, "Ez du zentzurik", "Train songs" y "Azkaziak". Poco despues, Joseba Makaia dejo la banda y fue sustituido por el bateria del grupo Cracker, Jose Barahona. 1993. urtean, Sasoi Ilunak grabaron su segundo disco en los estudios Elkar, "Herri xumeak" (Pueblos humildes). Fue un trabajo más rockero y distorsionado, menos pop. La portada fue un diseño de Nico Vazquez, un miembro de los miticos MCD, y a los coros colaboró Ida Berg-Jensen. Hasta 1998, la banda Sasoi Ilunak estuvo casi en standby a causa de los problemas de salud de varios de sus miembros. Pero regresaron con fuerzas para editar su ultimo disco, "Harakina" (Carnicero). Fue grabado en los estudios Elkar con la ayuda de Jose Lastra y resulto un trabajo muy maduro y conceptual en torno al poeta y carnicero Joxe Julian Armendariz "Oleta". Txuma Murugarren tambien adapto peomas de Alvaro de Campos ("Gauzen hegoalderantz", "Partitzearen unea"), Cesare Pavese ("Bart hamarretan") o Aingeru Epaltza kasu ("Billi").

HERRI XUMEAK (1993)

1. Herri xumeak
2. Bai, badakit
3. Segi estutzen
4. Ama, aita bila joana
5. Xoxik ez
6. Automobil alderraiak
7. Zuretzat 15 segundu (eta minutu bat)
8. Ene atorra
9. Bildotsak
10. Siberiar kanta
11. Neskatto nekazariak
12. Ze arraio
13. Aintzinako ohiturak

http://www.badok.eus/euskal-musika/sasoi-ilunak


Sasoi Ilunak (Dark times) was a Basque pop rock band. Thet were from Ortuella (Bizkaia, Europe).

DISCOGRAPHY

1990. Maketa /Demo
1991. "Sasoi ilunak"
1993. "Herri xumeak"
1998. "Harakina"


Sasoi Ilunak taldea 1990eko irailean sortu zuten, Ortuellan (Bizkaia), Tak Ahula taldea izan zenaren errautsetatik. Joseba Makaia bateria joleak (Boikot eta Tak Ahula), Luis Alberto Etxenagusia baxu joleak (Jahve, Viuda de Lopez eta Tak Ahula), Mikel Ramirez gitarristak (Boikot) eta Txuma Murugarren abeslari eta gitarristak (Tak Ahula) osatu zuten. Aurrekoarekin alderatuta, serioago hartu zuten talde hau, eta emaitzak ere halakoak izan ziren. Entsegu gutxi batzuk egin ostean, IZ estudiora jo zuten, Anjel Katarainekin lau abestiz osatutako maketa bat grabatzeko. Sasoi horretan Iñaki Perurenak ETB1en aurkezten zuen Herriko plaza saioan agertu zen taldea. Maketa Ezkerraldean bakarrik banatu zuten, baina diskoetxe batzuetara heldu zen. Hala, jarraian Oihukak eskatuta, Sasoi ilunak (Oihuka, 1991) grabatu zuten, Cesar Ibarretxe soinu teknikariarekin. LPan 12 kantu batu zituzten, eta CDan, berriz, 13. Maketatik hiru kantu berreskuratu zituzten: "Ez du zentzurik", "Train songs" eta "Azkaziak", azken hori CDko abesti estra moduan. Diskoan Joxan Goikoetxeak akordeoi eta teklatuak sartu zituen, eta Ida Berg-Jensenek koruak egin zituen.

Gerora, Joseba Makaiak taldea utzi eta Jose Barahonak (Cracker taldeko kidea izandakoa) ordezkatu zuen bi makilekin. 1993an, Elkar diskoetxearen Donostiako estudio berrian, Herri xumeak (Oihuka, 1993) grabatu zuten. Oraingoan ere, disko konpaktuak biniloak baino kantu bat gehiago izan zuen: "Aintzinako ohiturak". Ahotsekin, berriro, Ida Berg-Jensenek lagundu zituen. Disko rockeroagoa egin zuten, gitarreroagoa eta distortsionatuagoa. Azalaren diseinua M.C.D. taldeko Nicolas Vazquez Niko-k egin zuen. Hitzetan Txuma jakintsuago bat antzeman daiteke. Harenak dira hitz guztiak, "Siberiar kantua" izan ezik, Joseba Sarrionandiaren Hezurrezko xirulak-etik moldatua baita. Horren ostean, taldeak arazo larriak izan zituen aurrera jarraitzeko: 1994an, Murugarreni eztarriko noduluetan ebakuntza egin behar izan zioten, eta Luis Alberto Etxenagusiak aurpegiko paralisia izan zuen. Horregatik eta beste arrazoi batzuengatik, taldea geldirik egon zen luzaroan.

Hala, ia lau urteren bueltan, 1997tik 1998ra bitartean estudiora itzuli ziren, Harakina (Oihuka, 1998) izango zena prestatzeko. Jose Lastra arduratu zen grabazioaz eta nahasketaz, eta alboan Haritz Harregi izan zuen. Askoren ustez, honako hau da Ezkerraldekoek egin zuten lanik helduena eta koloretsuena. Baita arrakasta handiena lortu zuena ere, "Bizitza garratza da" singleari esker, besteak beste. Diskoan abestu bakarrik nahi zuen egin Murugarrenek, eta ondorioz, Alberto Martinez De La Fuente heldu berriak hartu zuen gitarra erritmikoa. Diskoaren kontzeptua 1950ean hil zen Joxe Julian Armendariz Oleta harakin eta poeta zenaren gainean oinarritu zen, eta hitzak egiteko beste idazle batzuetan inspiratu zen Murugarren: Alvaro de Campos ("Gauzen hegoalderantz", "Partitzearen unea"), Cesare Pavese ("Bart hamarretan") eta Aingeru Epaltza kasu ("Billi").

Diskoaren harrera onak bultzaturik, 1998an kontzertu dezente egin zituen taldeak, baina 1999an apaldu egin zen zuzenekoen eskaera, eta Murugarren bakarkako kantuak prestatzen hasi zen. Hala, bere bakarkako lehen diskoa Sasoi Ilunak taldeko kideekin prestatu zuen, nahiz eta «distantzia hartzeko» beste musikari batzuekin grabatu: Nire leihoak (Oihuka, 2000). Hori beste istorio bat da, baina poliki-poliki Sasoi Ilunak desagertuz joan zen milurteko aldaketarekin batera.


No hay comentarios:

Publicar un comentario