Ondarroan (Bizkaia) 1991n sortutako taldea. Txomin Uribe (gitarra eta ahotsa) eta Josu Aranbarri (ahotsa eta baxua) Tu-k pop-rock taldean aritu ziren 80ko hamarkadaren amaieran, eta euskal talde onenari emandako saria irabazi zuten Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan. Biak dira Piztiaken hasierako formaziotik geratzen diren bakarrak. Rock&roll taldea da, gitarren indarran eta ahotsaren melodian oinarritzen dena, hitzen kutsu poetikoarekin batera. Taldea inoiz desegin ez bada ere, etenaldi luzeak izan ditu, eta 2013. urtean laukote formatura itzuli da.
Piztiaken lehenengo grabazioa "Huts nazazu" (Elkar, 1991) mini-LPa izan zen. Josu Aranbarri eta Txomin Uriberekin batera Bernar Ituartek (gitarra) eta Justo Urkirik (teklatua) osatzen zuten taldea. Bateria jotzailerik ez zuenez, Delirium TremensekoJuan Jose Iurrita Txufu-k eta Jimmy Arrabitek (Itoiz, King Mafrundi) lagundu zieten grabazioan. Urte berean Ez naiz ezer (Elkar, 1991) singlea kaleratu zuten, bere lehenengo lan luzearen aurrerapen gisa. Ordurako Carlos zen taldeko bateria jotzailea. "Hasi orduko" (Elkar, 1992) soinu gordin eta gitarrazalez hornituriko 12 kantuz osaturik zegoen -CDan 13 ziren-, tartean Lou Reed kantari estatubatuarraren "White light-White heat" abestiaren bertsio euskaratua ("Argitan berotan"). Ekoizpena Jean Phocas, Juan Carlos Perez (Itoiz) eta Piztiaken artekoa izan zen. Taldeak horrela azaldu zuen disko honetan izandako eboluzioa: "Rock'n'rollean murgildu gara. Piezak aurreko diskoan agertzen direnak baino motzagoak eta indartsuagoak dira. Huts nazazu diskoan Tu-k gure aurreko taldearen eta Piztiaken arteko bidea islatzen zen. Bertan, pop eta rock estiloen nahasketa jorratzen genuen. Orain gure bidea aurkitu dugula uste dugu: rock'n'rolla. Garapena izan da".
Disko hau aurkezten ari zirenean Carlosek taldea utzi zuen eta Peio Larrañagak (Jotakie) hartu zituen bateria jotzaile lanak, gaur egunera arte dirauena. Zazpi urte itxaron behar izan zuten zaleek Piztiaken inguruan zerbait jakiteko, baina itxaronaldiak merezi izan zuen. Argia eta itzala (Gaztelupeko Hotsak, 1998) teklaturik gabe eta Jesus Galan gitarrista berriarekin grabatu zuten, hortaz, soinua askoz gogorragoa eta indartsuagoa da, kantu batzuetan sei edo zazpi gitarra daudelarik. Jose Lastra teknikariaren lana goraipatu zuen taldeak: "Berehala ulertu zuen kontzeptua. Guk berari ezer esan gabe, REM, Pearl Jam eta Dream Syndicateren diskoekin etorri zen. Maketa entzunda, bazekien gustuko taldeak genituela" (2). Lehen diskoetatik taldearentzat hitzak sortzen aritutako Kirmen Uribeidazleak pisu handiagoa hartu zuen lan honetan.
"Zero" (Gaztelupeko Hotsak, 1999) hirugarren disko luzea lan kontzeptuala izan zen; liburuaren eta diskoaren arteko hibrido bat bezala definitzen dute taldekideek. Eta honen ostean berriz etenaldi luzea egin behar izan zuten, ume asko agertu zirelako taldekideen bizitzan, azaldu zutenez. Beste zazpi urte igaro ziren hirukote bihurturik itzuli arte -Jesus Galanek taldea uztea erabaki zuen-. Josu Eizagirre bideoartistarekin Euriaren zain (Gaztelupeko Hotsak, 2006) ikusentzunezko obra prestatu zuten Txomin Uribek, Josu Aranbarrik eta Peio Larrañagak, eta Ondarroako Kafe Antzokian grabaturiko kontzertu berezia CD/DVD formatuan kaleratu zuten. Horren aurretik, 2002an, "Munduan dugun bazterra" kantua sortu zuen AEKEgunerako. "Gabeko kalapitxixak" (Buztenbaltza, 2009) da Piztiak-en azken lana. Tu-k taldearen kantu bat berreskuratu dute disko horretan, "Pornographiaz", Kirmen Uribek 15 urte zituela idatzitako letra batekin, eta Petti kantariaren kolaborazioa izan dute. Egitasmo zabalago baten lehen atala da diskoa; film labur bat eta pintura erakusketa bat etorriko dira ondoren. 2012n Jesus Galan gitarrista taldera itzuli zen, eta Ondarroako Marabilli jaialdian egin zuen Piztiak-ek formazio zahar-berriaren aurkezpena... 2015. urtean "U" disko berria!!
