Una canción de músico vasco Mikel Garikoitz y la banda Denali. Su disco "2bizi-k" (En vivo) fue grabado en directo en el año 1996. Practicaban un coqueto country pop en euskera, o lengua vasca. Mikel Garikoitz fue el técnico de luces de la banda Akelarre. Comenzó tocando con el grupo de verbena Oihana y ya en 1988 en solitario. En nombre de Denali viene de un gran monte de una region del Canada y significa "el más grande" en lengua india.
DISCOGRAFIA
1996. "2 ziri-k"
2001. "Counthree" (IZ Records)
..............................................................................................
Haitz Ostolaza, bateria
Laurent Feriol, baxua
Jon Ander Larrañaga, kitarra
Joxean Gomez, kitarra
Xabier Zubildea, teklatuak
Mikel Garikoitz, ahotsa
ELKARRIKETA ("Argia" aldizkarian, 1996)
1. Mikel Garikoitz askorentzat Akelarreko argi teknikoa da baina ez musikoa, noiztik zabiltza lan hauetan?
- Oihana plaza taldean abesten nuen baina gaizki atera zen eta utzi egin genuen; Akelarrek argi tekniko izatea eskaini zidan eta aurrera. 1988an, Irunen ikasia izanik, Kilometroak zela eta lan batzordean aritzeko deitu zidaten. Hasieran doinuak egiteko; ez dakit nola baina azkenean kantatzeko konbezitu ninduten. Jendearen harrera ikusita erabaki nuen berriz hastea. Denali Kanadan Alaskarekin mugan dagoen lurralde bat da. Indioak bizi dira eta bada mendi bat sakratua dena, Denali izenekoa. Lurralde horretako mendi altuena da eta Denalik horixe esan nahi du, handiena. Mendi horretara joaten ziren ekintza sakratuak egitera. Floridan seminolekin egoteko aukera izan nuen. Oso berezia zen. Esaterako, Estatu Batuetan dituzten legeak seminolentzat ez dute balio, epaileak ez dira hor sartzen. Erreserbatan egoteko aukera izan nuen eta jakin nuen Kanadan ere bazela antzeko tribu bat, Denali azpian bizi dira eta izena gustatu zitzaidan.
2. «2 ziri-k» diskoak country musika dakar, Floridako egonaldi harekin zerikusia du?
- Asko. Betidanik gustatu izan zait countrya, baina hangoek nola jotzen duten ikusita, hura nola sentitzen duten ikustea... Lehendabiziko maketan musika guztia country eran proposatu nuen baina une hartan taldean zeuden musikoek ez zuten ideia gustukoegi. Musika hura hartu genuen eta rock airea eman genion. Orain taldekide gehienak berriak dira eta doinu countrya hautatu dugu.
3. Baina Euskal Herria ez da Estatu Batuak...
Bi hilabete igaro ditut grabazioa entzun gabe; orain dela gutxi berriz entzun dut eta ziur nago jendeari gustatuko zaiola. Oso melodikoa da, armonia du, erritmoa ere bai baina akustikoa izateak gogortasuna kentzen dio. Agian apostu bat da.
- Gitarra akustikoak, teklatua, eskusoinua, eta baita mandolina eta banjoa ere. Azken hauek modan daudela dirudi... Hainbeste musika tresnekin nahasketa eta oro har arlo teknikoari garrantzia eman behar da.
4. Zuek Koralys estudioetan grabatu duzue, xumeago.
Taldekide bat, bajua, Laurent Feriol estudio horretako teknikoa delako; eta horretaz gain, Euskal Herri osoan diskoa grabatzeko aukera eman digun estudio bakarra izan delako. Koralysekin koprodukzioa egitea lortu dugu; bestela ez genuke grabatuko. Niretzat Zaldibobo Euskal Herriko talde onenetakoa da eta lotsagarria iruditzen zait dagoen lekuan egotea. Honelako adibideak asko dira. Ez noa biktimarena egitera baina lotsagarria da disketxeena. Ez Euskal Herrian, ez Espainian, grabatzen denean ez da kalitatea aintzat hartzen, grabatzen dute errentagarria izango delakoan.
5. Eta maitasuna errentagarria al da?
Badut lagun artista bat eta hark dio, artean eta beraz musikan ez dela beti jendeak nahi duena egin behar. Baldin badakit jendeak zerbait nahi duela eta nik hori egiten badut merzenario bihurtzen naiz. Hitzak neronek hautatzen ditut eta gehienak dute ukitu erromantiko hori. Zorionez taldeko guztiak ez gara honetaz bizi eta hori agian abantaila da nahi duguna egiteko aukera gehiago izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario