viernes, 13 de diciembre de 2013

NEGU GORRIAK


Fermin Muguruza, Iñigo Muguruza eta Kaki Arkarazo elkarrekin zerbait egiteko ideia mamitzen ari ziren jada Kortaturen azken egunetan, 1988. urte inguruan. Aurreikusitako atsedenaldiaren ondotik, abentura berri bati ekiteak ez luke ekarriko bakarrik izen aldaketa bat, baizik eta askoz ere gehiago. Hasteko, Negu Gorriak-en euskara ezarri zuten komunikaziorako hizkuntza bakar bezala. Halaber, beren proiektua bestelako jantzi musikalean -hardcorez eta hip-hopez osatua zena- bilduko zuten. The Clash-en London Calling-etik (1979) Public Enemy-ren It takes a nation of millions to hold us back-erako (1988) trantsizioa zen. Hirurek ala hirurek aurkitu zuten hip hop-aren eztandan, bere estetikan, bere formetan... inspirazio iturri adierazgarri bat eta baita mezua zabaltzeko bitarteko eraginkor eta perfektua ere.

Horrela, hirukoak sekretupean lan egiteari ekin zion Kakiren baserrian. Ferminek, edozein zurrumurru edo notiziari aurrea hartuz, beren asmoak konfirmatu zituen arte. Planteamendu berri honetako beste giltza bat lan egiteko moduari dagokio: Negu Gorriak-ek kontratazio telefonoari uko egin zion. Ez zuten besteen deien menpe egon nahi. Jarrera hau ez zen erabat ulertu jendearen artean. 1990eko apirilaren 11n autobus bateko radiokaseteak hobekien gordetako sekretua desestali zuen. Negu Gorriak-ek bidai bat antolatu zuen Parisera Public Enemy ikusteko. Bidai horretan Negu Gorriak-en izen bereko estreinako diskoa (Oihuka) izanen zena entzun zuten. Muguruza anaiak eta Kaki Arkarazo, gorrak buruan, Spike Lee eta Public Enemy-ri buruz mintzatzen eta graffitiez eta hip hopa dantzatzen ari zen jendeaz inguratuta agertzeak nolabaiteko ez ulertzea eragin zuen publikoaren sektore batean. Kortatu eta Negu Gorriak taldeen artean hautatu behar eta lehenengoen aldeko hautua egin zuten batzuek, eta hasitako bidearekin beren desadostasuna adierazten zieten taldeko kideei beraiei, elkarrizketa batean Iñigo Muguruzak gogoratu zuen bezala.

Urte honetan - taldeak errealitatearekin eta bere herriarekin konpromisoa hartuko du espresuki bere ibilbide osoan zehar-, Negu Gorriak-ek bere lehen zuzeneko emanaldia eskainiko du modu sinbolikoan oso leku berezian: Espainiako Herrera de la Manchako espetxearen aurrean. Abenduaren 29an, Anmistiaren Aldeko Batzordeek urtero antolatzen zuten martxan parte hartu zuen Negu Gorriak-ek. Hamar mila lagun baino gehiagoren aurrean eta poliziaz inguraturik -gerorako Herrera de la Mancha 90-12-29 bideoan grabatua geldituko zen- taldeak bere lehen erakustaldi musikala egin zuen, eszenatokiaren gainean erritmo kutxa batez eta taldekide berri batez lagunduta. Mikel Kazalisek, Estigia eta Anestesiako kideak, bere lehen agerraldi publikoa egin zuen Gaztelako laino artean taldeko baxu jotzaile gisara.


NG badoa

Hainbat faktore izan zirela medio, 1991 taldearentzat urte inportantenetako bat izanen zen. Taldea hiru kide izatetik bostera igaroko da eta jada ez da aldatuko. Aurreko urtearen amaieran Mikel Anestesiaren sartzearekin batera, Andoaingo Bap!! hardcore taldeko Mikel Abrego taldera batuko zen bateria jotzaile lanetan. Bostak apirilean sartu ziren estudioan bigarren disko luzea grabatzeko, Gure jarrera. Negu Gorriak-ek gainera, "do it yoursef" (zuk zeuk egin) gisako teoriak eta kontsignak bere egin eta praktikan jarri zituen. Beren zigiluarekin, Oihukarekin, izandako tira-bira batzuen ondoren, diskoetxe bat sortzea erabaki zuten: Esan Ozenki Records. Kooperatiba moduan funtzionatuko du zigilu berri honek eta modelo asanbleario nabarmen batekin. Hasieran euskaraz kantatzen zuten taldeak fitxatzen zituen bakarrik.

Gure jarrera Esan Ozenkik argitaratutako lehen erreferentzia izan zen eta taldearen lehen urrats handia. Herrera de la Manchako emanaldi sinbolikoaren ostean, taldea eszenatokietara jauzia emateko prestatzen ari zen. Irailean boskotea bi hilabeteko bira batean murgilduko zen Europako hainbat tokitan barrena. Kubara ere joanen ziren hiru kontzertu ematera. Kortaturekin Europan barrena emandako kontzertuetan Muguruzatarrak giro alternatiboetan osatzen joan ziren kontaktu-sare hori fruituak ematen ari zen. Honek taldea geroz eta ezagunagoa egiten lagundu zuen bira horretan nahiz ondoren etorriko zirenetan. Taldearen diskoen banaketa sarea mundu osoan zehar hazten eta indartzen joatea lagundu zuen baita ere.

Oihartzun mediatikoak ere gora egin zuen, kritika onak jaso baitzituen Gure jarrera diskoak eta baita polemika bat baino gehiago sortu zelako ere. Gora Herria-Power To The People Tour 91 zeritzon bira Bilboko Casilla kiroldegia gainezka zegoela amaitu zen azaroaren 9an, agerian geldituz Euskal Herrian taldeak dagoeneko zuen indarra. Urte bukaeran Gora herria maxia (Esan Ozenki) argitaratu zuten. 1992an taldea ikusteko eskariek gora egin zuten eta taldeak errepidea hartzea erabaki zuen berriz. Europa, Mexiko eta Washington bidean jartzen dira, azken hiri honetan Chumbawamba eta Fugazirekin batera jo zutelarik. Negu Gorriak-ek kontzertuotako bat probestu zuen, Iruñekoa hain zuzen ere, bere bigarren bideo luzea grabatzeko: Tour 91+1, antzerki talde batez lagunduta, zeinak kantu bakoitza girotu egiten zuen. Taula gainean taldea ikusia ez zutenentzat, bideolan honek agerian utzi zuen musikalki bederen Herrera de la Manchako fotogramak oso urrun zeudela jada.


Borreroak baditu milaka aurpegi

1993. urteak Negu Gorriak-en lanik gorena ezagutu zuen: Borreroak baditu milaka aurpegi (Esan Ozenki). Donostiako IZ estudioetan hiru astetan grabatua eta batean nahastua, zalantzarik gabe Negu Gorriak-en lan handiena da eta kritikak gehien goraipatu duena. Maiatzean baina, Galindo Guardia Zibileko teniente koronelak jarri zien salaketak taldearen ibilera aztoratuko zuen. Orduan, Galindo "borroka anti-terrorista" deitutakoaren arduradunetako bat zen eta baita Intxaurrondoko kuartel ezagun eta beldurgarriaren burua ere. Taldearen kontrako salaketaren arrazoia "Ustelkeria" kantuaren edukia zen, Gure jarrera diskoan biltzen zena. Teniente koronelaren aburuz, aipatutako abestiaren letrak eta bere argazki bat diskoaren barruko liburuxkan paratzeak "bere ohore eskubidean sartze ez-legitimoa" suposatzen zuen eta 15 milioi pezetako ordainketa exijitu zien (90.000 euro inguru). Taldeak bere jarduera, Esan Ozenkirena eta askatasunez adierazteko eskubidea mehatxatuta ikusi zituen. Negu Gorriak-ek baina, bere jarduerarekin segitu zuen gelditu gabe. Irailean Hipocrisy Stop!! Itxurakeriari Tour 93 birari ekin zion taldeak, kontzertuz betetako bi hilabeteko bira. Europan barrenako euren birarik luzeena izan zen. Zegoeneko, Negu Gorriak nahikoa ezaguna zen Kontinente Zaharrean eta taldea ikusteko eskaria handitu zen. Taldea edukiera gehiagoko aretotan jotzen hasi zen. Bira intentsu honen amaiera Bilbon izan zen beste behin. 9.000 gaztek taldea lagundu zuten gau ahaztezin batean. Negurekin batera Lin Ton Taun eta Radio Bemba (Mano Negra ezkutatzen zen marka) izan ziren. Biraren baitako furgonetako ordu luzeetan pentsatu zuten moduan, urriaren 30eko Bilboko kontzertutik ateratako materialak hurrengo udaberrian taldeak argitaratuko zuen zuzeneko diskoa osatuko zuen: Hipokrisiari stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994).


Amerika Latina zutik!

1994. urtea bereziki intentsua izan zen taldearentzako. Urtarrilaren 1ean garrantzi itzela izanen zuen gertakari batek mundua astinduko zuen. Negu Gorriak-engan ere eragin handia izanen zuen. Urtea hasi eta ordu erdi batera, Chiapas izeneko Mexikoko estatu batean Askatasun Nazionalerako Ejerzito Zapatista ezezagun batek ahotsa eta armak goratu zituen Mexikoko eta munduko panorama politikoa harrotuz. Gertakari honek eta ondotik etorriko zen zapatismoa zeritzonaren jarduerak bandarengan berebiziko influentzia izan zuten, baina egonen ziren elementu latinoamerikar gehiago eraginik izanen zutenak taldeak munduari so egiteko zuen ikuspuntuan. Urtarrilean, adierazteko eskubidearen aldeko lehen bataila judizialaren emaitza jakin zen baita ere. Donostiako 4. Instrukzio Epaitegiak Galindok taldearen kontra jarritako demanda atzera bota zuen. Baina guardia zibilak segitzea erabaki eta sententzia errekurritu zuen.

Bien bitartean, Amerikako eszena politikoak mugitzen segitzen zuen. Erdialdeko Amerikan, El Salvadorren, esperantzarako tarterik bazegoen. Gatazka nazional latz eta gogor baten ostean, zeinak hamar urte iraun zuen, herrialdea "mendearen hauteskundeak" deitutako bozak egiteko prestatzen ari zen. FMLN-ren legalizazioak eta bere agerraldiak presidentetza-hauteskundeen panoraman ilusio handia sorrarazi zuen. Negu Gorriak-ek eta bere abentura lagunek, Banda Bassoti italiarrek, arreta handiz segitu zuten prozesu hau eta beren musikarekin gerrilla ohiaren ekitaldi elektoraletan parte hartzea erabaki zuten brigada moduan.  Azken orduan, Kaki Arkarazok ezbehar bat eduki zuen ospitalera eraman zuena eta proiektu honetan parte hartzea eragotzi ziona. Taldeak, halere, El Salvadorrera bidaiatzea erabaki zuen NG Brigada izenpean. Martxoan taldeak hainbat ekitalditan parte hartu zuen eta hainbat gizarte eragile eta politikorekin iritziak elkar trukatu zituzten. Herrialdeak, amaitutako gatazkaren arrastoak oso bizi zituena oraindik, oso hunkitu zituen brigada musikaleko lau kideak.


Intsumisioa

Etxeratzea beste errealitate batzuetara itzultzea da. Intsumisioaren fenomenoak oso gertutik ukitzen du Negu Gorriak. Kausa honen alde taldea bereziki konprometitu zen. Mikel Kazalis eta Mikel Abrego intsumiso egin ziren. Bateria jolea lehena izan zen epaitegitik pasatzen. Urte bateko espetxe zigorra eskatu zuten bere kontra. Ekainaren 27an Mikel Anestesiaren txanda heldu zen. Bistara aurkezteari uko egin zion baxu joleak eta gainontzeko taldekideekin eraso sorpresa bat prestatu zuen Donostiako Auzitegiaren aurrean. Trafikoa geldiarazi zuen kamioi baten gainean, Negu Gorriak-ek kale erdian jotzeari ekin zion oinezkoen artean harridura sortaraziz eta bertan bildutakoen konplizitatearekin. Intsumisioaren aldeko festa erabatekoa. Gaurkotasunak baina, begiradak Latinamerikara bueltatu zituen. Euskal errefuxiatu politiko batzuen estradizioaren kontrako istiluak jazotzen ari ziren Uruguain. Montevideoko protestaldien kontra gobernuak bortizki erantzun zuen eta bi pertsona hil ziren. Hiru egun beranduago, abuztuaren 27an, Negu Gorriak-ek Bilboko Aste Nagusian bere indar guztia deskargatu zuen 20.000 pertsonen aurrean egindako kontzertu gogoangarrian.

Urte horretan, kontinente amerikarrarekin izandako kontaktuen eta elkar trukatzeen ondorioz, Negu Gorriak-en lanek ozeanoa gurutzatu zuten eta kontinenteko leku askotan banatzen hasi ziren. Negu Gorriak Hego Amerikara bueltatuko da beste behin. Hegoamerikan Tour 94 izeneko birak Argentinara eraman zituen estreinako aldiz -non ikusmin handia zegoen- Txilera eta Uruguaira. Hemen abuztuko mobilizazioen zauriak irekita zeuden oraindik eta gobernuak, hauteskunde kanpainan murgilduta, kontzertua ematea debekatu zien, eta baita prestatuta zeuden jardunaldi batzuk ere. Ondorioz, taldeak aurreikusitakoa baino leku txikiago batean jo behar izan zuen. Zalantzarik gabe, Latinamerikarekin izandako kontaktuak nabarmenki eragin zien. Urte bizi hau ere taldearen hirugarren bideolan luzean islatua gelditu zen: NG Telebista 94 (Esan Ozenki).


Ideia zabaldu

1995eko maiatzaren 5ean Negu Gorriak-ek bere laugarren diskoa argitaratu zuen: Ideia zabaldu (Esan Ozenki). Argitaratu eta hilabete batera -irratiak "Hitz egin" abesti indartsuaren urratua zabaldu zuen, diskoaren aurkezpen singlea alegia-, ekainean, inkisidoreen itzala taldearen gainean planeatzen hasi zen berriz ere, giroa belztuz. Donostiako auzitegiak Ustelkeria kasua okertze bidean jarri zuen, ordurako mailaz igotako Galindo jeneralaren alde agertuz. Taldeak -azkeneraino iristeko asmo irmoa zuen-, gizarteari kasuari buruz informatzeko, elkartasuna biltzeko eta erresistentzia kutxa bat eratzeko (prozesu judizialaren gastu altuei aurre egin ahal izateko) hainbat ekimen prestatu zituen. Ekimen sorta honen ekitaldi inportantena urriaren 28an gertatuko da, Oiartzunen (Gipuzkoa). Karpa erraldoi baten babespean ordura arte Euskal Herrian egindako jaialdi handienetako bat burutu zen: Hitz Egin, alegia. Jaialdi honek orduan Esan Ozenkin zebiltzan talde guztien parte hartzea izan zuen. Esan Ozenki errealitate sendoa zen, benetako erreferente alternatiboa Euskal Herrian eta Europan. Bada, hamabost banda izan ziren, bi eszenatokitan banatuta, tartean Kaki Arkarazo eta Anton Reixaren artean sortutako Nación Reixa proiektu berria. Musika, poesia, bertsoak eta aldarrikapena bederatzi ordutan. Aurretik baina, irailean, taldeak Europako bira berri bati ekin zion. Espedizioan tripulante berezia izanen zuten gainera: Garbiñe Ubeda kazetaria taldearekin bidaiatu zen urte hartako biraren kronika bat idazteko: Negu Gorriak. Ideia zabaldu tour 95 liburua (Susa).


Mexiko

1996an, luzatzen ari den prozesu judizialaren kostuei aurre egiteko Negu Gorriak-ek Ustelkeria (Esan Ozenki) argitaratuko du, pieza bitxiez eta B aurpegiez osatutako edizio mugatutako diskoa. Martxoan errepidera bueltatuko ziren hainbat kontzertu eskainiz: Baiona, Granada eta Zaldibia (Gazte Topagunearen baitan Dut, Zebda eta Body Count-ekin batera). Apirilean taldea Mexikora bueltatuko zen. Behin hara iritsita, Ferminek eta Mikel Bap!!-ek errealitate zapatistarekin harremanetan sartzeko aukera izan zuten. La Realidad izeneko herrian Marcos komandante-ordearekin solasalditxoa izan zuten. Ordurako, taldea, zelatatua izaten ari zena, ukitua zegoen. Arazo burokratiko baten aitzakiaz Mikel Abrego, zeina bira amaitu ondoren Mexikon gelditu zen, kartzelan sartu zuten. Mexikoko Gobernuak ez zituen kaputxadunekin sinpatiak nahi. Egun batzuen buruan eta isun bat ordaindu otean, Mikel Estatu Batuetara egotzi zuten. Uda partean, Iñigo Muguruzak bere proiektu partikularra aurkeztu zuen: Joxe Ripiau, erritmo beroak eta dantzagarriak barreiatzen zituen taldea, euskal eszenan bitxia zen formazioarekin ekin ziona: akordeoia, baxua, güiroa eta bonboa. Irailean taldea bere hurrengo lana izanen zena prestatzen hasi zen, baina lan hau argia ikusi baino lehen, Fermin Muguruzak bidearen amaieraren berri eman zuen Egin-eko orrialdeetan. Iragarpen honek jaso zuen oihartzun mediatikoa itzela izan zen. Taldearen azken ekitaldi publikoa Salam, agur (Esan Ozenki) diskoaren aurkezpena izan zen, taldearen soinu banda espirituala osatzen zuten kantu batzuen bertsioen bilduma-lana. Euskal rockaren historiako talde indartsu eta itzal handienetako baten agurra zen. Adioaren prentsaurrekoan, galdera errepikatuenari promesa bat erantsi zioten: Galindoren kontrako bataila judiziala irabaziko balute ospakizunik egonen zen.


Geurea da garaipena!

Ez dugu "Negu Gorriak" hitza gaurkotasun-orrialdeetan berriz aurkituko XXI. mendea hasi arte. Denbora guzti honetan, taldekide bakoitza bere proiektuetan murgilduta ibili da, soinu-arrasto aberatsa utziz: Joxe Ripiau, 2 Kate, Nación Reixa, Fermin Muguruzak hasitako bakarkako ibilbidea... 2001eko ekainaren zazpian Galindok taldearen kontra zuen kereila atzera bota zuen Espainiako Auzitegi Gorenak bere formulazioan akatsak zituelako. Miguel Castells abokatuaren ustetan, nekez errekurrituko zuen berriz sententzia. Bestalde, Galindo kartzelan dago urte hartako apirilaz geroztik eta 75 urteko espetxe zigorra ezartzen diote Lasa eta Zabalaren bahiketa, tortura basati, hilketa eta ondorengo desagerketarengatik.

Azkenean, kargugabetutako jenerala 2004an atera zen espetxetik gaixotasuna alegatuta. Aurreikusi zen bezala, Galindok galdutzat eman zuen prozesua. Publiko egindako sententziari balizko alegazioak aurkezteko epea amaituta, Negu Gorriak urtarrilaren 10ean agertu ziren berriz garaile justuak bezala. Taldearen behin betiko agurrak bat egin zuen Esan Ozenki diskoetxearen desegitearekin, zeina Metak zigilua bilakatuko zen, hau ere berriki desagertua.

Negu Gorriak bi hitzordu handi prestatzen hasi zen behar bezala ospatzeko: Baiona eta Donostiakoak. Halere, jendearen harrerak eta gogoak beste kontzertu bat antolatzera behartu zituen. Donostiako belodromoan izanen zen hirugarren gaua. Otsailaren 23, 24 eta 25eko ospakizunen erdian Fermin Muguruzak mikroa hartu zuen: "Gabon Donostia! Gabon Euskal Herria! Ez gaituzte bakean utzi, baina halere garaipena lortu dugu. Horrek edozein gauzarako kapaz garela erakusten du". Jarrera baten amaiera zen, diskurtso musikal batena eta talde errepika-ezin batena.

NEGURI GORRIAK


NEILA




NEKEZ


EZ!


"Zuzenean/Live"


ASFIKZIA


NEUBAT


MIKEL ANDONEGI


NEVER SURRENDER


NIKO ETXART



Euskaraz abestutako rockaren aitzindaria da Niko Etxart (Altzürüku, Zuberoa, 1953). Parisen ezagututako doinuak gurera ekarri nahi izan zituen, eta, oztopoak oztopo, 70eko hamarkadan zuzenean esku hartu zuen euskal rockaren sorreran. Bakarlari gisa arrakasta handia lortu du, baita Minxoriak taldearekin ere. Hala ere, herri musika ez du inoiz baztertu, eta hainbat pastoraletarako konposatu du, eta a cappella abesturiko diskoak ere grabatu ditu.

Altzürükun jaio zen Niko Etxart, eta, bi urte zituela, gurasoekin Parisera bizitzera joan zen. Dena den, beste askok ez bezala, haurra zelarik jaso zuen euskara, eta gaztaroan euskal kulturaren berri ere izan zuen, bereziki Parisko Euskal Etxearen bitartez. Eskola utzirik, kantagintzatik bizi nahi izan zuen, eta 1972. urtean musikarekin lehen harreman estua izan zuen, kantari frantses ezagun baten diskoan koruak egin baizituen. Urte berean, Tinka izeneko taldea sortu zuen, beste bi lagunekin batera. Handik bi urtera, 1974. urtean, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Ordurako ideia ausart bat zuen buruan: rocka egin nahi zuen, euskaraz. Baina giroa ez zen horretarako sobera aproposa, are gutxiago Zuberoan. Kantagintza tradizionala zen nagusi, eta hortik kanpoko guztiak mespretxatua izateko arriskua zuen. "Nik artean Euskal Herrira etortzea eta guztiz bide hori hartzea erabaki nuen, rockaren bidea erran nahi dut. Garai hartan rockaren bidea zen gaitzena. Gaurko eguna hartzen badugu, gaur egun errazena da metal, techno edo ez dakit zer egitea, baina garai hartan ez zen posible euskaraz egitea pentsatzea ere. Hori traizioa zen, garai hartan ere ezin zen egin. (...) Etsai asko ziren. Etsaiak ziren, alde batetik, zinez kontserbadoreak ziren euskaldun kulturakoak, bertsolariak-eta barne. Garai hartan oso kontra ziren. Gero, apaizak ere kontra ziren... denak gure kontra ziren".

Nolanahi ere, Etxartek ez zuen etsi, eta Jean anaiarekin eta lehengusu batekin, Odol Berri taldea sortu zuten 1974an, eta Iparraldean oso ezaguna egin zen lehen singlea plazaratu. Ondoren, Ximinorak osatu zuen, berehala arrakasta handia lortu zuen taldea. Berez, plaza taldea zen, baina egindako bertsioek aukera eman zioten bere nahia gauzatzeko, rock abestiak euskaraz emateko, alegia. Zeregin horretan ez zegoen bakarrik; 1973an, Mixel Ducauk eta Anje Duhaldek Errobi taldea sortu zuten: euskal rock-and-rolla martxan zen.

1975ean Zazpi Gara taldearekin single bat grabatu zuen, "Dezagün algarreki", "Basabüria bizi dadila", "Uskal-Herriko lür maitia" eta "Jin bedi gure artila" kantuekin, eta 1976an Etxahun-Topeten omenezko diskoan parte hartu zuen. Urte berean Minxoriak taldea osatu zuen. Talde horrekin bi disko eman zituen argitara. Ordurako batere ohikoa ez zen itxura laster ezagun egin zen Euskal Herri osoan: txima luze eta orraztu gabeak, larruzko jaka eta ke susmagarria jaurtitzen zuen zigarro gaizki bildua.

Bakarkako lehen lan diskografikoa Nahasteka izan zen (Movieplay-Kardantxa, 1979). Diskoan zeuden bederatzi abestietako musikaren eta letren egilea zen Niko Etxart, eta horietan argi gelditu zen zuberotarrak rock musikarekiko zuen zaletasuna. Nolanahi ere, lan horretan ez zegoen bultzadarik handiena eman zion abestia. Urte berean, bi abestiz osatutako single bat karrikaratu zuen: Euskal rock´n´roll (Movieplay-Kardantxa, 1979). Han, "Eperra" herri kantaren bertsio gaurkotua egiteaz gain, "Euskal rock´n´roll" abestia zegoen, berehala garai hartako ereserki bihurtu zena. Abesti horri esker, Etxartek sekula euskal musikari batek lortu gabekoa lortu zuen, Los 40 Principales Espainiako musika zerrenda ezagunaren 18. posturaino ailegatzea.

"Garai haietan Euskal rock´n´roll denetan entzuten zen. Ni gogoratzen naiz Madrilen, Donostian, Otsagabian... leku askotan entzuten zela. Gaur egun euskal musikarik ez du presentziarik, eta nik eduki nuen garai hartan. Nik uste dut hor garai bat izan zela non Euskal Herriko galdera, gure autonomia, independentzia edo nahi duzun bezala deitu, oso gogorra zegoen Espainian, indarrean zegoen, nik onura bat eduki dut hor. Momentu ona izan zen musika hori egiteko, eta ni aukeratua izan nintzen. Gainera, nire musikak ez zuen hain politizatua ematen, nahiz eta ni beti izan naizen politizatua. Enetako, esperientzia polit bat izan zen zinez, eta hori bizitzea oso gauza aparta izan da" (1).

Kanta horri esker lortutako arrakasta itzela aprobetxatuz, bigarren diskoa berehala ailegatuko zen. Eibarren egindako emanaldi baten grabazioa izan zen, Has´dantzan (Movieplay-Kardantxa, 1980), eta hor bai, "Euskal rock´n´roll" famatua agertu zen. Horrez gain, beste bi herri kantu moldatu zituen, "Gizon gazteak ezkontzeko" eta "Baga, biga, klik". Azken horrek ere oso harrera beroa izan zuen. Halaber, lehenengo aldiz Jon Mirande poetaren hitzak musikatu zituen, "Ametsetarik" kantuan.

Hurrengo urteetan, Minxoriak taldearen martxa eta bakarkako ibilbidea uztartu zituen. Ordurako hainbat gauza aldatuak ziren; 80ko hamarkadaren hasieran rock musika euskaraz egitea ez zen bekatu; Hego Euskal Herrian hasia zen Rock Radical Vascoren inguruko eztanda, eta pixkanaka-pixkanaka urte horietan sortutako talde berriek hartu zuten Niko Etxartek eta Errobik piztutako garraren lekukoa. Hala ere, 1983. urtean, oraindik zeresan handia emanen zuen disko bat argitaratu zuen, Tumatxa (Elkar, 1983). Talde handi batek lagunduta -horien artean Mixel Ducau-, hamar abesti bildu zituen lan horretan. Guztiak ziren Etxartek konposatuak, hiru izan ezik: "Ortziren ttunttuna" eta "Eresi" Jon Miranderen letrak ziren, eta diskoaren amaieran bazen rock-and-rollaren hainbat klasikorekin egindako medley bat. Horretan Jimi Hendrix, Eric Clapton, Pete Townshend, Mick Jagger, Ian Anderson eta beste musikari ezagun batzuen bertsioak jo zituen, nahaste-borraste batean.

Beste musika zeregin batzuetan sartuta, disko gehiagorik gabe amaitu zen 80ko hamarkada. Ordurako, gero eta gutxiago jotzen zuen Hego Euskal Herrian, hortik aurrera Ipar Euskal Herrian eginen zituen kontzertu gehienak. Bestalde, Kilikas estudioa sortu zuen Altzain (Zuberoa), 1987an, eta harrezkero bertan grabatu ditu bere lan guztiak, baita beste askorenak ere. 1990ean etorri zen haren laugarrena, Baikor (Elkar, 1990). Berriro ere, Etxart abesti guztietako letren eta musikaren egilea izan zen. Kolaboratzaileen artean, Mixel Ducau eta Jimmy Arrabit (Itoiz, King Mafrundi) izan ziren. Urte berean, beste aro bat hasi zuen Etxartek, Hapa-hapa taldearekin lanean hasi baitzen. Dominic Earl, Baionan bizi den ingelesa (gitarra), Kiki Graciet (ahosoinua), Didier Etxeberria alsaziarra (baxua), Pierre Hartmann (atabalak) eta Kristof Ithurritze (teklatua) dira Hapa-hapa osatzen duten musikariak. Boskote horrekin hainbat urtez lanean aritu ostean, bi disko argitaratu ditu: Gili-gilikatzen haüt (Zohardi, 1996) eta Minuette (Elkar, 2005). Azken horretan Tina Turner abeslari ospetsuari kanta bat eskaini zion, "Tina perla beltza" bertsioaren bitartez.

Horrez gain, 2007an egin zen hamabosgarren Korrikaren kantua egin zuen, "Heldu Korrikari". Hapa-hapa taldearekin batera jo zuen, baita beste hainbat musikarirekin ere: Enrique Villarreal El Drogas (Barricada), Joseba Gotzon... Halaber, bidegabekerien kontrako borrokan engaiatuta, hainbat musikarirekin batera egindako zenbait diskotan hartu du parte: Nuklearrik ez, eskerrik asko. Lemoiz gelditu! (Tic Tac, 1980), Hamahiru (t)alde (IZ, 1997), Euskal presoak Euskal Herrira (Euskal Preso Politikoen Sustengu Komiteak-Elkar, 1998)... Baina euskal rockaren aitzindaria izatearekin batera, euskal kanta tradizionala ere landu du Niko Etxartek. Dominika Etxart aitarekin (1932-2012) eta Robert Larrandaburu koinatuarekin batera, urte askoan herriz herri ibili da Zuberoako kantu tradizionalak ezagutarazten. Lan horren lekukotasuna disko batean jaso zuten, Eperra (Elkar, 2004). A capella egindako diskoa da, abesti guztiak zubereraz dira, italierazko bat izan ezik. Ahotsa jartzeaz aparte, Niko Etxartek ekoizle eta soinu teknikari lanak ere egin zituen disko horretarako.

Ez da hori Niko Etxartek herri musikarekin izan duen lotura bakarra. Pastoralak ere landu ditu zuberotarrak. 1989. urteko Zumalakarregi pastoralaren musika egin zuen, eta hamar urte geroago gauza bera egin zuen Agota pastoralarekin. 2002an, berriz, bere sorterrian eman zuten Ürrüti Jauregiko Peirot pastoralaren egilea izan zen.

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO


MARKOS UNTZETA


Londresen igo zen taula gainera aurreneko aldiz, lehendabizi bluesaren klasikoen bertsioak egiteko, eta ondoren berak ingelesez idatzitako kantuak eskaintzeko. Baina Euskal Herrira itzulita, Markos Untzeta eibartarrak euskaraz abesteari ekin zion. Untzetak hiru disko grabatu ditu, rock amerikar klasikotik, bluesetik eta folketik edaten duten diskoak.

Euskal musikan oso ohikoa ez den bidea egin du Markos Untzetak (Eibar, 1970). Atzerrian, Londresen, sortu zituen lehendabiziko kantuak, eta Ingalaterrako hiriburuan eman zituen lehenengo kontzertuak. Gerora, formazio prozesua egina zuela, etxera itzuli eta hasi zen euskaraz konposatzen. Gazte zela hasi zen Untzeta gitarra jotzen. Musikazale bihurtu zen gaztetxo zela, besteak beste Bob Dylanen Blonde on Blonde, Bruce Springsteenen Born To Run eta Tom Waits, Van Morrison eta Jackson Browneren disko ugari entzuten, eta haien bertsioak jotzeari ekin zion hasieran. Gero hori nahikoa izan ez, eta lehenengo abestiak egiten hasi zen, hain juxtu Ingalaterrara bizitzera joatea erabaki zuenean. "Zerbait falta, eta horrek eraman ninduen hara; alegia nire ikuspegia adierazteko hizkuntza propioa aurkitzeko beharrak. (...) Zintzoa izan eta jakin behar da bereizten ereduak eta erreferentziak alde batetik eta kopia hutsa bestetik. Eta horretarako bizipenen, irakurketen, entzunaldien... mundu propioa eraiki behar duzu" (1).

Londrestik gertu, St. Albansen, egon zen bizitzen Untzeta 1995 eta 1997. urteen artean, sukaldari lanetan, eta han hasi zen ingelesezko lehen kantuak idazten. Hango pubetan eman zituen aurreneko kontzertuak ere, nahi zuenarentzat agertokia libre uzten zuten open night izenekoetan. Han, besteak beste, Van Morrisonen "Brown Eyed Girl" jotzen zuen bere kantuekin tartekatuta. 1997an Ingalaterratik Bahama uhartetara egin zuen jauzi Untzetak. Gaztelaniazko eskolak emateko aukera sortu zitzaion, eta Nassau hiriburura joan zen urtebeterako. Han gospela ezagutu zuen, zuzenean, meza ebangelistetan, entzunda.

1998an, berriz, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Ingelesezko kantuak biltzen zituen maketa bat grabatu eta kontzertu pare bat eman ondoren, euskaraz abesteari ekin zion. "Istorio pertsonalak kontatzeko gogoa badut, absurdua da entzuleek ez ulertzea. Horregatik zerotik hasi nintzen, kantutegi zaharra alde batera utzi, eta euskaraz idazteari ekin nion".

Bigarren maketa bat grabatu eta hainbat musikariri aurkeztu ondoren, lehenengo diskoa argitaratzeko aukera iritsi zitzaion Untzetari. Ordura arte bakarlari aritzen bazen ere, Gaua basamortuan (Gaztelupeko Hotsak, 2002) grabatzeko musikari taldea bildu zuen bere ingurura: Borja Barrueta (bateria eta perkusioak), Jokin Salaberria (baxua), Dani Merino (gitarra), Jeronimo Martin (hammond organoa), Jon Urrutia (pianoa), Izusko Izagirre (biolina) eta Nerea Urrutia (akordeoia). Diskoa Urdulizko Sweet Saul Music estudioan grabatu zuen Saul Santolariaren ardurapean, eta Untzetaren musika zaletasunen erakusle agerikoa da. Rock amerikar klasikoa ("Gaua basamortuan"), lelo itsakorreko popa ("Ordu berdinean egunero", "Agurrak beti dauka zapore garratza"), Springsteenen eraginpeko doinuak ("Maitale urruna", "Babilonia abenidan") eta bluesa ("Trenaren zain") jasotzen ditu, besteak beste. Baita Procul Harum Ingalaterrako taldearen bertsio aske bat ("Gauaren magalean") eta Jon Miranderen hitzekin osatutako beste bat ere ("Pigalle"). Guztiek bidaia bat irudikatzen dute, Untzetak adierazi zuenez: "Soinuarekin giro bat sortzen saiatu naiz, eta testuekin ere bai. Espazio bat landu, batez ere gaua, baita bakardadea ere. Eta hor pertsonaia batzuen ahotsak sortzen ahalegindu naiz. Ahots horietan pertsonaia guztiak zerbaiten bila daudela nabaritzen da. Bilaketa bat da, hasieratik bukaerara. Zer bilatzen duten? Majikoa dena, ezkutua dena, heltzeko zaila dena, zerbait etereoa ere bada".

Diskoa kalean izanik, Buhame Famauak taldea osatu zuen Untzetak zuzenean aritzeko Borja Barrueta (bateria), Gorka Eskoriaza (baxua), Dani Merino (gitarra) eta Miguel Angel Rodriguezekin (teklatuak), eta hainbat kontzertu eskaini zituen Euskal Herrian. Atseden garai baten ondoren, 2004an talde berri bat osatu zuen Untzetak Getxo inguruko hainbat musikarekin -besteak beste, John Wayne, Los Montarbo eta Rubia taldeetan ibilitakoak-, eta bigarren diskoa izango zena prestatzen hasi zen. Lehenengo diskoa bezala, Saul Santolariarekin elkarlanean grabatu zuen, 2004 eta 2005. urteen artean, Untzetak Zenbat euri (Hirusta, 2006). Aurreko lanaren bideari jarraitzen dio Zenbat euri-k, beti ere Ipar Amerikako klasikoei begira, baina ezberdintasunak ere proposatzen ditu, batik bat hitzen aldetik. Gaua basamortuan-en "poetikaren estetikarekin, irudi askorekin" (4) jokatu zuela adierazi zuen Untzetak Zenbat euri kaleratu berritan. "Narratzailearen begirada barrualdera zegoen Gaua basamortuan diskoan. Orain begiradaren norabidea aldatu egin da. Narratzailea kanpora begira ari da". (4). Dani Merino (gitarra), Mikel Fernandez (teklatuak) Txomin Guzman (baxua) eta Juan Uriberekin (bateria) grabatu zuen diskoa Untzetak, eta hainbat kolaboratzaile ere izan zituen: Bixente Martinez (mandolina), Alberto Rodriguez (mandolina eta guitarra akustikoa), Gaizka Insunza (lap steel), Borja Barrueta (bateria) eta Pit Idoiaga (gitarra elektrikoa). Bestalde, Mikel Errazkinek eta Juan Bidegainek "Fortuna bitxia" kantuaren bideo-klipa egin zuten.

2011. urtean Mississippi (Gaztelupeko Hotsak) kaleratu zuen Untzetak, AEBetako herri musikaren lurraldean zehar egindako bidaia musikala. Blues akustikoko kantuak, ragtime eta country doinuak eta sustraidun kutsuko pop-rock konposizioak bildu zituen Untzetak lan horretan, Robert Johnson, Buddy Holly, Elvis Presley edota Hank Williamsen garai eta sorlekuari gorazarre eginez.

NOBEL

 

Si pudiéramos extraer la esencia del pop y hacer una tarta con ella, tendríamos el suculento pastel que el grupo vasco Nobel utilizó como parte central de la portada de su segundo disco "Cada momento es el mejor" (2007). Después del buen sabor de boca de sus primeros Eps y su album debut "En el corazon"... Iratxe y Noemí nos ofrecen una colección de frescas y dulces melodías aderezadas con uno de los sellos distintivos de su música: el precioso sonido de violín que acompaña a casi todas sus canciones y que nos hace disfrutar de cada momento que escuchamos sus canciones como si fuera el mejor.

ENTREVISTA

Nobel son un grupo pop vasco que apuesta por la alegría en sus composiciones, con la frescura del power-pop y el twee pop. En la línea de otros por aquí como Juniper Moon y Los Fresones Rebeldes, y del pop británico de gente como Belle & Sebastian o de la última hornada de pop sueco. Con Nobel, los amantes de este género no quedan desilusionados, tienen canciones pop típicas, de dos a tres minutos en las que en cada escucha se convierten en pequeñas dosis muy pegadizas para alegrarte el día. El eslogan ya lo dice: Pop will make us free; y Nobel lo lleva a la práctica. Su último disco, "Cada Momento Es El Mejor" (2007), es una buena prueba de ello.

- ¿De dónde viene el nombre del grupo?

De los nombres de las fundadoras del grupo Noemí, Begoña y de su amiga Elena que estaba con ellas cuando pusieron el nombre.

- ¿Con qué miembros ha contado el grupo?

Al principio éramos cinco, Noemí (violín, guitarra y voz), Begoña (voz) e Iratxe (voz y guitarra), junto con Eriet al bajo y varios batería que fueron pasando (Jose, Lander, Igor). Y desde que Begoña se fue hemos continuado con la formación de cuarteto Noemí, Iratxe y desde hace ya algún tiempo Itxaso (bajo) y Larry (batería). Nuesta ciudad natal es Portugalete (Bizkaia). Ciudad “habitual” son Getxo, Gernika o Logroño (España).

- ¿Cuándo empezó el grupo como tal, año?

Iratxe, Noemí y Begoña nos empezamos a juntar para hacer canciones en 1999, pero empezamos a ensayar con banda un par de años después, en 2001 editamos la primera maqueta y en 2002 hicimos nuestro primer concierto.

- ¿Existen grupos relacionados con el vuestro?
 

Hacemos esporádicamente colaboraciones con otras bandas, Itxaso es bajista del grupo de folk Eztauz y Larry es batería de Playskull y también dirige el grupo de percusión Tarumba.

- ¿Influencias?

Canciones pop de todas las épocas: Los Beatles, los grupos españoles de los 60 (Brincos, Bravos, Fórmula V…), los grupos de chicas de los 60, los grupos de la movida (Alaska, Aerolíneas Federales, Objetivo Birmania…), grupos indies de los 90 nacionales (Los Flechazos, Undershakers, La Buena Vida…) e internacionales (Teenage Fan Club, Belle & Sebastian, Ocean Colour Scene, The Cardigans…)

- ¿Según está el panorama actual es posible dedicarse a la música en exclusiva?

Es muy difícil, por no decir que es casi imposible con un proyecto propio. Es más viable como colaborador, músico de banda, de sesión,… Aún así, en nuestro caso nos dedicamos profesionalmente a la música en otros ámbitos como la enseñanza, las artes escénicas o la gestión musical.

- ¿Cómo veis la escena pop estatal?

La escena en cuanto a grupos está muy bien, hay muchas bandas de calidad que hacen cosas diferentes, muy buenas pero se encuentran con una industria que no favorece nada a los artistas.

- ¿Existe un futuro?

Existe un futuro incierto a nivel comercial, pero muy interesante en cuanto a propuestas creativas fuera de la industria. El avance tecnológico de los últimos años permite elaborar trabajos de calidad en estudios caseros y las nuevas plataformas de difusión en la red, los ponen al alcance de todo el mundo. 

 

- Muchos grupos dicen que la única manera de impulsar su carrera es por los conciertos, en los que se consiguen mantener mejor que con los discos, ¿compartís esta opinión? 

 

Unido a esto, las infraestructuras con que se cuentan en España en relación a salas es mínima… ¿Así cómo podemos disfrutar de la música? El sonido es infame en muchas, el aforo… Los conciertos son la mejor manera que tienen los grupos para dar a conocer su música, hacerse un hueco ante el público y la prensa y para vender discos directamente sin necesidad de dar dinero a las distribuidoras. Sin embargo, hasta que un grupo no tiene un poco de nombre y repercusión, las condiciones para los conciertos son francamente lamentables. No es raro el grupo que ha tenido que pagar por tocar en cualquier garito, y esto perjudica directamente a la profesionalización de los músicos de la escena.

- Al escuchar vuestro último disco, "Cada Momento es el Mejor", lo primero que experimenté es un chute de alegría revitalizante ¿es esa vuestra intención?


Por supuesto, ya bastante dura es la vida así que intentamos transmitir optimismo y vitalidad y arrancar una sonrisa a quien nos escuche. 

 

- Por aquí, grupos como Juniper Moon, Los Fresones Rebeldes o Undershakers ya sonaban de una manera muy parecida. Muy frescos, aportando la fuerza desde un punk-pop con una temática graciosa en muchas de las letras. ¿Os veis cercanos a estos grupos? 

 

Tenemos en común el que hacemos un pop fresco pero nos alejan muchas cosas la peculiaridad de Nobel que nos hace diferenciarnos es que en nuestra música destacan las armonías vocales y el violín.

- Es poco el papel que tienen las mujeres aún por esta escena. Grupos que sean femeninos por completo son mínimos, y encima los grupos más punteros están encabezados por hombres (sólo consigo recordar a Sibyl Vane en este sentido y encima se acaban de separar). ¿Este aspecto cómo lo veis? ¿Algo de riot grrl o son tópicos absurdos que siempre se sacan?


En este mundo siempre ha predominado la presencia masculina; en los 60 y en los 80 los grupos con cantantes femeninas interpretaban canciones escritas por hombres, las chicas sólo cantaban no tocaban instrumentos… En el caso de Nobel es algo circunstancial, coincide que somos mujeres las que escribimos e interpretamos las canciones; simplemente es nuestra manera de comunicarnos y es lo que nos gusta.

- Autoeditasteis un disco precediendo a este último, ¿a qué se debió esto? ¿Cómo fue la experiencia de la autoedición?

Habíamos grabado muchas canciones para el segundo disco, algunas de ellas eran especiales (una dedicada a Juan de Pablos, una compuesta por una amigo, una versión…) así que decidimos no incluirlas en el disco pero sí darles una salida a modo de Mini-CD que además se colgó en nuestro myspace como regalo para nuestros seguidores, para que todo quien quisiera se las pudiera descargar.

- Lo que no es común es escuchar un violín entre riffs de guitarras y estribillos. Poco a poco vais consiguiendo unir las piezas para sonar mejor, ¿el violín es un rasgo distintivo del grupo?

Por supuesto, ya comentábamos anteriormente que el violín es una de las peculiaridades de Nobel.

- Las dos versiones que hacéis son tremendas. Matando el tempo en “Si tú te vas” y luego rompiendo, y una escogiendo una de las mejores de Vainica. ¿Por qué estas versiones y no otras? ¿Habrá más en un futuro?

Siempre hemos incluido versiones en nuestros discos, hasta en la primera maqueta aparecía una versión de Carolina de Fórmula V. ‘Si tú te vas’ es una de las canciones que más nos gustan de Los Flechazos y la estrenamos en el Contempopránea cuando tocamos en el festival por haber sido escogidas como Segundo Grupo Revelación Nacional. ‘Las habaneras del primer amor’ la hicimos para una fiesta de Flor de Pasión porque sabemos a Juan de Pablos le gusta mucho; a nosotras Vainica Doble siempre nos han llamado la atención por ser dos mujeres que expresaban sus ideas y emociones desde una perspectiva femenina, con ternura y contundencia.

- Por ahora habéis firmado con dos sellos muy pequeños, ¿en algún momento habrá el salto a otro más “grande?

Ojalá, pero somos conscientes de que hay muy, muy pocas probabilidades de que eso ocurra. No nos importa, hacemos lo que nos gusta, estaría genial darnos a conocer más pero nos conformamos con lo que tenemos.

NOIZEAN BEHIN


NOK


"Uso txuria putre"


KOMETA


"Araba Euskaraz 2014 - Mugan bizi, bizi"



NORTON KLUB



Mikel Gorosabel "Norton", ahotsa ta gitarra 
Mikel Irisarri, bajua
Aintzira Gorosabel, gitarra 
Sergio Rodríguez, bateria 

EH Sukarra taldeko abeslariak, Mikel Gorosabel "Norton" jaunak, beste bi talde interesgarrietan hartu du parte, Lorelei taldean eta Norton Klub taldean. Azken honetan, pop bide musical berriak landuzituen, betiko rock metalikotik urrunduz agian, baina beti kalitate ona erakutsiz. Abestien letrak idazteko, bere lagun mina den Asier Serrano idazlearen laguntza izan zuen Nortonek. 

http://www.badok.info/euskal-musika/norton-klub

Norton Klub fue un proyecto pop personal del señor Norton, quien también canta y compone en el mítico grupo de rock duro EH Sukarra. Con ellos ha tenido grandes éxitos desde comienzos de la década de los 90.

«Estrenamos este disco en la sala Bilborock de Bilbao el día 3 de noviembre de 2005», recuerda Norton. La temática tratada en este primer disco hace referencia a cuestiones como la libertad, el amor, el ser humano corriente y la propia música. «Se trata de aludir a cuestiones que atañen al conjunto de los seres humanos. Cada vez hay más grupos musicales y ello implica que no sea fácil llegar al público, pero afortunadamente poco a poco se nos empieza a conocer en Euskadi». El segundo disco de la banda, "Klub-a" (2006), estaba compuesto de seis cuca canciones y fue grabado en Barcelona. «Aproveché una estancia allí y el disco se realizó en los estudios de buen un amigo mío», reveló Norton. «En este segundo disco me he atrevido más a componer la letra de las canciones que en el anterior, pero también he contado con la ayuda de Asier Serrano», matiza. La temática de las canciones del disco "Klub-a" son muy variadas. «Hay una canción referente a lo absurdo de las guerras. Este disco es más un proyecto personal mío». El segundo disco se presentó en un concierto ofrecido en diciembre de 2006 en Durango. 
 
DISCOGRAFIA

2005. "Kale artean"
2006. "Klub-a"

http://www.badok.info/euskal-musika/eh-sukarra