domingo, 8 de diciembre de 2013

SINGLE

















SILIKONAY


SIETE BALAS


SUSTRAI BERRIAK

SINDROME DEL NORTE



Luis, kitarra
Jaime, baxua
Eugenio "Flako", baxua
Koldo, bateria
Jun, kitarra

1996. urtean, "Sindrome del norte" disko txikia ekoizteko, Carlos de Castro (Baron Rojo), eta Brigi (Koma) abeslariaren laguntza izan zuten naparrek. Sindrome Del Norte taldea banandu egin zen 90. hamakada bukaeran. Halera, 2014. urtean, hamabost urte pasa ondoren, berriz bueltatu ziren taula gainera kantu berriekin. Maiatzaren 2 gauean eskeini zuten bigarren aro honetako lehen kontzertua, Iruñea hiriko Errotxapea auzoko Zokoa tabernan, hain zuzen ere. Koldo (bateria) y Jaime (baxua) beteranoek Jun kitarrajole gaztea fitxatu dute, Flako eta Luis ordezkatzeko. Izan ere, Flako jauna El Drogas rock bandan aritzen bait da jotzen gaur egun.


El grupo rock Sindrome Del Norte surge a mediados de los años 90, en la comarca de Pamplona/Iruñea (Navarra, Europa). Eran cuatro musicos curtidos en diferentes bandas de la capital navarra, como Bajo Cero, Todo al Rojo, Talego Jim, Cuarto Creciente, Residuo... Y en este grupo cabían dos bajistas a la vez. Tras un año de ensayo graban cuatro temas para un mini disco en 1996. El maxi CD "Sindrome del norte" fue la tarjeta de presentación de la banda. Fue grabado en los estudios Sonido XXI durante cinco días, con ayuda de los célebres hermanos San Martin a los mandos tecnicos. Era una cuca mezcla de sonidos heavy rock, rap o funky y, entre las colaboraciones, destacan la voz de Carlos de Castro (miembro de Baron Rojo) y de Brigi (miembro de Koma). La foto de portada fue obra del señor Adolfo Lacunza, y la producción corrió a cargo del un popular bar de Iruñea, el bar Sua.

En 1996, la banda Sindrome del Norte fueron los ganadores del certamen Villa de San Adrian. Aunque un par de años despúes la cosa de detuvo. Así hasta que en el año 2014, cuando varios miembros regresan a los escenarios de nuevo. Inesperadamente, el 3 de mayo de 2014, Sindrome del Norte actuaba de nuevo. Fue en el bar Zokoa del barrio de la Rochapea (Iruñea). Y, tras 15 años de silencio, la banda navarra anunciaba tener nuevas canciones, con un sonido más punk rockero, que incluirán en un nuevo disco homónimo en 2015. Por esa época, "Flako" forma parte de la banda del célebre "El Drogas" (Barricada) y fue sustituido por el joven Jun.

SINDROME DEL NORTE (1996)

1. Indiferente
2. El idiota divertido
3. No pierdas el norte
4. Arrrrrrrh!
......................................................
Sindrome Del Norte is a basque rock band. They are from Iruñea/Pamplona (Navarre, Europe).

DISCOGRAPHY

1996. "Sindrome del Norte"
2014. Maketa /Demo
2015. "Sindrome del Norte"

SIROKA


SIOUX


SKAKEITAN


SKALARIAK











SKATU


SKALOPE


+

FUNDIZIYUE



FUNDIZIYUE...1994. urtean, Zikupa taldearen desegiteak ekarri zuen Fundiziyue-ren sorrera. Aitor Atxuiya, Irimo eta Ion Alberdiri, Manolo Jotakie eta Morgan (Irimoren anaia gaztea) batu zitzaizkien, eta boskote modura hasi ziren. Pop-rock doinuekin segitu zuten, iraganean bezala, eta asko luzatu gabe iritsi zitzaizkien lehen ekitaldiak eskaintzeko aukerak. Baita lehenengo lana grabatzeko aukera ere. Atxuiyak dagoeneko grabagailuari nahiko etekin ateratzen zionez, prestatuta zituzten kantak grabatu zituzten eta lan harekin Egin Txotx lehiaketako finalista izatera iritsi ziren. Orduan, Atxuiyak eta Morganek talde berri bat sortzeko, Fundiziyue uztea erabaki zuten, baina taldea alboratu aurretik azkeneko kontzertua eman zuten. Egin Txotx-eko lehiaketan finalista gelditu ziren talde guztiak Bilbon Etxebarria parkean elkartu ziren finalean. Irabazlea, Latzen izan zen.
1996. urteaan osatu zuten taldearen egitura berria: Irimok gitarrarekin segitu zuen, ahotsarekin Alberdik, bateri lanak Aitor Bengoetxea Ondarru-k egin zituen, baxu lanak Joxemai Larrañagak eta bigarren gitarra bezala Ion Iraeta aritu zen. Urte bertako udaran lokaleko beste hiru talderekin elkarlanean diskoa kaleratu zuten, eta lan horrekin Euskadi Gaztea irratiko lehiaketan entzuleen saria irabazi zuten. —‘Lau taldeok bidali genituen geure maketak, ea denon artean norbaitek gutxienez entzulearen saria jasotzen zuen’.— dio Irimok, hura gogoratzean. Entzulearen saria jasotzeak, Bilboko Kafe Antzokiko ateak ireki zizkion Fundiziyueri. Bertan, Velvet Crush taldearekin aritu ziren. Garai haiek izan ziren taldearen onenak, dudarik gabe; urte erdi inguruan ekitaldiz ekitaldi ibili ziren. Astero ez bazen, hamabostean behin Euskal Herriko bazterren batean izaten zuten kontzertua, eta zenbait astetan bi ekitaldi izatera iritsi ziren.
Sasoi oparo haien ondoren, taldea lokalean barneratu zen, disko berria prestatzeko asmoz. Nahiko luze joan zitzaien, ordea, disko hura prestatzetik kaleratzeraino. Baina lau urtez lokalean aritu eta gero, azkenean 2000. urteko Durangoko Azokan aurkeztu zuten lan berria. 24 kanta prestatu ostean, 12 aukeratu zituzten eta lokalean bertan, Atxuiyak eta Iosu Galtxak lagunduta, eurek ekoiztu zuten lan hura. Ondoren, Gaztelupeko Hotsak disketxearen bidez kaleratu zuten. Aipatu bezala, ia Euskal Herri osoan ibili ziren Fundiziyue taldekoak eta Azpeitian bertan ere behin baino gehiagotan jo zuten. Gogoan dute herriko ekitaldi haietako bat, gogoan izateko modukoa delako. "Behin Azpeitiko Udalak eta tabernariek antolatutako kontzertu batean beste bi talderekin jotzeko aukera izan genuen. Guri, ordea, azkenak izatea tokatu zitzaigun, goizeko hiruretan, eta hurrengo eguna lan eguna zenez, inor ere ez zegoen plazan; inor-inor ere ez".
Ez zen, ordea, hori sarri gertatzen zen zerbait. Horrela aritu zen taldea ondorengo urteetan, astero entseatu eta tartean behin kontzerturen bat eskainiz. Baina gauza guztiek izaten dutenez bukaera, Fundiziyueri ere heldu zitzaion berea. 2004. urtean taldeko Aitor Ondarru eta Ion Iraeta taldearen errutinaz aspertu egin ziren eta proiektu berri bati heltzea erabaki zuten. Haien hutsunea handia izango zela eta, guztien adostasunarekin erabaki zuten onena taldearen ibilbideari bukaera jartzea zela. Eta halaxe egin zuten.
Fundiziyuek argitaratutako lanak hiru maketa dira. Aipatu bezala, batekin Egin Txotx sarian finalista izan ziren eta beste batekin, berriz, Euskadi Gaztea maketa lehiaketan entzuleen saria irabazi zuten. Ondoren, taldearen lehen diskoa kaleratu zuten. Urrestillan grabatu ostean, Gaztelupeko Hotsak disketxeak azkeneko ukituak eman eta 2000 bukaeran kaleratu zuten.

OTSONDO 602


Pantxo Etxebere jauna afizioz abeslaria da, baina ofizioz artzain nafarra, Baztan aldeko Amaiur herriko seme kuttuna. 80. hamarkada bukaeran, "Pottoka" izen artistikopean nekazal giroa eta bere punk erritmoak uztartzen hasi zen, zozketa batean irabazitako diruarekin Fender gitarra elektriko bat erosi ta gero. 90. hamarkada hasieran, Pottoka jaunak euskal rock disko bilduma batean parte hartu zuen, SS-77 edota Kiowak rock taldeen ondoan. Geroago, Balerdi Balerdi taldeko kideen laguntzaz "La revoluzione della tradizione" (1992) disko txiki , baina oso dotorea, kaleratzea lortu zuen gure Pottoka.

1996. urtean, Pantxo jauna Otsondo 602 rock talde berria osatu zuen. Nafarroa Oinez´97 jaian jo aurretik, disko txiki bat ekoiztu zuten, "Otsondo 602". Pottokaren bi kantu zaharren bertsioak zekarren lan hura, adibidez, "Herri puta maitea" kantuarena. Iturri folk taldetik pasa ondoren, 2012. urtean, Pottoka jauna taulara itzuli zen doinu lasaiagoekin. "Garai batean rockeroa nintzen, orain doinu lasaiekin nator". Mikel Mujika Jorajuria jaunarekin Pottoka & Eskortz bikotea osatu ondoren, egunerokotasunari buruzko letra ederrak idatzi zituzten, "Pottoka & Eskortz" (2012) diskoan.

OTSONDO 602 (1996)

1. Nora zoaz?
2. Agur, herria
3. Kaliforniatik
4. Jai
 5. Martxa, neskak eta 68ºko edariak
6. Herri puta maitea



De voz muy característica, hálito punk y autodidacta, Pantxo Etxebere "Pottoka" es un cantautor proveniente de Amaiur, en el valle de Baztan (Navarra, Europa). Aunque su oficio es pastor de ovejas, Pottoka se dio a conocer con una versión del clásico "Ituringo arotza" dentro de un celebre disco de homenaje a Mikel Laboa, "Txerokee. Mikel Laboaren Kantak" (1989). Al poco tiempo, Pottoka apareció en otro disco compartido junto a tres bandas vascas del momento, "Julio Kageta/ Pottoka/ Kiowak/ SS-77" (1990). Fue editado por el sello Oihuka y Pottoka incluyó en aquel LP tres de sus primeros temas, "Herri puta maitea", "Martxa, neskak eta 68ºko edariak" e "Iturri".

Posteriormente, el sello navarro GOR se fijó en Pantxo, publicándole su primer disco como Pottoka, "La revoluzione della tradizione" (1992). Fue grabado con la ayuda de gente del grupo rock Balerdi Balerdi y contaba con siete temas fabulosos, "Nekatzaritza S.O.S.", "Muga dantza", "Ezin eziek", "La revoluzione della tradizione", "Miren ta bere maitea", "Etxekoandre" y "Gau goxoa". En 1993, Pottoka formó parte de un nuevo disco recopilatorio, "IKAratu beldurrik gabe", editado por la entidad social IKA a favor de la enseñanza del euskera. Su tema "I love you Cuba" destacaba junto otros temas bandas de rock de nivel, como Futs Indar, Patagonia, Balerdi Balerdi, Zarama, Txarrena o los míticos Lin Ton Taun.

En 1996, Pottoka funda una nueva banda, Otsondo 602, y graba con ellos "Otsondo 602" (1996), un disco que contenía un par de versiones punks de viejos temas de Pottoka, como "Herri puta maitea" y "Martxa, neskak eta 68ºko edariak". La banda Otsondo 602 también actuó en la fiesta de Nafarroa Oinez´97, ante cientos de jovenes, entre ellos un casi imberbe Gorka Urbizu (Berri Txarrak). Tras colaborar durante un tiempo con el grupo folk Iturri, en octubre de 2010, Pantxo "Pottoka" regresó de nuevo a los escenarios para conmemorar su vigésimo aniversario dentro de la escena rock euskaldun. Por ejemplo, Pottoka ofreció una de sus actuación en la vieja cervecería Onki Xin (Pamplona/Iruñea). Durante ese concierto, Pantxoa recordó viejos temas de Pottoka, además de tocar algún que otro inédito. También se pudieron escuchar cucos hits como "Nora zoaz?" (dedicado a los inmigrantes), "Langiletuen filosofia", "Kaliforniatik" (versionada por la banda punk navarra Banda Batzoki), "Xorroxin Irratia", "Nafarroaren Eguna", "La experimental apología del tabaquismo" o "Ur".

http://www.badok.eus/euskal-musika/pottoka



Pantxo Etxebere "Pottoka" is a very peculiar Basque folk punk singer. He born in Amaiur (Navarre, Europe), and was member of Otsondo 602 band.

DISCOGRAPHY

1989. "Txerokee, Mikel Laboren kantak"
1990. "Julio Kageta/Pottoka/Kiowak/SS-77"
1992. "La revoluzione della tradizione"
1996. "Otsondo 602"
2012. "Pottoka & Eskortz"


TIOBIBO



TIOBIBO... 90. hamarkada bukaeran sortu zen Tiobibo taldea. Beste zenbait talde bezala, Tiobibo ere gainbehera zetorren beste talde batetik sortutakoa da, Zilbor Hesteak taldetik, hain zuzen. Aitor Atxuiya taldeko gitarrajoleak, Zilbor Hesteak taldearen desegitea iritsi eta pixka batera, bere anaia Asierrekin taldea sortzea erabaki zuen. Baterijole berri bezala, Xuban Elortza ariko zen, eta bigarren gitarra eta ahots gisa, Ibon Odriozola (Signakulumen ibilitakoa). Ibon bera Zilbor Hesteak-en sorreran ere taldekide izan zuten. Beraz, taldearen aurreneko pausoak emateko, Zilbor Hesteak-en sorrerako kantuei heldu zieten.

Laster konposatu zituzten, ordea, euren lehen kantak, eta 2000. urtean etorri zitzaien lehen emanaldia eskaintzeko aukera; Azpeitiko plazan, hain justu. Ez zen bakarra izan. Nahiz eta Tiobibo ez den izan inoiz oso kontzertu zalea, eduki zuen emanaldi gehiago egiteko aukera. Horren adibide, Azpeitian 2000ko Kilometroen barruan eskainitakoa. Orduan, Fundiziyue taldearekin batera, Goenako kanpan egokitutako gunean aritu ziren igande goizez, eta kontzertu guztiak bereziak izaten badira ere, Kilometroak jaialdiko hura bai izan zela berezia, beraien ustez. Ibonentzat bereziki, bere emazte Nagore Azpiazu lehendabiziko haurra izateko zorian zegoelako. —‘Nahiko larri egon nintzen orduan. Nagoreri begiratzen nion eta han zegoen tripa handiarekin. Justu-justu ibili ginen, hurrengo goizean izan ginelako guraso’.— gogoratzen du Ibonek.

Hilabete gutxira Ibonek berak, lana zela medio, taldea utzi egin behar izan zuen berriro. Abeslari postua hutsik gelditu zen horrela, baina ez luzarorako. Izan ere, Eusebio Beloki izan zen berehala mikrofonoari heldu eta abesten hasi zena, Zilbor Hesteak garaian bezala. Belokirekin batera, Gorka Alberdi azkoitiarra ere batu zitzaien, bigarren gitarrista modura. Baina aldaketak hasten direnean zaila izaten denez gelditzea, Xubanek bere bateri postua utzi egin zuen, Robertori utzi ere. Horrela, taldea bigarren aldiz finkatuta gelditu zen. Ez denbora askorako, ordea. Gorkak eta Aitor Atxuiyak bide berriei heltzeko asmoz, taldea utzi egin zuten berehala. Gauzak horrela, taldeak ibilbidea bukatutzat jotzea erabaki zuen. Baina hilabete batzuk lehenago euren lehen lana kaleratu zuten: Domestik. Denbora askoan eduki zuten labean, ukitu ugari eman zioten, baina azkenean behintzat, disko horrek ikusi zuen argia.

SKUNK


Hendaian (Lapurdi) 1990ean sortutako ska-reggae-punk taldea da Skunk. Euskal Herriko talderik nazioartekoenetako bat da, Frantzian, Quebecen, Bretainian, Alemanian, Libanon eta Ipar Irlandan jo baitu, besteak beste. Sei disko kaleratu ditu, euskara du hizkuntz nagusia kanturako, baina gaztelania, frantsesa, italiera eta ingelesa ere erabili ditu, eta bostehundik gora kontzertu eman ditu.

Skunk 1990ean sortu zuten Hendaiako lau gaztek, eta lehen urteetan punk doinuak jorratu zituzten. Bost urte geroago haize atala sartu zen, eta horrela hasi ziren reggae, ska eta punk musikak nahasten. Ipar Euskal Herriko zenbait taldek sortutako ZTK (Zimako Talde Koordinakuntza) elkartearen bidez argitaratu zuten lehen diskoa, Eh beh, ze pasatzen da?? (1996), eta "Argi gogoan" kantuari esker hasi zen ezagun egiten Skunken izena, hala Ipar Euskal Herrian nola Hego Euskal Herrian, talde askok lortzen ez dutena. Urte berean Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jairako kantua sortzeko enkargua jaso zuen. Orduz geroztik musikari ugari pasatu dira taldetik, baina taldekide kopurua ez da sekula zazpitik jaitsi, batzuetan 11 ere izateraino. Estiloak nahasteko eta agertokian jarduteko moduagatik, Mano Negra izan da taldearen erreferentzia nagusia; hain zuzen, Mano Negra illegal omenezko disko bilduman parte hartu zuten, "Indios de Barcelona" kantuaren moldaketarekin.

Ez da harritzekoa, beraz, Esan Ozenki diskoetxeak arreta jarri izana euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez abesten zuen taldean. Lankktalo (1997) Kaki Arkarazorekin grabatu zuten, eta segidan Euskal Herritik kanpora jotzen hasi zen: Bretainian, Katalunian, Belgikan, Italian, Ipar Irlandan... Halaber, izen handiko artistekin partekatu zituen agertokiak: Laurel Aitken, Sargento García, Lee Perry, Mad Professor, Tagada Jones, Def Con Dos, Kargols, Voodoo Glow Skulls... Esperientzia ugari izan ostean, estudiora itzuli zen taldea, Enbata (Esan Ozenki, 1999) hirugarren diskoa grabatzeko, berriz ere Kaki Arkarazorekin. Taldearen izpiritu nazioartekoak eta taldekideen jatorri ezberdinek hibrido musikal berezia sortu zuten beste behin, reggae, ska, hardcore, jazz, hip hop, raï eta Hungariako musika zingaroa nahastuz. Kolaboratzaileen artean, Beñat Axiari eta Bordeleko Rageous Gratoons taldea zeuden. Hitzetan berriz, umorea, kritika, ironia eta konpromezu soziala ageri zituzten.

Taldearen sorreraren hamargarren urteurrena ospatzeko, zenbait ekimen abian jarri zituen Skunkek. Skunk Diskak zigilua eta banatzailea sortu zituen, aurrerantzean bere lanak ekoizteko. Hala ere, diskoak beste diskoetxe baten lizentziarekin argitaratu izan ditu, Espainiako zein Frantziako estatuetan. Zigilu propioa zabaltzeko, Skunk #1 bilduma (2000) kaleratu zuen, bitxikeriez eta argitaratu gabeko kantuez osatua. Euskal Herria Zuzenean jaialdirako 1999an egindako kantua, The Clash taldearen "Kontrol osoa", eta Laurel Aitken jamaikarraren kolaborazioa dira horietako batzuk. Horrez gain, Quebecen eta Libanon aritu zen jotzen 2000ko ekainean.

Hasieratik aldaketa ugari izan dira Skunkeko taldekideen artean, baina bizkarrezurra berbera izan du: Kristof Saint Georges (baxua), Rafa Rodrigo (gitarra, ahotsa) eta Filipe Aldako (tronpeta). Hala ere, Rafa Rodrigo Willis Drummond taldean ari da gaur egun. Halaber, Iban Rusiñolek The Sparteens sortu du.

Hurrengo lana, Kinki (Metak, 2002), Belgikan grabatu zuten, Andre Gielen soinu teknikariaren estudioan. Skunken ohiko nahasketa eskaintzen du laugarren disko horrek, ska, reggae, punk eta rock-and-roll doinuak biltzen ditu, eta, bilakaera antzematen bada ere, estiloz sailkaezina izateko joerari eutsi zion taldeak. Italieraz abestutako kantu bat dago, "Ti amo ancora", eta, han, amodioa ez ezik, faxismoaren hedapena, Batasunaren legez kanporatzea eta bestelako gaiak ditu hizpide.

Beste bost taldekide sartu ziren Giltzak (Gor, 2004) diskoaren grabazioan. Aurrera jo eta ateak ireki beharraren ideia adierazi nahi izan zuten izenburuan. Ezohiko soinu teknikari batekin grabatu zuten, Karlos Osinagarekin (Kashbad, Lisabö), eta, ohi bezala, ska, reggae, punk, rock, hardcore eta ekialdeko doinuak batzen ditu. Lan hori aurkezteko Suitzan eta Belgikan aritu zen taldean, Euskal Herrian ez ezik. Hala ere, gero eta gehiago dira kanpoan eskaintzen dituen emanaldiak.

Skunk Diskaken azken argitalpena International Reggae Martxaska bilduma bikoitza (2005) izan da. Skunkekin lotura duten nazioarteko 36 talde biltzen ditu, besteak beste, The Special Guest (Berlin), Persiana Jones (Torino, Italia), Antidoping (Mexiko), 99% FAT (Melbourne, Australia), Inadaptats (Katalunia), The Moon Invaders (Belgika)....



CABEZAFUEGO


Iñigo Cabezafuego naparraren kanta bat, azken 15 urteko euskal musikaren pizgarria den gizona, Mermaid, Basque Country Pharaons edota Bizardunak bezalako talde dotoreetan ibili ta gero.

http://soycabezafuego.bandcamp.com/
........................................­...................
Una canción del gran músico navarro Iñigo Cabezafuego. Esta vez, el señor Iñigo se lanza en solitario, añadiendo así un nuevo capítulo en su ya dilatada trayectoria que incluye nombres como Mermaid, Atom Rhumba, Bizardunak o Royal Canal. Tras el fin de estos últimos y debido a las dificultades de mantener una banda de rock en estos días de crisis y saqueo público, el artista navarro se ha decidido a comenzar esta nueva aventura en la que se defenderá en solitario incluso en el directo, en una propuesta similar a la que venía haciendo últimamente con Royal Canal como dúo. 

ROYAL CANAL... https://www.youtube.com/watch?v=ARFkfuJrw3k

"En Euskalherria se habla de muchas cosas, y no solo del tema del conflicto armado, aquí hay conciencia de muchos aspectos que nos atañen como trabajadores, o como ciudadanos. Pero enseguida nos tildáis de etarras en el resto del país. Un ejemplo: en un puto foro de estos de rockeritos, una vez hable del negocio de los escoltas, de los millones gastados en algo totalmente innecesario y vamos, "mi madre puta" era lo mas suave que me decían. Como miembro de Black Lagun y de Bizardunak, me siento en la obligación de tocar esos temas, soy navarro y tengo 500 años de razones para meterme con el Estado español y sus próceres, tanto en temas territoriales, como económicos y sociales. Para mí la independencia es decir no a tocar en según qué sitios. La música para nosotros es lo que rige y ha regido siempre nuestras vidas. Somos fans de la música, y como tales, no queremos quemarnos tocando en fiestas patronales donde solo le gustamos al concejal de cultura que se compra la Rock Deluxe. Trabajamos para que esto siga siendo un hobby, para no ser putas con problemas de alcoholismo. Cuanto más nos paguen mejor, por supuesto, pero en este país, ser músico profesional, para mí sería morir en vida. Está bien quejarse de tu curro, por eso la música siempre será para nosotros diversión. "

SOAK


"Kaos" (Album)

SOAK se define como una banda de Punk Rock corrosivo, con sede en la comarca del Morrazo Pontevedra (Galizia). Esta banda tiene historia, arranca hacia el año 1989, con el nombre de KAOS. 

SONORA CARIBE / SONORA CANDELA



Sonora Caribe euskal saltsa taldearan kantu bat, beraien single batean topatua. 1991. urtean ekoiztu zuten, Kaki Arkarazo jaunaren laguntzaz, IZ zigiluarentzako.

Rafa Villafaña, ahotsa
Iñaki Sebastian, kongak
Felix, tinbalak
Juanjo Falcon, baxua
Karl Pipkin, teklatuak
Jose Javier Gomez de Segura, tronpeta
Mikel Valcarlos, tronpeta
Satur Babon, saxoa
Juanan Diaz, tronboia
Carlos Hipolito, tronboia
Jose Luis Aristi, tronboia

80. hamarkada bukaeran, Sonora Candela izeneko saltsa orkestra bat sortu zen Donostia inguruan. 1990. urtean, Sonora Candela taldeko kideak disko dotore bat kaleratu zuten, IZ diskoetxearen bitartez, "Sonora Candela" (1990). Bertan, bederatzi kantu eder bildu zituzten, Ruben Blades edota Willie Colon bezalako artista handien bertsioak pare bat barne. Sonora Candela talde handia izan zen eta, denboran zehar, hamaika kide desberdin pasa ziren. Gehienak, Euskal Herrian ibilitako musikari ezagunak omen ziren. Adibidez, Satur Babon, Jimmy Bidaurreta, "Chepito" Garcia, Anjel Valdes edo Aitor Diez (Madarikatuak taldeko abeslari ohia). Ondoren, Sonora Candelako zortzi kideek banda utzi eta Sonora Caribe izeneko beste banda berri bat eratu zuten. Bertan, Willie Colon, Antonio Machin, Jhonny Pacheco eta Celia Cruz artisten bertsioak egiten zituzten arren, kantu propioak ere konposatu zituzten, "Olor a cuero" edota "Candida". IZ zigilupean, Sonora Caribekoek disko txiki bat ekoiztu zuten 1991. urtean, Kaki Arkarazo jaunarekin.
............................................................................
Una canción de la orquesta vasca Sonora Caribe. El single "Sonora Caribe" fue grabado con la ayuda del gran Kaki Arkarazo, bajo el sello IZ, en 1991.

A finales de los años 80, en plena resaca del punk y el rock radical vasco, una banda llamada Sonora Candela surgió en la zona de Donostia (Gipuzkoa, Europa). Ofrecían salsa y otros ritmos caribeños, algo diferente a los que entonces predominaba en la escena del País Vasco. Fueron unos pioneros en desarrollar un repertorio salsero y cubano, aunque, su génesis fue una banda donostiarra llamada Los Bárbaros del Ritmo, seguramente, el primer grupo vasco de percusión latina. Sonora Candela sufrió bastantes cambios de formación, debido, quizás, a su enorme heterodoxia interna. Pero la banda reunió a un formidable y amplisimo conjunto de artistas, algunos proveníentes de bandas rock vascas como M-ak (Anjel Valdes), Jotakie (Carlos Hipolito), Les Mecaniciens (Jose Luis Aristi y Satur Babon), Kortatu (Juan Antonio Diez, Jose Javier Gomez de Segura y Mikel Valcarlos) o Madarikatuak (Aitor Diez).

Tambien pasaron por Sonora Candela, el señor Jimmy Bidaurreta, un nombre clave de la escena vasca (Orquesta Javi P3z, Makala), el austriaco Reinhard "Renato" Valeruz (Moliendo Café, Erreka, Kursaal, Golden Apple Quartet o Big-Band Jazzaleak) o el bajista Juanjo Falcon (componente de los muy reivindicables Mo´Mau). En 1991, ocho miembros de Sonora Candela, Rafa Villafaña (voz), Karl Pipkin (teclados), Satur Babon (saxo), Juanan Diaz (trombon), Carlos Hipolito (trombon), Jose Luis Aristi (trombon), Jose Javier Gomez de Segura (trompeta) y Mikel Valcarlos (tronpeta) dejaron la banda para crear otra nueva, Sonora Caribe. Versionaban temas de Willie Colon, Antonio Machin, Jhonny Pacheco o Celia Cruz, aunque, tambien compusieron muchos tema propios, como "Olor a cuero" o "Candida". Posteriormente, el músico vascodominicano Rafael Villafaña lograría una extensa carrera salsera.

SONORA CARIBE (1991)

1. A Baracoa me voy (cover de Antonio Machin)
2. Estoy rezando por ti (cover de Willie Colon)
.........................................................................
Sonora Caribe was a salsa and latin music Basque orchestra. They were from San Sebastian/Donostia (Gipuzkoa, Europa).

DISCOGRAPHY

1991. "Sonora Caribe"

SOLBENZIA ZERO

.

Txabarri, ahotsa
Iñigo, kitarra
Txandi, bateria ta ahotsa  
Txupa, baxua
David, kitarra

Solbenzia Zero
rock talde naparra gazte bizi batzuk sortu zuten Lerin herrian, 90. hamarkada erdian. Heuren kezkak punk rock doinu zaratatsuan eta letra alai, baina zorrotzekin, plazaratzen zituzten. "¡¡Se sienten, coño !!" (1996) izeneko maketa ekoiztu ondoren, 1997. urtean, CD dotore bat kaleratu zuten. Bertan, 12 kantu bildu zituzten "No le des más vueltas" lanean. Nafarroa eta Errioxa aldean nahiko entzunak izan ziren, "Leringo jaiak", "Ke se vayan" edota "Leringrado" kantuak. Behin batean, Txandi jaunak, taldeko bateria eta ahotsa zenak, bigarren diskolan bat egiteko gogoa zutela adierazi omen zigun. Azkenean, bigarren lan hura ez zen suertatu, zoritxarrez. Jadanik, Txandi jauna ez dago gurekin mundu honetan, baina bere ahotsa berriz entzutea zirrara bizia sortzen du. Txandi in memorian... ¡¡KE SE VAYAN!!



Solbenzia Zero fue, sin duda, el grupo de rock más grande de Lerin y toda su comarca. Surgidos a mediados de los años 90, eran unos chavales navarros que supieron plasmar de una forma sencilla, pero muy pegadiza, muchas de sus dudas existenciales y de sus intereses más vitales. Se autoeditaron su primer album, "No le des más vueltas", grabado y mezclado en los estudios Sonido XXI (Esparza de Galar), en los días 19, 20 y 21 de Abril de 1997. Ya desde la misma portada, con todos esos tornillos y rodamientos, se reflejaba muy bien el humor y la ironia fina que destilaban en muchas de sus letras. Eran doce temas de punk rock, en la estela de sus paisanos los míticos Piperrak, y conectaron bastante bien con la peña, sonando bastante en radios libres de Navarra (Zarata Irratia) o La Rioja. Las cinco últimas canciones del CD se recuperaron de la primera maketa del grupo, "¡¡Se sienten, coño!!", grabada un año antes (en Abril de 1996).

Segun nos llegó a comentar una vez el propio Txandi, eterno bateria y voz del grupo, hubo la intención de grabar algun segundo disco, pero, por desgracia la cosa no cuajo. En 2005 esta banda navarra se reunio de nuevo para darle un emotivo concierto de homenaje al desaparecido Txandi, "buen cantante y mejor persona". Sin duda, la estrella roja de Leringrado resiste, sus cinco puntas bien afiladas no se rinden...


NO LE DES MAS VUELTAS (1997)

1. Transición
2. Hijos de la demencia
3. Sesam Street
4. Prensación de vivir
5. Leringo jaiak
6. Inkisizión
7. ¡Ke se vayan!
8. Mundu nazkantea
9. Un día más
10. ¡Sal del montón!
11.  E.U.R.O.P.A.
12.  Leringrado

¡¡SE SIENTEN COÑO!! (1996)

1. Mundo nazkantea
2. ¡Me kago en el kopón!
3. Un día más
4. ¡Sal del montón!
5. E.U.R.O.P.A.
6. Leringrad


Solbenzia Zero was a amazing punk & rock band from Lerin (Navarre, Europe).

DISCOGRAPHY

1996.  "¡¡Se sienten, coño!! " (demo)
1997.  "No le des más vueltas"