BIOGRAFIA... Musikari, ikertzaile eta irakasle, hiru hitz horiek erabili behar dira Juan Mari Beltran jaunaren biografia laburtzeko. Euskal Herriko musika tresnetan aditu entzutetsua izaki, doinu eta kantutegi tradizionala pizteko lanetan emandako urteek euskal herri musikan gaur egun dagoen aditurik garrantzitsuena bilakatu dute. Multinstrumentista iaioa da; hamar disko grabatu eta hamaika musikarirekin lan egin du 40 urteko ibilbidean.
Zazpi urterekin bidali zuen amak Juan Mari Beltran (Etxarri Aranatz, 1947) herriko bandaren zuzendariarengana musika ikastera. Klarinetea jotzen ikasten hasi, eta zuzendariaren eraginez txistua jotzen ere ikasi zuen. Hamabi urterekin biak jotzen zituen, klarinetea herriko bandan eta txistua txistulari taldean. Hamabost urte zituela, Donostiara bizitzera joan zen familiarekin. Isidro Ansorenarekin jarraitu zuen ikasten, eta haren enkarguz ezkontza eta auzoetako festetan txistua jotzen hasi ziren, bera eta anaia Bixente. Biak hasi ziren Argia taldean musikari gisara. Juan Antonio Urbeltzen eraginez taldean gertatutako bilakaera hurbiletik ikusi, eta Euskal Folklorearen Laborategiko partaide aktiboa gertatu zen Juan Mari Beltran. Garai hartakoak dira bere lehen landa ikerketa eta grabazioak. Zoritxarrez, gehienak galduak dira gaur egun; hala eta guztiz ere, orduan piztu zitzaion Beltrani gaurdaino itzali ez zaion herri musikarekiko eta ikerketarekiko grina. Argia taldean ere hasi zen herri musikako tresnak ezagutzen eta jotzen. Horretaz gain, Artze anaiekin txalaparta jotzen hasi eta 1964an eman zuten Beltran anaiek lehen txalaparta emanaldia, Elizondon (Nafarroa).
Euskal herri musikaren izen funtsezkoak gertatu diren hainbat musikari ezagutu, tratatu eta estimatu zituen: Leon Bilbao albokaria, Maurizio Elizalde txistularia... Sekula ikerketa alde batera utzi gabe, 1980an sortu zuen Azala banda, eta taldean jarraitu zuen 1984a arte. Artean, euskal folk musikaren haize berrien adierazle zen diskoa grabatu zuen: "Azala" (IZ,1983). Taldekideekin norabide musikalaren inguruko desadostasunak zituela ta Azala taldea utzi eta Txanbela osatu zuen 1984. urtean. Urte hartan bertan kaleratu zuten lehen diskolana, "Txanbela" (IZ, 1984). Hurrengo urtean, bere ikertzaile senaren lekuko eta euskal etnomusikologiaren harribitxia den "Euskal Herriko soinu tresnak" (IZ, 1985) diskoa eta dokumentala plazaratu zituen. Txanbela taldean askoz ere modu "libreagoan" gauzatu ahal izan zuen Beltranek herri musikaz zuen ikuspegia; berreskuraketa eta artifiziorik gabeko berrinterpretazioa. Ikuspegi horren lekuko dira taldearekin plazaratutako beste hiru diskoak: "Doinurik doinu" (IZ, 1987), "Hirugarren koskan" (IZ, 1992) eta "Arin arinketan" (IZ, 1997).
Berrikuntza eta esperimentazioa alde batera ez dituela uzten erakutsi zuen Joxan Goikoetxea akordeoi jotzailearekin izandako elkarlanean. 90eko hamarkadan indarrean zegoen "musika berrien" etiketa jaso arren, txalapartaren eta teklatuen arteko elkarrizketa mamitsua da "Egurraren orpotik dator..." (NO-CD, 1993) diskolana. Suso Saiz musikari galiziarrak ekoitzi zuen bikotearen hurrengo lana, Beti ttun-ttun (NO-CD, 1999), aurrekoaren bidetik jotzen zuena. Bakarkako ibilbideari ekin zion Juan Mari Beltranek urte hartatik aurrera. Bi disko kaleratu ditu orduz geroztik: "Arditurri" (Elkar, 2002), hori ere Suso Saizek ekoitzia, eta "Orhiko xoria" (Elkar, 2006). Bietatik edozein gerta daiteke Beltranen ikuspegi musikalaren gailurraren erakusgarri. Multinstrumentista preziatua izanik (alboka, dultzaina, txalaparta, txistua...), hainbat musikarirekin lan egin du azken 25 urteotan. Aipagarriena, agian, 1984tik aurrera Amasako Astiasaran Anaiekin egiten duena. Horren lagin bat "Amasatik Arratera" (Herri Musika Zaleak, 2007) diskoan bildu dute.
