martes, 3 de diciembre de 2013
WILLIS DRUMMOND
Rafa Rodrigo, kitarra
Jurgi Ekiza, kitarra
Pollux, teklatuak
Julen, musika
Flip, musika
Felix Buff, bateria
Xan Bidegaiz, baxua
Willis Drummond taldea da azken hamarkadan, Iparraldean sortutako rock talde interesgarrienetariko bat, dudik gabe. 2007. urtean, "Anthology" haien lehen diska kaleratu zutenetik, etengabe mugitu dira konzertuak ematen. Bost urtez 200 kontzertu baino gehiago eman dituzte Euskal Herrian, Belgikan, Frantzian edota Espaniar Estatuan. 2009. urtean, Willis Drummond taldekoek Bidehuts zigilu kolektiboan sartu ziren beraien bigarren diskolanarekin. Orain arte, hortxe jarraitu dute bere bidea. 2010. urtean, Hondarribi herriko Psilocybenea aretoan grabaturiko kontzertu bat kaleratu zuten, "Zuzenezkoak #2" izenburuaz, eta 2011. urtean, "Istanteak" estudioko lana. 2012. urteko Azaroaren 19 egunean, beraien laugarren diskoa aurkeztu zuten, "A ala B". Disko horrek 10 kantu itzel biltzen ditu, Tolosako Bonberenean grabatusk eta Burke Reid jaunak Torontoko Bronco estudioan nahasiak. Diskoaren azala, Ramon Zabalegi artistaren litografia batean oinarritzen da.
http://www.badok.eus/euskal-musika/willis-drummond
............................................................................................
Willis Drummond es un grupo de rock formado en Lapurdi en el año 2005. Aunque el nombre del grupo proviene de la serie "Arnold" (Diff´rent Strokes), el mundo audiovisual es anecdótico para ellos. De hecho Jurgi vive sin televisión desde hace décadas. Comenzaron como trio y dieron cuarenta conciertos por toda Euskal Herria, en Burdeos, Lyon, Toulouse, o Barcelona. En Marzo del 2006, la formación aumentó ya que Felix (ex- miembro de Monarch, o los Rainbow of Death), Rafa (ex-Skunk) y Pollux (ex-Skunk) se incorporan al grupo, como bateria, guitarra y teclista. Así, en Enero 2007, presentaron su primer disco "Anthology". Willis Drummond continuan girando como un cuarteto de dos guitarras, bajo y bateria. Con esta formación dieron más de setenta conciertos, en el Kafe Antzokia de Bilbao, en Durango, Donosti, Vitoria-Gasteiz, en el festival EH Zuzenean, en el D'hiver Rock en Belgica, el Rendez-vous des Terres Neuves, en la sala Apolo de Barcelona... En 2009, Willis Drummond se unen al sello vasco bIDEhUTS, un sello colectivo promovido por artistas como Lisabö, Anari,o Inoren Ero Ni, y presentan su segundo trabajo, "Willis Drummond" (2009).
En 2010, la banda grabó un disco en directo, "Zuzenekoak #2" y, en 2011, editan su tercer trabajo de estudio, "Istanteak" (Instantes). Su obra más reciente es "A ala B" (A o B) donde siguen fieles al espíritu de los Fugazi. Proponen música rock honda y con enjundia, aunque "A ala B" suena más hard-rockero. Cuatro años después, y tras ofrecer casi 200 conciertos, la banda vasca reaparece con “Tabula Rasa” (2016), su quinto álbum de estudio grabado junto al productor Burke Reid (The Drones). Aunque la formación ha variado tras la marcha de Rafa, la base rítmica sigue imparable y las guitarras alcanzan a nuevas y diferentes direcciones rockeras. Paralelamente, Jurgi Ekiza, el guitarrista de Willis Drummond, lanzó un disco en solitario bajo el nombre artístico de Ekiza, “bH036-LP” (2016), donde explora ritmos más pausados.
http://www.willisdrummond.net/
............................................................................................
Willis Drummond is a Basque rock band. Over the last seven years, they have earned the reputation as Basque's premiere cultural export. To witness this 4-piece is something special. Born on AC/DC and reared with enough Fugazi to make your punk brother proud, this is pure rock that scans like some hidden gem from the pages of MRR.
DISCOGRAPHY
2007. "Anthology"
2009. "Willis Drummond"
2010. "Zuzenezkoak #2"
2011. "Istanteak"
2012. "A ala B"
2016. "Tabula rasa"
XABALTX
Pantxoa Bergara Xabaltx (Zuraide, Lapurdi, 1969), kantugile, interprete, olerkari eta irrati esataria, bide zabala egindakoa da musikaren munduan. Ipar Haize taldean aritu zen 1989tik 1991ra bitartean, eta Euskal Kantu Txapelketa irabazi ondoren, 1992an bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik, bere taldea osatu eta hainbat disko kaleratu izan ditu bakarlari gisa, kantu intimistaren eta elektro-poparen artekoak.
1992ko Euskal Kantu Txapelketan egin zen ezagun Pantxoa Bergara. Nortasun handiko kantaria ikusi zuten askok lapurtar gazte harengan, ahots erakargarria borrokarako hitzak jaurtitzeko baliatzen zuena. Aurretik Ipar Haize taldean ibilitakoa zen, Patrick Mixelena Mixu (Sustraia) kantariarekin. Bi urte iraun zuen hark, eta ondoren bakarrik jarraitu zuen Bergarak. Zuraideko sortetxearen izenetik (Zabaltza) hartu zuen goitizen artistikoa, 1993an, Hendaiako beste bi musikarirekin H2O taldea osatu zuenean: Jakes Rouet (bateria eta perkusioa) eta Manu Badiola (gitarra apala). Kantariak folk-rockari heldu zion proiektu berrian, eta, Jean François Feriol gitarristarekin laukote bihurturik, autoekoitzitako disko batekin plazaratu zen, 1994an: Xabaltx eta H2O. Berez maketa bat zen, baina irratietan jartzeko, konpaktuan argitaratu zuten. Minxoriak taldeak ezagun egindako "Beti taberna huntan", "Ostatu psi", "Sobera laster" eta "Belar hoberena" kantuak zeuden lehen grabazio hartan.
Behin «erromantiko errebelatua» deitu zioten Xabaltxi, eta kantariak gustura hartu zuen definizioa. «Bai, erromantiko bat naizela uste dut, baina erromantikoa izateak ez du erran nahi zoroa eta edozer gauza irensteko prest naizela». Maketa zenbait diskoetxetara igorri ostean, IZ zigiluarekin kaleratu zuen lehen diskoa, Zalantzak (1998). Diskoa osatzerakoan izandako zalantzei buruz ari zen izenburua, kantu ugari pilatuta baitzeuzkan Xabaltxek, eta haiek antolatzeak buruhausteak ekarri zizkion. Azkenean, diskoaren lehen aldean kantu elektriko eta gogorrak jarri zituen, eta bigarrenean abesti intimistak. Lehen maketako kantu ezagunenak berriz grabatu zituen ("Ostatu sikiatrikoa", "Beti taberna huntan", "Belar hoberena"...), eta Silvio Rodriguez kantari kubatarraren bertsio bat sartu zuen, "Nor zen". H2O taldea deseginda, beste musikari batzuekin grabatu zuen diskoa, tartean Didier Real teklatu jotzailearekin.
Ordurako, kantautore ibilbidea Aistrika plaza taldean aritzearekin eta Baionako Gure Irratiko esatari lanarekin bateragarri egiten zuen Xabaltxek, eta kexu agertzen zen Hegoaldean jotzeko zailtasunez. «Hemengo gazte bat ateratzen bada, musika herrikoiarekin lotzen dute hegoaldiar gehienek. Bertako jendea ez da sobera interesatzen gure gauza berriei buruz». Hortaz, hurrengo diskoa Baionako Agorila diskoetxearekin argitaratu zuen. Gau erdi pasa eta (2001) hirugarren diskoan, «gauaren, amesgaiztoen, alkoholaren, ostatuaren eta intimismo baten inguruan dabilen mundua» sortu nahi izan zuen Xabaltxek. Diskoaren izenburua kantariaren bizimoduarekin lotua zegoen. Hala aitortuko zuen urte batzuk geroago: «Aspaldidanik banuen lotura hori alkoholarekin, eta txarra zen niretzat! Gazte-gaztetik, 14 urtetarik honat alkohola beti nirekin zela ohartu naiz, drogak baita ere. Horiek duela sei urte utziak ditut...». Disko horretarako, musikari on asko eraman zituen Xabaltxek grabazio estudiora: Joseba Tapia, Mixel Ducau, Jimmy Arrabit (Itoiz, King Mafrundi...), Natxo de Felipe (Oskorri)... Hala ere, musika ahal bezain sinplea atera zedin saiatu zen, hitzak entzuteko traba izan ez zedin.
Hiru urteko isiltasunaren ostean, pop elektronikoko lan batekin itzuli zen, SMS galduak (Gaztelupeko Hotsak, 2005). Aldaketa handia ekarri zuen aurreko lan guztiekin konparatuta; izan ere, folka alde batera utzita, musika elektronikoan murgildu zen lehen aldiz. Kantuen oinarria etxean ordenagailuarekin landu ondoren, Pascal Garmendia teknikariarengana jo zuen, abestiei azken itxura minimalista emateko. Diskoaren izenburuak diskoaren soinua eta izaera islatu nahi zituen, gaurko irudia eman. Hitzetan, berriz, barneko kontuak eta emozioak modu metaforikoen bidez entzuleari transmititzeko ohiturari eutsi zion lapurtarrak.
2007. urteko urrian, bira bat egin zuen Ingalaterran, Galesen eta Irlandan: bi astean hamar kontzertu eskaini zituen. Urteotan hainbat emanaldi eskaini ditu Xabaltxek, eta guztietatik oroitzapen goxoena Miarritzen Francis Cabrel kantariarekin emandakoak utzi dio. «Beharbada lehen aldia izan da beldur handi batekin, emozio handi batekin aritzen nintzela kantuz».
Mixu Mixelena eta Maialen Errotabehere abeslariekin partekaturiko MXM (Agorila, 2008) izan zen Xabaltxen hurrengo lana. Bakoitzak sortutako kantuak eta herri abesti aski ezagunak grabatu zituen hirukoteak lan horretan. Berau aurkezteko, Argentinan bira bat egin zuten 2008ko urrian. Haatik, Mixuren bat-bateko heriotzak eragotzi zuen elkarlanarekin aurrera segitzea. 2009ko udazkenean kaleratu du bakarkako bosgarren diskoa, Cymeus (Agorila).
XABIER LETE
Xabier Letek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944-Donostia, 2010) euskal kantagintza modernoan izan duen eragina itzela da. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen, baina musikaria baino gehiago idazlea zen; horregatik, kantari askok haren hitzak erabili dituzte. Horien artean, birekin elkarlan estua izan du: Lourdes Iriondorekin eta Antton Valverderekin. Poeta nabarmena izaki, bertso zaharrak berreskuratzen ere lan handia egin zuen.
Xabier Letek Donostiako Herrerako La Salle ikastetxean egin zituen ikasketak. Batxilergoa amaituta, Tarragonara (Herrialde Katalanak) joan zen ikasketa teknikoak egitera, baina ez zituen bukatu. Horren ordez, irakurri eta zinemara joaten zen. Euskal Herrira bueltan, Pasaiako (Gipuzkoa) lantegi batean sartu zen, eta han hasiko zen lehen poesiak idazten. Irakurtzalea gazte-gaztetik izan zen, eta segituan idazten hasi zen. 1965ean, Zeruko Argia aldizkarian kolaborazioak argitaratzen hasi zen. Antzerki munduarekin ere harreman estua izan zuen, Oiartzungo Lartaun taldeko kidea baitzen. Julen Lekuona herrikidearen bitartez, JosAnton Artze ezagutu zuen.
Berehala Ez Dok Amairu taldeko kideak ezagutuko zituen. Ordurako kezka handiak zituen Lete gazteak: "Lehen esan dut existentzialista nintzela. Baina bestelako influentzia estetiko eta filosofikoak ere banituen; adibidez, Oteizaren Quosque tandem...! liburuak erabat trastornatuta utzi ninduen. Eta Arantzazuko eliza berriaren baitan zeuden arazo estetiko, erlijioso eta disziplinarrak oso hurbiletik ezagutu nituen. Zazpi urte nituela, Arantzazuko lehen harriak nola jartzen ziren neronen begiekin ikusi nuen. Orduan, hogei urtetatik aurrerako abiapuntu horretan, euskal semea eta abertzalea ere banintzen, eta Ez Dok Amairuren sorreran partaide izatea konpromiso bezala hartu nuen".
Letek lehen unetik hartu zuen parte taldean, nahiz eta hasieran ez zuen kantatzen. 1966an egin zuen estreinaldia kantaldi batean, Seguran (Gipuzkoa). Kantatzeko atrebentziarekin batera, Ez Dok Amairun maitasuna ezagutuko zuen. "Eta horrela, halako batean, ni ere kantuan hasi nintzen. Lurdesekin batera kantatzen nituen lehen abestiak; gero, neronek nituen hiru edo lau. Uztapide eta Xalbadorren bertsoak ere kantatzen nituen. Hirurogeita seigarren urteko martxoaren egun batean, taldeko norbait gaixotu egin zen, eta Lurdesek eta Arzek lehen aldiz jendearen aurrean kantatzera bultzatu ninduten (...). Handik bi hilabetetara, maiatzean, ni soldadutzara nindoan, eta joan baino egun pare bat lehenago Lurdes eta ni nobio egin ginen".
Lehen singlea 1968. urtean argitaratu zuen, lau kantarekin. Ahots sendo eta indartsua, umorea eta sentimendua uztartzen zituen bere musikagintzan. Jacques Brel kantari belgikarraren jarraitzailea izaki, hasierako urteotan arazo sozialek toki nabarmena zuten abestietako hitzetan, baina horiek pixkanaka desagertuko ziren, askotan ilun samarra zen existentzialismo bati lekua utziz. Ez Dok Amairu desegin zenean, bertan egondako hainbat kantarirekin elkarlana hasi zuen, bereziki Antton Valverde eta Lourdes Iriondorekin. Lehenarekin bertso zaharrak eta Txirritaren bertsoak berreskuratu zituen, elkarrekin atera zituzten diskoetan: Bertso zaharrak (Herri Gogoa, 1974) -lan horretan Julen Lekuonak ere hartu zuen parte- eta Txirritaren bertsoak (Herri Gogoa, 1976). Horrez gain, Lourdes Iriondorentzat abesti asko ondu zituen Letek. Garai hartan hirurek emanaldi asko egin zituzten elkarrekin Bakarkako lehen diskoa 1974an argitaratu zuen, Xabier Lete (Artezi). Lan horretan zeuden, besteak beste, "Ni naiz", "Nafarroa arragoa" eta "Sehaska kanta" abestiak.
Bertsolaritzatik jasotako eraginez gain, Leteren musikagintzan oso presente egon dira kontu metafisiko, existentzial eta erlijiosoak. Joera hori areagotu egin zen hurrengo bi diskoetan: Kantatzera noazu (Artezi, 1976) eta Lore bat, zauri bat (Herri Gogoa-Ots, 1978). Bi lan horietan Euskal Herriko egoerarekin lotutako afera politiko eta sozialek ez dute horrenbesteko garrantzirik; poetaren esana ezkorrago eta existentzialagoa bihurtu da. Disko horietan daude oiartzuarraren abesti ezagun asko: "Ez dut amets haundirik", Mikel Laboak ezagun egin zuen "Izarren hautsa", "Itsasoan urak haundi" (Julen Lekuonarena), "Teologia, ideologia", "Haizea dator ifarraldetik" eta Leteren abestirik kantatuena, "Xalbadorren heriotzean".
"Lore bat, zauri bat" argitaratu ostean, kantagintzatik erretiroa hartzea erabaki zuten Letek, Iriondok eta Valverdek, batez ere orduko joera musikal eta politikoekin ez zeudelako eroso. "Aspertua eta gogaitua nengoen kantaldien inguruan eta barruan gertatzen zirenekin. Oso giro makurra zegoen, eta kantaldiak aitzakia bat ziren kontsignak eta esloganak oihukatzeko, 'Gora Euskaldi askatuta', 'Gora Euskadi sozialista' eta abar. Batzuetan haserretu egiten nintzen, baina hori entzuleek oso gaizki hartzen zuten, eta kantari lagun batzuek ere bai. Beraz, egun batean pentsatu nuen: 'Aguanta zaitzatela zeuen ama santisimak!'". 80ko hamarkadaren hasieran, politikagintzan ibili zen. Gipuzkoako Foru Aldundian aritu zen, Kultura zuzendari karguan lehenengo eta Kultura diputatu ondoren. Baina 1985ean gaixotasun larria antzeman zioten, eta hurrengo urteotan gogor borrokatu behar izan du gaitzaren aurka.
1991 arte ez zuen hurrengo lan diskografikoa argitaratu: Eskeintza (Elkar, 1991). Lan horretan Jabier Muguruza, Pascal Gaigne eta Karlos Gimenez izan zituen laguntzaile, eta abesti intimista batzuek osatzen dute diskoa. Horien artean dago "Habanera" ezaguna, baita aspaldiko kantu baten bertsio berritua ere: "Haizea dator ifarraldetik". Hurrengo urtean, Hurbil iragana (Elkar) kaleratu zuen, berriz grabaturiko abesti ezagunenak biltzen dituen lana. Euskal Herriko abeslaririk garrantzitsuenek askotan baliatu dituzte Leteren hitzak kantuak osatzeko: Mikel Laboak, Benito Lertxundik, Imanolek, Jabier Muguruzak... Halaber, Letek maiz euskaratu ditu miresten dituen poeta eta musikarien hitzak, horietako batzuk sekula grabatu gabekoak: Gabriel Celaya, Cesare Pavese, George Brassens, Lluis Llach, Jacques Brel eta Leonard Cohenenak, kasu.
Bertsogintza betidanik izan zen Leteren zaletasun eta iturri nagusietako bat. 2001. urtean urte luzez ondutako lan erraldoia atera zuen plazara: Berrehun urtez bertsotan (Elkar, 2001), zazpi diskoz osatutako bilduma. Horretan, Xenpelar, Bilintx, Elizanburu, Etxahun Barkoxe, Otaño, Txirrita, Basarri, Uztapide, Xalbador eta Lazkao Txikiren bertsorik aipagarrienak abestu zituen Letek. Azken grabazioa, Oiartzungo udaletxeko aretoan 2001eko abenduan zuzenean egindakoa, Rainer Maria Rilker poeta txekiarraren Orduen liburua liburutik hartutako poemen irakurketa musikatua da, Karlos Gimenezen laguntza soilarekin egina.
Baina kantaria ez ezik, idazle handia ere bazen Xabier Lete. 1968. urtean lehen liburua eman zuen argitara, Egunetik egunera orduen gurpillean (Hegosa-Cinsa). Horren ondotik, beste bost olerki bilduma eman ditu argitara: Bigarren poema liburua (Gero-Mensajero, 1974), Urrats desbideratuak (GAK, 1981), Biziaren ikurrak (Erein, 1992), Zentzu antzaldatuen poemategia (Euskaltzaindia-BBK, 1992) eta Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela, 2008). Azken horrekin Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen. Horrez gain, antzezlan bat dauka argitatuta, Antzerkia deusetik izatera (Itxaropena, 1977).
2006. urtean, berriz, bere abestiak biltzen zituen liburua eman zuen argitara: Abestitzak eta poema kantatuak (Elkar). Horretan, abestietako hitzez gain, Leteren hitzaurre autobiografiko zabala dago, eta musikariari egindako bi elkarrizketa.
2010eko abenduaren 4an Donostiako ospitalean zendu zen Xabier Lete, urteetako gaixotasun larri baten ondorioz. Haren heriotzak samin handia eragin zuen, eta hurrengo urtean zehar, hainbat omenaldi egin zizkioten Euskal Herri osoan, hainbat musikari, idazle eta bertsolariten parte-hartzearekin. Halaber, heriotzaren lehen urtemugarekin bat eginez, 1999an Errenterian (Gipuzkoa) eskainitako kontzertuaren grabazioa argitaratu zuten, Zuzenean. Errenteria 1999.IX.25. Azken kontzertua (A&M Promotora, 2011) izenburupean. Disko horretan ikusi zuten argia, lehen aldiz, Letek George Brassens eta Jacques Brel-en zenbait kanturekin egindako bertsioak.
XABIER MONTOIA
Hertzainak banda izan zen Xabier Montoiaren lehen rock taldea. 70eko hamarkadaren amaieran Londres bisitatu zuen, eta hango punk mugimenduaren eztanda ikusi eta gero, Gasteizera bueltatu eta Hertzainak taldearen lehen harria ipini zuen, Josu Zabalarekin batera. Taldeko abeslaria izateko, euskara ikasi zuen, Euskal Herriko talde batek benetan punk izateko euskaraz abestu behar zuela uste baitzuen. Hala, Hertzainak taldean hiru urte eman zituen Montoiak -garai hartan Gamma goitizenez deitzen zioten-, 1982. urte arte, taldetik kanpo geratu zen arte. Gasteizko taldearekin diskorik grabatu ez bazuen ere, haren ahotsa entzun daiteke entsegu lokaleko grabazio pirata batzuetan, eta Iker Trebiñok zuzendutako Salda badago dokumentalean ere agertzen da, zuzeneko emanaldi batean. Hertzainak taldetik kanpo geratu zen arren, 1983an beste talde batekin agertu zen Montoia: M-ak. Musikalki garapen handia izan zuen M-ak taldeak; esperimentazioan, elektronikan eta musika beltz sustraidunean oinarritu zituen hasierako pausoak, eta, denboraren poderioz, taldekide aldaketak zirela medio, rock girora hurbildu zen. M-ak taldearen hitz gehienak -garratzak, umoretsuak eta kritikoak- Montoiak sortu zituen, eta musika, berriz, Kaki Arkarazok.
Rock Radical Vasco deritzon garaian sorturiko taldea izan arren, mugimendutik kanpo kokatu zuten euren burua hasieratik, eta oso kritiko izan ziren fenomeno harekin: «Niretzat rock erradikala zaharra zen sortu zenean ere, eta ez zen batere erradikala, ez zen ia-ia rocka ere, bakarrik zen vasco, eta ez euskalduna», adierazi du behin baino gehiagotan. Hamar urteko musika ibilbidean, iraupen luzeko bost disko grabatu zituen M-ak taldeak: MMMM (IZ, 1984), Emeak eta arrak (Nuevos Medios, 1986), Zuloa (IZ, 1987), Barkatu ama (IZ, 1989) eta Gor (IZ, 1990).
Taldeak bidea eten eta gero, bakarkako ibilbideari ekin zion Montoiak. Hasieran, bakarlari gisa azaltzen zen taula gainean, askotan Javi Pez (Parafünk) musikari donostiarra alboan zuela. Baina bakarkako lehen diskoa grabatzeko M-ak taldeko kide ohiez inguratu zen: Fernan Leiza (bateria), Mikel Irazoki (baxua) eta Kaki Arkarazo (gitarra). Beti oporretan hartu zuen izena diskoak (Esan Ozenki, 1995), eta berau zuzenean aurkezteko, berriz elkartu ziren M-ak taldeko azkenengo kideak.
Zuzeneko hainbat talde era landu izan ditu geroztik, oinarrizko rock hirukotik sei laguneko bandaraino (bi bateria jotzaile barne). Diskoetan ere askotariko soinuak jorratu ditu. Hemen (Esan Ozenki, 1997) bere diskorik gitarreroena kaleratu ostean, soinua biluziz joan da hurrengoetan: Lagunak, adiskideak... eta beste hainbat etsai (Esan Ozenki, 1999) eta Ni ez naiz Xabier Montoia (Metak, 2002). Ondoren, Deus guti izeneko disko bat grabatu zuen, baina ez zuen inoiz argia ikusi. "Oso disko inportantea da niretzat. Pertsonalki, guztietan inportanteena. Baina disko horrek urteetan pott eginda utzi nau, nire Smile izan da, modu ironikoan esanda. Urteak egon ginen grabatzen, eta beraz, sufritzen. Ia-ia erotu nintzen Wilson bezala, disko hori medio. Horren ostean ez nuen musika entzuten, ezin nuen" (1). Haatik, etenaldi luze baten ostean, Montoiaren mundu miresgarria (Bidehuts, 2011) grabatu zuen, Maite Arroitajauregi (Mursego) eta Ibon Rodriguez musikariekin.
Pop esparrutik aparte, zinemarako musika egin du Montoiak (Dordoka uhartea film laburrerako), eta musika elektronikoko sorkuntza ere jorratu du, Koipe izena erabilita. Horren arrastoa aurki daiteke zenbait disko bildumatan: Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997), MER (Amanita, 2000), Oztopoen gainetik... Bonberenea (Bonberenea Ekintzak, 2000)... Disko jartzaile ere jardundakoa da Montoia urte askoan, DJ Zülle izenpean. Ugariak izan dira taberna zulo, gaztetxe eta txosnetan eskaini dituen musika saioak.
Beste musikari batzuekin lankidetza ugari egindakoa da Gasteizko abeslaria. Besteak beste, Mikel Laboa (haren omenez egindako Txerokee diskoaren bultzatzaile nagusia izan zen), Tapia eta Leturia Band, Kortatu, Negu Gorriak eta Pettiren diskoetan abestu izan du. Halaber, Estepan Urkiaga Lauaxeta poetaren omenezko Ehungarrenean hamaika diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2005) parte hartu zuen, Liparra olerkiari ahotsa eta doinua jarrita. Era berean, Xabier Montoiaren zenbait letra eta itzulpen beste musika talde batzuek erabili dituzte kantuak egiteko, Zarama, Bap!!, Petti eta Inoren Ero Nik, kasu.
Urte hauetan guztietan, euskal musikagintzaren parte aktiboa izan da Xabier Montoia, eta egin dizkioten elkarrizketek zeresan ugari eman dute maiz. Horietako batean egindako adierazpenak zirela eta, Euskadi Gaztea irratiak Montoiaren musika jartzeari uko egin ziola zabaldu zen, eta polemika piztu zen. Musikan ezik, literaturan ere nabarmendu da Xabier Montoia. Musikarekin tartekaturiko ibilbidean, ugariak eta goraipatuak izan dira karrikaratu dituen eleberri, ipuin nahiz poesia liburuak. 2007an Euskadi Literatur Saria irabazi zuen, Euskal Hiria sutan (Elkar) ipuin liburuarekin.
XIMORRA
Ximorra euskal punk taldearen kontzertu zaratatsu baten zati bat.
Oiartzun herrian grabatu zituzten bost kantu hauek 1985. urtean.
Eskarola, gitarra
Joxemi, ahotsa
Andres, baxua
Fernando, bateria
1985. urteko otsailean, Andoain herriko lau gazteek sortu zuten Ximorra punk hardcore taldea. BAP!! taldeko kideen bizilagunak izanik, sarritan ibili ziren kontzertuak ematen elkarrekin. Ximorra Euskal Herriko gaztetxe askotan jo zuten, baita kanpoan ere, Zaragoza aldean adibidez.
ARGAZKIAK.... http://istoriobatkamararenatzean.blogspot.com.es/
Eskarola, gitarra
Joxemi, ahotsa
Andres, baxua
Fernando, bateria
1985. urteko otsailean, Andoain herriko lau gazteek sortu zuten Ximorra punk hardcore taldea. BAP!! taldeko kideen bizilagunak izanik, sarritan ibili ziren kontzertuak ematen elkarrekin. Ximorra Euskal Herriko gaztetxe askotan jo zuten, baita kanpoan ere, Zaragoza aldean adibidez.
ARGAZKIAK.... http://istoriobatkamararenatzean.blogspot.com.es/
...........................................................................................
En euskera, Ximorra significa "Estiercol", expresado aqui como abono rockero para movimientos e ideas juveniles. El grupo punk Ximorra comenzaron a ensayar el mes de Febrero de 1985, de una manera algo improvisada, sin pensarselo mucho. Eran cuatro chavales de la zona de Andoain, Eskarola (guitarra), Joxemi (cantante), Andres (bajo) y Fernando (batería). Se consideraban antimilitaristas, ecologistas y anarkos y estaban favor de la igualdad de los sexos de una forma radical, pacifista y punki. En sus letras se solidarizaban con la gente oprimida, con la juventud en paro y los presos y exiliados vascos. Actuaron muchas veces con sus paisanos, los míticos BAP!!
Ximorra eran fans declarados de bandas vascas de rock de la época, como Hertzainak, Korroskada, Delirium Tremens, Txorromorro... Y también escuchaban a bandas extranjeras, como Minor Threat, 7 Seconds, Subhumans, MDC, Scream, Torpedo Moskau, Bluteisen o de la mayoría de los grupos punks holandeses y alemanes. La primera vez que actuaron fué en la localidad de Eskoriatza, solo un mes después de haberse formado como banda (tocaron tres canciones). Actuaron también en lugares como Andoain, Tolosa, Ikaztegieta, Iruñea, Tafalla, Larrabetzu, Corella, Laudio, Zaragoza, Getaria, Orio, Lasarte, o Donostia. Fueron teloneros de los Scream y Indirekt, y de algunos otros grupos americanos y holandeses que se pasaron a tocar por la agitada Euskadi Sur de años 80.
MAKETA (1985)
1. Etorkizun gabeko gaztedia
2. Mundu zikin hontan
3. Noiz arte?
4. Faltsoak
5. Ejertzitoa pikutara
6. Espetxeak apurtu
7. Zintzo
En euskera, Ximorra significa "Estiercol", expresado aqui como abono rockero para movimientos e ideas juveniles. El grupo punk Ximorra comenzaron a ensayar el mes de Febrero de 1985, de una manera algo improvisada, sin pensarselo mucho. Eran cuatro chavales de la zona de Andoain, Eskarola (guitarra), Joxemi (cantante), Andres (bajo) y Fernando (batería). Se consideraban antimilitaristas, ecologistas y anarkos y estaban favor de la igualdad de los sexos de una forma radical, pacifista y punki. En sus letras se solidarizaban con la gente oprimida, con la juventud en paro y los presos y exiliados vascos. Actuaron muchas veces con sus paisanos, los míticos BAP!!
Ximorra eran fans declarados de bandas vascas de rock de la época, como Hertzainak, Korroskada, Delirium Tremens, Txorromorro... Y también escuchaban a bandas extranjeras, como Minor Threat, 7 Seconds, Subhumans, MDC, Scream, Torpedo Moskau, Bluteisen o de la mayoría de los grupos punks holandeses y alemanes. La primera vez que actuaron fué en la localidad de Eskoriatza, solo un mes después de haberse formado como banda (tocaron tres canciones). Actuaron también en lugares como Andoain, Tolosa, Ikaztegieta, Iruñea, Tafalla, Larrabetzu, Corella, Laudio, Zaragoza, Getaria, Orio, Lasarte, o Donostia. Fueron teloneros de los Scream y Indirekt, y de algunos otros grupos americanos y holandeses que se pasaron a tocar por la agitada Euskadi Sur de años 80.
MAKETA (1985)
1. Etorkizun gabeko gaztedia
2. Mundu zikin hontan
3. Noiz arte?
4. Faltsoak
5. Ejertzitoa pikutara
6. Espetxeak apurtu
7. Zintzo
XIMEL
Ximel taldearen kanta bat. 2004. urtean Weeping Minds Of Silence taldearekin batera elkarbanatutako disko batean topatua. Spacepatrol Records zigiluak kaleratu zuen disko hura, talde bakoitza bost kantu eskeiniz rock noise estiloan.
Ximel talde benetan interesgarria zen, zoritxarrez iada ez baitaukagu gure artean. Musika sendo eta indartsu bat jorratzen zuten, batzuetan geldo eta astuna eta besteetan zuzenagoa. Horrela, abestietan zehar, benetan inpresio bikaina sortze duen osotasun bat eraikitzea lortu zuten, jarraitu izan balute zer eskaini izan liguketen pentsatzera garamatzana. Gaur egun, Meido taldean dabiltza taldekide batzuk.
http://www.myspace.com/ximeldu
.....................................................................................
Una cancion del grupo vasco Ximel. Surgidos en Bilbao (Bizkaia, Eurapa) hacia el año 2000, Ximel publicaron un split album con la banda Weeping Minds Of Silence en 2004. Cada grupo metió cinco temas de rock noise potente. Algunos de los miembros de Ximel crearían después la banda Meido.
MEIDO... http://meido.bandcamp.com/
.............................................................................
Ximel was a basque post rock band. They were from Bilbao (Bizkaia, Europa).
DISCOGRAPHY
2004. "Ximel / Weeping Minds Of Silence" (split)
XAXIMIKU
LETRA
Argia lurpetik irtetzen denean,
goizean goiz ilargian gordetzean,
gaueko margoak lorak bustitzean,
txoriak abestuz alai esnatzean.
Harri labur, harri gogor,
bizkarraren gainean,
gure herriko mendiak igotzean,
kate labur, kate gogor eskutartean,
gure askatasuna mozten dutenak!!
Txoriak, zuhaitzak, udan mendietan,
gure natura osatzen dutenak,
kea zikina, zarama herrian,
gure etorkizuna moztutzen dutenak.
Harri labur, harri gogor,
bizkarraren gainean,
gure herriko mendiak igotzean,
kate labur, kate gogor eskutartean,
gure askatasuna mozten dutenak!!
LETRA TRADUCIDA
Cuando el dia amanece,
cuando la luna se oculta temprano,
cuando el rocio cubre las flores,
cuando los pajaros
se despiertan cantando...
Una piedra afilada y pesada,
cargamos sobre nuestra espalda
cuando subimos los montes del pais.
Una cadena prieta y pesada
nos ata las manos,
nos impide lograr nuestra libertad!!
Pájaros en los arboles, en los montes,
durante el verano.
En las calles solo humo contaminado
y basura tapando nuestro futuro.
Una piedra afilada y pesada
cargamos sobre nuestra espalda
cuando subimos los montes del país.
Una cadena prieta y pesada
nos ata las manos,
nos impide lograr nuestra libertad!!
Argia lurpetik irtetzen denean,
goizean goiz ilargian gordetzean,
gaueko margoak lorak bustitzean,
txoriak abestuz alai esnatzean.
Harri labur, harri gogor,
bizkarraren gainean,
gure herriko mendiak igotzean,
kate labur, kate gogor eskutartean,
gure askatasuna mozten dutenak!!
Txoriak, zuhaitzak, udan mendietan,
gure natura osatzen dutenak,
kea zikina, zarama herrian,
gure etorkizuna moztutzen dutenak.
Harri labur, harri gogor,
bizkarraren gainean,
gure herriko mendiak igotzean,
kate labur, kate gogor eskutartean,
gure askatasuna mozten dutenak!!
LETRA TRADUCIDA
Cuando el dia amanece,
cuando la luna se oculta temprano,
cuando el rocio cubre las flores,
cuando los pajaros
se despiertan cantando...
Una piedra afilada y pesada,
cargamos sobre nuestra espalda
cuando subimos los montes del pais.
Una cadena prieta y pesada
nos ata las manos,
nos impide lograr nuestra libertad!!
Pájaros en los arboles, en los montes,
durante el verano.
En las calles solo humo contaminado
y basura tapando nuestro futuro.
Una piedra afilada y pesada
cargamos sobre nuestra espalda
cuando subimos los montes del país.
Una cadena prieta y pesada
nos ata las manos,
nos impide lograr nuestra libertad!!
XAXIMIKU taldea Tolosa herriko koadrila gazte batek osatu zuten 1986. urte inguruan. "Xaximiku" hitza baserri giroetan erabiltzen da, ume bihurriari edota jaten ez duen umeari deitzen zaio horrela. "Egun batez elkarrekin hastea bururatu zitzaigun. Ondo moldatzen ginela ta, animatu egin ginen. Beti musikaren inguruan ibili gara, denok ditugu arlo horretako ikasketak. Akordeoiaren karrera osoa bukatuta daukagu lauek, batek gitarra azken kurtsoa egiten ari da, dultzaina jotzen duenak flauta ikasketak ere egin ditu". Beraien lehen kontzertua etxean bertan eman zuten, Tolosan, AEK antolatutakoa jaialdi batean, Erramun Martikorena jaun haundiarekin batera. Geroago, inguruko herriko jaietan hasi ziren jotzen.
"Musika erabat berria egiten dugu, baina ezin da folk bezala katalogatu. Fandangoak badaude, baina denetik daukagu. Esate baterako fox-trot bat ere badugu". 1988. urtean, Xaximiku taldeko kideak Euskal Herriko Kantu Txapelketan aurkeztu eta sari bat lortu zuten. Geroago, 1989. urtean, "Musikaren indarrean gatoz", bere lehen diskolana ekoiztu zuten. Lehen diskoko lehendabiziko kantaren letrak taldearen aurkezpena da, "ametsak egi bihurtu, gure herriaren oihartzun txingarrak su bihurtu". Bertan, baziren ere abesti melodiosoak, momentu lasaietan entzuteko oso egokiak, "Amets kolore" bezala. "Erronkariko ama" kantuan euskararen egoera kaxkarra salatzen zuten eta baziren baita gure herriarekiko oso konprometituak zirenak ("Noizbait adiskideok" kantua autopistan erahildako Bakartxo, Satxa eta Joxi lagunei eskeinia dago eta, beste kantu bat, "Gorpuak ere bahitzen dituzte", Josena Asensio jaunaren omenez egina).
"Ahotsei garrantzia handia ematen diegu eta gure letrak erabat berriak ditugu, Kike Amonarriz, Peñagarikano bertsolari ezaguna, Felix Aiestaran, German Ormazabal eta gure inguruko idazle gazte eta bertsolariengana jo bait dugu. Gaiei dagokienez, Euskal Herriaren eguneroko errealitatea hartzen dutenak maite ditugu". 1992. urtean Xaximiku taldekoek "Martxaundi I" bideo bilduman parte hartu zuten eta, 1993. urtean, "Saldaberri" disko berria kaleratu.
Karlos Aranzegi, bateria
Txomin Agirregomezkorta, txistu ta danbolina
Arantxa Montoia, bibolina
Jon Ander Larrañaga, ahotsa ta kitarra
Isidro Larrañaga, organoa
Olatz Korta, ahotsa
Asun Larrea, ahotsa
Martin Aranzegi, eskuinusoinua
http://www.argia.eus/argia-astekaria/1145/xaximiku-aurkeztear-dagoen-folk-talde-berria
.......................................................................................................
Xaximiku (travieso) fue un cuco grupo folk surgido en Tolosa (Gipuzkoa, Europa) hacia 1986. Todos sus miembros tenían buenos estudios musicales y un gran interés en renovar la música tradicional vasca. Xaximiku actuaron en publico por primera vez durante un festival organizado por AEK en su pueblo, Tolosa, al lado del gran Erramun Martikorena. En 1988, Xaximiku se presentaron al Campeonato de Canto del País Vasco y lograron un premio.
En 1989, editaron su primer álbum, "Musikaren indarrean gatoz", bajo el sello IZ. Contenía piezas folk instrumentales, temas de amor ("Amets kolore"), mensajes a favor de recuperar el euskera ("Erronkariko ama") y denuncia social, como "Gorpuak ere bahitzen dituzte" o "Noizbait adiskideok", en memoria de los asesinados Bakartxo, Satxa y Joxi. En 1992, Xaximiku tomaron parte de un recopilatorio llamado "Martxaundi I". En 1993, la banda gipuzkoana publicó otro cuco disco, "Saldaberri".
DISCOGRAFIA
1989. "Musikaren indarrean gatoz"
1992. "Saldaberri"
EUSKAL BIDEOKLIP BERRIAK (8/8)
MUSIKAZUZENEAN TB
http://musikazuzenean.com/bideoak
BADOK
http://www.badok.info/azken-kantuak/
ELKAR
https://www.youtube.com/user/elkarargitaletxea/videos
EUSKALMUSIK
http://euskalmusik.blogspot.com.es/
.................................................................................................................................
YOGUR
Sergio Llanos, kitarra
Rafa Martinez, kitarra ta ahotsa
Guillermo Monje, teklatuak
Alberto López Martín, bateria
Juan Monje, tronpeta
Alexei Krivosheev, pianoa
YOGUR Boise pop talde experimentala Bilbo hirian (Bizkaia, Europa) sortu zen 90. hamarkadan. Eliminator Jr taldeko Rafa Martinez kitarrajole asturiarrak, Gijon hiria utzi eta Bilbora egin zuen salto Arte Ederrak ikasketak egiteko 1992. urteko udazkenean. Rafa jauna Sergio Llanos kitarrajolea ezagutu zuen Los Clavos taldeko kontzertu batean. Geroago, Guillermo Monje, Alexei Krivosheev eta La Secta taldeko Alberto baterijolea batu zituzten. 1993. Abenduan, Mamorro fanzinearen festa batean eskeini zuten lehen kontzertua Yogur taldeko mutilek. Maketa bat egin eta Villa de Bilbao lehiaketan parte hartu ondoren, 1994. urtealdera, Acuarela zigiluaren interesa lortu zuten Yogurreko kideak. Disko txiki bat grabatu zuten Pan Pot (Bilbo) estudioetan, "Kinder", "Alfombra" eta "La Sorbone" kantuak bilduz. Uda partean, Yogur taldea Benicasim musika jaialdian jo zuen eta "Alfombra" kantuarekin bideoklip bat moldatu.
1995. urtean, Yogur taldekoek "Yogur ejecutan los estilos" diskoa ekoiztu zuten, Acuarela zigiluapean berriro ere. "Le rock", "Le blues" eta "Le Jazz" kantuak bildu zituzten. 1996. urtean, Discos Dani, bere zigilu propioa sortu zuten disko txiki berri bat ekoizteko, "Funeral", "Jane Bone" eta "Asi" kantuekin. Yogur taldea banandu zenean, Sergio eta Alberto bikotea ATOM RHUMBA taldera pasa ziren. Geroago, Sergio jauna EUREKA HOT 4 edota BAKELITE taldeetan ibili bere kitarra joz.
http://yogur.bandcamp.com/
El grupo de noise pop experimental YOGUR se formó en Bilbao (Bizkaia, Europa) en 1993. En otoño de 1992, Rafa, el vocalista y guitarra del grupo indie asturiano Eliminator Jr, se había mudado desde Gijon para estudiar Bellas Artes en Leioa. Gracias a una compañera de clase llamada Susana, Rafa conoció a Sergio, un novato guitarrista, durante un concierto de Los Clavos. Tras unos inicios renqueantes, las primeras canciones de Yogur fueron tomando forma cuando se unieron a la banda el teclista ruso Alexei Krivosheev, el celebre Guillermo Monje (quien por entonces residía en Algorta) y el batería Alberto (componente de La Secta, un potente grupo bilbaino de la época). Alberto y Guille tenían un grupo paralelo llamado ? (interrogante), metiendo uno de sus temas, "No T.V." en el recopilatorio "Munster Dance Hall Favorites Vol. V" (1992).
Yogur debutaron en vivo en Diciembre de 1993, durante una fiesta organizada por el fanzine vasco Mamorro. Guillermo, Sergio y Rafa produjeron una primera maqueta y giraron con bastante éxito, tocando en el certamen Villa de Bilbao, en mítico Xurrut (Gorliz), en Madrid, Barcelona... En sus conciertos, Yogur incorporaban, a veces, algunos números de danza gracias a una amiga bailarina llamada Verónica. Fueron una banda bastante multidisciplinar, remezclando diseño, videos y performances con música. En 1994, la maqueta de Yogur interesó al sello Acuarela, que les editó su primer Ep, “R2P00nhº. morfupitosis-absolutum. id est quorum. bai", grabado en los estudios de Pan Pot (Bilbao) en 1994. Contenía tres temas, "Kinder", "Alfombra" y "La Sorbone". Yogur actuaron en los inicios del Festival de Benicasim y su tema "Alfombra" apareció dentro de recopilatorio del festival.
En 1995, Yogur firmaron un nuevo Ep bajo el sello Acuarela, "Yogur ejecutan los estilos", con tres temas, "Le rock", "Le blues" y "Le Jazz", grabados en los estudios Mr. Jam de Deusto (Bilbao). En 1996, Yogur decidieron autoproducirse bajo propio sello, Dani Discos , un Ep llamado "3º (vaca)", con tres cucos temas, "Funeral", "Jane Bone" y "Así". De esta época, existe por ahí una maqueta con 30 temas inéditos. Tras la disolución de Yogur, Sergio y Alberto tocaron en la primera formación de los ATOM RHUMBA. Sergio también ha militado en EUREKA HOT 4 o en la banda vasca BAKELITE.
YOGUR EJECUTAN ESTILOS (1995)
1. Le rock
2. Le blues
3. Le jazz
http://lafonoteca.net/grupos/guiller-momonje
Yogur was a basque noise pop band. They were from Bilbao (Bizkaia, Europe)
DISCOGRAPHY
1993. Maketa /Demo
1994. "R2P00nhº. morfupitosis-absolutum. id est quorum. bai"
1995. "Yogur ejecutan estilos"
1996. "3º (vaca)"
Suscribirse a:
Entradas (Atom)