lunes, 30 de diciembre de 2013
EL INQUILINO COMUNISTA
El Inquilino Comunista taldea noise pop musika korronteko aintzindariak izan ziren Euskal Herrian. 90. hamarkada hasieran zeresan haundia eman zuten Getxo herriko inguruko artista hauek. Ingeles abesten zuten, Pixies edota Sonic Youth bezalako talde haundien bidetik. Zaletu kopuru txiki, baina oso sutsua, biltzea lortu zuten Estatu osoan zehar, Madril, Bartzelonan, Xixonen, Valencian edota Sevillan. 1992. urtean, beraien lehen kantuak kaleratzen hasi ziren Radiation zigiluaren laguntzaz. Zigilu honentzako ekoiztu zituzten beraien diskolan guztiak. 1996. urterarte, disko txiki sorta eder bat eta hiru disko luze sortu zituzten, "El inquilino comunista" (1993), "Bluff"(1995) eta "Discasto!!" (1996). Bere garaian, getxotar hauek Amerikako Estatu Batuetan ibili ziren biran, Make up edota Yo La Tengo bezalako taldeen ondoan. Gaur egun, noizean behin berriro biltzen dira, kontzertuak emateko, zaletu berrien gozamenerako.
Alvaro Real, ahotsa ta kitarra
Santi Real, ahotsa ta kitarra
Javier Letamendia, bateria
Juan Losada, baxua
A comienzos de la década de los años 90, el indie pop ibérico tenía su base central en Gijón (Asturias, Europa). Grupos como Australian Blonde, Manta Ray o Penélope Trip dieron lugar a lo que se denominó el Xixon Sound. Aquel movimiento independiente fue extendiéndose llegando hasta Getxo (Bizkaia, Europa). Allí, el grupo El Inquilino Comunista fue pionero en Euskadi del noise pop, de las distorsiones y las melodías sucias. Con bandas anglosajonas como Sonic Youth, Dinosaur Jr. o Pixies en la mente, estos getxotarras se mantuvieron un poco al margen de la industria discográfica dominante. No gozaron de grandes ventas, ni movilizaron a las masas, pero se llegó a hablar del Getxo Sound, formado por Lord Sickness, Los Clavos, El Inquilino Comunista. Aunque, también existían bandas como Ama Say o los gipuzkoanos Beti Mugan.
En 1992, El Inquilino Comunista firmó con el sello independiente Radiation y editaron mil copias del single "Extended Play". Apenas un año después, en 1993, lanzaron su primer álbum, "El Inquilino Comunista". En Marzo de 1994, la banda de Getxo grabó "Test", un pequeño Ep de cuatro temas, donde destacaba "Pop star", melodía luminosa con tintes pop que no pierde de vista la electricidad. Con el tema "The gag" recuperaban algo de ruido y distorsión, mientras que "Burned time" es un medio tiempo pausado, donde las guitarras contienen el ruido. Ese 1994, los vascos también editaron otro EP, llamado "Trash". Eran siete canciones regaladas con el 4º número la desaparecida revista Factory.
En 1995, El Inquilino Comunista mejoró su sonido con el segundo álbum, el estupendo "Bluff". Grabado en Agosto de 1994, en Francia, ese trabajo estuvo producido por el señor Ian Burguess. Tras un nuevo EP llamado "Radio C.D." (1995), los chavales de El Inquilino Comunista iniciaron una gira en furgoneta por los Estados Unidos acompañando a Yo La Tengo. En 1996, tras lanzar su tercer disco, "Discasto!!", el grupo vasco desapareció lentamente de los escenarios, aunque, se han reunido varias veces de forma esporádica. El bateria Javier Letamendia ha ejercido de productor de otros grupos bizkainos y ha militado en bandas como We Are Standard.
..................................................................................
El Inquilino Comunista was a Basque noise pop band. They were from Getxo (Bizkaia, Europa).
DISCOGRAPHY
1991. Maketa / Demo
1992. "Extended play"
1993. "El Inquilino Comunista"
1994. "Trash"
1994. "Test"
1995. "Bluff"
1995. "Radio CD"
1996. "Discasto!!"
EL PERRO VERDE
LETRA
Haiek nahi beste sorgiñak,
hormetan ez ditugu ikusten,
Buru hutsen historiak,
ez ditugu behar sinesten,
aspertzera kondenaturik ez egon.
zikindu gabe lau hanketan ezin da ibili.
