martes, 31 de diciembre de 2013

DEABRUAK TEILATUETAN



LETRA

Lasai zaudela bera hurbiltzen da,
eta hizketan hasten da,
ez dizu ezer esaten,
bakarrik bere burua argitu
eta hizketan hastea da...
Eta hizketa hoiekin,
zu gogaitzea, zu aspertzea,
zu nazkatzea... Zer egin dezaket?
Kide da, zuregana hurbiltzen da,
iritziez eginiko pozoia,
ur bota antzeko asmotan...
Amaiera gabeko hizketaldia,
zentzurik gabeko hizketan,
zain egoteko egoten naiz,
nahi duena entzuten...
Nazkaturik, nazkaturik benetan!!
Hizlari astun bat zara,
hain zera hain pelma,
zer egin nizun ba nik,
ni naiz zure biktima.
Ezin dut gehiago jasan,
amets gaizto bat dirudi...
Ez al da inoiz bukatuko?
Nork aterako nau hemendik?
Nazkaturik, nazkaturik benetan!!

LETRA TRADUCIDA

Se acerca cuando estas relajado,
y comienza a charlar contigo,
no dice nada en concreto,
tan solo habla para si mismo,
habla y habla sin parar,
te fastidia, te aburre, te asquea...
¿Que puedo hacer yo?
Se acerca con una cascada
de opiniones venenosas,
es una charla sin fin, sin sentido,
yo solo estoy por estar,
escuchando todo lo que quiere.
Estoy asqueado, asqueado de verdad!!
Eres un pelma, ¿que te he echo yo?
Hoy yo soy tu victima,
no lo soporto mas,
parece una eterna pesadilla,
¿No se callará nunca?
¿Quien me sacara de aqui?
Estoy asqueado, asqueado de verdad!!
..................................................................................
Una cancion del grupo vasco Deabruak Teilatuetan, titulada "Nazkaturik" (asqueado). El nombre del grupo es un homenaje a la banda vasca M-ak y, en canciones como esta, demuestran su enorme influencia.



Iñigo Arruti, batería
Aritz Mendieta, voz
Joni Ubeda, bajo
Imanol Ubeda, guitarra

Deabruak Teilatuetan surgieron en Tolosa (Gipuzkoa, Europa) hacia 1991. Eran un grupo de chavales muy jóvenes, amigos del colegio, que decidieron montar su propia banda de rock ensayando en el mismo local que el hermano mayor de los Ubeda Joxi Ubeda, miembro de Bukaera, banda pionera del hardcore euskaldun. En 1992, Deabruak Teilatuetan participaron en un recopilatorio local llamado "Martxaundi I". En 1994, repitieron de nuevo en "Martxaundi II" y, además, editaron una maketa, "Endreduan", que llamo la atencion de sellos como Esan Ozenki. Bajo el sello vasco Esan Ozenki, Deabruak Teilatuetan editaron tres exitosos discos de hardcore melódico en euskera. Gracias a la buena mano del veterano productor Kaki Arkarazo, "Itsumutugor" (1995), "Zein da zein?" (1997) y un recopilatorio lleno de caras B y remixes llamado "Deabrua guarda" (1998), resultan aun hoy excelentes trabajos. Fue la cosecha de la primera etapa de la banda, ya que, para entonces, los dos hermanos Ubeda actuaban con su nueva banda de pop, los celebres Bide Ertzean. Encima Iñigo Arruti, el batería, se marcho a Barcelona por estudios. Deabruak Teilatuetan estuvieron parados durante años, hasta su cuarto y ultimo disco, "1973" (2007).

DISCOGRAFIA

1994. Maketa /Demo
1995. "Itsumutugor"
1997. "Zein da zein?",
1998. "Deabrua guarda"
2007. "1973"

.........................................................................................................
Deabruak Teilatuetan Tolosako Bukaera eta Ruido de Rabia musika taldeen entsegu lokalean jaio zen, koadrilako hiru lagunek -Iñigo Arruti (bateria), Imanol Ubeda (gitarra) eta Joni Ubeda (baxua)- lehenengo aldiz musika talde bat sortzea erabaki zutenean. Lehenengo kantuak ia halabeharrez egin zituzten, lagun batek eskatuta. Handik gutxira, Aritz Mendieta (ahotsa) batu zitzaien, eta 1994an Endreduan izeneko maketa kaleratu zuten; oso harrera ona izan zuen. Horrez gain, Tolosako Galtzaundi euskara elkarteak bultzatutako Martxaundi izeneko bi bildumatan esku hartu zuten. Bitartean, kontzertuetan bikain moldatu ziren: taldea indartsu aritzen zen, eta abeslari geldiezinak oso estilo berezia, elektrikoa, erakusten zuen. Era berean, abiadura eta melodia maisuki nahasten ikasi zuten: hardcorearen gordina eta Aritzen ahotsaren melodia.

http://www.badok.info/euskal-musika/d...

Maketa atera eta urtebetera, Esan Ozenki diskoetxeak interesa jarri zuen taldean. Kaki Arkarazorekin grabatu zuten Itsumutugor (Esan Ozenki, 1995). Arkarazorekin izandako lehen harremana izan zen. Gainera, Kakik gitarra jo zuen M-ak taldearen "Gasa (opor guztietako zalantza)" bertsioan. Disko horretan, taldea sortu zutenetik bildutako hainbat abesti batu zituzten, tartean maketako batzuk, eta erakutsi zuten doinu gogor eta azkarrak lantzeaz gain, giro goxoek ere lekua zutela beren eskaintzan. Itsumutugor-ekin tolosarrak emanaldien esprint baten murgildu ziren, diskoak izandako harrera beroari eta Esan Ozenkiren lanari esker. Hala, taldeak hainbeste maite dituen gaztetxe eta areto txikiez gain, agertoki erraldoietan ere aritu behar izan zuen. Esaterako, Oiartzungo Hitz Egin! jaialdi erraldoian eta Esan Ozenkiren 5. urteurrena ospatzeko Bordelen egindako jaian. Horrek guztiak ezagutzera eman zituen, eta 1996an 50 bat kontzertu egin zituzten. Horren ostean, bigarren diskoa izango zena prestatzen hasi ziren buru-belarri, baina tartean taldekideak hitzak idazterakoan hainbeste inspiratu izan dituen Joseba Sarrionandiaren "Hau da ene ondasun guztia" poema moldatu eta grabatu zuten Euskal Herrian Euskaraz elkarteak bultzatutako bilduma baterako. Horrez gain, Morau bakarlariari lagundu zioten lehenengo diskoa grabatzen.

Zein da zein? (Esan Ozenki, 1997) bigarren diskoan, Kaki Arkarazo taldeko bosgarren kide bihurtu zen, haien esanetan, entseguetara joan zelako kantuak moldatzen lagundu eta aholkuak ematera. Izenburu horrekin, gatazka politikoaren ondorioz Euskal Herrian bizi den paranoia irudikatu nahi izan zuten. Emaitzari dagokionez, Itsumutugor-en ildoari jarraitu zioten: hardcore melodikoaren eragin garbia, pop-rock zipriztinak eta hitz landu eta metaforikoak. Horren barruan, Jose Luis Otamendiren poema musikatu bat eta M-ak taldearen inoiz argitaratu gabeko "Pay your rents", taldekideek asmatutako hitzekin. Sasoi horretarako, Bide Ertzean proiektua martxan jarria zuten Ubeda anaiek, Otamendiren poemak musikatzeko. Ordurako konturatuak ziren zuzenean askotxo jotzen zutela, eta horren ordez estudioan aritzera zaletu ziren. Horren erakusle da Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997) bildumarako Alaitz eta Maider bikotearekin elkarlanean egindako kantua, "Kantari noa". Urte berean, Kubara jo zuten bizpahiru kontzertu egitera, eta sasoi hartan Imanol Ubedak Entzun! euskarazko musikari aldizkariko ardura hartu zuen.

1998an, taldearen etenaldia iragarri zuten, Iñigo Arruti bateria jotzailea Bartzelonara ikastera joan zelako. Itxaronaldia goxoagoa egiteko, baina, Deabruak guarda!! (Esan Ozenki, 1998) kaleratu zuten, estudioko abesti argitaragabeekin, zuzenetakoekin, entseguetako grabazioekin eta abar. Gabonetan bi ikuskizun eskaini, eta opor luzeak hartu zituzten, Bide Ertzean taldearekin buru-belarri aritzeko. Gerora, inoiz Tolosako Bonberenea gaztetxean jotzeko elkartu badira ere, 2007ra arte ez zuen berri askorik eman. Hala, 2007. urtean 1973 (Bonberenea Ekintzak) diskoa kaleratu zuten -diskoaren izenburua taldekideen jaiotze urteari buruzko erreferentzia da-, eta 2008an agertokietara itzuli ziren. Hatortxu Rock jaialdian, Herri Urrats-en, Durangoko Plateruena kafe antzokian, Bonberenea Sutan jaialdian eta hainbat herritako jaietan jo zuen taldeak, besteak beste. 2009an, David Gorospe bateria jotzaileak hainbat kontzertu eman zituen, Iñigo Arrutiren ordez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario