El joven cantautor vasco Mikel Eguiluz nació en Vitoria/
Gazteiz y publicó su primer álbum "Gara hobeak" (Tiempos mejores) en 2006, con
solo 23 años.
....................................................................................
Mikel Eguiluz gasteiztar bakarlari gaztearearen kanta bat, bere lehen diskotik "Garai hobeak". 2006. urtean autoekoizpen lan txukun baten modura agertua. "Garai hobeak" azken urteetan egin dudan lan guztiaren ordaina eta fruitua da. 17 urterekin abestiak konposatzen hasi nintzenetik, ez dut inoiz helburu gisa jarri disko bat grabatzea. Egunen batean, jendearen aurrean nire abestiak aurkeztu ahal izatea zen nire ametsa, eta laster lortu nuen. Orain, diskoa kalean dagoela ikusteak, izugarrizko poza ematen dit. Amets zoragarria da, ilusioarekin eta gogoarekin lortu dudana. Gainera, diskoan zazpi musikari bikainen laguntza izan dut, hainbat instrumentu sartzeko eta koroak egiteko. Grabazio estudio batean egindako lehen lana izateko, pozik nago emaitzarekin. Autoekoitzitako diskoa da".
"Diskoa egiterakoan gauza bat argi nuen: lan ona egin nahi nuen, baina erosteko orduan jendearentzat garestia ez izatea garrantzitsua iruditzen zitzaidan. Diskoetxe batean, agian ez nuen hori lortzerik izango, eta horregatik erabaki nuen diskoa nire kasa ekoiztea. Hondarribia oso gustuko dut, eta Jokin umearen zoritxarreko gertaera horren berri izan nuenean, zer pentsatua eman zidan. Askotan, isilik geratzeak ez du asko laguntzen; horregatik erabaki nuen gai hau ukitzea, barruan izan nezakeen amorrua askatzeko. Tristea da, hain gaztea izanik, modu horretan bizitza galdu beharra. Irakeko gerrari ere abestu diot. Batzutan gai alaiak jorratzen dituzu, eta bestetan gai serioagoak. Iraken gertatu zena lazgarria izan zen, milaka zibil hil ziren inoiz gertatu behar ez zuen gerra horretan."
No hay comentarios:
Publicar un comentario