Jon Bergaretxe jaunaren kantu eder bat, bere "Gaur ere goizegi" diskotik. 1990. urtean kaleratu zuen Elkar zigilupean, honako lagunekin...
Jon Bergaretxe, ahotsa ta gitarra
Aitor Amezaga, teklatua
Pako Diaz, bateria
Mikel Artieda, baxua
Ainhoa Mujika, ahotsa
80. hamarkada hasieran hasi zen Jon Bergaretxe jauna Denbora batez, AZALA folk taldean aritu zen, abeslari ta gitarrajole bezala. Talde horrekin, "Zaldiko maldiko" disko ederra ekoiztu zuen 1987. urtean, kontzertu ugari eskainiz, bai Euskal Herrian, bai atzerri aldean, Madril, Guadalajara, Alemania, edota Parisen ere. 1989. urtean, Jon Bergaretxe Euskal Herriko Kantu Txapelketa irabazi zuen eta, ospe hori lorturik, kantaldi asko ematen hasi zen bakarlari gisa. Elkar diskoetxeak disko bat grabatzeko aukera eman zion 1990. urtean. "Gaur ere goizegi" izenburuko diskolan aparta kaleratu zuen, musiko talde itzel baten laguntzarekin, Mikel Artieda, Angel Unzu edota Aitor Amezaga.
ADI EGON... Izen berdineko beste Jon Bergaretxe kantari euskaldun dotore bat dago. Honek 70. hamarkada bukaeran, disko bat kaleratu zuena, "Jon Bergaretxe" (1978) izenburuarekin. Ez nahastu, biak artista desberdinak bait dira. Honako Jon Beregatxe, Oiartzun herrikoa da, beste, Jon Bergaretxe Areizaga, Eibar herrikoa.
...........................................................................
Una canción del músico vasco Jon Bergaretxe. Su álbum "Gaur ere goizegi" (hoy tambien demasiado temprano) se publicó en el año 1990, de la mano del sello Elkar.
Jon Bergaretxe comenzo su carrera a comienzos de los años 80. Se integró un tiempo en la banda de folk vasca Azala, publicando con ellos el cuco álbum "Zaldiko maldiko" (1987) y girando por toda Europa. En 1989, Jon se presentó en solitario al Campeonato de Euskal Herria de Canto. El ganar el primer premio del concurso le posibilitó grabar un disco, "Gaur ere goizegi" (1990), con el sello Elkar. En los últimos años, Jon ha continuado ofreciendo pequeños conciertos, acompañado siempre de su guitarra.
GAUR ERE GOIZEGI (1990)
1. Gaur ere goizegi
2. Hotzari iheska
3. Mantxako artzaia
4. Haurretik ibiliz
5. Naiz
6. Txakur gorria
7. Besoak hegan
8. Thyrnau
9. Bizkar eta arraun
ATENCION... Existe otro Jon Bergaretxe, el cual publico un cuco disco en 1978. Ambos son gipuzkoanos, pero no son el mismo artista. Este Jon es nacido en Oiartzun, y el otro, Jon Bergaretxe Areizaga, era natural de Eibar.
...................................................................
Jon Bergaretxe was a basque songswriter. He was member of Azala, folk band in 80´s. (Note, another basque music man have a similar name, Jon Bergaretxe. He recorded a fine folk album in 1978, "Jon Bergaretxe").
DISCOGRAPHY
1987. "Zaldiko maldiko" (with Azala folk band)
1990. "Goiz ere goizargi"
No hay comentarios:
Publicar un comentario