Atzazala zorroztu behar da,
txarramikatz ugari dago eta.
Eskatzeko hainbeste dago
esatea beharrezkoa dela!!
Amets egiten ezin da egon
Ametsak bete ditzagun,
eta itxoin ez gaitezen,
gurekin sasoiak jokatzen du eta,
izaten duguna gutxi da,
alderatzen baduzu nahi dugunaz!
..........................................................................
El Perro Verde taldekoek Tuteran sortu ziren 90. hamarkada erdialdean. Piskerra rock taldeko kide ohi batzuekin.
Suso Yera, bateria
Eduardo Reimondez, bajo
Roberto Palacios, guitarra
Kandido Alvarez, guitarra eta ahotsa
Andoni Rios, saxo
...........................................................
El Perro Verde se formó en Tudela (Navarra) a principios de 1995. A partir de este momento realizamos diversas actuaciones por pequeños locales de Navarra, Pais Vasco y Catalunya. El grupo estuvo activo hasta finales de 1998 y dejó dos trabajos publicados, una maqueta "Perro mundo" y un CD "Miauu!". Los últimos coletazos del grupo coincidieron con la reaparición en la escena musical de Txaro Berzosa y juntos editamos la primera maqueta de Txaro "Mujer de pequeñeces".
El dúo Txaro y Kandi inició su andadura a finales de los años 70, recorriendo parte de la geografía del País Vasco, Aragón y Rioja, dando apoyo a las iniciativas populares de la Transición, a través de textos y canciones. Después, sus caminos se separaron. Kandi participó en grupos como Piskerra y Perro Verde. A través de este grupo, continuó poniendo música a algunos textos de Txaro, para después editar su primera maqueta juntos Mujer de pequeñeces. De la mano de Perro Verde, Txaro presentó su esperado retorno, en el Teatro Gaztambide, en 1998. Ese mismo año, Txaro y Kandi retoman su trabajo conjunto que continúa hoy, con la edición de su tercer trabajo. En 2001 apareció Calando hondo, su primer CD, con 12 temas realizados a caballo entre Navarra y Cataluña. En 2003, Txaro y Kandi II que recoge temas propios y alguna versión. Finalmente ve la luz Mueve, reflexiones ante lo que nos toca vivir en el apartado social y personal.
PISKERRA... http://www.youtube.com/watch?v=CVmDIE...
Para Txaro y Kandi, la nana elegida "es una más de nuestras colaboraciones en común, la hemos trabajado de manera cómoda, coincidimos desde el principio en el estilo, donde las dos voces se expresan y se acunan juntas en momentos". ¿Qué cómo valoramos nuestra participación?, así: "Fruto del conocimiento, la comunicación, y la cooperación, surge un cuadro impresionista donde las diversas pinceladas, por si mismas importantes, han trazado un resultado común".

ENBOR
Euskal folkak 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera izan zuen bilakaeraren adibide esanguratsuenetakoa izan zen Enbor taldea. Garaiko beste talde batzuek bezala (Haizea, Izukaitz), Ingalaterratik zetorren folk eta rock progresiboaren eragina jaso zuen, eta hori euskal herri musikarekin eta jazz ukituekin uztartu zuen. Ibilbide laburra egin zuen, baina argitaratutako bi diskoak, Enbor (Xoxoa, 1979) eta Katebegiak (Xoxoa, 1980), pieza preziatuak bilakatu dira denborarekin bildumazaleen artean.
Francisco Franco diktadorearen heriotzaren ondoren Hego Euskal Herrian loratu zen euskal folk progresiboaren ordezkari garrantzitsuenetakoa izan zen Enbor, nahiz eta gaur egun taldeak grabatu zituen bi diskoak nahiko ezezagunak izan. Taldea Amaia Kareagak (ahotsa), Joxe Portelak (ahotsa eta gitarra akustikoa), Ramon Gardeazabalek (gitarra), Iñaki Arnalek (baxua), Manu Urretxagak (saxofoia, flauta, klarinetea, dultzaina), Javi Robadorrek (bateria) eta Iñaki Gutierrezek (ahotsa eta gitarra) sortu zuten 1978an Bilbon. Portela eta Gardeazabal Bilbo inguruko hainbat rock taldetan aritutakoak ziren. Atzerriko taldeen bertsioak egiten zituzten hasieran, ingelesez, baina Amaia Kareaga batu zitzaienean euskaraz abesten hasi ziren. Bestalde, Urretxaga eta Gutierrez Gernika taldean ibilitakoak ziren. Azken hauen taldea desegin zenean, batu ziren denak Enbor sortzeko.
Musika ulertzeko bi modu ezberdin elkartu ziren Enborren. Alde batetik, Gernika taldetik zetozenak eta Amaia Kareaga zeuden, folkari eta musika koralari lotutakoak, eta bestetik Gardeazabal, Portela, Arnal eta Robador, rock munduari, eta batik bat rock progresibo eta sinfonikoari, atxikitutakoak. Nolanahi ere, 70eko hamarkadaren amaieran folka eta rock progresiboa hasiak ziren elkarri lotzeko hariak eraikitzen, eta Euskal Herrian baziren, bakoitza bere ñabardurekin, bi eremuen artean mugitzen ziren taldeak: Itoiz, Haizea, Itziar, Izukaitz...
Enborrek 1979ko udaberrian eman zuen aurreneko kontzertua, Basaurin, eta berehala iritsi zitzaion disko bat grabatzeko aukera Xoxoa diskoetxearen eskutik. Robert Suhas Errobi taldeko teklatu jotzaileak Donibane Lohizunen zuen estudiora (Bacchanales) irailean sartu ziren Enbor (Xoxoa, 1979) grabatzera, eta hilabetea han pasatu zuten. Ziburuko hotel batean lo egiten zuten eta arrats-gauetan diskoa grabatzera joaten ziren Jean Phocas teknikariarekin. Diskoa, azkenik, abenduan kaleratu zuen Xoxoak. Rock progresiboaren eta folkaren eraginak uztartu zituen taldeak bertan, ahots harmoniei garrantzia handia emanez –hiru kantari ziren-. Musika gehienak Portelak eta Gardeazabalek idatzi zituzten, eta hitzak, aldiz, Koldo Izagirrek ("Zu maitatzea", "Zuek ez dakizue"), Mikel Arregik ("Ene olatu odolduak", "Ondoan ez dut inor") eta Gabriel Arestik ("Ekaitzak") idatzitakoak ziren, besteak beste.
1980ko neguan kontzertu batzuk eman zituen taldeak, baina taldekide aldaketak ere jasan zituen. Amaia Kareagak eta Javi Robadorrek taldea utzi zuten, Iñaki Gutierrez zuzeneko tenikari lanetara pasatu zen, eta haien ordez Josean Torrontegi (bateria; Gernika) besterik ez zen sartu. Horren ondorioz, musikalki ere garapena izan zuen Enborrek, eta kantari bakarrarekin (Portela) desagertu egin ziren taldearen lehenengo kantuetan hain ohikoak ziren ahots harmoniak. Horrek folketik pixka bat aldendu eta rock sinfonikoaren bidean jarri zuen taldea.
Urte hartan bigarren diskoa, Katebegiak (Xoxoa, 1980), grabatu zuen taldeak Galdakaoko Xoxoa estudioan, berriro ere Jean Phocasen laguntzarekin. Taldea boskote formaziora egokitua bazegoen ere, diskoan hainbat kolaboratzaile izan zituzten: Karlos Gimenez (pianoa), Pako Diaz (bateria), Aitor Amezaga (teklatuak) eta Amaia Kareaga bera (ahotsa). Portelak adierazi duenez, Xoxoa estudio ona zen, baina presaka eta modu "ez oso erosoan" grabatu behar izan zuten diskoa. Grabatzen ari zirenean, estudioa desmuntatu behar izan zuten, Korrika euskararen aldeko ekimenaren alde Bilboko Erakustazokan zuzeneko disko bat grabatzeko. Enborrek "Kutsadura" kantuarekin hartu zuen parte diskoan, eta horretaz aparte Xixupika, Akelarre, Txomin Artola, Oskorri, Xut eta Niko Etxart ere azaldu ziren bertan. Katebegiak-ek rock progresiborako joera are agerikoagoa erakusten zuen, eta horren erakusle zen A aldea oso-osorik betetzen zuen izen bereko pieza luzea. Aurreko diskoan ez bezala, kantu guztietako hitzak idazle bakarrak idatzi zituen, Luis Rodriguezek.
Diskoa kalean zegoela, kontzertu batzuk eman zituen taldeak, baina kanpoko eragile batzuk zirela eta (soldadutza, lana, ikasketak), gelditu egin zuen jarduna Enborrek. Urtebete ingurura, Portelak eta Gardeazabalek berpiztu egin zuten taldea beste musikari batzuekin (Joseba Gotxi, Fabian Akarregi, Javi Urrejola eta Manolo Gallardo), eta maketa bat grabatzeaz gain, kontzertu gutxi batzuk ere eman zituzten. Baina lan beharrek berriro eraman zuten taldea desagertzera. Ezin zituzten lana eta taldea uztartu, eta garaiko beste talde batzuek ez bezala, nahiago izan zuten erromerien eremuan ez sartu.
ERROBI
Rockarena ez ezik, euskal kantagintzaren izen mitikoa da Errobi. Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortutako taldeak euskarazko rockaren lehen harria jarri zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, Niko Etxart zuberotarrarekin batera. Hark bezala, euskal tradizioaren melodiari atxikiz, atzerritik heldutako doinu berrien harmoniak bereganatu zituen, Euskal Herriaren arazo kulturalaz eta politikoaz arduratutako hitzekin lagunduta. Ez zuen luze iraun, baina arrasto sakona utzi duten zenbait disko laga zituen ondare gisa. Errobi desegin eta gero, nork bere bidea musikari lotua egin dute Duhaldek eta Ducauk.
Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk lizeoan elkar ezagutu zuten, baina 1973an disko denda batean topo egin eta musikaz hitz egiten hasi ziren. Gustuetan bat zetozela konturarik, elkarrekin talde bat egiteko asmoari ekin zioten. Garai hartan, Pabe aldeko Bacchanales taldean ari zen Ducau, eta Duhaldek bateria jotzen zuen El Fuego plaza taldean. Luze gabe El Fuegon abesten eta gitarra jotzen hasi zen Ducau, eta hirukotea osatzen zuen musikaria Jean Phocas baxu jotzailea zen. Bikote baten egitasmoa zen Errobi, eta formatu horretan eman zituen lehen kontzertuak. Iñigo Aranbarri idazleak Gure mendea liburuan jasotzen duenez, Gernikan (Bizkaia) egin zuen lehen emanaldia Hegoaldean. "Nahikoa izan da baten batek Niko Etxartek oparitutako ikurrin horietako bat ateratzea poliziak kargatu eta Daniel Landart idazlearen hitzak tiro hotsen artean galtzeko" (1). Daniel Landart ez zen agertokira igotzen, baina taldeko hirugarren kidetzat hartua zen. Hark idatzitakoak ziren kantu guztien hitzak, Iparraldeko problematika sozial eta kulturalaren berri ematen zutenak (turismoa, emigrazioa, hizkuntza...). Duhalderen hitzetan, "Danielek ezinbesteko lan bat egin zuen. Gure tripako minak ateratzen ginituen ahal ginuen bezala. Hirurogeiko hamarkada zen, 68ko maiatza iragan zen, bazen momentuko su artifizial bat bezala, ideiak toki guzietatik ateratzen zirela eta beste, gero, hirurogeita hamarreko hamarkadan izan zen desilusio piska bat (...). Gure inguruko egoera zelako eta Danielena ere, bera langile zen eta ni ere hortaratua ninduten. Tripako min horren ateratzea zen eta ere mundu hortarik jalgitzea gisa batean" (2).
Euskarazko lehen rock diskoa grabatu izanaren ohorea du Errobi taldeak. 1975. urtea zen, eta Hego Euskal Herrian zalaparta politiko eta soziala nabaria zen arren, Ipar Euskal Herrian dena zen lasaitasuna eta herriko giroa. Urte hartan, 45 kontzertu eman zituen. Bacchanales taldearen inguruan ibilitako lagunek Donibane Lohizunen (Lapurdi) eraikitako estudioan grabatu zen Errobi (Elkar, 1975), eta Jean Phocasek soinu teknikari gisa egindako lehen lanetako bat izan zen. Phocas bera Errobiko baxu jotzailea izan zen garai batean, baina berehala utzi zuen tresna soinu teknikari lanari emateko. Michel Haltyk ordezkatu zuen bolada batean, eta ondoren Jean Paul Gillesek hartu zuen baxua. Errobiko beste taldekidea Beñat Amorena (bateria) izan zen. Ipar Euskal Herrian baino harrera beroagoa jaso zuen Errobik Hegoaldean, non "Perttoli", "Aitarik ez dut", "Kanpo...", "Euskadi" edota "Zuretzat" ezinbesteko bilakatu ziren garaiko dantzaldietan. Kantaldi politikoen garaia zen, mezua musikari nagusitzen zitzaionekoa, eta Errobik haize freskoa ekarri zion gazte jendeari. Hitzak kutsu politiko handikoak izan arren, Errobiren agerraldiak kontzertuak ziren, ez mitin politikoak.
Errobik euskal kantagintzari zekarkion berrikuntza nagusia ahots harmonien erabileran eta moldaketak lantzeko joeran zetzan, eta haiek euskal tradiziotik gertu zeuden melodiekin josteko trebetasunean. Halaber, folk-rock soinu aratza, garbia lortzen zuen taldeak. Errobiren bigarren diskoa, Gure lekukotasuna (Elkar, 1977), ia lehenengoarekin batera eman zen ezagutzera. Aurrekoaren ildoa jarraitu zuen, eta, berriz ere, Landartek idatzi zituen letra ia denak. Besteak beste, "Gure lekukotasuna", "Lantegiko hamar manamenduak" eta "Xileko langileria" nabarmendu ziren, bederatzi kantuen artean. Errobiren lehen aroa itxi zuen disko horrek; izan ere, handik aurrera, hitzen karga politikoa galduz joan zen, eta musika aldetik ere, beste bide batzuk jorratu zituen taldeak. Hirugarren diskoan islatu zen aldaketa, Ametsaren bidea izenekoan (Xoxoa, 1979). Aurretik, zuzeneko diskoa kaleratu zuen, Bizi bizian (Xoxoa, 1978), Tolosan eta Azkoitian emandako bi kontzerturen zatiekin. Euskal Herrian zuzenean grabaturiko lehen rock diskoa izan zen.
Ametsaren bidea aurrerapauso handia izan zen Errobiren garapenean. "Diska egiteko era guztiz aldatu genian. Lehenik musika egin genian, kontzepto bereziko diskoa nahi genian. Benetako talde lana izan huen, testua ere geurea, Beñat Amorenak eta Gillesek ere parte hartuz. Nire musikari bizian izan dudan esperientziarik interesgarriena. Erritmo zaharrak, gaurkoekiko nahasketak... Ez zekiat asko salduko zen, baina zuzenean jendeak oso gustora hartzen zian", azaldu zuen Duhaldek (3). Arriskatu egin ziren lan horrekin; lau kantuz bakarrik osaturikoa da, eta horietako bi ("Ametsaren bidea" eta "Andere"), 17 eta 13 minutukoak dira, hurrenez hurren; Soft Machine, Caravan eta halako taldeen eragina nabari zen, eta Ducauk jotako saxofoi solo izugarriak zituen.
Disko horri esker, Euskal Herriko mugak gainditu zituzten. Frantziako Liberation egunkariak Bordelen emandako kontzertu baten gainean argitaratutako kritikak horrela zioen: "Aztertutako soinu akustiko eta elektrikoen paletan bilatzen saiatu dira, eta belarriak zabaltzeko gonbita egiten digute; desio artistiko perfekzionista bat sumatzen da". Bilboko El Correo Español egunkarian irakurria: "Gure aurrean dugu Euskadiko musikaren historiako oinarrizko diskoetako bat". Espainiako El País egunkariko musika kritikari Jose Manuel Costak rock bilduma baterako 200 disko funtsezkoen artean aukeratu zuen. Une horretan, Frantziako CBS diskoetxe handiak diskoa grabatzeko eskaintza egin zion taldeari; taldeak jarritako baldintzak onartu egin zituen, euskaraz abestearena barne, baina azken orduan taldea desegin zuten Ducauk eta Duhaldek. "Nire bizian ikusi dudan musika hondamendirik handiena da", esan zuen Errobiren Frantziako managerrak, Bernard Tavitianek.
Ametsaren bidea-k urteko diskorik onenari emandako saria jaso zuen Durangoko Liburu eta Disko Azokan, baina hala ere nahiko oihartzun txikia izan zuen, aurreko biekin alderatuta. Hori dela eta, hainbat urte geroago, 1994an, Joxan Goikoetxea akordeoi jotzaileak Ametsaren bidea-ren bere interpretazioa egin zuen zuzenerako prestatutako ikuskizun baten bidez. "Askotan gauza berrien bila gabiltza eta ateratzen direnean ez diegu kasu handirik egiten. Uste dut euskal musikaren baitan disko interesgarriena dela [Ametsaren bidea]. Lan horrek jarri zuen maila teknikoa, musikala eta artistikoa hamabost urtetan ez da gainditu eta ez da inoiz aipatzen", azaldu zuen Goikoetxeak. Aurrerantzean hartu beharreko norabideaz sortutako desadostasunek ekarri zuten Errobiren amaiera. Duhaldek bakarkako disko bat kaleratu zuen berehala, Errobiaren hegitik (Xoxoa, 1980), Errobiren garaitik idatzita zituen kantuekin, eta Ducauk, Gillesek eta Amorenak Xango osatu zuten, jazz garaikideko hirukotea. Geroago, Pariseko estudio batean lanean hasi zen Ducau, eta han grabatu zuten Errobiren azken diskoa, Agur t'erdi (Xoxoa, 1985), laguntzaile frantsesekin. Diskoetxeak proposatuta egin zuten diskoa, eta ez zuen harrera onik izan. Duhalderen arabera, "beste garai bat zen, rock erradikala zegoen pil-pilean, eta ez genuen ondo kalkulatu. Agian hori neurtzea ez da artista bati dagokiona. Atzera begiratuta uste dut disko hori ez genuela egin beharko; orduan konturatu ginen utzi genuen Errobi hura ez zegoela birsortzerik. Nahiko artifiziala zen dena eta oso eroso sentitzen ez zarenean hobe da beste gauza batzuk egitea" (6). Taldeak kontzertu bakan batzuk eman zituen diskoa aurkezteko, eta, ondoren, betiko desegin zen. 2003. urtean talde lapurtarraren diskografia osoa, CD formatuan eta birmasterizaturik biltzen duen kutxa argitaratu zuen Elkar diskoetxeak, eta 2011. urtean Duhalde eta Ducau berriz elkartu ziren Baionatik Bilbora jaialdian parte hartzeko, Ipar Euskal Herriko beste zenbait kantarirekin batera. Errobiren zenbait kantu eskaini zituzten Bilboko Euskalduna jauregian. Ondoren, 2012ko martxoan, Donostiako Kursaal jauregian errepikatu zuten emanaldia.

ERATU
2010. urtearen bukaeran Aitor Agirrek
(bateria), Joseba Luzuriagak (baxua eta koruak) eta Unai Olaldek
(gitarra eta ahotsa) Eratu sortu zuten. Ondarroa, Agurain eta Gasteizko
musikari hauek horren aurretik Laia, Xasta, Sortuz, Tubokaspi…
proiektuetan parte hartu zuten, eta power-trio formatu honetan aukera
aproposa aurkitu zuten maite dituzten estilo guztiak eta zabaldu nahi
dituzten mezuak landu eta eta plazaratzeko. Eratuk asko du metaletik,
rocketik eta baita pop edo zaindutako melodietatik.
ERASO!
Zarautzen (Gipuzkoa) 1996. urte bukaeran sortutako taldea da Eraso! Hastapenean Estigia eta Anestesia herrikideen ildo beretik thrash metal gordina jorratu bazuen ere, berehala hardcore eta rock alderako bidea hartu zuen. Erantzunik gabe (Mil A Gritos, 1999) aurreneko diskoan abiatu zen gipuzkoarren garapen musikal etengabea, eta gerora argitaratu dituzten beste lau diskoekin berretsi dute.
Eraso! (harridura ikurra barne) taldearen sorreran hainbat musikari izan baziren ere, laukote honek ekin zion ibilbideari: Sergio Ruiz (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Amaiur Cajaraville (baxua) eta Iñigo Beitia (bateria). 90eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren musika tresnei eragiten. Garai hartan, nu metal edo metal berriaren fenomenoak gogor jo zuen Ameriketako Estatu Batuetan, eta berehala zabaldu zen mundu osora. Hala ere, zarauztarrek gertukoagoak zituzten Anestesia eta Estigia, eta haien bide musikal berberari jarraitu zioten: thrash musikari. Hala, 1996an lehen maketa kaleratu zuten, Guztiaren arabera izenekoa. Abiadura handikoa eta primitiboa. Hilabete gutxira, baina, eta Iñigo bateria jotzailea behin taldean finkatuta, bigarren maketa atera zuten: Gaua. Sei abestiz osaturiko lan berri horrek harrera ona izan zuen. Gipuzkoako Diputazioak antolaturiko Gaztemaniak maketa lehiaketako finalean sartu eta kontzertu gehiago emateko aukera izan zuten. Erantzun ona ikusita, laukotea lehendabiziko diskoa prestatzen hasi zen. Horretarako, Mikel Kazalis (Anestesia, Negu Gorriak, 2 Kate, Kuraia) musikariarekin batera, Arrasateko Shot! estudioetan sartu ziren. Hasieran lau abesti grabatu zituzte, eta ondoren beste sei etorri ziren, disko luzea osatu arte. Erantzunik gabe (Mil A Gritos, 1999) Soziedad Alkoholika taldeak sorturiko diskoetxeak argitaratu zuen. Zarauzko metal taldeak beste urrats bat egin zuen garapen bidean. "Gure musikak indar eta sentiberatasun handia dauka". Aurreneko diskoa izateko, harrera polita izan zuen. Disko honetan, Aitor Abiok (Pi.L.T) eta Anarik kolaboratu zuten.
2001ean heldu zen Oraina eta geroa (Mil A Gritos). Horretan, Haritz Harreguy eta Mikel Kazalisen laguntza izan zuten Andoaingo Garate estudioan grabatzeko garaian. Azal zuri eta adierazgarri batekin batera, Eraso!-k bere musikari beste buelta bat eman zion, izaera galdu gabe. Delirium Tremens taldearen "Ikusi" kantuaren bertsio gordina bildu zuten disko horretan. Gerora, Zarauzko taldeak zenbait kontzertu entzutetsu eman zituen Euskal Herritik kanpo. Era berean, Slayer eta Machine Head thrash metal talde klasikoen gonbidatu gisa aritu zen, besteak beste.
2003. urtea iritsi bezain pronto, laukotea disko berri bati begira hasi zen lanean. Mikel Kazalisen Fidelenea grabazio estudio berrian sartu, eta handik Grisez bustitako egunak hirugarren lanarekin atera ziren. Kasu honetan, diskoetxez aldatu eta Metak zigiluak argitaratu zuen. Ondoren, beste kontzertu bira bati ekin, eta Austrian jotzeko parada izan zuten. 2004ko udazkenean, ordea, Amaiur Cajaravillek taldea utzi zuen (gaur egun Igelaren Banda jazz taldean jotzen du, Bixente Martinez eta Hasier Oleagarekin). Hori dela eta, taldeak etenaldi bat egin zuen beste baxu jotzaile bat topatu bitartean. Azkenean, Ander Izeta (Estigia, Nork?) musikari beteranoa batu zitzaien eta beste lan bat prestatzen hasi ziren. Azkeneko esperientzia onaren ondoren, grabazio lanak Fidelenean egin zituen berriz ere. Kontra (Metak, 2005) laugarren diskoa eboluzio baten puntu goren eta helduena izan zen.
Taldeak bi urte eta erdiz aurkeztu zuen diskoa zuzenean, 2010ean Bilbao BBK Live jaialdian parte hartu zuen, eta 2012n Ander Izeta Barricada taldean sartu zen, El Drogas abeslari eta baxu jotzailearen ordez. Hortaz, zazpi urte igaro ziren bosgarren diskoa kaleratu aurretik, Ez gara inoiz hilko (Bonberenea Ekintzak, 2012). Lan honetan, "sentiberatasunak eta gogortasunak bat egiten duten homogeneotasun batera" jo zuen Eraso!-k, taldekideen hitzetan. Zuzenekoetan ere aldaketa ekarri zuen disko berriak, aurrerantzean Sergio Ruizek gitarra jotzeari utzi eta abesteaz bakarrik arduratu baitzen.
ERGA OMNES (Ordizia)
Erga Omnes taldea Ordizia herrian sortu zen, 1992. urte inguruan, Potrotaino edota Anímese Martínez bezalako taldeen herri berberean. Hasieratik, Arik izeneko abeslari eta baxujole amerikar baten eraginez, ingelesez abesten hasi ziren, garai hartako grunge rockaren bidetik, Pearl Jam taldearena... Arik jauna bere ikasketak amaitu eta etxera joan zenean, Iñaki Munduate ordezkatu zuen. Honela, 1996. urteko maiatzean, Erga Omnes taldekoek bere bigarren maketa ekoiztu zuten, De Lucas estudioetan (Donostia), "The untouched man", "Mamic", "Shame", "Flower", "Remington stell" eta "Victor Hugo" kantuekin. Orduan, Xabier López (bateria), Jordi Fernández (kitarra), Iñaki Munduate (baxua) eta Joseba Basarte (ahotsa) ziren taldeko kideak.
1999. urteko abuztuan, Erga Omnes taldekoek Donostia Hiriko VIII. Pop Rock Lehiaketa irabazi zuten. Sariarekin bere lehen diskoa ekoiztu zuten, Azkarate estudioetan, Anjel Katarain jaunaren laguntzaz. Lau kantu ziren bakarrik, "Peregrin tuk", "Acrylic lemon", "Restless secret" eta "Visual". Garai hartan, hirukote bat ziren, Xabier López (bateria), Iñaki Munduate (baxua) eta Joseba Basarte (ahotsa ta kitarra). Zoritxarrez, taldeko bi kideen ikasketak zirela medio, taldearen ibilbidea kaxkartu omen zen.
Erga Omnes surgieron en Ordizia (Gipuzkoa, Europa) en 1992. En esa villa han surgido infinidad de grupos de pop rock desde los años 60. En un cambio de ciclo musical respecto a las anteriores orquestas (como la Orquesta Bolero), los grupos pioneros fueron Los Bostak, The Yennis, Los Yolos o Los Simbas. Posteriormente, llegaron otros como Potrotaino, Anímese Martínez o Erga Omnes. Esta dinámica prosigue, aunque, con dificultades debido a la típica falta de locales. Esta demanda dio vida a una asociación local, llamada Ordiziako Trobadore Alaiak, ya que, existiendo más de veinte grupos musicales en Ordizia, muchos se tenían que mudar a Beasain para poder ensayar.
Erga Omnes arrancaron como cuarteto y contaban con un bajista y cantante llamado Arik, un estudiante de intercambio norteamericano. En sus primeros temas apostaban por el sonido Seattle, por el rock grunge tipo Pearl Jam, tan.de moda entonces. Tiempo después, Arik dejó la banda y fue sustituido por Iñaki Rincón, hasta la posterior entrada de Iñaki Munduate. A partir de ese momento, la banda vasca se abre estilísticamente, aunque sigue cantando en inglés. En Mayo de 1996, Erga Omnes graban su segunda maketa, "Erga omnes", en los estudios De Lucas (Donostia). Eran 6 temas, "The untouched man", "Mamic", "Shame", "Flower", "Remington stell" y "Victor Hugo", donde se inclinaban hacia un rock difícil de situar, aunque con elementos melódicos grunges. La banda estaba formada por Xabier López (bateria), Jordi Fernández (guitarra), Iñaki Munduate (bajo) y Joseba Basarte (voz).
"Erga Omnes cuentan con un buen vocalista, así que cabe esperar que, con el paso del tiempo, definan mejor su lugar en la escena, de momento, han completado una maketa cargada de esperanza. La progresión del grupo es evidente, han conseguido un sonido limpio y a la vez punzante. Con ellos la melodía camina tranquila, pero siempre encuentra un tono áspero que la saca de la niebla. Erga Omnes demuestran altura y una personalidad poco frecuente entre nosotros. "Mamic" y "Victor Hugo", muy completa, son sus mejores canciones". (EGIN, Enero de 1997).
En Agosto de 1999, Erga Omnes ganaron el concurso VIII Pop-Rock Ciudad de San Sebastian. Con el premio, la banda graba su primer disco en los estudios Azkarate, con la ayuda de Anjel Katarain. Eran 4 cucos temas, "Peregrin tuk", "Acrylic lemon", "Restless secret" y "Visual", donde las melodías cercanas al grunge, daban paso a un sonido mucho más atmosférico y denso. En esa epoca, Erga Omnes eran Xabier López (bateria), Iñaki Munduate (bajo) y Joseba Basarte (voz y guitarra). Debido a que dos de ellos estudiaban fuera, la carrera del grupo se fue resintiendo.

Erga Omnes was a Basque indie rock band. They were from Ordizia (Gipuzkoa, Europa).
DISCOGRAPHY
1994. "Erga Omnes" (Demo)
1996. "Erga Omnes" (Demo)
1999. Erga Omnes
Suscribirse a:
Entradas (Atom)