domingo, 8 de diciembre de 2013

SS-77




SS -77 taldearen kantu eder bat. 1990. urteko Julio Kageta, Kiowak eta Pottoka taldeekin elkarbanatutako LP diskatik.

Andoni, kitarra
Patxi, kitarra ta ahotsa
Piraña, baxua
Iñigo, bateria
Jose, ahotsa

SS -77 rock taldea Arrasate herrian sortu ziren 80. hamarkada erdialdean, Donostia hiritik 77 kilometrotara. 1990. urtean, Julio Kageta, Kiowak eta Pottoka taldeekin elkarbanatutako LP diska bat kaleratu zuten, maketak aparte. Hertzainak taldearen fans haundiak omen ziren. "SS- 77 taldea hasi berria bada ere, ez dirudi arazo gehiegi dutenik kontzertuak lortzeko. Hertzainak-en tankerako musika egiten dute, kantak asko landuz eta euskara ezin txukunagoan. Tablak hartzeko gogo bizia erakusten du arrasatear boskote honek. Kontzertu batetik besterako bidean tartetxoa egin digu Andonik, taldeko kitarrajole eta koroak egiten dituenak; SS-77 Patxi (kitarra eta ahotsa), Piraña (baxua), Iñigo (bateria) eta Jhosek (ahotsa) osatzen dute." Letrak eta kanta gehienak Patxi jaunak egiten ditu, "eta oso kolgatuta dago Hertzainak-ekin; geure kantetan nahiko nabarmena da hauen eragina, eta kantatzeko moduan ere Gariren antza haundia du". Bestalde, hiru bertsio ere egin dituzte, bi "Steff little fingers"enak eta bestea "Status Quo"rena,"mutur batetik besteraino. Gainera, Piraña skin-a da, Patxi rock & rolleroagoa, finagoa, eta Jhose punkya; guztia pote batetan sartu eta ateratzen den koktela...". Hala ere arrasatear hauen maketa entzutean musikak lerro finkoari jarraitzen diola ikusten da eta urtebete baino ez daramaten arren, kalitate dexentea erakusten dute interpretazioan.

1989. urteko maketatxoa uztailaren amaieran grabatu zuten, Musikarte estudioetan, inolako prestakuntza berezirik gabe. "Maketaren ideia ez zen saltzea edo tabernatan zabaltzea; Jhosek ezin zuen entsaiotara etorri eta beretzat grabatu genuen, kantak ezagut zitzan. Baina oso ondo irten zen, orain arte hoberen jo dugun saioa grabaziokoa izango zen; Oskar teknikoa ere oso ondo enroilatu zen, sonido mailan maketazoa atera da, eta horregaitik zabaldu dugu irratietan eta Gipuzkoako tabernatan". Zortzi kanta sartu dituzte sei ordutan grabatutako maketan, eta Andonik egiten digu bakoitzaren aurkezpena, 'Laster arte, laguna': 'zipaioen aurkako kanta laguna': zipaioen aurkako kanta da, baina ez 'Zipaio hijoputa eta abar', letra gehiago lantzea gustatzen zaigu. 'Inoiz ez nazan ahaztu': desamodioa nagusi da kanta honetan. Kanta luze eta landuak. Ordubete pasatxoko errepertorioa dute, hamabi kanta guztira, eta maketakoez gain Kortatu-ren 'Hay algo aqui que va mal' ezagunaren bertsioa nabarmentzen da, "euskaraz eta hobeagoa, 'Hemen zerbait ez dabil ongi'. Atzo geure kontzertura etorri zen Fermin eta flipatuta gelditu zen".

http://www.argia.eus/argia-astekaria/1264/ss-77-jende-gutxi-erakartzen-dugu-oraindik-baina-bronka-tolala-izaten-da
...............................................................................................
Una canción del grupo vasco SS-77. Fue editada dentro de un LP compartido junto a otras bandas, como Julio Kageta, Kiowak y Pottoka en 1990.

SS-77 fue un grupo rock de Mondragón, formado a mediados de los años 80.  El nombre del grupo revelaba la distancia que hay entre Arrasate, cuna de la banda, y la ciudad de San Sebastian, "SS", o sea 77 km. SS-77 tenían un directo muy bueno y dieron muchos conciertos por Euskadi. Grabaron una cuca maqueta en Julio de 1989 con 8 temas, incluida "Inoren heroi" es una versión en euskera de un temazo de los Stiff Little Fingers, "Nobody´s hero". En 1990 SS-77 aparecieron de nuevo, en un Lp compartido que editó el sello vasco Oihuka, junto a las bandas vascas Julio Kageta, Kiowak y Pottoka. SS 77 Incluyeron los temas 'Jo ezak berriro', 'Laster arte, laguna' y 'Egia bat esateagatik' (basado en un poema de Gabriel Aresti, con Fran iturbe en la guitarra acustica).



JULIO KAGETA/KIOWAK/ POTTOKA/ SS-77 (1990)

1. Jo ezak berriro Sam!!
2. Laister arte laguna
3. Egia bat esateagatik



 http://no80s-gruposnacionales.blogspot.com.es/2014/03/ss-77.html
.....................................................................
SS-77 was a basque punk rock band. They were from Arrasate (Gipuzkoa, Europe).

DISCOGRAPHY

1989. Maketa/Demo
1990. "Julio Kageta/Kiowak/Pottoka/SS-77"

..................................................................

ELKARRIZKETA 1989 (Argia aldizkarian)

"SS- 77 taldea hasi berria bada ere, ez dirudi arazo gehiegi dutenik kontzertuak lortzeko. Hertzainak-en tankerako musika egiten dute, kantak asko landuz eta euskara ezin txukunagoan. Tablak hartzeko gogo bizia erakusten du arrasatear boskote honek. Kontzertu batetik besterako bidean tartetxoa egin digu Andonik, taldeko kitarrajole eta koroak egiten dituenak; SS-77 Patxi (kitarra eta ahotsa), Piraña (baxua), Iñigo (bateria) eta Jhosek (ahotsa) osatzen dute."

Letrak eta kanta gehienak Patxik egiten ditu, "eta oso kolgatuta dago Hertzainak-ekin; geure kantetan nahiko nabarmena da hauen eragina, eta kantatzeko moduan ere Gariren antza haundia du". Bestalde, hiru bertsio ere egin dituzte, bi "Steff little fingers"enak eta bestea "Status Quo"rena,"mutur batetik besteraino. Gainera, Piraña skin-a da, Patxi rock & rolleroagoa, finagoa, eta Jhose punkya; guztia pote batetan sartu eta ateratzen den koktela...". Hala ere arrasatear hauen maketa entzutean musikak lerro finkoari jarraitzen diola ikusten da eta urtebete baino ez daramaten arren, kalitate dexentea erakusten dute interpretazioan.

Maketa uztailaren amaieran grabatu zuten Musikarte estudioetan, inolako prestakuntza berezirik gabe. "Maketaren ideia ez zen saltzea edo tabernatan zabaltzea; Jhosek ezin zuen entsaiotara etorri eta beretzat grabatu genuen, kantak ezagut zitzan. Baina oso ondo irten zen, orain arte hoberen jo dugun saioa grabaziokoa izango zen; Oskar teknikoa ere oso ondo enroilatu zen, sonido mailan maketazoa atera da, eta horregaitik zabaldu dugu irratietan eta Gipuzkoako tabernatan". Zortzi kanta sartu dituzte sei ordutan grabatutako maketan, eta Andonik egiten digu bakoitzaren aurkezpena, 'Laster arte, laguna': 'zipaioen aurkako kanta laguna': zipaioen aurkako kanta da, baina ez 'Zipaio hijoputa eta abar', letra gehiago lantzea gustatzen zaigu. 'Inoiz ez nazan ahaztu': desamodioa nagusi da kanta honetan.

Kanta luze eta landuak. Ordubete pasatxoko errepertorioa dute, hamabi kanta guztira, eta maketakoez gain Kortatu-ren 'Hay algo aqui que va mal' ezagunaren bertsioa nabarmentzen da, "euskaraz eta hobeagoa, 'Hemen zerbait ez dabil ongi'. Atzo geure kontzertura etorri zen Fermin eta flipatuta gelditu zen". Aipagarria da kanta guztiek duten luzera, lau minututik gorakoa; "Patxi artista da eta kantak oso lantzen ditu, estribiloa amaitu eta desbario instrumentala, buelta berriz, amaiera asko kurratua". Oraingoz hiru kontzertu soilik jo dituzte, baina beste laupabost lotuta dituzte datozen astetarako. Zuzenean jotzea dute helburu, tablak hartuz joateko, eta saioko milako batzu eta ataria besterik ez dute eskatzen, ze "jende gutxi erakartzen dugu oraindik, baina bronka totala izaten da".




No hay comentarios:

Publicar un comentario