lunes, 30 de diciembre de 2013

ETEN



Unai de la Iglesia (1998-...)
Ibon Rodríguez (1998-...)
Jonan Izurieta (1998-2002)
Sendoa Miranda (2002-2005)

1998. urtean, Sestao herriko Eusko Lorak dantza taldearen egoitzan, sortu zen ETEN taldea. Hasieran hirukote gisa aritu ziren, rock post-hardcore ildotik. Geroago, bikote batean bihurtuta, inprobisazioan oinarritutako rocka landu dute. 1999. urtean, Trapaga herriko Elgero auzora joan ziren entseguak bertan egiteko. Bertako Aldapa elkarteari esker sortu zituzten beren lehenengo rock kantuak. Taldeko hiru kideek, Unai, Ibon eta Jonan, bere musika tresna guztiak txandakatzen zituzten kantuak sortzerakoan. Zortzi kantuek osatu zuten taldearen lehen maketa, Muskiz herrian grabatu zutena, 2000. urteko udaberrian. Abenduan, Eten taldea Basauriko Gaztetokiko II. Maketa Lehiaketa barruan, “Euskarazko talderik onena” saria lortu zuen. Beste bi banda sarituekin (She’s ta Fomalhaut) diskolan bat ekoiztu zuten, Urduliz herriko Tio Pete estudioetan, Jose Lastra eta Carlos Velascoren gidaritzapean. Diskolan hura doan banatu zuten bere zaletuen artean.

2002. urteko abenduan, Sendoa Miranda jaunak hartu zuen Jonan jaunaren lekukoa. 2004. urtean, Eten taldekoek Berako MIK estudioetan grabatu zuten bere bigarren diskoa, "Ertzean". Garai horretan, Jawbox taldearentzako tributo disko baterako "Motorist" kantaren bertsio bat grabatu zuten ere. Denborarekin eboluzio sakona izan zuen ETEN taldeak. Izan ere, lan egiteko moduak aldatuz eta zuzeneko inprobisatuak egiteari ekin zioten. Halakoa kontzertua inprobisatu bat izan zen Sendoa jaunak eman zuen azkena, Gorlizeko Xurrut aretoan. Gerora, Eten bana bikote gisa ibili dira, ArtoArtian multzoa osatzen duten taldeetako bat izanez. 2006. urteko udazkenean LURRA izeneko tailerrean parte hartu zuten. Tailerraren asmoa zen antzezlan bat osatzea hainbat arte diziplinatako jendea elkartuz ZERO konpainiaren eskutik. Urriko aste oso batez eskaini zuten, aurretik, laborategian landutako kontzeptu asko garatzeari. Ez zen obra itxi bat izan, egunetik egunera egindakoa aztertu eta proposamen berriak tartekatzen ziren. Eten taldea obraren soinuaz arduratzeaz gain dantzan eta antzezpenean aritu zen ere.

http://www.etentaldea.net/
........................................................
Una canción del grupo vasdco ETEN. Su segundo disco, "Ertzean" (En el borde),fue grabado en los estudios MIK (Bera) en 2004.

La banda ETEN se formó en la margen izquierda del rio Nervion, entre las localidades de Sestao y Portugalete, hacia 1998. Sus miembros empezaron como un trio, practicando un post rock muy elegante, aunque, después, siendo ya un dúo se han acercado más hacia la experimentación rockera y la improvisación musical. En 2000, los ETEN grabaron una maketa con 8 temas y, con ella, ganaron el premio de "mejor banda euskaldun" en el II Concurso de Maketas del Gaztetoki en Basauri. Gracias al premio editaron un disco (a medias con dos bandas, She’s y Fomalhaut). Fue grabado en Urduliz, en los estudios Tio Pete, junto a Jose Lastra y Carlos Velasco. En 2002, Jonan dejo la banda y fue sustituido por el señor Sendoa. En 2004, los Eten se acercaron a Bera (Navarra) para grabar, en los estudios MIK, su segundo trabajo,"Ertzean". Sendoa dejó la banda tiempo después, pero Ibon y Unai continuaron como dúo experimental. En 2010, participaron en un cuco disco homenaje al gran Mikel Laboa, "Txinaurriak", junto a artistas vascos como Mursego, Lisabo, Anari y otras bandas del sello Bidehuts.

http://eu.wikipedia.org/wiki/ETEN
................................................................................
Eten is a Basque rock band. They are from Sestao (Bizkaia, Europa).

DISCOGRAPHY

2001. "Eten"
2004. "Ertzean"
2007. "Labetzomorroen bibisekzioa"
2009. "Kasetea"
2010. "Txinaurriak"

No hay comentarios:

Publicar un comentario