lunes, 9 de diciembre de 2013

SAZ LE BOLO


 
Imanol Ugarte, kitarra ta ahotsa
Jon Azpiazu, baxua ta ahotsa
Jabi Lazkano, saxofoia ta flauta
Bixen Mijangos, bateria 

80ko hamarkadan Oñatin (Gipuzkoa) sortutako taldea izan zen Saz Le Bolo. Bixen Mijangos, Jon Azpiazu, Imanol Ugarte eta Jabi Lazkanok osatu zuten. Erresuma Batuko pop musikaren eraginak bere egin zituen, eta disko bakarra argitaratu zuen, Xurrumurruak (IZ).
Oso gutxi izan ziren 80ko hamarkadaren erdialdean RRVaren saretik kanpo geratu ziren taldeak. Horietako bat izan zen Saz Le Bolo. Oñatiko laukoteak britainiar kutsuko pop doinuz osatutako disko bakarra argitaratu zuen, eta berehala desagertu zen.

Saz Le Bolo 1985. urtearen hasieran sortu zuten Bixen Mijangosek (bateria), Jon Azpiazuk (baxua eta ahotsa) eta Imanol Ugartek (gitarra eta ahotsa) Oñatin. Aurretik Azpiazu eta Ugarte elkarrekin arituak ziren, baina Mijangosen sarrerarekin entseatzen hasi eta aurreneko maketa bat grabatu zuten. Laster batean laugarren taldekide bat gehitu zitzaien, Jabi Lazkano (saxo tenorea eta sopranoa, flauta), eta horren iristearekin batera, taldearen soinuak garapena izan zuen. “Lehen maketatik hona aurrerakada nabarmena izan da. Gainera, Jabi sartu zen, eta beharbada maketan soinua bigunegia gertatu zen. Orain, maketako abestiak entzuten ditugunean, kokatuago gaudela konturatzen gara”, zioten taldekideek 1986an, Argia aldizkariari eskainitako elkarrizketan. Maketa grabatu eta denbora gutxira Kaki Arkarazok aurkeztuta, ETBn ematen zuten Popazoro saioan parte hartu zuten. Bertan bost abesti jo zituzten zuzenean. Bestalde, Tolosan eta Zallan antolatutako musika lehiaketetan parte hartu zuten eta azken horretan euskarazko saria eraman zuten O.K. Korral taldearekin batera.

Izena Txanogorritxuren ipuinaren gaztelaniazko esamolde batetik hartu bazuten ere –"Zas, el lobo", alderantziz irakurrita–, oñatiarrek euskaraz abesteko hautua egin zuten hasieratik. Baita poparen eta new wave-aren esparruetan mugitzekoa ere. “Berez rock talde bat gara; hau, noski, oso zabala da. Nik behintzat asko gustatzen zaidan definizio bat entzun nuen, zera da, guk pop-grisa egiten dugula. Ezin da adjektibo zehatz bat jarri, guk uste dugu pop inguruan mugitzen garela”. 70eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran Erresuma Batutik iritsitako doinuek eragin zuten taldearen soinuan, baina ez ziren horietara mugatzen. “Magazine taldea aipatzen digute, baina hori bezala, beste asko gustatzen zaizkigu. Horien eragina, baldin badago, modu edo detaile ezberdinetan suma liteke. Zuzenean Reflections taldearen bertsioa egiten dugu, eta besterik egitekotan, X.T.C.renen baten bat egingo genuke”.

1986an Xurrumurruak disko laburra grabatu zuten Angel Katarainen ardurapean, eta IZ disketxeak argitaratu zuen. Zazpi kantu bildu zituzten diskoan, guztiak pop atmosfera leunetan bustiak eta hitz poetikoekin jantziak. “Buruan dabiltzan mamuen artean, geure istorio eta kontakizunak kanporatzen ditugu. Eta azalean, beharbada ez dugu hitzez hitz kontu sozialak aipatzen. Baina problematika hori beste era batean adierazten da. Tematika ez dago itxita guretzat”. Kantu ia guztien hitzak Jon Azpiazuk idatziak ziren eta musika Ugarte eta Aspiazurena zen.

Xurrumurruak-ek harrera ona izan zuen komunikabideetan, baina euskal musikaren esparrua RRVak menderatzen zuen 1986an, eta taldeak ez zuen emanaldi asko egiteko aukerarik izan. Hain zuzen, mugimendu hartako batzuekin aritu ziren zuzenean, Kontuz Hi, Cicatriz, Hertzainak eta Kortaturekin besteak beste, baina ez askorik. “Beharbada RRVak talde asko estali ditu. Hasieran jendea oihu egitera eta joaten zen kontzertuetara, gero halako hutsune bat sortu zen, ezer barik, galduta, eta handik urte batzutara ‘euskal rock radikala’ izeneko mugimendua agertu zen. Jendea holako kontzertuetara joan egiten da, errealitate bat da eta halaxe da”. Taldeak disko bakarra kaleratu zuen, eta pixkanaka desagertzen joan zen.


XURRUMURRUAK (1986)

1.  Xurrumurruak
2.  Arrats iluna 
3.  Udako azken eulia
4.  Paradisurantz 
5.  Kajoi berezia 
6.  Szinks
7.  Formula bat

Saz Le Bolo fue un cuco grupo pop guipuzcoano surgido en Oñati (Gipuzkoa, Europa) a comienzos de los años 80. En 1985, la banda estaba formada por cuatro musicos, Bixen Mijangos (batería), Jabi Lazcano (vientos), Jon Azpiazu (bajo y voz) y Imanol Ugarte (guitarra y voz). El nombre del grupo, aunque parece frances, proviene del celebre cuento de la Caperucita Roja. "ZAS, EL LOBO!!" , escrito al revés, Saz Le Bolo. En 1985. Saz le Bolo grabaron una primeriza maketa en los estudios Tsunami de Donostia. Aun asi, tuvieron la suerte de actuar en vivo en el mitico programa "Popazoro" de ETB1, un espacio musical presentado por un joven Kaki Arkarazo. Parece mentira, pero en aquella epoca, la animada escena rock vasca tenia gran eco en la television publica. Hoy en cambio, el rock es despreciado y la cultura marginada dentro su gris programacion.  

En 1986, los miembros de Saz Le Bolo editaron su unico disco, "Xurrumurruak" (en euskera "Rumores"), un LP con siete hermosos temas llenos de pop melancólico y tristón. Sus influencias podrian ser perfectamente todo aquel pop ingles de los 80, la new wave de grupos como XTC, Magazine o los Reflections.



Saz Le Bolo was a amazing basque pop and new wave band. They were from Oñati (Gipuzkoa, Europe).

DISCOGRAPHY  

1986. "Xurrumurruak"
1989. "Maketak 1985/1989" (demos)



LETRA

Gela ilunak, taberna zaharrak,
dira gure alternatibak,
gau baten misterioa sentimentuetan datza.
Maitasuna oreixa erdian, 
garestiegi bide hura,
luzaroko izango da  garraztasuna hutsa!!

LETRA

Gaueko amets  horretan izan zara,
edonongo busean ondo jantzita,
Hendaia eta Irun artean muga al da?
Leihatilan zegoen neska harek 
berotzen bait nau....
Behelainoan xurrumurruak sortzen dira!!
Garaiz heldu nintzela pentsatzen nuen,
horrelako gauzetan zalantzarik ez.
Egun luzeak pasatzen ari dira,
geroz eta gehiago nere bihotza
tristetzen ari da...
Behelainoan xurrumurruak sortzen dira!!
Mundu hau ez da inoren inguruan jira,
zenbat pertsonak barre egiten dute,
bakoitzak hartu duen bideagatik?
Guztiontzat hobe izango litzateke
bide bat hartzea...
Behelainoan xurrumurruak sortzen dira!!

LETRA

Esku artean zerbait mugitzen,
euli itsusi bat dardara hasten,
neure buruan milaka susmo nahasten dira, 
hiltzeko prest nago...
Buruz buru izan den denboran, 
pasatu dira garai onenak.
eskuen hutsak, "Daktol" usaina, 
euli honen  azken kanpaina!!

LETRA

Torre altuetara jaso dut burua
etorkizunik bazegoen,
etorkizunen bat bazegoen,
lur errotzetan beste etxeak susmatu ditut...
Batzuetan ere, denborazko mintzetan, 
zulo bat, atzekoz aurrera, sartua ibili naiz.
Une bat, leku bat, tarte bat, espazio bat!!
Oihan ihitsutik itzuli gara,
hainbat gerra begiztatuz!!

LETRA

Szinks, zure aurpegi erdian
topatzen nuen arazoen erantzuna... 
Szinks, Szinks, Szinks!!
Egunero, edozein lekutan,
zure gabe, argirik gabe...
Szinks, Szinks, Szinks!!
Kalean eta etxean,
zure finuraz gogoratzen naiz!

LETRA

Dorreak eta hormak paradisurantz,
pinudien artean, sorginen atzean.
Hegazkin bat harturik, lurreratzekoan,
bide estuak dira ilunpe honetan...
Ilargiak pizten du maitasun bizia,
oso polita zaude alkondara horretaz.
Dorreak eta hormak paradisurantz!!

LETRA

Beti dago arrazoiren bat,
gure bizitza arrunta 
alde batera ez uzteko...
Nik esan dudanari kasurik ez,
bakarrik dakite jakintsuak!
Formula bat topa nahiean,
horrenbeste jende bildu da 
erantzun garbitik gabe!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario