sábado, 21 de diciembre de 2013

LAS CULEBRAS





LAS PERRAS DEL INFIERNO


Las Perras del Infierno se formaron en Iruñea/Pamplona (Navarra, Europa) en 2002, tomando como referentes a los Cramps, los Ventures y los Stooges, y al calor de otras bandas que surgían en el momento en la ciudad (El Columpio Asesino, Mermaid, Basque Country Pharaons, Deadflowers...). "Una de las mejores cosas que se pueden hacer en Iruñea cuando estás a punto de cumplir los veinte es formar un grupo". 

Olatz Alberdi (que venía de cantar en Plexus), Inés y Onneca andaban buscando a una cuarta chica para que se hiciera cargo de la batería y poder así completar la formación. Entonces, apareció Ander pero "enseguida nos dimos cuenta de que era tan perra como nosotras." Las Perras del Infierno ya estaban listas para hacerse notar: Olatz y Onneca a la guitarra, Inés al bajo, Ander a la batería. En las labores vocales, la cosa queda repartida entre las féminas. A partir de una primera maqueta que se propagó por Internet, el grupo obtiene muy rápidamente un contrato con el sello catalán La Playa Records para grabar un EP con Cristian Vogel como productor. "Somos Las Perras" (La Playa / Rise Robots Rise, 2003) incluye la homónima "Somos las Perras", además de "Surfin Las Vegas", "Cabalgando" y "Barbie". Surf, punk y esencia ochentera. Muchachas formales buscando provocar. 

Los habituales conciertos por la zona norte se multiplican y Las Perras llegan hasta Madrid, donde conocen a Jesús Ordovás que, con su apoyo, se convierte en uno de los factores clave en la difusión de la banda. En poco tiempo consiguen ser teloneras de Chicks on Speed, lo que les permite tocar con ellas primero en Londres y más adelante en Berlín. No está nada mal para un grupo con un sólo EP publicado. Después, vendría el Primavera Sound. 2005 fue el año de "Intuición Canina" (Subterfuge, 2005), con Cristian Vogel repitiendo en la producción. Subterfuge se fija en ellas y, ya asentadas en Barcelona, sustituyen a Ander por Mónica Demónica, que tenía bastante experiencia en la escena rockera de su Perú natal. El primer y único larga duración de Las Perras del Infierno rescata los cuatro temas de su EP de debut y aporta nueve más que siguen la misma dirección. Canciones rápidas con letras que hablan de sexo ("Polvo Salvaje"), sexo ("Dum Dum"), sexo ("Sexual") y bicis ("Cabalgando"). El disco se cierra con una versión de las Vulpes (de quién si no), a su vez versión del "I wanna be your dog" de los Stooges, el legendario "Me gusta ser una zorra" se transforma en "Me gusta ser una perra". La revisión de "The way I walk" de los Cramps que solían tocar en sus conciertos no fue incluida.


Al año siguiente, Las Perras del Infierno se separan. La confirmación en forma de mensaje en su MySpace decía los siguiente: "LAS PERRAS DEL INFIERNO se han disuelto a finales del 2006, pero no se vuelvan locos. "Siempre nos podrán seguir escuchando en sus casas y en sus sueños...". Hasta siempre, amigas y amigos!!!". Una vez desperdigada la jauría, Olatz colaboró en el segundo disco del El Columpio Asesino, y ella y Onneca siguieron en Virüs, el grupo paralelo en el que ambas llevaban un tiempo. Después vendrán Las Furias. Por su parte, Inés ingresa en La Célula Durmiente.

 
 

LA SECTA


LA SECTA... Entre Bilbao y Santurtzi aparecen en 1988 en la escena nacional estos cuatro amantes de la música de Iggy Pop & The Stooges: Gorka Pastor (voz), Patxi (guitarra), Josetxo (bajo) y Alberto L. Martín (batería). Su primer trabajo largo, tras un single ('Don't Follow That Way'/ 'Somebody's Wanna Feel My Anger') y un tema en el recopilatorio 'Munster Daces Hall Favorites Vol. 3 (Sweet Browny)' ambos editados por Munster, es 'Blue Tales' (Lp, Munster Records, 1990) producido por Sonic Boom. Una explosiva mezcla de garaje, punk y psicodelía. Llegó a editarse en Francia y USA. De este disco se extrae un single (compartido con Los Potros) con el tema 'I Hate That Trip'. El resto de temas fueron 'Blue tale', 'Don´t look back', 'Youth', 'The beast', 'I just want to be myself', 'Pseudo' y 'Sick'.

Ese mismo año editan Our Kicks (Mx, Munster Records, 1990) de tributo bandas como Suicide, Spacemen 3, Scientits o Marc Bolan. Fue un gran éxito de ventas en USA donde se agotaron rapidamente sus dos ediciones en vinilo de colores. Se extrae el single 'Revolution' compartido en esta ocasión con Josetxo Bitxo. 'Los de La Secta tocan en vivo' (Lp, Munster, 1992) es un directo anti Vº Centenario de edición limitada grabado en varias actuaciones. Contiene un tema nunca grabao en estudio 'She'.

Varios singles y canciones para recopilatorios o discos tributo van apareciendo antes de la edicion de 'It's Gonna Be A Wild Weekend' (Lp, Discmedi/Munster, 1993). Un disco producido por Chips K. que se grabó en Burdeos y se masterizó en Estocolmo. De nuevo una potente mezcla de punk, garaje, raw power... Incluye como bonus una versión del 'Wild Weekend' de The Zeros. Otra tanda de singles y temas en recopilatorios entre los que destacan 'Suicide King' (Munster, 1995) compartido con White Flag en donde ambos grupos se versionean mutuamente antes de su siguiente trabajo largo 'Fuzz Godz' (Munster, 1997) producido por Kent Steedman. Un disco grabado casi en directo con una producción muy sencilla y directa que muestra las raíces más australianas/stoogianas de La Secta.

Después de varios singles y unas cuantas giras la banda se "semi-disuelve", pero su gran amigo Kent Steedman les alienta para seguir adelante y la banda se renueva con grandes músicos de la escena (grupos como Salamanders, Búffalo, Safety Pins, Spiders, Zodiacs...). Tras comprobar las buenas vibraciones, la banda (con José al bajo y Ricky a la batería) entra al estudio Chockablock para grabar su nuevo EP 'The Killer Who Wants Some Fun', tres temas llenos de rabia con los que consiguen muy buenas críticas. Tras esto el grupo se completa con Ignacio a la guitarra rítmica. Su última formación conocida estaba compuesta por Gorka (voz), Pablo y Roper (guitarras) y Manu (batería).

LA SONRISA METALICA


IRAULTZA


IRAULTZA taldea Algorta herrikoak (Bizkaia) genituen. 1992. urtean grabatu zuten lau abestietako maketa. Taldea grabazio honetarako osatzen zuten Gari (ahotsa), Gorka (kitarra ta koroak), Eneko (kitarra ta soloak), Jagoba (baxua) eta Xabi (bateria). Bideoan agertzen diren argazkiak beraien lehenengo kontzertu batena da, horietan Gallas (ahotsa) eta Ernesto (kitarra) agertzen dira.

1997. urtean "Ez horratio!" diskoa kaleratu zuten IZ zigilupean. Rock Studios (Bilbao) estudioetan ekoiztu zuten, Carlos Creator jaunaren laguntzaz. Zortzi kantu zituen lan horrek.

LA TERCERA EN DISCORDIA

"Mientes"

LA TERCERA EN DISCORDIA... grupo vasco donde aterrizaron Jesús Suinaga (batería), procedente de Falta de riego y Josetxo Anitua (voz), desde La Logia. Ambos formaron parte de Jugos de otros, antes de recalar definitivamente en la alineación de Cancer Moon. A finales de los 80, Suinaga emigra a Pamplona para formar parte de Los Bichos.

LARRY BIRD


LAST REBELS



Last Rebels 2004an Arrasaten sortu zen punk-oi! taldea da.


  • Del Campo (ahotsa)
  • Losada (gitarra)
  • Letona (gitarra)
  • Iurgi (bateria)
  • Ibai (baxua)

Diskografia

  • "Amaiera gabeko bideak" (2010)

LAST PROPHECY


LATEX



LATEX fue una banda rock vasca (Gazteiz, Europa) de harcdore-punk-rock, influenciada por Pennywyse, Napalm Death, Salvate si puedes,Turbonegro.Grabaron dos discos "Lo tienes?lo kieres" (POTENCIAL HARDCORE) y "No hay raza peligrosa" (GOR). Tenian un directo salvaje en el cual no dejaban indiferente a nadie.

Con una media de edad de 25 años, empiezan a tocar como Látex en 1997, aunque anteriormente habían tocado con otro nombre. En noviembre del 1998 comienzan a grabar su primer trabajo, "Más allá del orgasmo", en los estudios El Pez de Vitoria. Su primer disco incluye once temas en castellano e inglés, y fue editado por el sello Potencial Hard-Core de Vallecas.

LATZEN



Latzen taldea 1993. urtean sortu zen, Oñatin (Gipuzkoa). 90eko hamarkadaren erdialdean izan zen euskarazko heavy metal musikaren loraldia, eta orduan zer esana eman zuen laukoteak. Bi disko argitaratu zituen Heriotzari deika (1995) maketa arrakastatsuaren bidetik. 1999an taldea desegitea erabaki zuten. 2007an, ordea, berriro ere batu eta Euskal Herrian kontzertu bira bat egin zuten. Urtebete geroago, gipuzkoarrak behin betiko banandu ziren.

Latzen heavy metal taldea Oñatiko lau gaztek osatu zuten, 1993. urtean. Garai hartan, Gorka Lazkano (bateria jotzailea), Joxemari Azpitarte (baxua) eta Aitor Uriarte (ahotsa) ikasgela berean zeuden, eta Aitorrek beste jarduera batzuetatik ezagutzen zuen Iker Martinez de Zuazori (gitarra jotzailea) taldera batzeko esan zion. Hamasei urte baino ez zituzten. Laukotea osatuta, Hor Konpon taldearen entsegu lokalean sartu ziren. Lehen kontzertua, 1993ko abenduan egin zuten, Oñatiko Ongi tabernan. Hurrengo hilabeteak entsegu lokalean abestiak sortzen eta kontzertuak ematen pasa zituzten.

1995. urtean, lehen maketa atera zuten, Heriotzari deika izenekoa. Sei abestiz osaturiko lehen grabazioak sekulako arrakasta izan zuen Euskal Herriko gazteen artean. Denbora gutxian 2.000 ale inguru saldu zituzten. Hori ez ezik, laukoteak Euskadi Gaztearen entzuleen saria eskuratu zuen, eta Egin Txotx! lehiaketa irabazi zuen. Bi lorpen horiei esker, taldearen musika dezente hedatu zen, batez ere irrati uhinen bitartez. Taldearen heavy doinu indartsuak oihartzuna izan zuen. Era berean, Oihuka diskoetxearen interesa piztu eta aurreneko diskoa grabatzeko aukera eman zien. Horrela, 1996an Kontzientzia ala infernua estreinako diskoa plazaratu zuten. Zinez metalzalea. "Bat gehiago", "Hiesa ihes" eta "Ze ingo xu" kantuek eta irratian mila bider errepikatu zuten "Laztana" baladak areagotu egin zuten Oñatikoen arrakasta. Urte hartan jende ugari joan zen Latzenen kontzertuetara. Adibidez, Bilboko Aste Nagusian Gas plazan emandako zuzenekoa jendetsua izan zen.

1997. urte bukaeran, taldea atseden hartu eta bigarren lana prestatzen hasi zen. Urtebete geroago, Ardi larruz (Oihuka, 1998) argitaratu zuen. Atseden txikiaren ondorengo pausoa. Gipuzkoarrek euren musika gogortu, eta, aldi berean, moteldu egin zuten. Metal pausatuago eta pisutsuago baten alde egin zuten. Gipuzkoarren bigarren lanak ere harrera beroa izan zuen, hala jarraitzaile nola salmenten ikuspuntutik. Aurkezpen kontzertua Chiapasen aldeko mugimenduaren jaialdian egin zuten, Oñatin. Gerora beste hainbat emanaldi iritsi ziren, tartean Espainian aurreneko aldiz egin zituztenak. Alabaina, 1999ko abuztuaren 13an azken kontzertua eman zuten Arantzan (Nafarroa). Laukoteak, arrakastaren gailurrean, taldea desegitea erabaki zuen, arrazoi jakinik gabe. "Hirugarren diskoa grabatzera sartzeko prest ginen, eta diskoetxearekin azken kontuak egitera autoan gindoazen, Lekeitiorantz, Angelillorekin elkartzera, Jabiertxo managerrarekin batera. Bidean, beste inongo misteriorik gabe, taldea uztea adostu genuen" (1).

Latzen banandu ostean, lau kideek ez zuten musika baztertu. Aitor Uriartek Sen sortu zuen, besteak beste, Haritz Harreguy gitarrista eta soinu hartzailearekin -Latzenen soinu teknikaria izan zen azken urteetan-. Pop rock doinuak lagun, hiru disko argitaratu zituzten. Gerora, berriz, Une rock-metal taldean sartu zen, eta bi disko kaleratu dituzte. Iker Martinez de Zuazok eta Joxemari Azpitartek Potemkin taldea sortu zuten.

Alabaina, 2007ko urriaren 2an Latzeneko lau musikariek beren proiektuak albo batera utzi eta taldearen azken kontzertu bira egingo zutela iragarri zuten. Esan eta egin. Urriaren 12an Infernuko ateetan birari hasiera eman eta 15 kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. Tartean, Eskoriatzan emandako kontzertua grabatu zuten zuzeneko lan berri bat kaleratzeko. Horrela, 2008an Hellmuga izeneko zuzeneko disko eta DVDa argitaratu zuten. Oñatiko taldearen azken testigantza. Ondoren, lan berria aurkezteko beste zenbait kontzertu jo eta Latzen behin betiko lozorroan sartzea erabaki zuten.

LAUROBA / IKER LAUROBA


LAU BEHI



Lau Behi taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Lau Behi". 1995. urtean ekoiztu zuten IZ estudioetan, Daniel Lazerus jaunaren laguntzaz.

Juanra Etxaburua, bateria
Txenan Calvo, gitarra
Mikel Azpiroz, ahotsa ta hammond
Alberto Bosch, ahotsa ta baxua

Lau Behi taldea Donostian sortu zen 1994. urtean. 70 eta 80. hamarkadetako rock and roll zuria, rhythm & blues edo funk doinuak jorratu zituzten lehen bi diskoetan, baina urteak pasa ahala, powerpop musikaren ildora gerturatu zen. 1995. urtean beraien lehen diskoa kaleratu zuten, "Lau behi". Hammond organoa ta gitarra elektrikoaren gainean eraikitako rock eta blues kutsuko 10 kantu aurkeztu zituzten Daniel Lazerus soinuhartzaile estatubatuarraren laguntzaz. 1996. urtean, beraien bigarren lana ekoiztu zuten, "Bi". Aurrekoa baino gitarreroagoa zen. Bigarren disko horri heldu aurretik, hiru kantu grabatu zituzten, Txakun taldearekin batera moldaturiko "Merke & ona" lanerako.

1998. urtean Txenan Calvok taldea utzi zuen, ez baitzuen gustuko estilistikoki taldea hartzen ari zen bide musikal berria. Izan ere, powerpop aldera jo zuten Lau Behikoek, indarra melodietan jarriz. Oihuka diskoetxeak argitaratu zuen bere hirugarren eta azken lana, "Emakume interesgarriak" (2000). Taldea desegin ondoren, Mikel Azpiroz jaunak ibilbide oparoa izan du, hainbat talde eta bakarlariekin lan eginez edota Elkano Browning Cream taldearekin ibiliz. Berriz, Alberto Bosch baxujolea Parafünk talde mitikoaren jo zuen eta baita Hotel edota Triz3ps taldeetan. Juan Ramon Etxaburu jaunak Tolosa herriko The Window Ventanas euskal pop talde bitxian jo zuen bateria, beraiekin "Naizitenjan" (1997) disko itzela grabatuz... 2016. urtean Lau Behi taldekoeak "Onenak" bilduma argitaratuko dute, beraien diskoak deskatalogatuta bait daude. 14 abesti jasotzen ditu bildumak, horietako bi berriak (“Positiboan” eta “Hogei urte”).

http://www.badok.info/euskal-musika/lau behi
...............................................................................................
Una canción del grupo vasco Lau Behi. Su primer disco, "Lau Behi" (1995), fue grabado en los estudios IZ (Donostia), junto al productor norteamericano Daniel Lazerus.

Lau Behi (Cuatro Vacas, en euskera) se formó en la ciudad de Donostia/San Sebastian (Gipuzkoa, Europa) en 1994. Eran cuatro músicos curtidos en varias bandas de blues y pop de su zona, como los Blues Stop. A todos ellos les gustaban los sonidos del rock y blues facturado en las década de los 70 y 80 por Allman Brothers, o Steve Ray Vaughan, aunque también tenian toques de funk. Tras dos cucos discos y un pequeño ep, editados todos bajo el sello vasco IZ, los Lau Behi pasaron de ser un trío tras la marcha de su guitarrista Txenan Calvo. La banda gipuzkoana había emprendido por entonces un giro musical hacia el power pop. En su ultimo disco, "Emakume interesgarriak" (Mujeres interesantes), se volcaron en buscar ritmos más directos y apetecibles, luciendo guitarras juguetonas y alargando los acordes. Mikel Azpiroz y Alberto Bosch se alternaban para cantar, en las letras de sus canciones en euskera abundaban las referencias al sexo, a vida de noche, a los ligues y al deseo desinhibido. Con la canción "Ez dakit" lograron una buena mayor proyección. Este tema fue grabado junto al gran Kaki Arkarazo en el otoño de 1998, aunque el grueso del disco "Emakume interesgarriak" se produjo en Marzo de 2000, en los estudios Elkar, al lado del veterano Jean Phocas.

Tras la disolución del grupo Lau Behi, Mikel Azpiroz ha labrado una notable carrera como musico de estudio o de directo de muy diferentes artistas, desde Jabier Muguruza, hasta los potentes Negu Gorriak, Anari, Anje Duhalde, Parafünk, o The Waifs. Mikel Azpiroz tambien ha fundado su propia banda, Elkano Browning Cream, editando buenos discos. Por su parte, el bajista Alberto Bosch militó en la mitica banda donostiarra Parafünk, al lado de MC Javi Pez. Despues, Bosch continuo en la banda Hotel y en los Triz3ps, de nuevo al lado de MC Javi Pez. En 2016, por sorpresa, la banda Lau Behi ha regresado y, bajo el sello Mamusik, ha editado "Onenak", un recopilatorio con doce de mejores temas, más dos nuevos (“Positiboan” y “Hogei urte”). Con motivo de esta publicación, los miembros originales de la banda vasca daran un concierto especial en el Teatro victoria Eugenia (Donostia) el día 17 de febrero de 2017.

LAU BEHI (1995)

1. Giro beroa
2. Hegan egin nahi dut
3. Begiratu hona
4. 80. mendea
5. Modu garbi batean
6. Dunia
7. Gaur bai
8. Lau
9. Bihotza beztu
10. Biok bakarrik
...................................................................................
Lau Behi (Four Cows) was a basque rock blues band. They were from Donostia/San Sebastian (Gipuzkoa, Europa)

DISCOGRAPHY

1995. "Lau behi"
1996. "Bi"
1997. "Merke & ona"
2000. "Emakume interesgarriak"
2016. "Onenak"



Donostiako laukote honek rock&roll, rhythm&blues eta funk doinuak jorratu zituen lehen diskoetan, baina urteak pasa ahala power-pop musikaren ildora gerturatu zen. Hiru disko luze eta Txakun taldearekin partekaturiko EP bat argitaratu zituen. Taldekideen artean Mikel Azpiroz zegoen (Elkano Browning Cream), azken urteetan estudioko musikari gisa nabarmendu den teklatu jotzailea.

Lau Behi taldea 1994ko udan sortu zuten Mikel Azpiroz (gitarra, hammond organoa eta ahotsa), Alberto Bosch (baxua), Juan Ramon Etxaburua (bateria) eta Txenan Calvok (gitarra). Donostiako pop eta blues taldeetan aritutakoak ziren horietako batzuk, Blues Stop, Los Patos eta Speed taldeetan esaterako, eta gisa horretako doinuak jorratzeko osatu zuten talde berria. Donostia inguruko taberna eta areto txikietan emanaldi ugari egin ondoren, berehala argitaratu zuten lehen diskoa, Lau behi (IZ, 1995). Hammond organoa, pianoa eta gitarra elektrikoaren gainean eraikitako rock&roll eta rhythm&blues kutsuko kantuak aurkezten zituen laukoteak estreinako lan hartan. Daniel Lazerus soinu hartzaile estatubatuarrak grabatu zuen diskoa; Joe Cocker, Violent Femmes edota Mike Oldfieldekin lan egindakoa da Lazerus. Gehienbat Gipuzkoan izan zuen oihartzuna diskoak, eta bertan eman zituen kontzertu gehienak, tarteka Bizkaira, Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira atera arren.

Bigarren diskoari heldu aurretik, hiru kantu grabatu zituen Txakun taldearekin partekatutako Merke & ona EPrako (IZ, 1996). Udan bi taldeen promozioa egiteko helburuz kaleratu zuen IZk disko konpaktu labur hori. Lau behi-bi (IZ, 1996) aurrekoa baino gitarreroagoa gertatu zen; kantuak landuagoak eta jantziagoak zeuden, eta rhythm&blues musikaren eraginari eusten zion (Allman Brothers, Steve Ray Vaughan...), baina funk eta country ukitu koloretsuak ere erakusten zituen. Kontzertuz kontzertu, ahoz aho, pixkanaka-pixkanaka taldearen izena hedatuz joan zen, betiere Euskal Herrian garai hartan gehien entzuten ziren musiken estiloetatik kanpo egon arren.

Taldeak kontzertuetan etenaldia egin zuen 1998an, hurrengo lana prestatzeko. Tarte horretan Txenan Calvok taldea utzi zuen, ez baitzuen oso gustuko estilistikoki hartzen ari zen bide berria. Izan ere, power-pop aldera jotzen zuten Lau Behiren kantu berriek, indarra melodietan jarriz. Lan berria kaleratzeko proposamenari IZk entzungorrarena egin ostean, Oihuka diskoetxeak argitaratu zuen Lau Behiren azken lana: Emakume interesgarriak (2000). Diskoan Joseba Tapiak kolaboratu zuen, besteak beste. Mikel Azpirozek horrela azaldu zuen disko horren aldaketa nagusia: "Lehen, abestia gure zerbitzura jartzen genuen, gure posibilitateetara eramaten genuen, baina orain gure posibilitateak abestira moldatu ditugu... Heldutasun batera iritsi gara, unidade batera kontzeptu aldetik; energia guztia abestiaren blokera eraman dugu eta bloke indartsu bihurtu dugu. Orain lortu dugu Lau Behiren nortasunik sakonena". Kantu zuzenak, apaingarri gutxikoak eta melodikoak biltzen ditu Lau Behin azken lanak.

Diskoak CD-ROM bat zekarren azken pistan, "Ez dakit" izenekoa. Hainbat sari jaso zituen: SGAErena, Bartzelonako Movius saria, eta Espainiako diseinatzaileen Laus saria, hain zuzen ere.

Lau Behiko taldekideetatik Mike Azpirozek egin du ibilbiderik oparoena musikan. Estudioan zein zuzenean hainbat talde eta bakarlarirentzat lan egiteaz gain (Jabier Muguruza, Negu Gorriak, Anari, Anje Duhalde, Parafünk, The Waifs...), Elkano Browning Cream taldeko partaide eta konpositorea da, eta bakarkako disko bat argitaratu du, Gaua (Mamusik, 2013). Alberto Bosch Parafünk-eko kidea izan zen, eta gaur egun Hotel eta Triz3ps taldeetan ari da. Juan Ramon Etxaburuak The Window Ventanas taldean jo zuen, eta harekin "Naizitenjan" diskoa grabatu zuen (Canton Records, 1997).

 

GURUTZE BELTZAK



Oiartzungo taldea genuen Gurutze Beltzak. 1996.urtean grabatu zuten honako maketa Amadeus Estudioetan. Taldea osatzen zuten... Ibon Etxebeste (bateria), Imanol Etxebeste (baxua), Iosu Oiarzabal (kitarra nagusia), David Gil (kitarra ritmikoa) eta Treku (ahots nagusia).

4 ITZAL (LAU ITZAL)


LAVABOS ITURRIAGA


LA VENGANZA DE LA ABUELA


LEGEN BELTZA


LEIHOTIKAN


Leihotikan 1993. urtean sortu zuten, Iruñea hirian. Kaliforniako taldeen hardcore melodikoarekin eta Ingalaterrako punk-rockarekin maiteminduriko gaztetxo batzuk omen ziren. Geroztik, jende gutxirentzako taldea izateari utzi gabe, hainbat disko kaleratu dituzte Gor diskoetxearekin, abesti zuzen eta laburrez beterikoak, eta kontzertu ugari eman dituzte gaztetxeen zirkuituan. Hala ere, Nafarroan lortu dute oihartzun handiena.

Hastapenetan hiru lagunek osatu zuten Leihotikan taldea, Patxi Mercerok (gitarra eta abestien egilea), Gorka Armendarizek (ahotsa) eta Alfonso Contin "Titi"-k (bateria). Egin zuten lehen kantuari "Leihotikan" izenburua jarri zioten, eta taldea ere horrela deitzea erabaki zuten. Maketa bat grabatu zuten hirukote gisa, eta lagunen artean banatu. Bigarren maketa ere etorri zen, baina ordurako bost lagun ziren taldean, Aitor Remon (baxua) eta Mikel Aranguren (gitarra) taldekide berriekin. Nafarroatik kanpo lehen kontzertua 1997an egin zuten, Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan. Aranguren izan ezik, beste guztiek jarraitzen dute taldean.

Bigarren maketa Gor diskoetxeko arduradunen eskuetara heldu zen, eta "Punk-rok" kantuak Iruñeko tabernetan oihartzun handia izan zuela kontuan hartuta, disko bat grabatzeko proposamena egin zioten taldeari. Kantu berriak behar bezala lantzeko astirik gabe, Hemen ez da ezer aldatzen lehen diskoan (Gor, 1998) maketetako kantuak sartu zituen Leihotikan-ek. Besteak beste, Bad Religion, Pennywise, NOFX, 7 Seconds eta Minor Threat taldeen eragina sumatzen zitzaion, baina, batez ere, Ezin Izan taldearen eragina aldarrikatu zuen boskoteak. Urte batzuk geroago Ezin Izanen bertsio bat grabatu zuten Ilunago, ederrago diskoan (Gor, 2006): "No oirás". Hardcore melodikotik baino gertuago sentitzen zen taldea punk-rocketik. "Hardcore melodikoa etiketa bat da. Punk-rocka musika baino zerbait gehiago da. Jarrera bat da" (1). Aipaturikoez gain, Rock Radical Vascoko taldeek eta Kataluniako 80ko hamarkadako hardcore taldeek ere (HHH, Monstruacion, GRB...) eragin zieten.

"Lur" (Gor, 2000), bigarren lanean, kantuak gordinagoak eta zuzenagoak izan zitezen saiatu ziren, naturari, arrazakeriari eta norberaren kezka existentzialei buruzko hitzekin, baina aurreko lanaren hardcore eta punk-rock ildotik atera gabe. Itoiz taldearen "Clash & Pistols" kantuaren moldaketa grabatu zuten -kontzertuetan, Itoizen kantu gehiago jotzen zituzten-, eta, bitxikeria gisa, Hemendik At! dance taldeko Iker Sadabak girotze lana egin zuen Iñigo Ibarrak abesturiko bertsoan. Disko guztietan Ibarraren bertso bat sartzeko ohitura du talde iruindarrak. Hala ere, diskoa "ilunegia" geratu zitzaiela uste zuten, eta hurrengoan, Munduaren leihoa-n (Gor, 2003), lehenengoaren freskura eta bigarrenaren sendotasuna uztartzen saiatu ziren. Taldekideen osasun arazoak zirela medio, hiru urte eman zuen taldeak "desagerturik", zuzenean jo gabe. Kantu gehiago sortzeko aprobetxatu zuten geldialdia. Los Angelesko (Kalifornia, AEB) Youth Brigade taldearen moldaketa bat egin zuten disko horretan ("Zerbaitetan sinetsi"), eta Iker Piedrafita (Dikers) izan zuten ekoizpenean lagun. Hitzetan, mezu argiagoak eta hurbilagoak azaltzen ahalegindu zen taldea.

Diskoak patxadaz eta presiorik gabe prestatzeko ohiturari jarraituz, beste hiru urte pasatu ziren Ilunago, ederrago kaleratu arte. Taldearen diskorik landuena da, eta hitzetan "sakonagoa eta intimoagoa", taldekideen hitzetan. Estilo aldetik punk-rock eta hardcoreari eutsi arren, aniztasuna dago kantuetan. Disko honekin Euskal Herritik atera ziren estreinakoz jotzera; Espainiara eta Kataluniara, hain zuzen ere. 2004ko urtarrilean Madrilen jo behar zuen, Berri Txarrak taldearekin batera, baina Espainiako zenbait komunikabide eta elkarte ultraeskuindarrek egindako presio eta mehatxuen ondorioz, antolatzaileek kontzertua bertan behera uztea erabaki zuten.

Diskoetatik aparte, hainbat bildumatan parte hartu du Leihotikan-ek: Nafarroa, hitza dantzan, AEKantuz, HHHomenaje, Gure irratia, zure rokanrola... Lan horietarako egindako kantuak eta zaletuek aukeratutako beste hainbat "Oroimenak erretzen. 18 urte" (2011) bilduman jaso zituzten. Halaber, inoiz argitaratu gabeko abesti bat, "Ohean", eta Zerumugak maketako bi, "Maldan behera" eta "Hiltzoriaren mundu liluragarria" sartu zituzten bilduma horretan. Bilduma hori kaleratu zuen garai berean kantu berriak sortzen ari taldea hurrengo diskoari begira. Urtebete geroago heldu zen Harold (Gor, 2012), Jack Bradley argazkilariak Harold Wittles izeneko mutikoari ateratako argazkiarekin azalean. Kantuen artean, Gabriel Aresti-k idatzitako letra bat ("Arestiren omenez") eta Jesus de la Rosa Espainiako Triana taldeko kide zenak idatzitako beste bat ("Llego el día" kantuaren hitzak itzuli zituzten "Esnatzea" abestian). Munduaren leihoa diskoan bezala, Iker Piedrafitak egin zituen ekoizpen lanak.


JOKALDI


LEIZE



LE MANS



LENDAKARIS MUERTOS



CONFLICT NOISE


LES MECANICIENS


Les Mecaniciens talde berezia izan zen euskarazko musikaren eszenan. Jabier Muguruza kantariaren inguruan, musikari talde zabal bat elkartu zen, eta ironia eta umorea erabiliz Euskal Herriaren beste ikuspegi bat eman zuen, askotariko doinuen erritmora: jazza, musika latinoa, afrikarra, popa... Apenas iraun zuen hiru urte, baina beste horrenbeste disko utzi zituen: Erabakia (1991), Ia xoragarria (1992) eta Euskadi, jende gutxi (1993).

Irun aldean (Gipuzkoa) sortu zen Les Mecaniciens, 90eko hamarkadaren hastapenetan. Jabier Muguruzak (akordeoia eta koruak) haurrentzako disko bat kaleratu zuen hilabete batzuk lehenago, Ja, ja (IZ, 1989), baina ordurako beste estilo bateko kantuak eginda zituen, musikalki erritmo beroetara emanak eta hitzetan satiratik gertu zeudenak. Hain zuzen, «zirikatzeko» sortu zuen Les Mecaniciens, epe luzeko proiektua izateko asmoarekin. Satur Babon, Jean-Louis Hargous eta Carlos Hipolitok osatutako haize atalak eta Ane Irazu abeslariak osatzen zuten taldearen bizkarrezurra, Muguruzarekin batera. Euskaraz 'mekanikoak' hitza esan beharrean beti frantsesezko mecaniciens erabiltzen zuen Ipar Euskal Herriko lagun bati hartu zioten talderako izena.

Berehala eman zuten argitara lehen diskoa, Erabakia (Elkar, 1991). Satira eta umorea erabiliz, Euskal Herriaren egoeraren «kritika ironikoa» egin nahi zuen Les Mecaniciensek. «Esango nuke ez direla idiotentzat eginiko hitzak. Une honetan musikan entzuten diren hitz asko eta asko lotsagarriak dira. Gure asmoa izan da alor hau bereziki zaintzea», azaldu zuen Muguruzak. Musikalki ere bere aire bat ekarri zion euskarazko kantagintzari, Afrikako eta Hego Amerikako erritmoak, rocka, jazza eta pop musika nahastuz. Lehen disko hartan Javier Armendariz "Treku" (Kortatu) izan zen bateria jotzailea.

Hurrengo urtean kaleratu zuen bigarren lana, Ia xoragarria (Elkar, 1992). Oraingo honetan taldearen txantxarako gogoa izenburutik bertatik antzeman zitekeen, Euskal Herriaz ari baitzen. «Satira eta umorea landuz beste ikuspegi bat ematen saiatzen gara, orain arte eman den ikuspegi dramatikotik kanpo». Juanjo Falcon (baxua), Jose Luis Aristi (tronboia) eta Iñaki Sebastian (bateria) batu ziren taldera disko horren grabazioan. Berriz ere Jabier Muguruzak sortu zuen musika gehiena, baina hitzetan beste idazle batzuen ekarpen handia jaso zuten: Iñaki Irazu, Joxemari Iturralde, Xabier Lete... Ja, ja diskotik kantu bat berreskuratu zuen Muguruzak lan horretarako, "Gure aitona", baina oraingoan Eduardo Galeano idazle uruguaiarraren hitzak erabilita.

Epe luzeko proiektua zena, ordea, hirugarren diskoarekin ahitu zen, kontzertu eskasiak eta bakarkako bidea ibiltzen hasteko Jabier Muguruzaren erabakiak eraginda. Horrela, Euskadi, jende gutxi-k (Esan Ozenki, 1993) taldearen agurra ekarri zuen. Berriz ere ironia ageri da izenburuan, eta alderdi musikalean, jazzaren eragin handiagoa dago disko honetan, Lester Bowie tronpetista handia zenaren bertsio bat barne, "Lester reggae". Halaber, hitz gehienak Iñaki Irazuk eta Bernardo Atxagak idatzitakoak dira. Geroztik, Irazuk hainbat kantu idatzi ditu Jabier Muguruzarentzat.





Euskaldunon Egunkaria (1994-01-02)

"Euskadi, jende gutxi... Alajaina, kategoriazkoa baieztapena. Musika mundura ekarriz gero, esaldi hori beste hau bilaka daiteke: Euskadin musika ezberdin gutxi. Hori bestea bezain egiazkoa suerta daiteke, gurean ere merkatuak agintzen baitu, are garbiago igarotako 93 horretan: fussion, heavy eta revival-etan joan zaigu urte hori; ezer fresko eta berririk gutxi. Badakizu, Euskadi, jende...

Eskerrak, oraindik ere baden beste joko musikalekiko apostua egiten duen jenderik, benetan pozgarria egiten baizaigu Les Mecaniciens taldea entzutea, ez bakarrik musika freskoa iruditzen zaigulako (gauza zaila hirugarren lan luzea denean), hitzetan ere zaila delako talde honen kantuen maila atzematea gure pop musikaren panoraman. Xabi Muguruzak besteak baino lan serioagoa dela esan arren, ondo eusten diote taldeak hasieratik bandera izan duen ironiari. Badakizu, Euskadin, jende gutxi. Erritmo kontutan ere aberatsago. Ea nor ausartzen den Lester Bowieren bertsio bat egiten; rhythm and blues ukituak, erritmo tropikalagoak edo jazz izpiritua ere aipatu daitezke bizpahirutan entzun behar den lan honetan. 

Hala eta guztiz ere, baikorregia ez izatearren, lanari indar apur bat falta zaiola esan behar, sendotasuna agian, nahiz eta taldea erabat kohesionatuta dagoela antzeman: Ane Irazuk ondo menderatzen du bere erregistro goxoa eta, musikariez zer esan, argia baitago beren maixutasuna. Baina, hala eta guztiz ere, ez letorkie kanta batzuei soberan etorriko energia apur bat. Ez lukete edertasunean edo xamurtasunean galduko eta bai entzun errazagoak suertatuko. Jakina, uste pertsonal hutsa da hori, eta, usteak, erdi ustel. Dena dela, arretaz entzuteko lana dela esan daiteke, poliki gozatzekoa. Musika ezberdina gutxienez, eskertzekoa. Badakizu, Euskadi, jende gutxi!".


Les Mecaniciens fue un super grupo de música pop jazz del País Vasco. Fue fundado en 1990 por el actual cantautor Jabier Muguruza después de la grabación de su primer trabajo "Ja, ja" (IZ, 1989), destinado al público infantil, y con el objetivo de crear un similar a éste para el público adulto. Aunque hubo participaciones de otros artistas, de forma permanente, el grupo estaba compuesto por una formación de siete integrantes: Ane Irazu (vocalista), Jabier Muguruza (vocalista, y también al acordeón y la guitarra), Jean Luis Hargous (al saxo soprano), Satur Babón (al saxo barítono), Carlos Hipólito (al trombón), Iñaki Sebastián (a la batería) y Juanjo Falcón (al bajo eléctrico).

Les Mecaniciens se separaron en el año 1993, no sin antes publicar su último álbum "Euskadi, jende gutxi", justo después de su reclutamiento por Esan Ozenki Records. Es en este trabajo en el que Les Mecaniciens hace notar más los rasgos de jazz en sus canciones, y que posee como última canción una canción de cuna ("Sagarrondo ttipi bati"), que despide el grupo del trabajo realizado. En sus nueve canciones se pueden encontrar, al igual que en "Ia xoragarria", dos instrumentales ("Lester reggae" y "Agirre").