Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da MORAU. Folk-rock kantautore horrek "gizartearen kronistatzat" hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Braggek jorratutako ildo berean, eta ironiaz eta xamurtasunez beteriko kantuak plazaratu ditu orain arte grabatu dituen bost diskoetan. Komikigintzan aritutakoa da, eta Satorrak poesia liburua argitaratu du.
Iñaki Martiarena Mattin marrakilariarekin, Argia astekarian Bokarta komiki zinta egiten zuen garaian hartu zuen Andoni Tolosak (Hernani, Gipuzkoa, 1963) Morau ezizena. Kantagintzan hasi aurretik, poema liburu bat argitaratu zuen, Satorrak (Susa, 1990), eta bat baino gehiago dira haren hitzak musikatu dituztenak (Ama Say, Petti, Madarikatuak...). Autodidacta folk taldean egin zituen Morauk lehen urratsak musikagintzan, baina 90eko hamarkadara arte ez zen hasi jendaurrean abesten gitarra akustikoaren laguntza bakarraz. Pare bat maketa grabatu eta ia urtebetez Xabier Montoia abeslariarekin (Hertzainak, M-ak) taberna eta areto txikietan kontzertuak ematen aritu ondoren, lehen diskoa grabatu zuen, Morau (Gaztelupeko Hotsak, 1996), formatu elektrikoan, Deabruak Teilatuetan taldeko kideen laguntzarekin. "Nork daki" kantuak berehala oihartzun handia hartu zuen, "Koka Kola lata bat baino gehiago da utopia" dioen lelo itsaskorrari esker. Balerdi Balerdik kantu horren moldaketa bat egin zuen Hobe behin horri ezenez beti hori diskoan (Gor, 1997), eta ETBko Ez gaude konforme telesaileko sintonia izan zen. Hitzei musikari adina garrantzia ematen die Morauk, gizartearen gaineko begirada kritikoa, ironikoa, samurra eta umoretsua eskaintzeko. "Autobusean bururatutako istorioak dira gehienak. Nire inguruan gertatzen denaz hitz egitea gustatzen zait. Hori bai, ez dut soziologiarik egiten kantuetan, edo behintzat ez dut ondoriorik ateratzen".
Aspaldi idatzita eduki arren lehen diskoan lekurik aurkitu ez zuten kutsu urbanoko abestiak Kantu galduak EP akustikoan (Gaztelupeko Hotsak, 1998) grabatu zituen, hainbat musikarirekin: Joseba Tapia, Ñaco Goñi, Petti eta Joxi Ubeda, besteak beste. Lau kantu propioez gain, hiru bertsio biltzen ditu diskoak: Balerdi Balerdiren "Lore etxean", Xabier Montoiaren "Zugan gogoa" eta Jose Afonso kantari portugaldarraren "En quanto a força", a cappella abestutakoa.
Bakarkako emanaldiak bazter utzi gabe, Beñardo Goietxe (gitarra; Noise Hole) eta Josu Gabellanes (bateria; Uncle Mussels) musikariekin kontzertuak ematen hasi zen Morau. Hala ere, hurrengo diskoa, Amodio domestikoa (Gaztelupeko Hotsak, 2000), musikari askoren kolaborazioaren emaitza izan zen: Petti, Joseba Irazoki, Maite Arroitajauregi... Soinu aldetik jantziagoa eta moldaketetan landuagoa da aurrekoa baino, baita malenkoniatsuagoa ere, eta estilo aniztasun handiagoa eskaintzen du: bossanova, countrya, baladak... Euskal kantagintza berria ekarri zuten abeslarien eragina aldarrikatzeko, Mikel Laboaren "Martxa baten lehen notak" kantuaren moldaketa grabatu zuen. Diskoak aukera eman zion Smog kantari estatubatuarrarekin eta Adria Punti katalanarekin partekatzeko agertokia, besteak beste.
Hirugarren disko luzea, Txukalda (Gaztelupeko Hotsak, 2004), Morau eta Agotak izenpean kaleratu zuen, Beñardo Goietxek (gitarra), Igor Mendiak (bateria) eta Jexux Agirresarobek (baxua; Larrua Truk) osatutako hirukotearekin landu baitzuen. Apaingarri gutxiko lana da, soinu sinple eta zuzenekoa, eta estilistikoki country-rock kutsu handiagoa du. Aurrekoan bezala, Ez Dok Amairu taldeko beste kide ohi baten kantu bat moldatu zuen, "Haizea dator" (Xabier Lete). Agotak taldearekiko elkarlanak jarraipena izan du Morauren orain arteko azken diskoan: Kalamidadiak (Gaztelupeko Hotsak, 2008). Bertan power-pop doinuetara hurbildu da Morau, eta, ohi bezala, kantari historiko baten bertsioa egin du: Imanolen "Mendian gora" kantuarena. Halaber, Balerdi Balerdiren "Lore etxean" berreskuratu du molde elektrikoan emateko.
Detras del curioso nombre artístico de MORAU se esconde el señor Andoni Tolosa (Hernani, 1963), un estupendo cantautor autodidacta y euskaldun. En la primera mitad de los años 80, el joven Andoni militó en un grupo local llamado Crapulam Dormirae. Tras esa primeriza aventura veinteañera, Andoni comenzó a tocar en solitario bajo el nombre de Morau (un homenaje a Victor Mora, el autor del mítico comic "El capitan Trueno"). Tras editar varias maquetas, en 1996, Morau ficha por el sello vasco Gaztelupeko Hotsak, grabando desde entonces, un puñado de discos a reivindicar con ganas, por ejemplo, su cuco debut, "Morau" (1996), o el elegante álbum "Txukalda" (2004), grabado con la ayuda de la superbanda Agotak. Como manda la rica tradición de los songwriters, los bares y pequeños garitos han sido casi siempre el gran refugio para las animadas canciones del señor Morau. Son sitios muy apropiados para medir el instinto de cualquier buen músico, que debe dar lo mejor de sí mismo para atraer la atención de ese cliente que, por casualidad, se ha acercado hasta su concierto.
En el caso de Morau, sus dotes musicales estaban ya muy bien definidas desde el inicio. Resumiendo, Morau tiene una enorme lucidez para hacer canciones que muestran un irónico retrato de nuestra sociedad (siendo admirador de Billy Bragg y Woody Guthrie, no podía ser de otra manera). Morau esconde una gran sensibilidad para describir enigmas sentimentales dentro de dulces baladas folk rock. Y, por último, pero no menos importante, Morau destila un marcado sentido del humor gracias a soberbias letras escritas en lengua vasca (euskera), una cualidad que le aleja del habitual trascendentalismo de cantautores de mayor éxito comercial. Morau tiene cierto encanto especial que le obliga a ser una golosa excepción dentro el panorama musical de Euskal Herria. Al margen del mundo de música, Andoni ha presentado programas de radio, escrito muchos artículos de música y ha publicado un cuco libro de poemas, "Satorrak" (1990), cuyo contenido ha sido rescatado y musicado grupos vascos de la talla de Ama Say, Madarikatuak, Petti o los navarros Balerdi Balerdi.
http://www.hotsak.com/artistas/morau
Andoni Tolosa "Morau" is a great Basque folk & rock songwriter. He born in Hernani (Gipuzkoa, Europe) in 1963.
DISCOGRAPHY
1996. "Morau"
1998. "Kantu galduak"
2000. "Amodio domestikoa"
2004. "Txukalda"
2008. "Kalamidadiak"
2014. "Arrainentzako himnoak"
No hay comentarios:
Publicar un comentario