martes, 31 de diciembre de 2013

ARIMA BELTZA



Arima Beltza taldea Elgoibar herrian (Gipuzkoa) sortu zen 1997. urtean.Jada, 1995. urtean, Aitor Badiola eta Jon Gurrutxaga rock entsaioak egiten zituzten elkarrekin, baina, ez zuten behar bezalako materialik, ezta entsaiorako lokal finkorik ere. Bi urte ta gero, udalak herriko fundizio zahar baten barruan entsaiatzen baimendu zien. Lokalaren baldintzak nahiko txarrak izan arren, gogoz ekin zioten Arima Beltza izenpean. Igor Txurruka baxujolea, hartu zuten talderako, baita Lander Trinidad gitarrajolea ere. Denbora gutxira, Igor joan eta Iñigo Araujo baxujoleak hartu zuen bere lekua. Urte batez entsaiatzen aritu ondoren, 1998. urteko abuztuan, Arima Beltza taldeak bere lehen kontzertua eskeini zuen, Soraluze herriko gaztetxean. Joseba Alonso harmonikajole beteranoa kolaboratzaile gisa hasi zen, baina azkenean, taldeko bostgarren partaide bilakatu zen.

Jon Gurrutxaga, ahotsa, bateria
Lander Trinidad, gitarra
Aitor Badiola, gitarra
Iñigo Araujo, baxua
Joseba Alonso, ahosoinua

2000. urteko irailean, Arima Beltza taldeak bere lehen diskoa argitaratu zuten. "Rory" azken kanta, Rory Gallagher musiko irlandarraren omenez egina dago. Garai hartan, Elorrioko Jazz&Blues jaialdian hartu zuten parte lehen aldiz. 2002. urteko urrian, Arina Beltza taldeak bere bigarren diskoa kaleratu zuten, "Blues sustraia". Gasteiz hiriko El Canton de la Soledad estudioan ekoiztu zuten, Juanan Ros jaunarekin. Disko honetan Jon Gurrutxagak bateria eta abeslari lanak egin zituen arren, aurrerantzean, zuzenekoetan, abeslari lanetan zentratu zen, bateriaren postua Elur Arrieta jauna eskuratuz. Banaketa berri honek oso ongi funtzionatu zuen, taldearen zuzeneko eskaintza nabarmen aberastuz.

2005. urteko maiatzean, Lander Trinidad gitarjoleak joan eta nere ordez elgoibarko lagun bat sartu zen taldean, Patxi Zabaleta. Berarekin batera, 2005. urteko abuztuan, Arima Beltza taldeak azken diskoa grabatu zuen, "Mundurako ateak". Zoritxarrez, urte eskas batera, 2006. urte amaieran, Arima Beltza blues talde euskalduna desegin zen. Jon jauna Jon & Sugramas talde berrian jarraitu du.

http://www.badok.info/euskal-musika/arima-beltza
.........................................................................................
Una canción del grupo vasco Arima Beltza. Su segundo disco, "Blues sustraia" (Raíz de blues),  fue editado bajo el sello Gaztelupeko Hotsak, en 2002.

Arima Beltza (Alma Negra) fue un cuco grupo de blues rock surgido en Elgoibar (Gipuzkoa, Europa) en 1997. Los creadores de la banda fueron el guitarrista Aitor Badiola y el batería Jon Gurrutxaga. Ambos dieron sus primeros ensayos en 1995, pero en aquella época no disponían de material, ni local de ensayo. Solían andar de un lado para otro con un viejo amplificador y una caja sorda. En Septiembre de 1997, Aitor y Jon lograron que el ayuntamiento les permitiese ensayar en una vieja fundición del pueblo y, tras fichar al guitarrista Lander Trinidad y al bajista Iñigo Araujo, la banda Arima Beltza empezó a coger forma. En Agosto del 1998, Arima Beltza debutaron en directo en el gaztetxe de Soraluze (Gipuzkoa). Su repertorio era versiones de viejos blues más algunos temas propios en euskera. Para su segundo concierto, Arima Beltza contaron con la colaboración del veterano Joseba Alonso (armónica), quien pasó a formar parte de la banda al poco tiempo.

Así, en Septiembre del 2000, Arima Beltza grabaron su primer disco en los estudios Tiobibo (Azpeitia). Este debut homónimo fue publicado por Gaztelupeko Hotsak, una discográfica pionera en dar a conocer grupos de blues en Euskal Herria. En Octubre de 2002, Arima Beltza publicaron su segundo álbum, "Blues sustraia" (Raíz de blues). Hasta entonces Jon Gurrutxaga se encargaba de la voz y de la batería, sin embargo, la banda fichó a otro batería para los directos, Elur Arrieta, dejando libre el micro para Jon. En Mayo de 2005, Lander Trinidad deja la banda y el gitarrista Patxi Zabaleta lo sustituye. Poco después, en Agosto de 2005, Arima Beltza graban su tercer álbum "Mundurako ateak" (Puertas hacia el mundo). Tras un año de gira, la banda vasca anunció su separación. Jon continuo adelante con otra banda, Jon & Sugramas.

BLUES SUSTRAIA (2002)

1. Zeurea da
2. Blues sustraia
3. Benetan
4. Whole lotta love
5. Maita nazazu
6. Kaxa
7. Nire alboan
8. Jainkoen lorategian
9. Keinua
10. Zazpi kolore
.................................................................
Arima Beltza (Black Soul) was a basque blues rock band. They were from Elgoibar (Gipuzkoa, Europa)

DISCOGRAPHY

2000. "Arima beltza"
2002. "Blues sustraia"
2005. "Mundurako ateak"

No hay comentarios:

Publicar un comentario