"Xirolarrua" (Syntorama-Soinuenea, 2012) da Beltran jaunaren azken diskoa, Fernando Jalon dultzaina jotzaile espainiarrarekin grabatutako lana. Xirolarrua tresna berreskuratzeko eta dultzainarekin historikoki izan duen bikote harremana berpizteko bi musikariek egindako lanaren testigantza da aipaturiko diskoa. Herri musikaren inguruan egindako lan guztia erakutsi eta zabaltzeko sortu zuen Herri Musikaren Txokoa. Museo eta interpretazio zentro horretan liburutegia, fonoteka eta herri musikako hainbat tresna topa daitezke. 1996an martxan jarri eta 2002an zabaldu zen jendearentzat. Interpretazio zentroa izateaz gain, inguruan bestelako egitasmoak ere gauzatzeko plataforma bikaina da Herri Musikaren Txokoa. Herri Musika Zaleak elkartea da bertan sortutako egitasmo nagusia.
Ezin aipatu gabe utzi Juan Mari Beltran jaunak euskal musika tresnak zabaltzeko hezkuntza alorrean egindako lana. 1985etik hainbat tresnaren irakasle da Hernaniko kontserbatorioan (dultzaina, txalaparta, alboka...), eta bera da azken hogei urtean Hernanin Euskal Herri osoko txalapartariak bildu dituen Txalaparta Festaren bultzatzaile eta antolatzaile nagusietakoa. Hain zuzen, txalapartari eskainitako liburu mardula kaleratu du, "Txalaparta" (Nerea-Syntorama, 2009), eta horren harira, Ttakun Ttan Ttakun ikuskizuna prestatu du Kukai dantza taldearekin. Juan Mari Beltran es un músico, compositor, instrumentista, investigador y profesor de música vasco. Nacido en Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa, Europa) en 1947, desde muy joven se vio inmerso en la música, con 11 años tocaba el clarinete en la banda municipal de música de Etxarri Aranatz y el txistu en el grupo de txistularis y para los 16 años formaba parte del grupo ARGIA. En aquella época pudo aprender entre otros de los txalapartaris Miguel y Pello Zuaznabar y Ramon y Asentsio Goikoetxea, de los albokaris Patxi Gorrotxategi, Leon Bilbao y Txilibrin, de txistularis como Isidro Ansorena, Maurizio Elizalde y de viejos dulzaineros de Gipuzkoa en una práctica que desde entonces se ha vuelto en técnica general de su trabajo, la búsqueda e investigación de la música, los músicos y los instrumentos.
Juan Mari Beltran ha tomado parte en distintos grupos, como aquel "grupo de música contemporanea" que fundó R. Ruiz Balerdi, o posteriormente Sustraiak, Azala, Eltzegor, Xabier Amuriza Hirukotea y Txanbela del que actualmente forma parte además de sus trabajos en el duo "Joxan Goikoetxea+Juan Mari Beltran". Existen editados varios discos fruto del trabajo en estos grupos. Desde 1999, Beltran actua en solitario, en duo y en trío dando conciertos didácticos sobre "Música e instrumentos populares vascos" y, también, con un sexteto el concierto "Arditurri", grabado y publicado en CD a comienzos de 2002. El año 2004, Beltran se encarga de la música del espectáculo de danza para Tantaka-Kukai "1937, gogoaren bidezidorretatik". En el año 2006, Beltran lanza "Orhiko xoria" el segundo disco en solitario, en el año 2007 publica junto a los hermanos Astiasaran un CD titulado "Amasatik Arratera", en el año 2008 el CD "Mendukiloko hotsak", en el 2009 "Txalaparta" y en el 2012 "Xiroluarrua".
En el campo de la recopilación e investigación, Juan Mari Beltran ha publicado diversos trabajos en Eusko Ikaskuntza, Cuadernos de Etnografía y Etnografía de Navarra, Txistulari, Eufonía, etc. Estos trabajos versan sobre los intrumentos de música, danzas-juego y musica popular. También ha publicado el disco y película Euskal Herriko Soinu-tresnak, el video Oiartzungo hotsak y el CDROM Euskal Herriko Soinu-tresnak considerados importantes materiales de música popular vasca en estos soportes. Entre otros escritos ha publicado los siguientes libros: Soinutresnak euskal herri musikan, San Telmo Museoko soinu eta hots tresnak, Dultzaina Gipuzkoan-La dulzaina en Gipuzkoa, Txalaparta, antecedentes y variantes, Herri Musikaren Txokoa en Oiartzun, Txalaparta, Xirolarrua...
En el campo de la pedagogía, Juan Mari Beltran ha trabajado como profesor de música en la enseñanza primaria y desde 1985 imparte clases de txistu, alboka, dulzaina y txalaparta en la Escuela Pública de Música "Hernani". Imparte cursillos, charlas y conciertos pedagógicos en la Facultad de Magisterio de la Universidad del País Vasco, Institutos, Conservatorios y Escuelas de Musica, ikastolas vascas... Como txalapartari y profesor de txalaparta, en el año 2007, Juan Mari Beltran publicó “TTAKUN 2.1”, un programa informático de escritura de toques de txalaparta, en formato CD-Rom para uso en las escuelas de txalaparta, realizado con la ayuda del informático Andres Doñate.
Oso interesgarria. Lan bikaina!!!
ResponderEliminar