viernes, 27 de diciembre de 2013

JOKIN ETA JOSU



 LETRA

Baditut egunero milaka zalantzak,
baina sekulan ez dut galdu esperantza,
iritsiko zaiola Euskal Herriari,
denok espero dugun egun berri hori...
Langileak lanean, nagusiak bakantzan,
baina sekulan ez dut galdu esperantza,
lurreko ondasunak egunen batean
ez direla egongo esku berdinetan...
Herria lutoz dago, ez jaia, ez dantza,
baina sekulan ez dut galdu esperantza,
heriotza atean, biak apurtuta,
dantzatuko dugula zazpiak batera...
Morroia nagusiari zor dio gorantza,
baina sekulan ez dut galdu esperantza,
batak eta bestelak berdin izateko,
nagusia morroari belaunikatzeko...
Euskaldunon etxean nagusi da arrotza,
baina sekulan ez dut galdu esperantza,
bakoitza bere etxean nagusi izateko,
eta auzokoari bakean uzteko!!
................................................................................
Jokin eta Josu taldearen kantu bat, beraien "Nire herria bezala" diskotik. 1977. urtean ekoiztu zuten, Madril hiriko Regson estudioetan.

Jokin Lasa, ahotsa ta kitarra
Josu Irastortza, ahotsa ta kitarra
Fernando Martin, kitarra
Carlos Montero, kitarra

1973. urtean, Beasain herriko Usurbe antzokian abestu zuten lehen aldiz jendaurrean Josu Irastortza (Olaberria, 1954) eta Jokin Lasa (Lazkao, 1954) bikotea. Pantxoa eta Peio bikotearen eredua hartuz, bi ahotsera abesturiko kantu akustiko melodikoak eta herriaren egoera politikoari buruzko letra biziak moldatzen zituzten. Askotan, euskal poeta garaikideen olerkiak musikatzen zituzten, Bitoriano Gandiaga, Koldo Izagirre, Joxe Azurmendi, JosAnton Artze, Amaia Lasa edota Xabier Amuriza, gehienetan, Jokinek asmatutako doinuekin. Josu eta Jokin bikoteak parte hartu zuen emanaldi jendetsuenen artean, bi dira aipagarrienak, 1977. urtean Beasain herrikoa, lehen Kilometroak jaian emandakoa eta, 1978. urtean, San Mames futbol zelaian, Bai Euskarari jaialdikoa.

1977. urtean, Josu eta Jokin bikotea "Nire herria bezala" diskoa kaleratu zuten. Madrilen grabatu zuten hamabost egunean, hango musikari profesionalekin. Fernando Unsain jauna arduratu zen dena ekoizteaz, Carlos Monteroren esku utziz musika zuzendaritza. Diskoa harrera ona izan zuen, gerorago, abestien bertsioak egin bait dituzte zenbait euskal taldeek, Drindots taldeak "Euskal Herritik aparte" birmoldatu zuen "Okil beltzaren gogoetak" izenburupean, Tapia eta Leturia bikoteak "Bizitzeko ametsa" kantua egin zuten... Lehen diskoa zuzenekora eramateko, Jokin eta Josu talde bat osatu zuten hiru musikariekin, Patxi Urrestarazu (baxu elektrikoa), Luis San Jose (bateria) eta Kaki Arkarazo (kitarra). Azkenean, 1979. urtean banandu ziren Jokin eta Josu, hala ere, berriz elkartu ziren 2003. urtean, "Kilometroak" jaiaren alde abesteko, Lazkaon.

http://www.badok.info/euskal-musika/jokin-eta-josu
................................................................................
Una canción del dúo vasco Jokin eta Josu. Su primer disco, "Nire herria bezala", fue editado bajo el sello IZ, en 1977.

El duo JOKIN Y JOSU estaba formado por dos jovenes gipuzkoanos, Josu Irastortza (Olaberria, 1954) y Jokin Lasa (Lazkao, 1954). Debutaron en 1973, teloneando al celebre duo Pantxoa eta Peio en el teatro Usurbe (Beasain). Al igual que estos, las canciones de Jokin eta Josu mezclaban hermosas melodias con letras muy combativas, de marcado acento social. Adaptaban obras de poetas vascos como Bitoriano Gandiaga, Koldo Izagirre, Joxe Azurmendi, JosAnton Artze, Amaia Lasa, o Xabier Amuriza. En 1977, Jokin eta Josu editaron su primer disco, "Nire herria bezala", bajo el sello IZ. Algunos de sus temas serian versionados despues por grupos como Drindots ("Okil beltzaren gogoetak") o Tapia eta Leturia ("Bizitzeko ametsa"). Hasta 1979, Jokin eta Josu se recorrieron casi todo Euskadi Norte y Euskadi Sur. Aunque sus directos más concurridos fueron, quizás, la primera edicion del "Kilometroak" en Beasain en 1977 y en el enorme festival "Bai Euskarari" en 1978.

NIRE HERRIA BEZALA (1977)

1. Nire herria bezala
2. Euskal Herritik aparte
3. Ezin bizi eta hil nahi ez
4. Sautrela
5. Gure uso xuria
6. Ez dut galdu esperantza
7. Muga bat eta bi zati
8. Bizitzeko ametsa
9. Maiteari
10. Gizonak behar dira

...................................................................
Jokin & Josu was a basque folk duo. They were from Olaberria and Lazkao (Gipuzkoa, Europe).

DISCOGRAPHY

1977. "Nire herria bezala"


................................................................................

Jokin Lasak eta Josu Irastortzak osaturiko bikotea ohikoa izan zen 70eko hamarkadako kantaldietan. Pantxoa eta Peio, Hibai Rekondo eta Ez Dok Amairuko kantariekin partekatu zituen Euskal Herri osoko agertokiak, Bilboko Bai Euskarari jaialdi jendetsuan parte hartu zuen, eta Nire herria bezala diskoa (IZ, 1977) kaleratu zuen, Bitoriano Gandiaga, JosAnton Artze eta Amaia Lasa poeten hitzekin, besteak beste. "Euskal Herritik aparte", "Nire herria bezala" eta "Maiteari" kantuak asko entzun ziren garai hartan.

Josu Irastortzak (Olaberria, Gipuzkoa, 1954) eta Jokin Lasak (Lazkao, Gipuzkoa, 1954) Beasaingo (Gipuzkoa) Usurbe antzokian abestu zuten lehen aldiz elkarrekin jendaurrean, 1973an, ordurako arras ezaguna zen beste bikote batekin: Pantxoa eta Peio. Hain zuzen ere, Lapurdiko bi abeslarion eredua hartuko zuten Josuk eta Jokinek kanturako: bi ahotsera abesturiko kantu akustiko melodikoak eta herriaren egoera politiko eta kulturalari buruzkoak. "Garai nahasiari zegokion kantu mota zen, aldarrikatzailea, jendeak hori eskatzen baitzuen. Hala ere, saiatzen ginen panfletotik ihes egiten", dio Jokin Lasak. Besteen kantuekin osaturiko lehen emanaldi labur haren ondoren euskal poeta garaikideen olerkiak musikatzen hasi ziren (Bitoriano Gandiaga, Koldo Izagirre, Joxe Azurmendi, JosAnton Artze, Amaia Lasa, Xabier Amuriza...), gehienetan Jokin Lasak asmatutako doinuekin. Haatik, 1974an Josu soldaduskara joan zen, eta itzuli bitartean Jokin ibili zen bakarka, emanaldi andana eginez. "Garai hartan, promoziorik egin gabe ere, ugari ziren jotzeko aukerak. Jendeak etxera deitzen zuen kontzertuak antolatzeko". Josuk eta Jokinek Goierri aldean eman zituzten lehen kontzertuak, eta pixkanaka Bizkaira, Arabara eta Ipar Euskal Herrira heldu ziren haien kantak. Nafarroan abestu zuten gutxien. Gehienetan beste hiruzpalau abeslarirekin osatzen zuten kantaldia, eta ondorioz lagun ugarirekin bat egin zuten agertokian: Ez Dok Amairu taldeko kideak (Xabier Lete, Mikel Laboa, Benito Lertxundi....), Hibai Rekondo, Patxi Villamor, Oiartzunak, Miren Aranburu, Iñaki Eizmendi... Parte hartu zuten emanaldi jendetsuenen artean bi dira aipagarrienak: 1977an Beasainen lehen Kilometroetan egindakoa, eta 1978an Bilboko San Mames futbol zelaian Bai Euskarari jaialdian emandakoa.

Fernando Unsain IZko arduradunak disko bat grabatzea proposatu zien. Nire herria bezala (IZ, 1977) Madrilen grabatu zuten hamabost egunean, hango musikari profesionalekin. Unsain bera arduratu zen diskoa ekoizteaz, eta Carlos Monteroren esku utzi zuen musika zuzendaritza. Bikoteak ahotsaz eta gitarraz abesturiko melodiak hari moldaketaz eta perkusioz jantzi zituen Monterok. Diskoak harrera ona izan zuen, "Euskal Herritik aparte", "Nire herria bezala", "Gizonak behar dira" eta "Maiteari" kantuei esker. Abesti horietako batzuen bertsioak egin dituzte beste zenbait taldek; esaterako, Drindots plaza taldeak "Euskal Herritik aparte" moldatu zuen Delilah diskoan (IZ, 1998), "Okil beltzaren gogoetak" izenburua jarrita, eta Tapia eta Leturiak "Bizitzeko ametsa"-ren bertsioa egin zuten.

Diskoa zuzenekora eramateko talde bat osatu zuten hiru musikari hauekin: Patxi Urrestarazu (baxu elektrikoa), Luis San Jose (bateria) eta Kaki Arkarazo (gitarra; M-ak, Negu Gorriak). Angel Gonzalez Katarain zen zuzeneko soinu teknikaria. Taldeak 1979ra arte iraun zuen. Urte hartan Jokin soldaduskara joan zen, eta itzuleran irakasle lanari lotu zitzaion musikariaren kaltean. Hala ere, 1980an Itziarko Mandiope dantzalekuan egin zen artista berrien lehiaketara aurkeztu zen Xemen Lazkao izenarekin, eta lehen saria irabazi zuen bakarlarien atalean. Horren ondorioz, "Berastegi" kantua grabatu zuen Euskal Musika 80 (IZ, 1980) askoren arteko diskorako. 2003an berriz elkartu zen bikotea, 1977an bezala Kilometroen aldeko kantaldi bat egiteko, baina Lazkaon. Diskoko zazpi kanta eta bizpahiru berri jo zituzten. Gainera, Lasak idatzi zituen urte hartako Kilometroetako kanturako hitzak,"Euskrz 2zi ny dt*", eta Alaitz eta Maider bikoteak musikatu.

Jokin Lasa 2006an itzuli zen estudio batera, Peli Markiegi Debako idazlearen jaiotzaren mendeurrena zela-eta haren omenezko diskoa grabatzeko:Zera (Hirusta, 2006). Kaki Arkarazo, Joserra Senperena, Miquel Saumell eta Inoren Ero Ni taldeko zenbait musikarirekin grabatu zituen Lasak disko horretarako sorturiko kantuak. Kaki Arkarazo herrikide eta lagunarengana jo zuen berriz ere Zortziko txikia (2013) grabatzeko. Zuzenean ere zenbait emanaldi eskaini dituzte elkarrekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario