domingo, 8 de diciembre de 2013

XABI BANDINI / SUHAR



Suhar taldea Iruñea hirian sortu zen 90. hamarkada bukaeran. Ikastolako lagun batzuk ziren, oso gaztetxoak denak. Bere lehen diskolan txikiak, "Suhar" (2000), bost kanta bitxi zituen. Urtebete bat geroago, "Zure" (2001) ep txikia aurkeztu zuen Suhar taldeko kideek. Banandu ondoren, Xabi Bandini eta Mikel Zorrilla beste musika talde bat eratuko zuten, Kerobia, pop arrakastaren zapore gozoa dastatuz. Era profesionalago batean, GOR zigiluaren eskutik, bi disko kaleratu zituzten. Geroago, autoprodukziora jo zuten hiru ep zoragarri eta "Supernova" lan luze dotorea ekoiztuz.

Antso, kitarra
Xabi Bandini, ahotsa ta gitarra
Mikel Zorrilla, baxua
Urko, bateria

http://www.badok.eus/euskal-musika/kerobia

 ..................................................................................................

El grupo Suhar surgió en la ciudad de Iruñea/Pamplona (Navarra, Europa) a finales de los años 90. Poco después, dos de sus integrantes (Xabi Bandini y Mikel Zorrilla) darían vida a la celebrada banda pop euskaldun Kerobia, editando dos discos bajo el sello GOR, más una esplendida trilogía de EPs autoproducidos por ellos mismos e ilustrados por la gran Maite Gurrutxaga. En 2012 la banda se despidió de sus fans tras editar el álbum conceptual "Supernova".

El bateria Mikel Zorrilla declaró en una entrevista que el grupo Kerobia se formó en el año 2001 de esta manera... "Xabi Bandini y yo ya habíamos compartido una experiencia musical en otro grupo llamado Suhar, un grupo inexperto, imberbe y muy ikastolero (aupa Zizur Txiki!!). Nos inclinabamos por hacer un rock metal vasco con melodías pegadizas y con una gran cantidad de coros y dúos. Cuando el grupo Suhar se deshizo, Xabi y yo mostramos el deseo de seguir impregnando nuestras vidas con más música, algo que nos apasionaba por entonces. Xabi me habló de un teclista llamado Germán, que yo no lo conocía, ni siquiera como persona. Los únicos datos que tenía sobre German eran que era otro apasionado de la música. Sus grandes conocimientos de piano nos sirvieron para experimentar con nuevos sonidos en nuestras nuevas canciones como Kerobia".

SUHAR (2000)

1. Ziur naiz
2. Pentsatu
3. Izate nahia 
4. Darrai bi mila amets suntsitzaileen gudan
5. Akelarrea

ZURE (2001)

1. Betiko utopiak
2. Errespetua
3. Goibel
4. Agortua
5. Islada

http://www.kerobia.com
 
.....................................................................................

Suhar was a Basque rock band. They were from Pamplona/Iruñea (Navarroa, Europa). After, they formed another Basque pop band called Kerobia.

DISCOGRAPHY

2000. "Suhar"
2001. "Zure"

...............................................................................................
...............................................................................................
...............................................................................................

ELKARRIZKETA

Lehenengo pertsonan hitz egiten hasi zarela, helduko diogu zure ibilbide pertsonalari. Izan ere, betidanik izan duzu lotura musikarekin; Kerobia hasi aurretik beste talde bat zeneukan, Suhar izenekoa.
Bai, Mikel, nire anaia bikia, Urko eta laurok 13 urterekin edo hasi genuen Suhar taldea. Bai… sinestezina! Kar-kar-kar. Hor bai ez genekiela ezer! Erosi genituen gitarra batzuk, erosi genuen ez dakit zer… bi maketa grabatu genituen. Kasualitatea da; aurreko egunean entzun nuen maketa bat, eta iruditu zitzaidan Kerobiaren aztarnatxoa ikusten zela. Oso harrikada handiak zeuden hor, kar-kar-kar...
Baina Suhar eta Kerobia ez dira zure proiektu musikal bakarrak izan…
Ez. Germanekin izan nuen beste proiektu txiki bat. Ezin dugu ahaztu Kerobiarekin sei disko egin ditugula baina azken urteetan beste proiektu bat zabaldu zuen horrek, Epilogo izenekoa. Epilogo izan da, benetan, benetan eta benetan, sakonki musikari bezala bete gaituen proiektua. Epilogo izan da egin dugun gauzarik politena. Epilogo, atrezzoaren laguntzarekin egin genuen proposamen akustiko bat zen, fotogramekin… taularatu genuen espektakulu ederra izan zen. Erabili genituen kontrabaxua, gitarra, platoak, sintetizadoreak… eta hor bageneukan brometanel árbol de metal [metalezko zuhaitza] deitzen genuena.
Zer da hori?
Kar-kar-kar. Bonbilla pila bat eskegi genizkion eguzkitako handi bat zen. Kontua da, joan ginela Leroy Merlinera eta bertako tipoari esan genion: “Aizu, eguzkitako bat behar dugu, handia…”, eta tipoa hasi zitzaigun eguzkitakoak ateratzen. Eta guk galdezka: “Eta hau puskatzeko, tolesteko…?” Orduan tipoak oso serio: “Ez, ez, ez, inolaz ere. Hau ez da puskatzen, oso sendoa da”. Tipoaren harridurarako, gure erantzuna: “A, ez? Ba orduan ez zaigu interesatzen.” Kar-kar-kar. Azaldu genion zer egin behar genuen, beste mota bateko eguzkitakoak atera zizkigun eta prezioa eman zigun. Guk jarraitu genuen: “Baina… eguzkitakoari oihala kentzen badiozu, merkeagoa da?” Kar-kar-kar.
Momentu ederrak ematen ditu musikak, nola ez zaletu!
Bai. Gure etxean hiru anai gara eta arreba bat. Aitak eta amak lan egiten zutenez eskolaz kanpoko ekintzetara bidaltzen gintuzten, denbora egin eta etxean bakarrik ez egoteko! 10-11 urte genituela gitarra ikastera bidali gintuzten anaia eta biok eta hor hasi zen nire zaletasuna. Eta orain atzera begiratzen dudala sorpresa hartzen dut nire buruaren gaineko hausnarketa egiten dudanean, izan ere, gitarra hartu eta hiru hilabetetara hasi nintzelako konposatzen. Orain pentsatzen dut ikusten zela musikaren bidea hartu behar nuela.
Eta Xabi Fernandez, Xabi Bandini bihurtzea nondik dator?
Dena hasi zen erdi brometan. Kontua da Fernandez ez dela oso artistikoa, ezta? Kar-kar-kar. Orduan ba… grazia egitearren… Arturo Bandini John Fanteren Ask The Dustliburuko pertsonaiaren abizena hartu nuen. Liburu horiek asko gustatzen zitzaizkidan, grazia handia ematen zidan lotsagabe matxista horrek. Eta ondo datorkit, bizefalia bat daukadalako, kar-kar-kar, musikaria alde batetik, ingeniaria bestetik, eta bi mundu horiek ondo separatzen ditu Bandini delakoak. Curriculumak botatzen nituenean Xabi Fernandez nintzen, eta taula gainean Xabi Bandini.

http://www.badok.info/elkarrizketak/ez-dugu-magiarik-aurkitzen-jada/

No hay comentarios:

Publicar un comentario