Oraindik ere, asko errebindikatu beharreko euskal pop talde haundia da
Piztiak. Ondarroa herrian (Bizkaia) 1991. urtean sortutako taldea da.
Txomin Uribe (gitarra eta ahotsa) eta Josu Aranbarri (ahotsa eta baxua)
Tu-k taldean aritu ziren 80ko hamarkadaren amaieran, eta euskal talde
onenari emandako saria irabazi zuten Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan.
Biak dira Piztiaken hasierako formaziotik geratzen diren bakarrak. Rock
pop taldea da, gitarren indarran eta ahotsaren melodian oinarritzen
dena, hitzen kutsu poetikoarekin batera. Taldea inoiz desegin ez bada
ere, etenaldi luzeak izan ditu.
"Hasi orduko" (Elkar, 1992) soinu gordin eta gitarrazalez hornituriko 12 kantuz osaturik zegoen, tartean Lou Reed kantari estatubatuarraren "White light-White heat" abestiaren bertsio euskaratua ("Argitan berotan"). Ekoizpena Jean Phocas, Juan Carlos Perez (Itoiz) eta Piztiaken artekoa izan zen. Taldeak horrela azaldu zuen disko honetan izandako eboluzioa: "Rock'n'rollean murgildu gara. Piezak aurreko diskoan agertzen direnak baino motzagoak eta indartsuagoak dira. Huts nazazu diskoan Tu-k gure aurreko taldearen eta Piztiaken arteko bidea islatzen zen. Bertan, pop eta rock estiloen nahasketa jorratzen genuen. Orain gure bidea aurkitu dugula uste dugu, rock'n'rolla. Garapena izan da".
http://www.badok.info/euskal-musika/piztiak
Piztiak (en euskera, Las Fieras) es un
soberbio grupo pop rock surgido en Ondarroa (Bizkaia, Europa). Proceden
de otra banda ochentera, llamada Tu-k, pero, se cambiaron de nombre tras
fichar por el sello Elkar en 1991. Desde entonces, Piztiak han grabados
siete discos maravillosos, que incluyen curiosas versiones en euskera
del "Blue monday" de New Order o el clásico "White light/White heat" de
Lou Reed ("Argitan berotan"). Tras su debutar con el mini disco "Huts
nazazu" (1991), Piztiak editaron el álbum, "Hasi orduko" (1992) con
ayuda del productor JC Perez (Itoiz). Buenos temas de pop rock en
euskera, más rigurosos y crudos que antes.
Tras sufrir un forzado parón, Piztiak regresaron con otro estupendo disco, "Argia eta itzala" (La luz y la sombra) en 1998. Más fuertes que nunca, con la crudeza de un rock destilado en blanco y negro. Pero, la banda Piztiak jamás ha sido sólo música, pues siempre ha existido un concepto detras de cada paso. Todo está bien unido, sus letras, su música, imágenes o directos. Por ejemplo, en el disco "Zero" (1999), editado bajo el sello vasco Gaztelupeko Hotsak, Piztiak recogieron canciones que hablaban de los vacíos en la vida, era un híbrido entre un disco y un libro, recorriendo todas la gama de la paleta del rock. El poeta y escritor vasco Kirmen Uribe (hermano de Txomin) ha colaborado con ellos desde los tiempos de Tu-k. En 2015, la banda de Ondarroa regreso con ganas con "U", un álbum que recupera la esencia de aquellos agitados años 90, tras discos más dispersos, como "Euriaren zain" (2005) o "Gabeko kalapitxixak" (2011). Los nuevos temas "Ametsik ederrena" y "Bixitxi marabilli re" han gozado de sendos videoclips.
http://piztiak.wordpress.com
...............................................................................................
Piztiak is a basque pop rock band. They are from Ondarroa (Bizkaia, Europe).
DISCOGRAPHY
1991. "Huts nazazu"
1992. "Hasi orduko"
1998. "Argia eta itzala"
1999. "Zero"
2005. "Euriaren zai"
2011. "Gabeko kalapitxixak"
2015. "U"
No hay comentarios:
Publicar un comentario