Danel Eizagirrek eta Nestor Landaribarrek osatzen dute 'Tunnel 483'
musika taldea. Sufjan Stevens, Ben Harper, QOTSA,
Miles, Curtis Mayfield, Mano Negra, Devendra Banhart, Brant Bjork, FLC,
Isaac Hayes, KYUSS, Tom Jones, Pearl Jam.. eragin luze bat dute.
El grupo Tunnel 483 se empezó a
construir hace 5 años, cuando Nesta y Danello, abandonando sus
anteriores proyectos, (The Zoombers, Nego D..Haizea), se lanzaron a
tocar en la calle / pasosubterráneo/ Tunnel en formato acústico. Animados
por este cambio, graban su 1ª demo en Allowa, y tras la gran acogida por
parte de la familia y algunos koalas, dan unos conciertos en directo.
Es entonces cuando conocen a Txals Gomez, que se les une con su saber
star, su bajo, y su contrabajo. Con este nuevo formato de 3 en 1, graban
su 2ª demo en El Rancho de Lemoa, y siguen su caminito al infierno. La
última incorporación fue la de Peil Champs a la bateria, proveniente de
los Dirties. Ya como cuarteto, graban en los estudios Estoldak de Berriz
su 3ª demo, producido por Migel Alonso y con Mikel "Bender" Trabudua a
los teclados. Tanto la familia como cierto sector extremista de los
koalas del mundo, se han quedado satisfechos, que es lo que vale.
Desde finales de 2012 varios habituales de la escena musical de Pamplona (Nafarroa, Europa) y que han militado en cucos grupos como Las Culebras, Black Lagun, Tristessa o los Reina Republicana, unen sus fuerzas en el nuevo proyecto JUAREZ, que transcurre entre canción de autor, psicodelia y ruido rock.
Cristina Sixtina - Guitarra y voz Jose Capilla - Guitarra y voz Hispano Rodriguez - Bajo Iñigo Maya - Batería Ibai Flores - Sintetizador
Txaiñas talde naparraren kanta bat, beraien "Desactiva tu conciencia" diskotik. 1999. urteko otsailean ekoiztu zuten, Sonido XXI estudioetan. Txaiñas rock taldea Berriozar herrikoak ziren.
El grupo rock navarro Txainas grabó el álbum "Desactiva tu conciencia" en los estudios Sonido XXI (Esparza de Galar), en Febrero de 1999. Txaiñas eran de la animada localidad de Berriozar (Nafarroa, Europa) y ya tenian una maketa homonima, "Txaiñas" desde 1997. Años después, Míchel (batería) y Txema (guitarra), dos miembros del grupo, anteriores a la grabación del disco "Desactiva tu conciencia", formarían otro grupo llamado 57 Grados.
Lapurdin sortu zen Txakun folk rock taldea, 1991n. Musika tradizionaletik abiatuta, euskal rock modernoa jorratu nahi izan zuen, eragin ugari barneratuz, folk irlandarretik dantzarako doinu elektronikoetaraino. Musika tresna tradizionalak (txalaparta, gaita, txirula...) eta rock taldeenak uztartu zituen, dantzarako musika egiteko. Ipar Euskal Herrian rocka aitzinatzeko ZTK elkartearen sorreran parte hartu zuen, beste talde batzuekin batera. Hiru disko luze eta Lau Behi taldearekin partekaturiko EP bat kaleratu zituen zazpi urteko ibilbidean.
Hazparne, Itsasu, Miarritze, Urruña eta Donibane Lohizuneko bost gaztek sortu zuten Txakun, 1991. urtean: Daniel Ondikola (bateria), Patxi Arotzarena (ahotsa eta gitarra; 2011ko urriaren 3an zendu zen), Paxkal Indo (sintetizadorea, flauta, txirula eta ahotsa), Txomin Larronde (ahotsa eta baxua) eta Mixel Moussou (eskusoinua). Paxkal Indo eta Txomin Larronde Bizkarrezurra folk irlandarreko taldean ibilitakoak ziren aurretik. «Inportazioko musika» baztertu eta «Euskal Herriko barruko musika» landu nahi zuen Txakunek, musika tresna tradizionalak (eskusoinua, gaita, txirula, txalaparta...) eta rock taldeenak (bateria, gitarra, baxua, teklatuak...) erabiliz, Irlandan The Pogues taldeak jorratutako bidetik. «Asko maite dugu gaitaren soinua distortsionatutako gitarra batekin, eta zertarako ez txirula funk kantu batean... Musika mailan ez gara mugatzen eta erran dezakegu gure instrumentu zaharrak ez ditugula mugatu nahi ere... » (1). Beñat Zozaia baxu jotzailearekin taldea zazpikote bihurtu zen -ondorioz, Larrondek baxua utzi eta gitarra hartu zuen-, eta 1993an bere lehen diskoa autoekoitzi zuen, Zapatak ari ziren, hamar kantukoa.
