jueves, 19 de diciembre de 2013

LOS SEPARATISTAS



LOS HUEVOS DE KINDER


LOS KEBRAS




Los Kebras rock talde gipuzkoarraren abesti bat, 90.ko hamarkaren hasieran grabatua,"EMTE" (1994) disko bildumarako. Orereta herriko musikariak omen ziren.

https://cineandrock.wordpress.com/2010/05/10/jose-mari-barona-hasta-luego/#comments
...........................................................................................................
Una canción de los Kebras, grupo rock de Renteria/Orereta (Gipuzkoa, Europa). Tocaron a comienzos de los años 90 y, entre ellos, militó el desaparecido bateria Jose Mari Baiona. Su corazón se paró el 3 de Abril del 2010, pero nunca se apagará del todo, pues caló entre todos los clientes de las múltiples tiendas que regentó durante más de 20 años dedicadas a los discos y comics, desde aquel primer "store" en Rentería, hasta la última en San Sebastián... See you later, aligator!!

LOS LOPEZ


MISERABLES

"No me toques el pijo"



Miserables punk rock taldearen kantu bat. Barakaldo herrian sortu ziren eta 1984. urtetik 1988. urtera aritu ziren punk rock doinuak lantzen. "Bunker" belaunaldiko kideak izan ziren Miserables, Yo Soy Julio Cesar, Parabellum, Distorsion edota Putakaska bezalako taldeekin batera. Maketa pare bat ekoitu zituzten.

http://www.herrikolore.org/index.php/...

BUNKER BELAUNALDIA

1984. urtean, hirurogei gazte inguru, Barakaldoko udaletxean sartu ziren gazteentzako lokalak aldarrikatzeko. Azkenean, Udalak amore eman zuen, eta taldeen esku jarri zuen San Bizenteko parkean dagoen kioskoaren beheko aldeko areto itxi bat. Porlanezko areto bat izanik, musikari gazteek "Bunker" ezizena eman zioten. Halaere, San Bizenteko parkeko Bunkerra ez zen nahikoa Barakaldon sortzen ari ziren talde uholdeari erantzuteko. Garai batean, bertan entseatzen zuten taldeak hogei bat izatera iritsi ziren. Horrek arazo handiak ekarri zituen entseguen ordutegiak finkatzeko udal areto txikian.

80. hamarkada hasieran, Barakaldoko San Bizente auzoko kiroldegian, rock jaialdi garrantzitsua antolatu zuten. Fase, Zen, Puturrú de Fuá, Errobi, Izukaitz, Moris, Cucharada eta Neuronium-ekin batera, La Banda Trapera de Rio talde katalan ezagunak ere jo zuen, Espainiako Estatuan punk-rockako lehen taldea. Kontzertu hark arrasto sakona utzi zuen orduko Ezkerraldeko nerabe eta gaztetxo askorengan. Rocka bertatik bertara ezagutzeko lehenengo aukera izan zen haietako askorentzat, eta oraindik ere badago emanaldi historiko hura gogoan duenik.

1983. urtetik aurrera, Barakaldoko rock giroa suspertu eta punk talde pila sortu zen. Euskal Herri osoan gertatu zen rock musikaren gorakada itzela, batez ere RRV (Rock Radical Vasco) izenaz ezagutu zen korronte indartsuaren ondorioz. Punk talde asko sortu ziren, baina talde horiek garatu ahal izateko azpiegiturak (entseatzeko lokalak, irrati libreak, edo kontzertuak egiteko aretoak) falta ziren. Barakaldoko "Bunker" aretoak Bilboko Ezkerraldeko talde berrei entseatzeko toki bat eskaini ziren.

Barakaldoko lehenengo punk taldea 091 izan zen. Portugaleteko Escombro taldea desagertutakoan, Seni Lopez baxujoleak Barakaldoko hiru gazterekin bat egitearen ondorioz jaio zen 091. Bi kontzertu baino ez zuten egin. Lehena, Sestaon, eta bigarrena, Bilboko La Casilla pabilioian 1980. urteko maiatzaren 9 egunean. Corrupcion taldeak bete zuen 091 taldearen hutsunea Barakaldon. Zuazo auzoko talde honek, Tercera Generación izena erabiliz hasieran, 1981.eko martxoaren 21 egunean eman zuten lehen kontzertua. 1983. ko amaiera arte ibili ziren. 1982.ko urtarrilaren 22 egunean, San Bizenteko jaieta, Madrileko La UVI eta Vulpes taldearekin jo zuten. Zoritxarrez ez zuten grabaziorik utzi.

Barakaldon lokalak eta diskoetxe punkiak urriak ziren. Taldeek jakin zuten horren aurrean erreakzionatzen, eta tokiko taldeen asanblada moduko bat eratu zuten, euren aldarrikapenak plazaratuz. Orduko jai batzordearekin harreman estua zeukaten, horren ondorioz, Barakaldoko taldeek txosna antolatu ohi zuten Karmengo jaietan, eta jai egitarauan partehartuz. Hori dela ta, 80. hamarkadan kalitate handiko rock kontzertu ugari egon zen Barakaldoko jaietan. Baina taldeen eskakizun nagusia entsegu lokalena zen. Udala zen haien aldarrikapen eta kexuen jomuga nagusia. Honela sortu zen "Bunker" aretoa eta bere belaunaldi zaratatsuaren kondaira.

http://barakaldodigital.blogspot.com....
............................................................
Una canción del grupo vasco Miserables, un grupo punk rock de Barakaldo (Bizkaia, Europa). Grabaron un par de maquetas entre los años 1984 y 1988.

Miserables formaron parte, junto a otras bandas de rock barakaldesas (Yo Soy Julio César, Distorsión, Parabellum, Putakaska ...) de la llamada generación "Bunker ". Bajo ese nombre fue rebautizado un pequeño local que el ayuntamiento de Barakaldo cedió en 1984, tras muchísimas peticiones El local parecía un autentico "Bunker", ya que estaban en los bajos de un kiosco de cemento del parque de San Vicente. Aun así, los grupos de rock de la villa pudieron ensayar en unas condiciones mínimas durante un tiempo.

LOS MOÑAS


KAUCE


LOS PADRINOS


ARRAKADA


LOS EXTRAÑOS



Jon Zamarripa, ahotsa ta kitarra
Félix Senderos, baxua
Carlos Martínez, bateria
Jorge de la Herrán, teklatuak

Los Extraños taldea Bilbo hirian sortu zen, 1985. urtean. Hasiera batean, Jon Zamarripa, Félix Senderos eta Alberto Candiel zeuden, baina, geroago, José "Primitivos" edota Carlos Martínez jauna batu zituzten. Los Extraños taldekoek new wave musikaren eragina zuten eta Lyres, The Velvet Underground edota The Troggs taldeen betsioak egiten omen zituzten zuzenekoetan. 1986. urteko otsailean, Los Extraños taldeak maketatxo bat ekoiztu zuten estudios Pan-Pot (Bilbo) estudioetan, "Sus peores grabaciones" izenburukoa. Bertan, "Irreal", "Te confieso", "Unas palabras", "Las mil caras del monstruo", "Resaca" eta "Pedro pistola" (Henry Mancini jaunaren bertsio bitxi bat) kantak bildu zituzten.

1987. urtean, Los Extraños taldearen bigarren maketa iritsi zen, "Seguimos sin beber alcohol". Bertan, "Errores", "Irreal", "What goes on" (The Velvet Underground taldearen bertsio bat), "Garaje" eta "Escucha el silencio" kantuak bildu zituzten. Garai hartan, Los Extraños laukote bat ziren, Alberto alde egin bait zuen eta Carlos Martínez (bateria) eta Jorge de la Herrán (teklatuak) sartu. Los Extraños taldekoek Eddie and The Hot Rods taldearen ondoan jo zuten eta, nahiko arrakastarekin, zenbait rock lehiaketetan parte hartu. 1988. urtean arazo legal batzuk zirela medio, taldeari izena aldatu behar izan zioten indarrez. Hortik aurrera, Los Raros bezala ezaguna izango ziren, "No es buen plan" (1988) disko bikaina ekoiztuz Discos Suicidas zigilupean. 1989. urtean ETB telebistan agertu ziren kontzertu oso bat eskeiniz. 90. hamarkada hasieran taldea banandu egin zen.


LOS EXTRAÑOS surgen en Bilbao (Bizkaia, Europa) en 1985. Eran tres jóvenes, Jon Zamarripa (voz y guitarra), Félix Senderos (bajo y coros) y Alberto Candiel (batería y coros), aunque, luego, también pasaron baterías como José "Primitivos" o Carlos Martínez. Los Extraños estaban influenciados por la new wave británica y, en vivo, solían reversionar a grupos como Lyres, The Velvet Underground o The Troggs. En Febrero de 1986, Los Extraños grabaron, en los estudios Pan-Pot (Bilbao), su primera maqueta. "Sus peores grabaciones" incluía temas como ‘Irreal’, ‘Te confieso’, ‘Unas palabras’, ‘Las mil caras del monstruo’, ‘Resaca’ y ‘Pedro pistola’ (curioso cover de Henry Mancini). La caratula de la maqueta se realizó en tres colores diferentes coleccionables, cada color llevaba un dibujo de uno de los miembros. En 1987, la banda editó su segunda maqueta, "Seguimos sin beber alcohol". Incluía cortes como ‘Errores’, ‘Irreal’, ‘What goes on’, ‘Garaje’ (en vivo) y ‘Escucha el silencio’. En esta maqueta Los Extraños eran ya un cuarteto, puesto que, tras la marcha de Alberto, se habían sumaron Carlos Martínez (batería) y Jorge de la Herrán (teclados y coros).

Los Extraños llegaron a telonear a grupos como Eddie and The Hot Rods y a ganar diferentes concursos musicales. Por problemas legales, fueron obligados a cambiar de nombre. A partir de 1988, ya como Los Raros, publicaron su primer disco, "No es buen plan", bajo el sello Discos Suicidas. En la versión en cassette había un tema extra, 'Escucha el silencio'. En 1989, Los Raros grabaron un concierto en vivo para ETB. Tras la disolución del grupo, Jon Zamarripa formaría parte de Cancer Moon. El bajista Félix Senderos, gran aficionado a la música mod, falleció el 1 de Marzo de 2008, tras una larga enfermedad. Felix milito en Los Primitivos antes de fundar Los Extraños/Los Raros. Goian bego.

SEGUIMOS SIN BEBER ALCOHOL (1987)

1. Errores
2. Irreal
3. What goes on (cover de The Velvet Underground)
4. Garage 
5. Escucha el silencio

NO ES UN BUEN PLAN (1988)

1. En el garage 
2. Errores
3. Mao
4. What goes on
5. Olvidare
6. Irreal
7. Go go go 
8. Cuando tu estes aqui
9. Escucha el silencio (edicion casete)


Los Extraños (after Los Raros) was a Basque garage rock band. They were from Bilbao (Bizkaia, Europe). Their records are very rare, the band is unknown for most of the 60's garage followers. They recorded two demos, one Lp and two singles.

DISCOGRAPHY

1986.  "Sus peores grabaciones"
1987.  "Seguimos sin beber alcohol"
1988.  "No es buen plan" (Los Raros)






MAKABI



LOS ROTOS






Los Rotos taldearen kantu bat, beraien "Brindando" maketatik. 1993. urtean ekoiztu zuten Bilbo hiriko Rockestudioetan, Carlos Kreator laguntzarekin.

Txano, kitarra ta ahotsa
Txema, bateria
Cavan, baxua ta ahotsa
Coco, kitarra ta ahotsa
Txipi, bigarren bateria

Los Rotos rock taldea Bilbo sortu zen, 1987. urtean, Bahia de Cochinos, Come de Aki, ATS, edota Gangters taldeko kide ohiekin. 1993. urtean, beraien lehen maketa ekoiztu zuten, "Brindando" izenburuaz, 9 kantu rock blues eta Credence Clearwater Revival talde amerikarraren bertsio batekin, "Molina". 1994. urtean, disko txiki bat kaleratu ondoren banandu ziren. Hala ere, 2008. urtean, Los Rotos berriro bueltatu ziren euskal musika eszenara, kontzertu batzuk eskeiniz. 'Lluvia, hierro y rock and roll' liburuan agertu ziren baita.

http://www.flickr.com/photos/denaflow...
­........................................­........
Una canción del grupo vasco Los Rotos. La maqueta "Brindando" fue grabada en los estudios Rockestudios (Bilbao), del 28 de Abril al 1 de Mayo de 1993, y distribuida por DDT Banaketak. ATENCION, existe otro grupo en Barcelona con mismo nombre, ojo, no confundirlos.

Los Rotos son una de las bandas bilbainas rockeras por excelencia. En 1987, en los tiempos del punk radikal vasco de los años 80, ellos apostaron el rock blues, influenciados por el sonido de Chuck Barry, Dr. Feelgood, Led Zeppelin... Debutaron en el mitico bar Gaueko en el año 1988 y en 1989 grabaron su primera maketa.

Los Rotos estaba formada por miembros de bandas rock como Bahía de Cochinos, Kome de Aki, ATS, Piratas del Nervion o Gangters. En 1993, editaron una maqueta, "Brindando", producida por ellos y Carlos Kreator. Eran diez temas de buen rock´n´roll y blues, con un magnifico armónica. Incluyeron una versión de "Molina", un tema de la banda americana Credence Clearwater Revival. Las influencias básicas de Los Rotos fueron bandas como Inmates, Dr. Feelgood, Nine Below Zero, o Eddie & The Hot Rods.

En 1994, grabaron un EP con cuatro temas, llamado "En mala hora". Tambien incluyeron el tema "La otra doctora Amelia" en un disco compartido con otras tres grandes bandas vascas de la época (Los Bichos, La Secta y los Cancer Moon) de la mano del fanzine "Beatnick Fly". Poco después de salir su Ep, Los Rotos se separaron. Fueron tiempos de desfase, estaban cansados y pensaron que parar era lo mejor, aunque con el tiempo todos han seguido tocando en diferentes bandas de rock de su ciudad. Coco y Txema tocaron hard rock con la banda Fireball, Txema hizo garaje con los getxotarras The Growl, Coco tocó rock sureño con su hermano en una banda llamada Antecedentes, y Txano y Cavan en la banda Los Muelles. Txema regentó un bar, "Gure Txoko", un gran núcleo rock en Bilbao, donde tocaron los Kiowak, Lusty Men, Brioles...

En 2008, veinte años después de su formación, Los Rotos formada entonces por Txano, Txema, Cavan y el señor Coco, legendarios pub rockers bilbainos, se reunieron de nuevo para dar nuevos bolos. Los Rotos son una buena patrulla crápula de rock and roll y blues, epítome de banda del pub rock de Bocho, desde su estética con chaquetas, hasta los síncopes guitarreros en la escuela de Dr. Feelgood. En el esplendido libro musical 'Lluvia, hierro y rock and roll', se recopilan algunas andanzas de Los Rotos y muchas otras bandas del Gran Bilbao.

BRINDANDO (1993)

1. Brindando siempre a tu salud
2. Camarero
3. La otra Doctora Amelia
4. Mirándote
5. Ni una vez más
6. Quiero pasarlo bien
7. Recuerdos
8. De noche otra vez
9. ¿Sabes lo que quiero?
10. Molina (cover de Credence Clearwater Revival)
........................................­.........................
Los Rotos was a basque rock blues band. They are from Bilbao (Basque Country, Europa). In active, since 1987 to 1994. They return to escene in 2008.

DISCOGRAPHY


1989. Maketa /Demo
1993. "Brindando"
1994. "En mala hora" Ep

http://www.elcorreo.com/vizcaya/20081...

LOS SANTOS


La New Wave que nos llegó desde Bilbao, junto con "Lavabos Iturriaga" y "Rufus". Y es que el 'rock radical vasco' todavía quedaba un poco lejos, a comienzos de los ochenta por las orillas del Nervión y por todo Vizcaya dominaba el power-pop. Este tema iba como cara B de su primer sencillo para DISCOS SUICIDAS, grabado en los estudios KIRIOS y editado en 1982, cuyo tema principal era "La Modelo"

HARAGI GORDIÑA

"Irriparra"


Haragi Gordiña taldearen kantu bat, beraien lehen diskotik, "Kale usainak". 2001. urtean Txepe estudioetan ekoiztu zuten.

Adrian Perez, ahotsa
Juanjo Otxandorena, gitarra
Aitor Atxega, baxua
Iker Telleria, perkusioa


2001. urtean, "Kale usainak" izeneko diskolana aurkeztu zuten Haragi Gordiña taldeko kideak, hamalau kanta dotore bilduz. Aurretik, urtebetez, Kultur Errotan musika programa barruan ibili ziren musika saioak eskeintzen gure herri askotako kultur etxeetan. Abestien letretan, kaleko estutasunari, eguneroko beldurrei, heriotzari, maitasuna edota amodio ezari abesten zioten. Kanta politak ziren, baina ere nahiko gordinak.

Haragi Gordiña taldeko bi kide, Adrian eta Aitor, Mal de Ojo izeneko rumba taldetik zetozen, beraien pop-rock sustraia bideratzeko saiakera bat izan zen. 1993. urtean hasi ziren Mal de Ojo taldeko kideak rumba doinu beroak Euskal Herriko txoko guztietara eramaten. Hasieran erdi txantxetan hasi baziren ere, geroago, rumba estiloa ongi bereganatu zuten. Mal de Ojo taldearen abesti rumbero gehienak euskaraz abestuak ziren. "Aurrireitziak apurka desagertzen joan dira. Hasieran, jendea mugiarazteko nahikoa lan izan genuen. Hala ere, gure proposamenarekin, jendeak rumba erritmoari eutsi eta dantza egin du azkenean. Baztan aldean rumba eta rantxerak oso gustuko dituzte, arrakasta izugarria izan dugu bertan. Goierri aldean gogorragoa egiten zaigu, agian."

DISKOGRAFIA


2001. "Kale usainak"
..............................................................
Una canción del grupo rock vasco Haragi Gordiña (carne cruda). Su primer disco, "Kale usainak" (aromas callejeros), fue grabado en los estudios Txepe en el año 2001.

Haragi Gordiña nació como banda a finales de la decada de los 90. Su música se podría clasificar como pop-rock eclectico. En la banda tocaban varios miembros del grupo gipuzkoano Mal de Ojo, y en sus letras en euskera, Haragi Gordiña retrataban diferentes temas sobre lo cotidiano, unas veces de manera desvergonzada y otras más directa y cruda. Casi siempre utilizaron un formato intimista, pequeño y sugerente, como los ofrecidos dentro del programa musical Kultur Errota, que se desarrollo en diferentes localidades vascas a comienzo del 2000.

KALE USAINAK (2001)

1. Irriparra
2. Plaian egon ginen
3. Bali- Singapur
4. Bilboko San Franzisko auzoa
5. La vie qui s'en va
6. Begirada galdutako neskatoa
7. Emozioak
8. Abestia idazteko garaia
9. Zaletuta
10. Ta zer egin
11. Angela
12. Haragi gordiña
13. Luzaroz garbia
14. Adio

Mal de Ojo nacieron en San Sebastian/ Donostia en el año 1993, como trio de rumba, la rama más divertida del flamenco. Luego pasaron a ser un quinteto, pero el alma mater del grupo fue siempre en el señor Adrián Pérez, compositor de muchas de las canciones. Cantaban a la vida y al amor, con pedacitos de realidad social, tanto en castellano, como en lengua vasca, o euskera.

En 2003, Mal de Ojo pasaron gracias al álbum "Mestijaia" de la autogestion de sus cinco primeros discos, a fichar por un sello discográfico profesional, el sello Gaztelupeko Hotsak. "Aquella autogestión estaba bien, porque demostramos que se pueden sacar adelante trabajos por tu cuenta. Pero, todo eso conlleva handicaps que desgastan mucho, ya que intentas llegar a todo todo y no puedes".

http://www.hotsak.com/artistak/mal-de...

DISCOGRAFIA (MAL DE OJO)


1995. "Venga y que siga la fiesta"
1996. "Y te ha tocado... Mal de Ojo"
1997. "Para finos paladares"
1998. "Oye tío... yo te quiero"
2001. "Bajo el agua de fuego"
2003. "Mestijaia"
2005. "Topa kalabera"

http://www.hotsak.com/artistak/mal-de...


LOURDES IRIONDO


Freskotasun handia ekarri zion Lourdes Iriondok euskal kantagintzari. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, baina horren aurretik ere oso ezaguna zen Euskal Herri osoan. Bakarka edo Xabier Leterekin batera, Iriondoren kantuek oso ongi islatu zuten frankismopeko euskal gazteriaren sentimenduak. Franco hil ostean amaitu zen haren ibilbide musikala, egoera aldatu zelako eta osasunak ez ziolako segitzen utzi.

Lourdes Iriondo (Donostia, 1937-Urnieta, Gipuzkoa, 2005) sortzez donostiarra zen, baina bere burua urnietartzat jotzen zuen. Hamaika anai-arreba ziren iriondotarrak; horietatik Lourdes bigarrena zen. Zazpi urte zituenean, familia osoak Urnietara egin zuen, eta han eman zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Euskara Lourdes Iriondoren ama hizkuntza zen, baina anai-arrebengan gero eta handiagoa zen erdararekiko joera. Mojetan ikasi zuen Iriondok, hasieran Urnietan, gerora Donostian. Moja frantsesak ziren, eta frantsesez egin behar izaten zuten ikastetxean. Iriondo gazteak behartsuak lagundu nahi zituen; hori zela eta, hemeretzi urterekin Gasteizko Misioneras Seculares elkartearen formazio etxean sartu zen, misiolari lanetarako prestatzeko asmoz. Ez zuen ametsa betetzeko aukerarik izan, handik urtebetera bihotzeko eritasun larria diagnostikatu baitzioten. Hortik aurrera, zorrotz zaindu behar izan zuen osasuna. Gaixotasunaren ondorioz, etxean egotera behartuta egon zen denboraldi luzez. Garai hori aprobetxatu zuen haurtzarotik gogoko zuen musikagintzan trebatzeko.

Izan ere, txikitatik izan zuen musikarekiko zaletasuna; ahots gozoa eta garbia zuen Iriondok, eta familia giroan abesti zaharrak kantatzen zituzten askotan. Urnietako txistulari taldean ibili zen, eta Donostiako akademia batean zazpi urtez aritu zen opera eta kantua ikasten. 1964an, aitak oparitutako gitarrarekin hasi zen Cecilio Espada irakaslearekin eskolak hartzen. Aurretik hasia zen bere kantuak egiten; kutsu erlijiosokoak ziren horietako asko, baita euskara eta euskal kulturaren ingurukoak ere. Abesti gehienak lagunek, tartean Joseba Zugasti Urnietako apaiza, moldatzen edo euskaratzen zizkioten, orduan ez baitzen gai sentitzen euskaraz konposatzeko.

Jendaurreko lehen emanaldia 1964an egin zuen, Andoainen, ikastolaren alde egin zen kantaldi batean. Arrakasta handia lortuta, Tolosa eta Villabonan abestu zuen gero. 1965ean Aizarnan egiten zen Gazteriaren Egunean kantatu zuen, eta hor ere arrakasta handia lortu zuen. Berehala, Joxe Mari Iriondo kazetari eta lehengusuaren eskutik, Loiolako Herri Irratirako hainbat kantu grabatu zituen, eta horiek emititzen hasi ziren. Entzuleen hainbat kritika jaso zituen arren, besteak beste gitarra espainolarekin euskaraz abesterik ez zegoelako, oso ezagun egin ziren Lourdes Iriondoren ahots eta doinuak. Handik aurrera, Euskal Herriko txoko guztietan ibili zen kantari. 1965ean, berrogei kantaldi inguru eskaini zituen. 1967an, berriz, 170 kantaldi inguru izan ziren. Orduan izan zituen lehen arazoak zentsurarekin. "Ez gaude konforme", "Askatasuna zertarako", "Nire erria" eta gisakoak kantaldietan abesteko baimena jaso behar zuen, eta hainbatetan moldaketak egin.

Garai hartako Euskal Herrian ez zen batere ohikoa emakume bat oholtza gainean agertzea, gitarra eskuetan zuela. Luze gabe hasi ziren kantari berriarentzat goitizenak agertzen. Euskal Herriaren nobia, Euskal Herriko Joan Baez eta Ez Dok Amairuko musa deitu izan zaio Lourdes Iriondori. Jose Angel Irigarairen esanetan, "jendea ez da konturatzen zer zen Lourdes Iriondo 60ko hamarkadan. Eszenatokian transformatu egiten zen, ikaragarria zen, eta jendea liluratuta gelditzen zen".

Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen; bileretan hasieratik hartu zuen parte. Dena den, gainerako partaide gehienak ez bezala, ordurako kantari ezaguna zen Iriondo. Ez Dok Amairun idazkari lanak egin zituen, eta taldearekin batera kantaldi askotan hartu zuen parte. Taldea bereizi zenean, Xabier Lete eta Benito Lertxundirekin ibilbide laburreko beste proiektu batean hasi zen, Zazpiribai ikuskizuna. Horretan Ipar Euskal Herriko beste hainbat musikarik ere hartu zuten parte: Pantxoa eta Peio, Ugutz Robles-Arangiz, Manex Pagola, Patxika Erramuspe... 1967. urtean Iriondok bere lehen bi disko txikiak argitaratu zituen, Belter diskoetxearekin. Aspaldiko kantak zeuden grabazio horietan: "Abesten dizut, jauna", "Loa", "Kitarratxoa ta euskera", "Ain urruti ta ain urbil"...

Nolanahi ere, urtetik urtera Lourdes Iriondoren kantagintza gero eta konprometituagoa ari zen bihurtzen. Honela azaldu zuen bilakaera: "Bear bada, lehenago abestia gauz polit bat bezela konsideratzen zen. Esakizun aundirik gabeko gauz ariñ bat bezela. Gaur berriz, esakizun aundiak ditu herriari kantatzen zaion abestiak. Beste kontzientzi batekin kantatzen da gaur. Herriaren problemak kantatzen dira..." (2). 1968. urtean, diskoetxe beraren eskutik, beste disko txiki bat eman zuen argitara. Hor zeuden lau kantek argi erakusten zuten urnietarraren bilakaera: "Lin-Pan mendia", "Askatasuna zertarako", "Nire erria" eta, batez ere, garaiko ereserki bihurtu zen "Ez gaude konforme".

Ez zen 1968ko uzta bakarra izan. Disko luze bat argitaratu zuen, Kanta zaharrak (Belter, 1968), Resurreccion Maria Azkuek bildutako kantutegitik aukeratutako ale zaharrekin. Urte hori ere garrantzitsua izan zen Iriondorentzat, Xabier Leterekin ezkondu zelako. Hurrengo urtean, disko txiki bat argitaratu zuen bikoteak. 1969an, beste bi disko txiki eman zituen argitara Iriondok, horietako bat haurrentzako abestiekin: Aur kantak. 1974an argitaratutako Lurdes Iriondo disko luzea (Artezi) eta 1976an Xabier Leterekin ateratako bilduma izan ziren grabatutako azken lanak. Haren heriotzaren ostean, Antologia bilduma argitaratu zuen Elkar diskoetxeak 2006an.

1978an Hernaniko Galarreta pilotalekuan Xabier Lete, Antton Valverde eta Pantxoa eta Peiorekin batera egindako kontzertua izan zen Lourdes Iriondoren azkenengo emanaldia. Garai hartan aldaketa handiak gertatzen ari ziren gizartean eta kulturgintzan, eta Iriondo ez zen oso eroso sentitzen. Horrez gain, osasun makalegia zuen kontzertuz kontzertu ibiltzeko. Handik aurrera, literatura, ikastola eta parrokia izango ziren Iriondoren zeregin nagusiak. Haurrekin zaletasun berezia zuen, eta haientzako hainbat liburu argitaratu zituen: Martin arotza eta Jaun deabrua. Sendagile maltzurra (Gero, 1973), Asto baten malura (Gero, 1975) eta Buruntza azpian (Gero, 1975). Bi narrazio liburu ere kaleratu zituen: Hego-haizearen ipuinak (Gero, 1973) eta Lotara joateko ipuinak (Erein, 1983).

Haurrekin Buruntza antzerki taldea antolatu zuen Urnietan, eta hainbat antzezlan idatzi eta zuzendu. Horietako bat, Fabrika berria, 1977an estreinatu zen. Herriko parrokian ere lan handia egin zuen urte horietan guztietan. 2005eko abenduaren 27an hil zen, 68 urte zituela. Hil ostean hainbat omenaldi egin zitzaizkion. Urnietako parke batek Lourdes Iriondoren izena hartu zuen, eta bertan paratu zuten Jose Ramon Anda artistak haren omenez egindako eskultura.

KALEKO URDANGAK


LOS WHITOS


HAITZAMA


JOXEAN GOIKOETXEA


LUGARRI

"Ezer ez da betiko"



LUIS VIL


LUKAS PREST


LUHARTZ


LUR



Juanvi, kitarra
Jurgi, kitarra eta ahotsak
Ferre, baxua eta koroak
Borja, bateria


Lur taldea Laudio herrian sortu zen, 90.hamarkada erdialdean. Etsaiak talde mitikoaren bidetik, beraiek ere hardcore punk musika zorrotza landu zuten, euskeraz eta erderaz abestuz. Beraien letrak garai hartako kaleko kronikaren islada dira, derrigorrezko soldaduzkaren aurkakoak eta insumisioa aldekoak, kapitalismo berriaren kontrakoak, okupazio aldekoak eta etxebizitzen espekulazioren aurkakoak... Lur taldeko kideak bere herriko Txitxarra kolektiboaren parte ziren, Danba, Anti-Ke, Contra La Gente Sin Escrupulos, Finisterrae, T.HC, Arbol, Flying Pigs, Garrasi, ZEN, Guridi Center Trash, Lápida, Lautaru edota Ostakulo bezalako taldeekin batera. 1997. urte inguruan, Lur taldekoek "Amorru bizia" maketarako 11 kantu ekoiztu zuten Bilboko Chocablock estudioetan, Mikel Biffs soinu teknikariarekin. Ondoren, DDT Banaketak zigiluak zabalduko zituen zinta kasetean.
...............................................................................
Una canción del grupo vasco Lur. Su maqueta "Amorru bizia" (Pura rabia) fue grabada en los estudios Chocablock (Bilbao), junto al técnico Iñigo "Drellas", hacia 1997.

Lur (en euskera, Tierra) surgieron en la localidad de Laudio/Llodio (Alava, Europa), a mediados de los años 90. Sus componentes eran cuatro músicos, Juanvi (guitarra), Jurgi (guitarra y voz), Ferre (bajo) y Borja (batería). A finales de los 90, Lur editaron "Amorru bizia" (Pura rabia), una colorista maqueta con 11 temas que grabaron y mezclaron en los estudios Chocablock de Bilbao, con la ayuda técnica del señor Mikel Biffs. Esa maqueta fue editada en casete gracias a distribuidora vasca DDT Banaketak. Como los míticos Etsaiak, Lur cantaban punk hardcore en euskera y en castellano, y en sus letras escupían sobre la realidad social de aquella época. Se inclinaban, especialmente, en favor de la ocupación, de la insumisión a la famosa mili obligatoria y contra del capitalismo salvaje y la creciente especulación inmobiliaria.

Lur formaron parte de un colectivo llamado Txitxarra, junto a otras bandas de la zona Llodio, como Danba, Anti-Ke, Contra La Gente Sin Escrupulos, Finisterrae, T.HC, Arbol, Flying Pigs, Garrasi, ZEN, Guridi Center Trash, Lápida, Tierra Perdida, Lautaru o los Ostakulo. Todas esas bandas solían actuar en la desaparecida Casa de Pinturas, un centro okupa de su localidad. Incluso, el hoy archifamoso grupo norteamericano Green Day actuó allí, apenas un par de años antes de su violenta clausura. Como ha ocurrido a menudo en Euskal Herria, el cierre de la Casa de Pinturas fue muy manipulado por prensa local. Esta repetía, sin cesar, que los vecinos se quejaban de "ruidos" molestos, aunque los conciertos se celebraban junto a una fábrica de derivados de la madera, a medio kilómetro del casco urbano de Llodio/Laudio.

AMORRU BIZIA

1. Intro
2. Zer dago?
3. En mi kabeza
4. Okupazioa
5. Hil itzazu aberatsak
6. Hegaz
7. No más juicios farsa
8. Lurrean etzanda
9. Zipaio
10. T.H.T.F.
11. Lur

............................................................................
Lur was a Basque punk band. They were from Llodio/Laudio (Araba, Europa).

DISCOGRAPHY

1997. "Amorru bizia"

LURRA


LUSTY MEN



Javi, kitarra
Mikel Insausti, ahotsa
JuanCar, kitarra
Miguelon, baxua
Xabi, bateria
Lou Olangua, ahotsa

OK Korral euskal rock taldea 1985. urtean sortu zen, Zarautz herrian (Gipuzkoa). Rockabilly, folk eta country eraginak batu zituen bi disko itzeletan. OK Korral taldea eten zenean, Dani Ulazia jaunak The Covers talde sortu zuen Mikel Insausti jaunarekin batera. The Covers talde hura nahiko arrakasta lortu zuen Euskadin 80. hamarkada bukaeran, egiten zituzten rock bertsio sendoengatik, batez ere.  

90. hamarkada hasieran, The Covers talde hura Lusty Men bilakatu zen, jadanik, musikariek beraien punk rock kantu propioak grabatzeko gogotsu omen zirelako. Hasi eta denbora gutxira, Lorentzo Records estudioetan sartu ziren maketa bat ekoizteko. Ondoren, 1991. urtean, binolozko disko oso bat ekoiztu zuten Slam Records zigiluarekin. Lou Olangua, OK Korral abeslaria ohiak, "Lusty Men" diskoan ere kolaboratu zuen. Lou, zoritxarrez, 2013. urteko urtarrilaren 12 egunean zendu. Goian bego... Lusty Men taldea desegin zenean, taldeko kide batzuk banda berria osatu zuten, Big Crunch, 90. hamarkada erdialdean.

DISKOGRAFIA
1990. Maketa/Demo

1991. "Flies and spiders" (single)
1991. "Lusty men" (album)



La banda Lusty Men surgió en Gipuzkoa (Pais Vasco, Europa) a comienzos de la decada de los 90. Estaba formada por antiguos miembros de The Covers, un grupo de versiones rock de gran fama local. Su nombre provenía de una peli de Nicholas Ray, "Lusty Men", y su estilo musical era un fornido y oscuro punk rock con toques de sub pop australiano. Eran fans declarados de los Ramones. De hecho, compartieron junto a otras bandas vascas (como Los Clavos, Anestesia o La Perrera), una de aquellas celebres "Ramonesession", dedicadas a la banda punk de New York. 

En 1990, Lusty Men grabaron su primera maqueta y el bajista del grupo Anti-Regimen, Miguelon, sustituyó a Jose Mari. En 1991, editaron un apañado álbum, en vinilo, con 10 temas, como "Seize the day", "Nightmare´s city", o una version del "Into my eyes" de Jeff Dahl. Ese disco fue grabado en los estudios Lorentzo Records de Berriz y fue la primera referencia del sello Slam Records. EL single "Flies and spiders" fue publicado en 1991, con la colaboracion de la cantante Lou Olangua (1960-2013). Lou fue la voz del enérgico grupo gipuzkoano OK Korral, quienes a mediados de los 80 animaron el panorama musical de Euskal Herria con sus alegres canciones de garage, rockabilly y country en euskara. Lou fue una de las primeras voces femeninas del rock vasco. Tras la desintegración de aquel grupo, Lou siguió cantando, colaborando, con los Lusty Men, o con Las Lagartas. 

OK KORRAL... http://artxiboa.badok.eus/artista.php?id_artista=131