lunes, 30 de diciembre de 2013

GAIZKIÑE




Gaizkiñe taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Gaizkiñe". 2004. urtean ekoiztu zuten, Jomes Hamilton estudioetan, Cooperacion Records zigilupean.

Gorka, ahotsa ta kitarra
Kulu, baxua
Pablo, kitarra
Iñaki, bateria

Gaizkiñe rock taldea Andoain herrian (Gipuzkoa) sortu zen, 90. hamarkada erdialdean. Bere musikaren eragin handienak, zuzenean bertsioneatzen zituzten taldeen kantetan atzeman daitezke, hau da, Hüsker Du, Dag Nasty edo Jawbreaker taldeen kantetan. Hasiera batean, hiru lagun ibili ziren, Txutxo, Kulu eta Sani jauna, aurretik, Ezin Izan taldean ibilia. 1998. urteko otsailean, Gaizkiñe taldeko kideak maketa bat ekoiztu zuten, hamar kantuekin, helburu handiegirik gabe, gauzak ondo egiteko gogoaz bakarrik. Sei urte beranduago, 2004. urtean, eta taldea eraberriturrk, beraien lehen diskolan luzea argitaratu zuen "Gaizkiñe" izenburuaz eta portada urdin eder batekin.

Diskolan hark hamabi kantu rock sutsu zituen, hardcore melodikoak, apainketa hutsalik gabeak, oinarri erritmiko sendo batekin eta kitarra indartsuekin. Pablo jaunaren bigarren gitarra sendo, baina finak, lagundu zuen, zalantzarik gabe, taldearen soinua berrindartzen. Iñaki jauna izan zen Pablo laguna taldera erakarri zuena 2003. urte inguruan. "Gaizkiñeko kideak urte batzuk daramagu entseatzen eta zuzenean jotzen. Ezin Izan taldean jotzen nuenetik ezagutzen dut Pablo, eta beti pentsatu izan dut berak gure taldeari ukitu berezia emango ziola. Beraz, egun batean, gurekin entsegura etortzera konbentzitu genuen, eta hemen jarraitzen dugu elkar", zioen Iñakik. "Grabaketa berrian maketan zegoen abestiren bat sartu dugu, Gauerdian esaterako, baina oraingoan soinuak hobera egin duela uste dut", zioen Gorkak. "Baina, nola ez dugu soinu hobeagoa lortuko, nik kristoren dirutza gastatu dut-eta baxu eta anpli berriak erosten!!", botatzen zuen Kuluk azkar. Gainera, Kulu jaunak bere txima luze mitikoak moztu zituen jadanik.
...................................................................
Una canción del grupo vasco Gaizkiñe. Su primer álbum, "Gaizkiñe", fue grabado en los estudios Jomes Hamilton (Andoain) en 2004.

Gaizkiñe fue una estupenda banda surgida de la fértil cantera rock de Andoain (Gipuzkoa, Europa), como BAP!!, 30%, Xiroko, R, Karkaxa, Kutre, o Cerdos Kompases. Gaizkiñe provenían de otra banda, Gallinas Blancas, que practicaban rock hardcore, casi emocore, al estilo de Aina. Gaizkiñe fueron siempre por libre, sin limitarse a hacer todas sus canciones iguales. En 1998, cuando editaron su primera maketa, eran un trío formado por Kulu, Sani y Txutxo. Sani, ya había militado antes en otras bandas como Ezin Izan, o el grupo 30%. Aquella maketa reunía diez temas en euskera de rock hipnótico con una voz muy carismática. Seis años después, en 2004, Gaizkiñe regresaron al estudio como cuarteto tras la entrada del guitarrista de Pablo. Su disco "Gaizkiñe" guardaba doce canciones de rock emocore con toques pop y una voz desgarrada. En sus conciertos, Gaizkiñe reversionaban canciones de sus grupos como Hüsker Du, Dag Nasty o Jawbreaker.

GAIZKIÑE (2004)

1. Bakardadearekin zita
2. Argi mintzo ez dena
3. Arauak
4. Udaberriak eta mendi erreak
5. Hormak lau haizetara
6. Badakin
7. Denbora joan ala
8. Kea
9. Negua den honetan
10. Autokritika
11. Gauerdian
12. Izan, ez da den inor
.................................................................................
Gaizkiñe was a basque rock band from Andoain (Gipuzkoa, Europa). They recorded a demo in 1998 and one album in 2004.

DISCOGRAPHY

1998. Maketa / Demo
2004. "Gaizkiñe"

No hay comentarios:

Publicar un comentario