ZTK (Zimako Talde Koordinakuntza) elkarteak sorturiko Iparretarock labelak argitaratutako lehen diskoa izan zen. Diskoa grabatu aurretik saldutako harpidetzen bidez jasotako diruarekin argitaratu zen diskoa. Diskoaren liburuxkan azaldu zutenez, «lehen produkzio horrek, diru gutxirekin eginik ere, erakusten du disko osoa egiten ahal dela Iparraldean... Gure helburua, euskal rock taldeen arteko loturak azkartzea eta horien promozioaren segurtatzea, ikusiz oraindik ez dagoela gisa horretako eraikidurarik». Txakunez gain, Mister Saguak, Txingoma II, Tagada, Mikelats eta IX taldeek sortu zuten ZTK.
Diskoa kaleratu eta gero, Zozaia Sustraia taldera joan zen, eta Xabi Chabagnonek ordezkatu zuen aldi batez; azkenik, Matthieu Haranbourek (King Mafrundi) hartu zuen baxua. Halaber, Kittof Amorenak Moussouren lekua hartu zuen. Orduan ezagutu zuen Txakunek bere garairik egonkorrena. Kontzertu kopurua handitu zen, gehienetan herrietako jaiak girotzeko deitzen zituzten, eta maiz emanaldietan inprobisatutako zatietatik sortzen zituzten geroago kantu berriak. IZ diskoetxea prest agertu zen taldeari diskoa argitaratzeko. Hain zuzen, Jama Larreburu (Minxoriak) IZko arduradun izendatu ostean, Ipar Euskal Herriko zenbait talderekin harremanak hasi zituen diskoetxeak, eta Euskal Herrian ez ezik Frantzian eta Espainian ere haien diskoak banatzeko estrategia abiatu zuen.
Mila sagarroi bide bazterrean (IZ, 1995) izan zen Txakunen bigarren diskoa. Jean Lou Corrihons Minxoriak taldeko gitarrista ohiak eraman zuen zuzendaritza artistikoa, eta kolaboratzaile ugari izan zituen taldeak: Mixel Etxekopar, Fredo Arrabit, David Arriola... Doinu aldetik ere askotariko lana da, reggae, folk, funk, rap eta herri dantzak entzun baitaitezke diskoan. Hitzetan, berriz, euskal mitologiaren eta historiaren aipamen ugari zeuden: "Santxo Azkarra lo dago", "Bele Inquisidore", "Akelarrean dantzan"... Lanak arrakasta izan zuen, eta Hego Euskal Herrian ezagun egin zuen taldea.
Hurrengo urtean, Lau Behi taldearekin partekatutako EPa argitaratu zuen, udan entzuna izateko asmoarekin: Merke & ona (IZ, 1996). Talde bakoitzak hiru kantu grabatu zituen. Jatorrizko taldekideetako bik -Arotzarena eta Ondikole- eta Matthieu Haranbourek taldea utzi zuten, eta haien ordez Thierry Arribehaute (gitarra), Martial Schlafang alsaziarra (bateria) eta Didier Etxeberria (baxua) sartu ziren. Taldeak soinua gogortu egin zuen, folketik urrundu eta rock-and-rollera gehiago hurbilduta, eta hiru kide berrien ekarpenak beste kolore bat eman zion emaitzari. Izan ere, Txakunen ezaugarrietako bat zen taldekide bakoitzaren eraginetatik elikatzen zela taldearen musika.
Hortaz, hurrengo lana ere ezberdina izan zen, aldaketak gertatu baitziren taldean berriz ere. Bixente Iriart (baxua), Frederic Chanbon (perkusioa, King Mafrundi) eta Vicent Thomas (bateria) taldekide berriekin grabatu zuen Arratsa barroka (IZ, 1997), Txakunen estudioko azken diskoa. Ingalaterrako musika elektronikoaren techno doinuak, reggae eta dub eraginak barneratu zituen zazpikoteak lan honetan. Teknikoki oso lan zaindua izan zen, bi estudiotan eta hiru soinu teknikarirekin grabatua. Horrez gain, Bixente Iriartek landutako CD-ROM formatuan kaleratu zen, taldearen historia, diskografia eta bestelako datuak bilduta.
Txakun desegin eta gero, Txomin Larrondek Txo! egitasmoa plazaratu zuen, musika elektronikoaren ildotik. Harrapa airea (Agorila, 1999) izan zen haren bakarkako lehen diskoa. Lan horretan, besteak beste folk, rock, funk, reggae, techno, rap eta jungle doinuak ondu zituen, ordenagailuaren eta beste musikari batzuen laguntzaz: Olivier Larronde, Xabier Solano (Etzakit, The Solanos, Esne Beltza), Philippe Bouthemy (King Mafrundi), Kittof Amorena... Hitzetan, umorea, gogoeta eta kexa agertu zituen Larrondek. Gaur egun Malkoz izeneko egitasmoan ari da. Txakuneko beste burua, Paxkal Indo, txalapartari lotutako ibilbidea egiten ari da Kalakan hirukotean. Halaber, Seaska elkarteko lehendakaria da 2008ko urtarrilaz geroztik.
Turistas Belgas rock taldea Iruñerriko lau musikari gazte osatzen dute. Pop ilun edota garage rock egiten dute, surf eta sikodelia ikutuekin nahasturik. Los Bichos, El Columpio Asesino, Virüs, Los Roslis, Reina Republicana bezalako talde naparren bidetik, beraien behen disko txikia aurketzu dute 2014.urtean. Lau kanten produktorea Iñigo Perez Artieda jauna izan da, Tremenda Trementina edota J´aime taldeetako kide ohia. Abestien letrak Veronica andreak idatzi ditu, Almanaque Zaragozano taldeko kidea eta napar artista ezaguna. Taldeko baxujolea, berriz, Hoey & The Mussels, edota Luz de Cruce taldeko Patxi Antón jauna da.
Turistas Belgas es otra banda de surgida de la cuca cantera navarra de pop oscuro, como Los Bichos, El Columpio Asesino, Virüs, Los Roslis, Reina Republicana... Turistas Belgas esta formada por cuatro músicos, el guitarrista Jorge Secades, el productor y batería Iñigo Perez Artieda (excomponente de Tremenda Trementina o J´aime), la artista y letrista Verónica Eguaras (componente tambien del grupo Almanaque Zaragozano) y el señor Patxi Antón (ex componente de los reivindicables Hoey & The Mussels y los noventeros Luz de Cruce). El sonido de su primer trabajo se mueve entre el rock garage, la psicodélia y el pop afilado, pero sus curiosas letras, tan cercanas como surrealistas, consiguen equilibrar el tono general. Cuatro temas que sirven para ir abriendo boca.
TURISTAS BELGAS (2014)
1. Rappel y Aramis
2. Los bichos y el amor
3. Niña mutante
4. La calva de la muerte
Turistas Belgas is a rock band from Pamplona/Iruñea (Navarra, Europa). They recorded their debut Ep in 2014.
Txomin Artolak txikitatik entzun zuen musika iparramerikarra, Elizondoko (Nafarroa) base amerikarrean lan egiten zuten auzokoak zirela medio. Horrela ezagutu zituen Elvis Presley eta twist musika. Ama Iparraldekoa izanik eta mugan bizi izanda, Artolak beti eduki du harreman berezia Iparraldearekin, eta bertan bizi da egun. Frantziako aldizkari eta irratien bidez deskubritu zuen The Beatles taldearen musika. Gitarra elektrikoa erosi, eta ingelesez zein frantzesez aritzen zen pop taldea osatu zuen 1962an. Hainbat emanaldi arrakastatsu eman zituzten Bidasoa aldean.
Aita arrantzale eta idazle zuen, eta haren bidez jarri zen harremanetan euskal kantagintzarekin; Mixel Labegerie entzuten hasi zen, eta euskaraz ere kantuak egin zitezkeela jabetu zen. Garai bertsuan, Bob Dylan eta folk musika deskubritu zituen, eta bi munduak uztartzeko modukoak zirela otu zitzaion. 1966an Ez Dok Amairuk emanaldia egin zuen Irunen, eta txundituta geratu zen. Batik bat, tradizioa eta eragin garaikideak uztartzeko modu naturalak txunditu zuen. Handik aurrera harremanak eduki zituen Ez Dok Amairuko hainbat kiderekin, eta euskaraz kantatuko zuela erabaki zuen.
Folk amerikarra eta euskal musika aurkitu ondoren, bere ibilbide guztian oinarrizkoa den hirugarren zutabea ezagutu zuen handik hiru urtera: 1969an Londresera egindako bidaian, hango folk berriarekin topo egin zuen, eta batik bat Pentangle taldeak liluratu zuen. Ondoren, bueltan soldadutza egin zuen Saharan, eta han zegoela idatzi zuen bere lehen kantua, "Goizeko euri artean", bere kanturik ezagunenetakoa.
Soldadutza bukatutakoan, jaialdi batzuk egin zituen Mikel Laboa eta JosAnton Artzerekin, eta 1975ean lehen diskoa kaleratu zuen: Olaxta (Herri Gogoa, 1975). Aitak arrantzale bizitzaren eta sentipenen inguruan idatzitako poemak oinarri hartuta osatu zuen Artolak lehen diskoa. Antton Valverde eta Joxemari Zabalak lagundu zioten. Disko fresko, biluzi eta entzungarria da, gitarra akustiko garbiz eta orduz geroztik kantariaren ezaugarri nagusia izan den ahots gozoz kantatua. Erantzun bikaina lortu zuen. "Txakurren partia" eta "Itxasoan" kantuak herri kantutegiaren parte dira dagoeneko.
Diskoa aurkezteko zuzeneko emanaldirik ez zuen eskaini. Kontzertuetarako taldea osatzen ari zela sortu zuten Haizea, euskal folk berriaren talderik garrantzitsuenetakoa. Txomin Artola taldearen zutabeetako bat gertatu zen hasieratik, baina taldeak lortutako arrakastari muzin eginez, Haizea (Herri Gogoa, 1977) kaleratu eta urtebetera utzi zuen Haizea. Olaxta-rekin hasitako bakarkako ibilbidea berreskuratzeko asmoa zuen. "Urte hori pasatuta konturatu nintzen Haizea neretzako oso absorbentea zela, eta ez nuela kantu berririk sortu. Pausa bat egitea erabaki nuen eta Haizea uztea. Haizeak bere bidetik jarraitu zuen eta nik neuretik" (1).Orduan hasi zen kantariaren arorik sortzaileena. Bi poetaren inguruko bi disko monografikok -Belar hostoak (Xoxoa, 1978) eta Ttakun ttakun (Xoxoa, 1979)- osaturiko aroa izan zen. Lehena Walt Whitman XIX. mendeko poeta estatubatuarraren idatziekin osatua dago. Kantariaren diskorik borobilena da zentzu askotan. Disko heldua da. Haizea sortu baino lehen lantzen hasitako kantuak dira asko. Gainera, poetaren hitz samur eta naturalistek oso ongi egiten dute bat kantariaren giro akustiko gozoarekin. Bestela ere, diskoa Errobiko hainbat kiderekin osatu zuen: Mixel Ducau (gitarra), Jean Phocas (baxua), Beñat Amorena (bateria) eta Robert Suhas (piano eta organoa), eta nabaria da haien ekarpena oinarri musikalaren sendotasunean.
Bigarrena, Haizearen garaian ezagutu eta 1978an hil zen donostiar poeta gazte baten poemekin osatu zuen. Gotzon Aleman zen poeta hura. Disko konplexuagoa eta barnerakoiagoa da, hertsiagoa. Jose Angel Alonsoren biolontxeloak, Anje Duhalderen perkusioek eta Andoni Aleman zein Miren Maite Beldarrainen txalapartak azpimarratzen dute disko horren borondate ez-komertziala. Diskoa aurkezten urtebete eman ondoren, Artolak musikaren mundua aldi baterako uztea erabaki zuen.
Bost urte isilik eman ondoren, bi disko kaleratu zituen segidan: Orbela (Xoxoa, 1985) eta Txuriko (Xoxoa, 1986). Bi disko horietan, Donostiako jazz musikari ezagunekin lan egin zuen: Patri Goialde, Josetxo Silguero, Txema Garces eta Rafa Zaragueta. Folka alde batera utzi gabe, disko amerikarragoak dira. Nabariagoa da blues eta jazz musiken eragina. Bide horrek gailurra jo zuen Berriz arte diskoan (Elkar, 1988). Azala esanguratsua da: Artola agertzen da motel baten aurrean, neoi argiak atzean, errepide alboan, arratsean. Agur esanez bezala.
Aspaldiko partez, disko horretan Amaia Zubiriak ere parte hartu zuen, "Ama zuriak..." eta "Triste bizi naiz eta" kantuetan, alegia. Gero eta ugariagoak ziren bien arteko topaketak, eta agian horixe izan zen Artolaren hurrengo egitasmoaren abiapuntua. Folk-lore-sorta izena hartu zuen hiru diskoz osatutako egitasmoak. Folk-lore-sorta I (Elkar, 1991) lehen alean oso agerian zeuden intentzioak: euskal herri musikaren hainbat harribitxi berreskuratzea. Protagonista nagusiak bien ahotsak dira, Haizeako garaietan bezala, eta haiek janzteko laguntza musikal akustiko eta sotila baina eraginkorra eskuratu zuten. Alan Griffin (whistle, flauta...) eta Joxan Goikoetxea (eskusoinua, sintetizadoreak) izan ziren laguntzaileak. Hurrengo urtean kaleratutako beste bi aleek (Folk-lore-lorta 2 eta Folk-lore-sorta 3) ematen dute egitasmoak lortu zuen arrakastaren berri. Hamaika emanaldi egin zituzten Euskal Herrian zehar. Arrakastak arrakasta, 1993ko Durangoko Azokan agur esan zioten bikotean aritzeari, eta bakoitzak bere bidea hartu zuen, Amaia Zubiriak bakarlari gisa eta Txomin Artolak Alboka taldean.
Aurreko egitasmoan sortutako talde giroan oinarrituta, musika tradizonalaren munduan erabat murgildu zen Albokarekin. Esperientzia handiko lau musikari bildu ziren: Txomin Artola, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin eta Ganbara taldearen sortzaileetako bat, Josean Martin Zarko. Musika instrumentalaren bidea aukeratu eta diskoa kaleratu zuten: Alboka (Alboka Records-Lagin, 1994). Horren ondoren arrakastaz aritu ziren Europako folk jaialdirik nagusietan: Dranouter (Belgika), Folkest (Italia), Euromusika (Hungaria), Forde (Norvegia), Musika Interzeltikoaren Jaialdia (Italia), Folk Segovia (Espainia), Musicas Vivas (Herrialde Katalanak), Transhumances Musicales (Frantzia)...
Dena den, Alboka taldeaz gain, 1994an beste disko bat ere kaleratu zuen Artolak, Banako (Banako, 1994), horretarako sorturiko diskoetxe propioarekin. Oraindik Albokarekin ari zelarik, bakarkako beste disko bat kaleratu zuen: Zurartean (Banako, 1995). Hurrengo urtean, 1996an, Alboka utzi zuen, bertan hiru urte eman ondoren.
Sorotan Bele taldeko kide izandako Urbil Artola semearekin aritu zen zuzenekoetan 90eko hamarkadaren amaiera aldean. Hondarribian (Banako, 1997) da aita-semeen arteko elkarlanaren lekuko diskografiko bakarra. Egitasmo horren ondoren, emanaldiak eta diskoak alde batera utzi ditu, eta Hondarribian 2002an zabaldu zuen Banako aretoa kudeatzen dihardu orduz geroztik.
Txuma Murugarren (Errenteria, Gipuzkoa, 1964) Sasoi Ilunak taldeko abeslaria izan zen 90eko hamarkadan, baina 2000. urtean bakarkako ibilbide emankor eta sendoa hasi zuen. Geroztik, zortzi disko argitaratu ditu, askotariko erreferentziak erakutsiz: jite amerikarreko pop-rock akustikoa, giro ilun eta dekadenteak, Europako ekialdeko doinuak, ijitoen musikarekiko lilura... Hitzen egile gisa ere nabarmendu da Murugarren, hala Sasoi Ilunak taldearen diskoetan nola bere izenarekin kaleraturikoetan.
Hitzak eta doinuak bat egitetik sorturiko osotasunaren emaitza gisa hartzen bada kantua, Txuma Murugarren kantu egile petoa da, bata eta bestea loturik baitaude ezinbestean haren sorkuntzan. Galeraz, denboraren iraganaz, heriotzaz, arroztasunaz, galdutako xalotasunaz eta bestez idatzi ohi du Murugarrenek, eta gehienetan goibel, malenkoniatsu eta gazi-gozoak suertatzen diren doinuekin janzten ditu hitzak, ahots lakarrez abestuta. Hala ere, tarteka beste idazle batzuen poemetara ere jo izan du; Karmelo F. Gañan, Angel Erro eta Xabi Bordaren poemetara, adibidez.
Gipuzkoarra izan arren, Bizkaian eman ditu Murugarrenek bizitzako urte gehienak. Ortuellan sortu zuen, hain zuzen, Sasoi Ilunak, beste lagun batzuekin batera. Ez zen izan Murugarrenen lehen taldea, baina bai, ordea, gehien iraun zuena. Batez ere, 90eko hamarkadaren amaiera aldera izan zuen taldeak oihartzuna, Harakina (Oihuka, 1998) hirugarren diskoarekin. Ondoren, taldea gelditu egin zen berriz, eta Murugarrenek bakarkako bideari ekiteko baliatu zuen unea, Oihuka diskoetxearen bultzadaz. Nahiko modu azkarrean eta Lau Behi taldeko musikariekin grabaturiko disko batekin aurkeztu zen bakarlari gisa, Nire leihoak diskoarekin (Oihuka, 2000). Lan akustikoa eta biluzia zen, oinarrizkoa, apaingarririk gabekoa, Murugarrenek hurrengo urteetan eskaini behar zuenaren lehen zirriborroa. Sasoi Ilunak taldearen azkenengo lanak izandako harrera onak lagundu zuen Nire leihoak ere arretaz hartua izan zedin.
Haatik, hura abiapuntua izan zen. Murugarren ez zen bertan goxo geratzeko prest, eta, hurrengo diskoa lantzeko, Rafa Rueda gitarristarengana (PI.L.T.) jo zuen, aldaketaren bila. Harekin eta Jose Lastra soinu teknikariarekin landu zuen Hegazkinen arima (Gaztelupeko Hotsak, 2001). Soinu elektriko, trinko eta korapilatsua du diskoak, ekoizpen lan handiaren emaitza. Hurrengo lanetan galdu ez den ukitu iluna estreinakoz eta indartsu ageri da disko horretan. Musikari taldea ere guztiz berritu zuen; Txarli Solanok (PI.L.T.) eta Arturo Garciak osatu zuten oinarri erritmikoa.
Rueda eta Murugarrenen arteko elkarlanak segida izan zuen Gauak, neskak eta maletak diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2003). Aurrekoaren aldean soinua arindu egin zuen Murugarrenek lan honetan, baina berriz ere bere mundu intimoa islatu zuen abestietan, hori interesatzen baitzaio gehien sortzaile gisa. Gitarretan oinarrituriko pop disko honetan hurrengo urteetarako musikari taldearen bizkarrezurra finkatu zuen Murugarrenek: Rafa Aceves (pianoa; Mamba Beat), Ekaitz Hernandez (baxua; Split 77) eta Natxo Beltran (bateria; Atom Rhumba).
Diskotik diskora gauza berriak saiatzeko kezkak bultzatuta, laugarren diskoa, Nire anaiaren kotxeko argiak (Gaztelupeko Hotsak, 2004), Templar & Birdy musika elektronikoko sortzaileekin landu zuen. múm, Lali Puna eta beste talde batzuen eraginez, indietronica delakoaren esparruan sartu zen Murugarren, egitura klasikoko pop kantuak elektronika minimalistarekin osatuz. Berriz ere lan ausarta egin zuen Sasoi Ilunak taldeko abeslari ohiak.
Lau disko errenkadan kaleratu ondoren, hurrena patxada handiagoz hartzea deliberatu zuen, eta beste proiektu batzuetan murgildu zen. Horrela, Rafa Rueda eta Petti lagun hartuta, Hauxe grabatu zuen (Gaztelupeko Hotsak, 2006), hiru kantari eta musikariek partekaturiko diskoa. Halaber, Julen Gabiria idazlearekin batera, Mathilde maitatzeko moduak ikuskizuna taularatu zuen: Murugarrenen kantuetatik abiatuta, Mathilde izeneko pertsonaiaren inguruko istorio bat asmatu zuen Gabiriak, musika eta literatura uztartzeko.
Marjinalia (Gaztelupeko Hotsak) kaleratu zuen 2007an. Gutako bakoitzaren baitan bazterturik bizi diren pertsonaiek osaturiko lurraldea da Murugarrenen marjinalia. Soinu garden eta organiko batean oinarriturik, askotariko eraginak bildu zituen Murugarrenek lan horretan (pop klasikoa, folk iluna, Europako ekialdeko musika, kabareta...) eta crooner itxura hartu zuen. "B aldeko kantuak" (Gaztelupeko Hotsak, 2010) diskoan 60ko hamarkadako singleetan B aldea osatzen zuten kantu ahantzi eta "inperfektuen" aldarrikapena egin zuen Murugarrenek.
Bere azken diskoa 14 abesti eta hamahiru istorio txiki (Gaztelupeko Hotsak, 2013) da, Angel Unzu gitarristarekin ondutako lana. Lehen aldiz hitzak idazteaz eta abesteaz baino ez da arduratu Murugarren, eta Unzuren esku utzi ditu musikaren sorrera eta moldaketa lanak. Hortaz, musikalki ezberdintasun batzuk ekartzen ditu disko horrek Murugarrenenen ibilbidera. Buffalo rock taldeko kideekin grabatu zuten diskoa Unzuk eta Murugarrenek. Komunikabideetan ere aritutakoa da Murugarrenen. Kantu bat abiapuntutzat hartuta, astero zutabe bat idazten zuen Berria egunkarian; horietako batzuk Larrialdietako irteera liburuan bildu zituen (Paper Hotsak, 2006). Halaber, Bilbo Hiria irratian Musikabla saioa aurkezten du.
6 Erru taldearen kantu bat, "Psilocybe-enea" bilduman topatua. 2000. urteko uztailean ekoiztu zuten, Psilocybe estudioetan (Hondarribia).
6 ERRU rock taldea Hondarribia herrian sortu zen 90. hamarkadan. Beti Mugan taldeko kide batzuk zeuden bertan eta Psilocybe Musika Elkarteko kideak ziren denak. 1993.urtean martxan jarri zen, Hondarribiako Psilocybe aretoa. 2000. urteko uztailean, bertan ensaiatzen zuten 12 taldeek disko bat ekoiztea erabaki. Delhi Considera, Killing Moon, Elements, Marginalia. Pinbol, LIF, Retrovisor, 6 Erru, Semtex, DUT, Kroka´s Band eta Dead Jauregis taldeek 12 kantu bildu zituzten. Ordurako, LIF eta DUT taldeak nahiko ezagunak ziren, baina, talde gehienetzat beraien lehendabiziko urratsa suposatu zuen "Psilocybe-enea" (2001) diskolanak.
.................................................................. Una canción del grupo vasco 6 Erru. El recopilatorio "Psilocybe-enea" fue editado por la asociacion gipuzkoana Psilocybe Musika Elkartea en 2001.
6 ERRU surgieron en Hondarribia (Gipuzkoa, Europa) en la decada de los años 90, y varios de sus miembros provenían de los reivindicados Beti Mugan. Psilocybe es un celebre local de ensayo de Hondarribia (Gipuzkoa, Europa), por donde han pasado decenas de bandas desde el año 1993. En Julio de 2000, 12 grupos (LIF, Delhi Considera, Killing Moon, Elements, Marginalia. Pinbol, Retrovisor, 6 Erru, Semtex, DUT, Kroka´s Band y Dead Jauregis) fueron elegidos para dar vida a la primera referencia discográfica de la asociación Psilocybe, "Psilocybe-enea" (2001). Aunque, los Killing Moon ya habian grabado una maketa en 1999 ("Rainy Days") y los grupos LIF y DUT eran conocidos en Euskal Herria, gracias a los discos editados por el mitico sello Esan Ozenki, para la mayoria de los grupos del recopilatorio era su primera experiencia. Pero, esto tampoco quiere decir que fuesen unos novatos, porque en 6 Erru habia exmiembros de Beti Mugan, los Delhi Considera provenian de Orgasmic Toothpicks y las bandas Kroka´s Band y Marginalia provenian de otra llamada Goom.
PSILOCYBE- ENEA (2001)
1. LIF 2. Delhi Considera 3. Killing Moon 4. Elements 5. Marginalia 6. Pinbol 7. Retrovisor 8. 6 Erru 9. Semtex 10. DUT 11. Kroka´s Band 12. Dead Jauregis
http://psilocybina-records.bandcamp.com ....................................................................... 6 Erru was a basque music band. They were from Hondarribia (Gipuzkoa, Europa).
Ume Gaiztuak rock taldea Lekeitio (Bizkaia) herrian sortu zen, 90. hamarkada hasieran. RIP edota Etsaiak bezalako punk taldeko kide ezagunak zeuden barrun, Jokin Erdozia jauna Etsaiak taldeko lehen baxujolea izan zen eta Eduardo Mancebo "Portu" jauna, berriz, RIP taldeko baxujole mitikoa. 1993. urteko maiatzean, Ume Gaiztuak taldekoek beraien lehen maketa ekoiztu zuten, Lorentzo Records estudioetan. Hamar kantu bikain bildu zituzten, "Ume gaiztuen festa", "Gudari", "Palestina", "Entzuidan", "Loa", "Alperra", "Sasikumeak" "Sakalamanteka", "Ezin dute" eta "Ttipi ttapa" rock ereserkia.
Portu jauna hil ondoren, Ume Gaiztuak taldeko kideek bigarren maketa bat kaleratu zuten, bere omenez,"Testamentua" (1998) izenburuarekin. 13 kantu bikain gordetzen zituen lan hura, "Itsasoa", "Baionako Katuak", "Akelarrera", "Ezpekulazioa", "Esaten Zidan", "Latigua", "Gosia", "Galindon txakurrak", "Korrika", "Abenduak bata", "Sikario", "Goazen Ihesi" edota "Galarrena". Iñigito Txapelpunk jaunak ordezkatu zuen Portu jaunaren baxua.
Ume Gaiztuak (en euskera, Chicos Traviesos) fue un estupendo grupo de punk rock vasco surgido en la zona de Lekeitio (Bizkaia, Europa) a comienzos de los años 90. La banda estaba formada por varios musicos curtidos en afamados combos locales, como RIP o Etsaiak. De hecho, Jokin Erdozia fue fundador y primer bajista del grupo Etsaiak y el señor "Portu" el bajista de los míticos RIP. Pese a reconocer no hablar muy bien euskera, el señor Portu cantaba sin miedo en lengua vasca todas las animadas letras de Ume Gaiztuak. En mayo de 1993 Ume Gaiztuak grabaron su primera maketa homónima en los estudios Lorentzo Records (Berriz, Bizkaia). Contenia estos diez temas, "Ume gaiztuen festa", "Gudari", "Palestina", "Entzuidan", "Loa", "Alperra", "Sasikumeak" "Sakalamanteka", "Ezin dute" y el hit punk "Ttipi ttapa" (Paso a paso).
Las letras de Ume Gaiztuak denunciaban, abiertamente, muchas de las injusticias sociales del capitalismo más salvaje, asi como la situación de los presos vascos o la falta de autodeterminación de pueblos oprimidos del planeta, como el vasco o el palestino. En 1993, la distribuidora alternativa bilbaína DDT editó un cuco single de vinilo al módico precio de 200 pesetas con los temas "Ttipi ttapa" (en la cara A) y "Palestina" (en la cara B). Desgraciadamente, tanto Jokin como Portu fallecieron muy prematuramente, siendo ambos objeto de sentidos conciertos de homenaje.
Reseñar que, tras la muerte del señor Portu en 1997, Ume Gaiztuak editarían una segunda maqueta, "Testamentua" (1998) con trece temas a modo de testamento musical, "Itsasoa", "Baionako Katuak", "Akelarrera", "Ezpekulazioa", "Esaten Zidan", "Latigua", "Gosia", "Galindon txakurrak", "Korrika", "Abenduak bata", "Sikario", "Goazen Ihesi" y "Galarrena". En la maqueta "Testamentua" (en euskera, "El testamento"), fue el inquieto Iñiguito Txapelpunk sustituyó al ya desaparecido Portu.
Ume Gaiztuak (Bad Boys) was a Basque punk band. They were from Lekeitio (Bizkaia, Europe).