viernes, 27 de diciembre de 2013

ITZIAR

ITOIZ

 

Itoiz taldea 1978an sortu zen, eta 1988ra arte iraun zuen. Tarte horretan zazpi disko argitaratu zituen, eta Euskal Herriko talderik arrakastatsuenetakoa izan zen. Oroimen kolektiboan itsatsita geratu diren hainbat kantu sortu zituen; "Lau teilatu", besteak beste. Folk-rock progresiboko musika egiten hasi zen, eta 1983tik aurrera pop-rocka. Haren burua, Juan Carlos Perez, euskal kantagintzaren azken 30 urteetako erreferentzia bat da.

Itoiz aurretik Indar Trabes izan zen. Ondarroako eta Mutrikuko 15-17 urteko bost gaztek sortu zuten taldea 1974an: Juan Carlos Perez (Mutriku, 1958; ahotsa eta gitarra), Jose Garate "Foisis" (Ondarroa, 1958; baxua), Joseba Mendizabal (Mutriku, 1957; gitarra), Estanis Osinalde (Mutriku, 1957-2007; bateria) eta Antton Fernandez (Eibar, 1959; teklatuak). Ondarroako Venezia dantzalekuan eman zuten lehen kontzertua, institutuko ikasleek antolatutako jai batean. Leku bera erabili zuten entseguetarako, Ondarroako portuko lonja batera aldatu arte. Tresneria erosi ahal izateko dirua biltzeko, ezkontzetan eta Bizkaiko herrietako jaietan jotzen hasi ziren, egunen batean plazak utzi eta rock kontzertuak eskainiko zituztelakoan. Berbenetako ohiko errepertorioaz gain, Juan Carlos Perezek sortutako konposizioak eta atzerriko rock taldeenak (Pink Floyd, Focus, Jethro Tull...) jotzen zituen Indar Trabesek. Jaime Iarrituren Agerki kontratazio agentziaren bidez Bizkaian oso ezaguna egin zen taldea, eta Arabara eta Gipuzkoara ere heldu zen. Iarrituk Xoxoa diskoetxea sortu zuen 1978an, eta diskoa grabatzea eskaini zion Indar Trabesi.

Diskoari begira taldearen izena aldatu zuten, Indar Trabes dantzaldiekin lotzen zelakoan. Itoiz diskoan (Xoxoa, 1978) grabatutako kantu guztiak, "Astelehen urdin batean" izan ezik, Indar Trabesek jotzen zituen dantzaldietan. Hasierako taldekideetatik Joseba Mendizabal bakarrik falta zen. Bere lanarekin bateraezina zelako utzi zuen Mendizabalek taldea, diskoa grabatu baino hilabete batzuk lehenago. Musikariez gain, hasieratik Indar Trabesekin soinu teknikari lanetan ibilitako Angel Azkarraga Matxitxa zen taldeko beste partaidea.

Donibane Lohizuneko Bacchanales estudioan grabatu zuten Itoiz, Jean Phocas soinu teknikariarekin. Diskoa 1978ko udazkenean argitaratu zen, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan aurkeztu zuen taldeak zuzenean. Osinaldek ez zuen parte hartu emanaldi hartan, soldadutzan zegoelako, eta Pedro Jose Lakak bete zuen haren lekua. Halaber, diskoan parte hartutako Joseba Erkiaga flauta jotzailea batu zitzaien. Itoizen lehen diskoak taldearen kantu enblematikoenetako batzuk biltzen ditu, batez ere "Lau teilatu", inoizko euskal kanturik ezagunenetako bat, gerora hainbat taldek moldatu dutena. Taldekideek musika entzuten hasi zirenetik barneratutako eraginak biltzen zituzten kantuok, batez ere folk-rock progresiboarena. Hitzak Lekeitioko bi poeta gaztek idatzitakoak ziren: Joseba Alkalde eta Joseba Garcia. Durangoko Azokaren disko onenaren saria irabazi zuen diskoak.

Hala ere, diskoa kaleratu eta berehala taldea desegin egin zen, eta, hortaz, bigarren diskoa, Ezekiel (Xoxoa, 1980), Juan Carlos Perezek bakarka landutako proiektu baten emaitza izan zen. Ezekiel izeneko nerabe baten inguruko obra kontzeptuala sortu zuen Perezek, The Who taldearen Tommy-ren antzera. Joseba Alkaldek idatzi zion istorioa, eta Klabelin Komik taldeko Karlos eta Santi Gimenez anaiek eta Michel Longaronek lagundu zioten Perezi soinuari forma bihurtzen. Perezen asmoa diskoa bere izenaz argitaratzea zen, baina aurrekoak izandako arrakastaren ondoren, Itoizen izenaz baliatu beharraz konbentzitu zuen Iarrituk. Disko berezia da Itoizen ibilbidean: sonoritate aldetik, folk sustraia gordetzen du, baina jazz-fusiora zabaltzen da. Karlos Gimenezen hitzetan, "oso disko irekia da, abentureroa, esperimentazalea, ausardiaz eta konplexurik gabe egindakoa. Aurrerapauso bat izan zen euskal musikan, eredu gisa bainoago esperientzia gisa" (1). Itziar Egileor kantariak lagundu zion Perezi ahotsetan. Egileorrek disko bat kaleratu zuen urtebete lehenago, Itziar (Xoxoa, 1979).

Diskoa zuzenean aurkezteko taldea berrosatu egin zuen Perezek: Foisis eta Antton Fernandez hasierako taldekideez gain, Javi Robador (bateria; Enbor, Fase, Gran Via Show), Karlos Gimenez (saxofoia), Gonzalo Muga (flauta) eta Fran Lasuen (biolina; Izukaitz, Oskorri) bildu zituen. Formazio horrek, ordea, ez zuen luze iraun. 1981ean, berriz laukote bihurtu zen taldea: Perez, Foisis, Fernandez eta German Ors gitarrista berria. Lauron artean eta Angel Celada (Orquesta Mondragon) bateria jotzailearen laguntzarekin ondu zuten hirugarren diskoa, Alkolea (Elkar, 1982). Taldeak gogortu egin zuen soinua, gitarrek leku handiagoa hartu zuten, eta flauta desagertu egin zen. "Marilyn: sagardotegia eta jazzmana" kantuarekin irrati-formuletara heldu zen Itoiz. Pop-rockera egindako lehen urratsa izan zen.

Alkolea-ren zuzenekoetarako Jimmy Arrabit bateria jotzailea (King Mafrundi) taldeko kide bihurtu zen, eta haren bidez Jean Marie Ekai gitarrista ezagutu zuten. Ekai 1983an sartu zen Itoizen German Orsen ordez, eta erabakigarria izan zen taldearen norabide berrian. Kantu luzeak, konplexuak eta handinahiak egiteko 70eko hamarkadan zabaldutako joera baztertu, eta Erresuma Batuko punkaren ondorengo new wave eta pop-rock taldeen bidea hartu zuen: hiru minutuko kantuak, lelo itsaskorrak, pop kulturari eta hiriko bizimoduari buruzko hitzak... Ekaik eta Perezek elkarlanean landu zituzten Musikaz blai (Elkar, 1983) diskoko kantuak, eta arrakasta itzela izan zuten: milaka ale saldu zituzten, eta diskoari izena ematen zion kantua entzunenetakoa izan zen urte hartan. Urte batzuk geroago, Koma taldeak kantu horren bertsioa egin zuen El infarto diskoan (Gor, 1997). Muskaria aldizkariaren irakurleek urteko diskorik onena hautatu zuten. Euskal Herrian izan ezik Bordelen, Pauen, Madrilen eta Bartzelonan aritu zen taldea, eta Espainiako multinazionalen balizko interesari buruzko zurrumurruak zabaldu ziren, baina ez ziren inoiz egiaztatu. Haatik, Japoniako Troubador banatzaileak gutun bat bidali zion Matxitxari 1984an, Itoizen diskoak han zabaltzeko nahia agertuz. Taldeak ez zuen erantzun.

Arrakastak ez zuen egonkortasunik ekarri taldera. Ekaik berehala utzi zuen Itoiz Orquesta Mondragonera joateko, eta Arturo Blascok (Potato) hartu zuen haren lekua 1984ko kontzertuetan. Haatik, Espaloian prestatzeko Ekairengana jo zuen atzera Perezek, baina oraingoan disko "intimo eta antikomertziala" egiteko asmoa zuen, kantariak behin baino gehiagotan azaldu zuenez. Grabazioa hasi aurretik, Antton Fernandez taldetik kanpo geratu zen, eta Pablo Novoa Galiziako Golpes Bajos taldeko teklatu jotzaileak hartu zuen parte grabazioan. Bernardo Atxaga idazleak lau kanturen hitzak sortu zituen, tartean "Hegal egiten" eta "Tximeleta reggae" entzutetsuenak. Perezek eta Atxagak Bilbon elkar ezagutu zuten 80ko hamarkadaren hasieran, eta haurrentzako disko baten proiektuan lanean arituak ziren. Egitasmoa ez zen aurrera atera, baina geroago berriz kolaboratuko zuten Flannery eta astokiloak Euskal Telebistako marrazki bizidunetako sailean.

Espaloian-ek aurrekoaren arrakasta gainditu zuen kaleratu orduko, Bilboko Casilla kiroldegian eskainitako lehen kontzertuan 7.000 lagun bildu izanak erakusten duenez. 1985eko kontzertuetarako bi musikari hartu zituen taldeak: Carlos Sanz (gitarra) eta Mario Vilas (teklatuak). Itoizen arrakasta komertzialaren punturik gorena ekarri zuen Espaloian-ek. Diskoaren 50.000 aletik gora saldu dira.

Atseden hartze aldera, kontzertu kopurua murriztu egin zuen taldeak 1986an. Otsailean Psychedelic Furs talde ingelesarekin jo zuen Madrilen, eta horren karira Espainiako telebista publikoan agertu zen. Gitarrista berria zuen, Xabi Pery saratarra, eta proiektu berriak sortu ziren. Parisko ekoizle batek Frantziako merkatuari begira single bat grabatzeko eskaini, eta "Ohe azpian" eta "Hemen nago" kantuak grabatu zituen Parisko Demian estudioan, baina singlea ez zen inoiz argitaratu. Dezepzioak dezepzio, 1987an estudio berera itzuli ziren Ambulance grabatzeko (Elkar, 1987), sei kantuz osatutako disko laburra. Taldekideak, eta bereziki Perez, nekea nabaritzen ari ziren urteetako jardunaren ostean, eta handik berehala taldeari azkena ematea erabaki zuen Perezek, baita nola egin ere: zuzeneko disko baten bidez. 1987ko abenduaren 11n eta 12an Getxoko Fadura kiroldegian eskainitako bi kontzertuetan grabatu zen ...Eremuko dunen atzetik dabil lan bikoitza (Elkar, 1988). Taldeak bere ibilbide osoari begiratua eman zion, eta bost kantu berri jo zituen: "Non podo mais" (galegoz), "Desolatio", "Gernika" (diskoaren sarrera instrumentala), "Mendi buelta" eta "Gangaran gara". Lehen hirurak bakarrik agertu ziren diskoan. Sei mila lagun batu ziren Euskal Herriko azkenetakoak izan ziren emanaldietara. Ondoren, beste bi baino ez zituen eman gurean: abenduaren 25ean Hazparnen eta 26an Oñatin. Lehenagotik hartutako konpromisoak betetzearren, 1988ko udaberrian Frantzian eta Bretainian zenbait kontzertu eman zituen, baina ordurako azkenetan zegoen. Maiatzaren 10ean jo zuen azkenengo aldiz, Bordeleko Eysines aretoan.

Geroztik, Juan Carlos Perezek bide luzea egin du musikagintzan, bai pop-rockaren arloan eta bai musika klasikoaren eta garaikidearen esparruan. Jose Garate Bilbao Orkestra Sinfonikoko kontrabaxu jotzailea da. Jimmy Arrabitek King Mafrundi sortu zuen, eta hainbat bakarlarirekin kolaboratu du: Anje Duhalde, Labrit, Petti, Xabaltx... Gaur egun, Sustraia eta Triki Traka taldeetako partaidea da eta bere jazz hirukotea du, Jimmy Arrabit Trio. Xabi Peryk disko bat grabatu zuen Akoka izenpean, eta Bass-k musika elektronikoko proiektua sortu zuen. 1994an Miarritzeko Laguna estudioa ireki zuen, eta bertatik hainbat disko grabatu eta ekoitzi ditu, Fermin Muguruzarekin kolaboratzeaz gain.

Itoizen disko guztiak eta "Nobela beltza" kantu argitaragabea Itoiz 1978-1988 (Elkar) kutxan bilduta kaleratu ziren 2000. urtean. 2008an, lehen diskoaren argitalpenaren 30. urtemugaren karira, Itoizen Antologia (Elkar) argitaratu zen, taldearen ibilbideari buruzko DVD batekin. Horrez gain, Bilbao Orkestra Sinfonikoak Itoiz suite estreinatu zuen 2009ko Bilboko Aste Nagusian; Juan Carlos Perezek berak Itoizen zazpi kantu aukeratu eta orkestrarako moldatu zituen.  

ITZIARREN SEMEAK


UKAN


IZAERA


IZATE FALTSUA


KELTIAR ALDEA


IZENIK EZ


IZU NAUK




IZUKAITZ



70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera garatutako euskal folk berriaren talderik esanguratsuenetakoa. Ibilbide laburrekoa baina itzal luzekoa gertatu zen. Plazaratutako bi diskoetan, Izukaitz (Xoxoa, 1978) eta Otsoa dantzan (Xoxoa, 1980), Ingalaterrako folk-rock garaikidearen eragin nabarmeneko euskal herri musikaren ikuspegi berritzailea azaleratu zuen. Gaur egun, bildumazaleentzat harribitxi preziatu bilakatu dira bi diskoak. Taldekideen artean, Bixente Martinez (Oskorri, Hiru Truku), Fran Lasuen (Oskorri, Txatanuga Futz Band, Eguen Banda) eta Luis Camino (21 Japonesas).

Eibarren (Gipuzkoa) lagunartean sortutako taldea da Izukaitz. Berez, 1974 inguruan hasi ziren; kanta zaharrak abesteko batzen ziren bederatzi lagun: Fran Lasuen, Mariasun Iturriagagoitia, Aurelio Martinez, Odile Kruzeta, Jorge Kruzeta, Gentzane Milikua, Luis Alcoba, Kepa Jauregi eta Pedro Nagore. 1977tik aurrera serioago hartu eta orduan eman zioten benetako bultzada taldeari. Fran Lasuen (biolina, alboka eta ahotsa), Mariasun Iturriagagoitia, Odile Kruzeta (ahotsa, txirula eta teklatuak) eta Aurelio Martinez (flauta, saxofoia eta perkusioak) izan ziren taldearen sortzaileak. Donostiara joan ziren ikastera, eta bertako musikariekin osatu zuten taldea: Mariasun Iturriagagoitia (ahotsa), Joxe Corcuera (gitarra elektrikoa), Xabi Laskibar (baxua) eta Luis Camino (perkusioa). Maketa bat grabatu zuten Donostiako Herri Irratirako -euskal musika berritzailea programatzen zuen irrati bakarretakoa-, eta laster batean iritsi zitzaien Xoxoa diskoetxe sortu berriaren eskaintza.

Izukaitz (Xoxoa, 1978) izena jaso zuen lehen diskoak. Eragin ugariz jantzitako diskoa da, baina, batik bat, nabariak dira Steleeye Span eta Fairport Convention talde ingelesenak. Honelaxe agertzen zuten diskoaren azalpenean: "Euskal munduan sustraitutako gaurko musika bat egin nahiz herri kantuetara jo dugu iturrien bila eta garaiko tresneriaz baliatuz ikerketa bide libre batetik abiatu gara". Honela azaltzen zuen, berriz, Odile Kruzetak: "Gu definitzeko orduan hau esango genuke: sustrai batzuren bila herri kantara edo kanta zaharretara jo dugu eta honekin gaurko musika bat egin nahi izan dugu, tradizioa ez dadila puskatu. Honi folk deitu, euskal folk deitu edo folk-rock deitu guri berdin zaigu".

Diskoak ez zuen salmenta aldetik arrakasta izugarririk lortu; goizegi egindakoa da, taldekideen ustez, baina taldea ezagutarazi eta udako zirkuitua ireki zien, herrietako festetakoa. Hamaika jaialdi eman zituzten, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Jaialdi haietan, askotan, Euskal Herriko folk berriaren alorrean giltzarria izan zen beste taldearekin jo izan zuten, Haizea-rekin. 1979ko irailean zuzenekoak utzi eta disko berria prestatzen hasi ziren. Garai hartan, formula berritzaileagoen bila, Oskorritik zetorren Bixente Martinez (gitarrak) sartu zen taldean, eta geroxeago Jesus M. Aranburu (baxua). Horrela osatu zen taldearen formazio "klasikoa". Haiekin batera, garai hartan indarrean zegoen jazz-rockaren eraginak ere indartu ziren Izukaitzen. Ildo horren garapenaren emaitza da taldearen bigarren diskoa, hurrengo urteko udaberrian kaleratutakoa: Otsoa dantzan (Xoxoa, 1980).

Aurrekoa baino disko helduagoa izan zen: 70eko hamarkadaren amaiera aldera euskal folklorearen inguruko hainbat pausaleku topiko saihestu (Zuberoa, Nafarroa) eta Gipuzkoa zein Bizkaiko dantza zein kantuetara begira jarri zena. Ausartagoa, zehatzagoa izaki, ez zituen aurrekoak hainbeste norabide erakusten. "Lehen Izukaitzen ondoren, bada tarte bat, Bixente sartu zen taldean eta material berria prestatzen hasi ginen, ikusmira zehatzagoekin, zertara hurbildu nahi duzun jakinda, eta hortik atera zen bigarren LPa", azaldu zuen Fran Lasuenek. Diskoaren emaitza artistikoa sendoagoa izanik ere eta oihartzun mediatiko handiagoa lortuta ere, zuzeneko aurkezpenak ez ziren pentsatu bezala gertatu, ez kopuru aldetik, ez entzuleen erantzunaren aldetik. Gainera, azpiegitura musikala oso urria zen garai hartako Euskal Herrian; soinu tresna eta teknikariak falta ziren, jaialdi gehienak horretarako egokitu gabeko lekuetan egiten ziren -frontoietan-, eta hori arazo handia zen horrelako musikaltasun "ezohikoa" zuten taldeentzat. Azkenik, oso zaila, ia ezinezkoa egiten zitzaion taldeari Euskal Herritik kanpo jotzea. Horrek erabat trabatu zituen Izukaitzen garapena, profesionalizaziorako urratsak eta abar.

Hala eta guztiz ere, Izukaitzek aurrera jarraitu zuen. Jazz-rockaren eraginak are gehiago sendotu eta bateriarekin zein modu "elektrikoagoan" lanean hasi ziren. Ildo horretakoa izan behar zuen taldearen hirugarren diskoak, baina ez zen sekula kaleratu. "Nik beti esan dut Izukaitzek benetan esango zuena hirugarren diska batean izango zela. Bigarren diskotik hasi eta gerora begira egiten ari ginena oso interesantea zen, eta gainera Euskal Herrian ez da egin horrelakorik.... Bagenuen beste disko bat ateratzeko plana, kantuak bagenituen, bidea gero eta garbiago genuen, bazegoen girotxo bat kantu berriak ateratzeko moduan", zioen Bixente Martinezek. Usteak erdia ustel, ordea. Aurreko arrazoiek zein barne tirabirek eraginda, taldeak agur esan zuen 1981eko abenduan. Beraz, bertan behera geratu zen hirugarren diskoaren asmoa. Nahiz eta beste musikari batzuekin jarraitu ala ez aztertu, azkenean Fran Lasuen eta Bixente Martinez Oskorrira joan ziren, Natxo de Feliperen gonbita jaso eta gero, eta hortxe amaitu zen Izukaitzen ibilbidea.

Dena dela, taldearen jardunaren inguruko interes handia piztu da azken urteetan, batik bat rock progresiboaren zaleen artean. Horretan zerikusi handia eduki dute haien diskoen binilozko zein CD moduko berrargitalpenek eta "Euskal musika progresiboa" etiketak Internet bidez zaleen artean lortu duen oihartzunak.

IZURRI BERRIA (IZURRI)



Axier, baxua
Enrike, kitarra
Jon, bateria
Erri, gitarra
Eneko, ahotsa

Beasain eta Ordiziako inguruko gazte batzuk eratu zuten Izurri, edota Izurri Berria, taldea, 1991. urtean. Oraindik ere izenik ez zutenean, ENRIKE kitarrajoleak GORKA "Patxi Botas" bateria jolearekin bildu zen. Ondoren, ERRI (gitarra) eta AXIER (baxua) elkartu zitzaizkien, eta handik gutxira, ENEKO jaunak mikrofonoa hartu zuen abesteko bandan."Hiru urte baino gehiago pasatu genituen Patxiren bajerako 3m x 3m x 1.80m-ko txoko batean, jo ta su entsaiatzen, gelditu gabe. Modu honetan gure lehen kontzertua jotzera ailegatu ginen entsaiatzen hasi ginenetik bi urtetara. Debuteko kontzertu hori Tolosako igerilekuko tabernan izan zen, Beasaingo "Exhibición de Atrocidad" taldearekin. Garai haietan sarritan jotzen genuen, bai tabernetan eta bai Gaztetxetan, baina gutxitan izan genuen kontzertu handietan jotzeko aukera. Lehenengo kontzertu haien ostean, hiru grabaketa egin genituen. Aurrenekoa Angel Katarainekin grabatu genuen. Helburua, taldekideok ordurarte egindako kanten grabaketa edukitzea izanik."

1998. urtean heuren lehen lana ekoiztu zuten eta, 2001. urtean, "Kontuz, deabruaren legea" bigarren lana. Disko honen ekoizpenean, musiko lagun askoren laguntza izan zuten, adibidez, Auo Etsaiak ("Harlem" abestian), Aitor Gorosabel ("Zuen ongizatea, gure ondoeza" abestian), Evaristo ("Urbi et orbi"), edota Iñigito Txapelpunk ("Harlem").
........................................­..............................
Izurri surgieron en la zona de Beasain y Ordizia (Gipuzkoa) en los años 90. El grupo empezó a dar sus primeros coletazos en 1991. Todavía sin un nombre fijo, Enrike, a la guitarra, y Gorka "Patxi Botas", a la bateria, empezarían a dar cuerpo a lo que más tarde conoceríamos como Izurri Berria. Al poco tiempo se unirian Erri "Riki", a la otra guitarra, y Axier "Iranzu" con el bajo. Finalmente, Eneko cogería el microfono para cantar. "Pasamos más de tres años ensayando en la bajera de Patxi, que tenía una dimensión de 3m x 3m x 1.80m. Entre semana y fines de semana, dale que te pego sin parar. Nuestro primer concierto lo dimos a los dos años de juntarnos, en el bar de las piscinas de Tolosa (localidad de Gipuzkoa) junto a los "Exhibición de Atrocidad", grupo colega de Beasain. Por aquellos tiempos fueron numerosos los conciertos, que más que nada ofrecíamos por bares y Gaztetxes (casas de juventud), pocas veces tuvimos la oportunidad de tocar en festivales grandes. A continuación realizamos tres grabaciones. La primera con Angel Katarain, con el mero objetivo de tener para nosotros una grabación de nuestras canciones. En la segunda grabamos dos canciones junto a otros grupos, en la recopilación "Uranio Ferrum" que presentó la Gazte Asanblada (asamblea de jóvenes) de Beasain."

"Mas tarde entramos a un estudio con la intención de producir una maqueta, pero al ver que los resultados obtenidos no eran de nuestro agrado, decidimos no sacarla al público. Al cabo de los años transladamos nuestro local de ensayo de Beasain a Ordizia, siendo éste último mucho más grande y confortable. Dos años después el grupo toma más personalidad, influenciado sobre todo, con la llegada al grupo de Jon "Yoni Kupela", el nuevo batería. Un año y medio después de estar sacando nuevos temas y ofrecer conciertos (sobre todo en plazas y frontones), entramos, en verano del 1998, a grabar "Izurri berria" durante cinco días en los Rock Studios de Bilbo de la mano de Karlos Kreator. En 2001 se publicó el album "Kontuz, deabruaren legea", con cucas colaboraciones de Evaristo, Auo Etsaiak, Iñiguito Txapelpunk, o Aitor Sutagar.

DISCOGRAFIA

1998. "Izurri berria" 
2001. "Kontuz, deabruaren legea"


JABIER MUGURUZA


Euskal musika garaikideari estuki lotuta agertzen da Muguruza abizena. Iñigo eta Ferminen anaia Jabier Muguruzak (Irun, Gipuzkoa, 1960) bi proiektu inportantetan hartu zuen parte (Les Mecaniciens eta Joxe Ripiau), baina 90eko hamarkadatik aurrera egindako kantautore ibilbideak egin du ezagun. Jazz eta pop lasaia uztartuz, Euskal Herritik haragoko oihartzuna izatea lortu du Jabier Muguruzak, bereziki Katalunian. Haurrentzat eta antzerkigintzarako ere hainbat lan ondu ditu. Bere azken diskoa Beste hogei da (Resistencia, 2013).

Jabier Muguruzak oso gaztetik izan du harremana musikarekin. Bost urterekin akordeoia jotzen ikasten hasi, eta zazpi urte zituela Europako Txapelketa irabazi zuen, haurren kategorian, Herbehereetan. Hurrengo urteetan Frantzian eta Alemanian ibili zen akordeoia jotzen. Erdalduna zen orduko Jabier Muguruza. Hala ere, euskal talde eta abeslarien musika entzutea zuen gustuko. "Guk naturaltasun handiz entzuten genuen Itoiz edo beste edozein talde, eta, dirudienez, gaur egun zaila da euskal mundutik kanpo euskal kantaririk ezagutzea. Itzulpenak irakurri egiten nituen. Baina, hala ere, hitzak ulertzen ez dizkiozun kantu batek bere xarma badu. Batetik, musika duelako, eta bestetik, hizkuntzek ere badutelako bere musikalitatea".

Akordeoilari gisa kontzertu ugari eman ostean, 80ko hamarkadan euskal musikarien disko eta emanaldietan parte hartzen hasi zen. Garai hartako rock talde eta kantautore askoren ondoan aritu zen: Delirium Tremens, Kortatu, Xabier Lete, Imanol, Antton Valverde... 1989. urtean bakarkako lehen diskoa eman zuen argitara, Ja, ja (IZ, 1989). Haurrentzat egindako lana zen. Ordurako bere burua euskaldunduta, hitzak eta musika sortu zituen Muguruzak, "Aukerak" kantua izan ezik, The Clash taldearen kantu baten bertsio berezia.

90eko hamarkadan kantautore ibilbidea hasi zuen, eta 1994an bakarkako bigarren diskoa kaleratu zuten, Boza barruan (Elkar, 1994), oraingo honetan entzule helduentzat. Txema Garces eta Roberto Iabenek lagunduta, irundarrak hortik aurrera bidelagun izan dituen bi idazleren hainbat poema musikatu zituen, Bernardo Atxaga eta Iñaki Irazu idazleenak. Hurrengo bi diskoetan -Kitarra bat nintzen (Elkar, 1996) eta Aise (Elkar, 1997)-, ildo beretik segitu zuen: gitarraz eta akordeoiz lagundutako abesti intimista eta lasaiak, jazz kutsuz apainduta. Atxaga eta Irazuz gain, beste idazle batzuen hitzak musikatu zituen: Inazio Mujika Iraola, Xabier Lete, Joseba Sarrionandia, Juan Kruz Igerabide...

90eko hamarkada diskoetxe aldaketarekin itxi zuen: Esan Ozenki-k kaleratu zuen laugarren diskoa, Fiordoan (1999). Gero eta nabarmenago ziren jazz ukituak, bereziki Jean-Louis Hargous-en saxofoi eta klarinetearengatik. Bakarka ez ezik, bi proiektu paralelo garrantzitsutan ere aritu zen musikaria hamarkada horretan. Batetik, 1990etik 1993ra, Les Mecaniciens taldean ibili zen. Pop eta musika latinoa uztartzen zuen talde horrekin hiru disko argitaratu zituen. Bestetik, Iñigo Muguruza anaiak sortutako Joxe Ripiau taldeko kidea ere izan zen, 1996tik 2000ra. Lau disko utzi zituen Karibeko doinuak euskal musikara ekarri zituen taldea.

Bakarkako bosgarren diskoa Hain guapa zaude (Metak, 2001) izan zen. Ohiko letra egile eta kolaboratzaileez gainera -Garazi alaba horien artean-, diskoak bazuen gonbidatu berezi bat: Kiko Veneno kataluniarra. Jackson Browne kantari estatubatuarra omentzeko proiektu batean elkar ezagutu zuten eta disko berrian parte hartzeko gonbita egin zion Muguruzak. Kiko Venenoren aspaldiko kanta bat berreskuratu zuten, gaztelaniaz eta euskaraz emateko: "El pueblo guapeao-Herri apaindua". Ordurako Jabier Muguruzaren lanak oihartzun handiagoa zuen Euskal Herritik kanpo, barnean baino. Frantzian, Alemanian eta Espainian aritu zen, baina batez ere Katalunian nabaritu zen haren musika gero eta jende gehiagorengana iristen ari zela, han jotzeko eskaera kopurua nabarmen handitu baitzen. Hori dela eta, hurrengo lan diskografikoan beste urrats bat egin eta Espainiako diskoetxe batean argitaratu zuen Enegarren postala (Resistencia, 2003).

Hala ere, lan moldean ez zen aldaketa handiegirik izan. Bernardo Atxaga, Iñaki Irazu, Ibon Sarasola, Jose Luis Padron, Gerardo Markuleta, Inazio Mujika Iraola eta Jon Benitoren poemak kantatu zituen. Berritasun nagusia katalanez abesturiko kantu bat izan zen, Toti Soler gitarristaren "Petita festa". 2004. urtea garrantzitsua izan zen. Paul McCartney The Beatles taldeko kide ohiak sortutako eskolak (Liverpool Institute for Perfomings Arts) Muguruza gonbidatu zuen hango ikasleekin lan egitera. Ikasleek haren errepertorioa landu zuten eta esperientzia horren emaitza Liverpool-Gernika biran eta zuzeneko diskoan (Hirusta Records, 2004) jaso zuten. Diskoa Zaragozan (Espainia) emandako kontzertu batean grabatu zuten.

Abenduak 29 diskoak (Resistencia, 2005) aldaketa handia ekarri zuen Jabier Muguruzaren musikan. Izan ere, ordu arteko oinarrizko eskema aldatu -gehienbat piano, baxu eta akordeoiaren inguruan osatuta zegoen- eta beste batekin hasi zen: gitarra, akordeoia eta ahotsa izan dira aurrerantzean estudioko grabazioetako eta zuzeneko emanaldietako osagai nagusiak. Horretarako, aurrerantzean bidelagun izan dituen bi musikarirekiko elkarlana hasi zuen disko berrian: Angel Unzu (gitarra, harmonika, teklatua, bouzuki) eta Mireia Otzerinjauregi (ahotsa). Lan horretan Jorge Drexler musikari uruguaitarrak ere hartu zuen parte; Bernardo Atxagaren hitzen gainean egindako "Bizitza bizitza da" kantuan.

Berriro ere Unzu eta Otzerinjauregirekin, 2007an estudiora itzuli zen Jabier Muguruza, eta hortik Konplizeak lana (Elkar, 2007) atera zen. Horretan gaztelaniaz abestutako kanta bat zegoen: "No quedan tantas tardes", Asturiasko Nosotrash taldeko kide ohi Covadonga de Silvaren hitzekin egindakoa. "Gaztelania nire ama hizkuntza da. Nik gaztelania ere maitatzen dudala esan ohi dut. Baina horrek ez du esan nahi ez naizenik kontziente gaztelaniak gizartean duen indarraz, eta beraz, badakit diglosia egoera horretan euskara dela galtzaile ateratzen dena. Nik katalanez, frantsesez, gaztelaniaz, galegoz kantatu dut eta halere %90 euskaraz abestu dut. Hori da nire aukera. Badakit ez dela politikoki zuzena. Baina nirekin gustura sentitzen naiz, eta beraz, kontent nabil" . Bi urtez behin disko bat grabatzeko ohiturari eusten dio Muguruzak. Taxirik ez da (Resistencia) 2009ko udan grabatu zuen Azkarate estudioan, eta urrian kaleratu zuen. Ondoren, Bikote bat (Resistencia, 2011) heldu zen, Mikel Azpiroz pianistarekin (Lau Behi, Elkano Browning Cream) ondutako diskoa -Jackson Brownek ahotsa jarri zuen "Lausoa kristalean" kantuan-, eta antzeko osagaiekin osatu ditu bere orain arteko azken diskoa, Beste hogei (Resistentzia, 2013). Bakarkako ibilbideari ekin zionetik bi hamarkada igaro ostean, beste hogei egiteko desira azaldu du Muguruzak izenburuan.

Horrez gainera, urte horietan guztietan askoren artean egindako hainbat diskotan parte hartu izan du Muguruzak: Nueva Etiopia (El Europeo, 1997), Itsasoak urak handi dire (Hirusta, 1994), Jackson Browne. Cántame mis canciones (Columna Música, 1998), Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005), Acordes con Leonard Cohen (Discmedi, 2007)...  Azken aldian, Pablo Guerrero kantariaren Plata (2008) eta Luz de tierra (2009) diskoetan eta Maria Mercè Marçal poeta katalanaren omenezko diskoan (Maria Mercè Marçal. Catorze poemes, catorze cançons, 2009) parte hartu du. Halaber, 1997. urtean Tuteran egin zen Nafarroa Oinez ikastolen aldeko festarako "Arraroa noski" abesti ezagunaren musika egin zuen. Jabier Muguruzak hirutan jaso du Espainiako Musika Saria, euskarazko kantagintzaren atalean: 2002an, Hain guapa zaude diskorik onena jo zuten; 2006an, "Bizitza, bizitza da" abestirik onena, eta 2008an, "Irene" abestirik onena. 2005ean Mara-mara haur diskoetxea jarri zuen martxan eta urte berean Nire gorputza diskoa argitaratu zuen. Juan Kruz Igerabidek egin zituen kantu guztien hitzak, eta horiei musika jarri zien irundarrak. Proiektuak ez du jarraipenik izan.

Horrez gain, hainbat antzezlanetarako musika konposatu du: Groau, Sommer jaunaren istorioa, Zeta -izenburu bereko diskoa argitaratu zuen: Zeta (Tx, 2005)- eta Aitarekin bidaian. Halaber, aktore lanak egin ditu La buena nueva filmean (Helena Taberna, 2008) eta Aitarekin bidaian antzelanean (Hika, 2009). Bernardo Atxagarekin batera, hiru literatur errezitaldi musikatu egin ditu: Groenlandiako lezioa, Itzultzaile bat Parisen eta Paradisua eta katuak. Azken horren emanaldi bat grabatu eta DVD-liburu batean argitaratu zuten 2012. urtean.

Musikagintzan ez ezik, literaturan ere aritua da Muguruza. Haurrentzako sei liburu eman ditu argitara: Sei lagun, sei sekretu (Erein, 1994); Gabon Guanito (Erein, 1995); Sebas leihotik begira (Erein, 2001); Zubi misteriotsuan (Erein, 2001); Asteburu bat tren zaharrean (Erein, 2004) eta Amapola oporretan (Erein, 2006). Helduentzat, berriz, bi liburu kaleratu ditu: Bizitza pusketak (Erein, 1996) eta Laura kanpoan da (Erein, 1999). Halaber, Diario de Noticias de Gipuzkoa egunkarirako hainbat kantari, idazle, aktore eta zinemagileri (Bernardo Atxaga, Xabier Lete, Kiko Veneno, Jaume Sisa, Helena Taberna, Jose Ramon Soroiz...) egindako elkarrizketak bildu ditu Entrevistas con alma liburuan (Alberdania, 2011).

JARRI BERTON



Jarri Berton rock taldea Bermeo herrian sortu zen 80. hamarkada erdialdean. Jose eta Bittor oso gazte zirelarik hasi omen ziren folk talde batean jotzen. Zenbait plaza talde batzuetan ibili ondoren, aurreztutako diruarekin musika tresna berriak erosi zituzten rock banda bat eratzeko. 

Rikar, bateria
Bittor, kitarra, sinteak eta ahotsa
Jose, baxua eta ahotsa
Jabi, kitarra


Jarri Berton taldeko kideak Anaconda diskoteka zaharreko musika lehiaketa batean eman zituzten lehen pauso musikalak. Pixkanaka, taldea hobetuz joan zen eta, 1987. urtean, "Hemendik" bilduma barruan "Askatasuna" kanta sartu zuten, Segundo Banana, Los López, Calígula, Jugos De Otros, Pelos y Señales, Zurrapak, V Asamblea edota Anti-Régimen bezalako euskal taldeen ondoran. Geroago, betirako taldea banandu aurretik, Jarri Berton taldekoek single txiki bat ekoiztu zuten IZ zigilupean, bi kantu hauekin "Uko egin gabe" eta "Ezin dut ahaztu".



Jarri Berton (en euskera, "Ponte ahí") fue un grupo rock surgido en Bermeo (Bizkaia, Europa) a mediados de los años 80. Dos de sus miembros, Jose y Bittor, empezaron muy jóvenes tocando en un grupo folk de su pueblo. Tras actuar en grupos de verbenas, los chavales ahorraron los suficiente para comprarse un pequeño equipo para fundar su propia banda de rock. Jarri Berton dieron sus primeros pasos actuando en un certamen musical en la celebre sala de fiestas "Anaconda". Aunque no ganaron nada de nada, pasado un tiempo fueron haciéndose un hueco.

Jarri Berton logrando ser seleccionados en "Hemendik" (1987), un recopilatorio impulsado por Radio Euskadi con bandas de la época, como Segundo Banana, Los López, Calígula, Jugos De Otros, Pelos y Señales, Zurrapak, V Asamblea o Anti-Régimen. Jarri Berton incluyeron su tema "Askatasuna" (Libertad). Un tiempo despues, Jarri Berton ficharon por el sello IZ para publicar su single con dos temas "Uko egin gabe" (sin desistir) y "Ezin dut ahaztu". El guitarrista Jabier abandono la banda y fue sustituido por el señor Gaizka. Aunque la banda se disolvió poco tiempo después.


FESTIVAL GERNIKA 37/87


En Abril de 1987, Jarri Berton actuaron en el primer macrofestival celebrado en el Pais Vasco. "Gernika 37/87" coincidió con el Aberri Eguna (Día de la patria vasca) y el 50º aniversario del bombardeo de Gernika y se desbordo. Jarri Berton actuaron el viernes 17, el día reservado para grupos locales. El sabado 18 fue el día grande y actuaron bandas como Tijuana in Blue, Jotakie, BAP!!, Nahiko, Danba, Zer Bizio, Belladona o Baldin Bada. Hubo tal cantidad de gente que hubo avalanchas durante los conciertos. 


El domingo 19 de Abril era el día del Aberri Eguna, y eso atrajo aun más publico a la ya abarrotada Gernika. Tras varios dias de festival, las calles del pueblo empezaban a apestar debido a una huelga de basureros y gente de mediana edad se mezclaba con jóvenes resacosos, incluyendo a punkis que dormían sobre marquesinas. Por la tarde, actuaron Potato, Kortatu o Hertzainak y la fiebre se desató. La novata organización empezo a hacer aguas y la gente se agolpó ante la inesperada presencia de la policia autonomica. Se improvisaron barricadas con bolsas de basura y, tras graves disturbios, 9 persona resultaron hospitalizadas. Asi acabó el primer festival punk vasco, aunque, curiosamente, el 90% de los que estuvieron lo recuerdan con cariño. 




Jarri Berton was a basque rock band. They were from Bermeo (Bizkaia, Europa).

DISCOGRAPHY

1987. "Hemendik"
1987. "Uko egin gabe"




PELOS Y SEÑALES


 
Pelos y Señales fue una banda rock vasca se fundó en Barakaldo (Bizkaia, Europa), en la primavera del ao 1984. Estaba compuesta por los hermanos Hernando, Edu (voz y guitarra) y Juanjo (teclados, coros y voz), además de la ayuda del bajista Iñigo Larrocha y un bateria de Basauri llamado Juanjo. Gracias a los teclados del Juanjo Hernando, la banda Pelos y Señales no sonaba demasiado dura, sino que inclinaban hacia sonidos más armónicos, con melodías muy sutiles. Luego, Juanjo llegó a ser profesor de piano. 

Las canciones del grupo las componían sobretodo los hermanos Hernando. En Mayo de 1984 grabaron su primera demo casera en un local de Lutxana (Bizkaia). Contenia 12 temas, como "Complejo de Puta", "La chica del pueblo", "En Cuba yo nada perdí", "Barrotes en la ciudad", "Oye tú nos suicidamos", "El puñal", "El recuerdo de una chica", "Os he visto", "Mecánicas movidas", "Extraño barakaldés" y "Trampa y cartón". En la Semana Santa de ese año, aprovechando la ausencia de los padres de Edu y Juanjo, grabaron en su propia casa una cinta con algunas de estas canciones y alguna versión de los Rolling Stones. Contaron con la ayuda de Txetxu, del grupo de barakaldes Parabellum, pero fue interrumpida por la policia a causa del ruido que metian por su vecindario.

Pelos y Señales debutaron ante el publico en una plaza de Barakaldo, el día 14 de julio de 1984, a las 9 de la noche. Tocaron junto a otra banda llamada Puntos Suspensivos, amigos suyos del barrio. "Los años 80 fueron los años salvajes en la zona de Barakaldo, todo el mundo tocaba en un grupo y la fiebre musical era muy fuerte. Parecía que algo podía pasar, pero no pasó nada al final. Todos haciamos musica acelerada y había una especie de solidaridad, no teniamos ni idea, solo ganas a tope. Tenías que decir muchas veces "mierda" en las letras o meter distorsión a tope, sino no te comías nada... Hubo el "Bunker", aquel fallido local de ensayo y se intentó hacer un gaztetxe en el viejo matadero. Además, existió Zirika Irratia, la radio libre del area de Barakaldo".

En Mayo de 1985, Pelos y Señales graban su primera maqueta en estudio, ya sin Juanjo el batería de Basauri que estaba en la mili. Juanjo Hernando, el teclista, paso a tocar la batería. El grupo pasa de 4 a 3 componentes, formación clásica de punk, su sonido se endurece al eliminar los teclados, sobre todo en los directos. Aunque en las maquetas, en algunas canciones, siguen introduciendo teclados. Graban canciones propias como las maketeras "Cuestión a parte", "En Cuba yo nada perdí", "Barrotes de mi ciudad", "Complejo de Puta", una versión de The Beatles y otra de Rolling Stone. Se grabaron a caballo entre los estudios Llodio y los estudios Panpot (Bilbao). A finales de 1985, Pelos y Señales grabaron su segunda maqueta en estudio, con la ayuda de Iñaki Bilbao. Contenía canciones como "No busques más" (primera canción sin piano), un instrumental llamado "Penumbra" y la sorprendente "Bach busca promotores", dedicado a Juan Sebastián Bach.

Pelos y Señales siguieron dando conciertos por Barakaldo, Etxebarri, Deusto, Basauri y Zorroza. Entrados en 1986, grabaron su tercera maqueta en estudio. Contenia canciones chulas como "Nadie es profeta en su tierra", de la cual grabaron un video en Radio Euskadi, censurado por la ETB, ya que aparecía un cartel con el dibujo de un corazón atravesado por un pene. Además, tocaron en playback con las guitarras sin cuerdas a propósito. En esta tercera maqueta incluyeron "Barakaldo", un temazo que duraba más de cinco minutos con pinceladas oscuras y siniestras sobre Barakaldo. "Fin de semana" es otra canción que aparece en esta maqueta, inclinada hacia el punk. El productor de los primeros discos de los barakaldeses Distorsión, Parabellum, o Yo soy Julio Cesar, les propuso al grupo Pelos y Señales debutar con un LP de vinilo. Pero, cuando ya se tenían 12 temas preparados para grabar, el productor falleció de repente y a la cosa se paró. 

En verano de 1987, el bajista Iñigo Larrocha abandonó y el grupo se resintió. Llegaría un nuevo bajista, el señor Iñigo Nieva, alias "Coco". L7uego, Pelos y Señales grabarían dos maquetas más, pero sin pena ni gloria... Juanjo Hernando y Iñigo Nieva abandonaron y sus puestos los ocuparon Jose "Primitivos" a la batería y el bajista Gorka. Grabaron unas últimas maquetas y cambiaron su nombre por Donbel. Juanjo formaría, años mas tarde, otros grupos, como Infames, Los Restos, Recargables o Gordolobo. Los hermanos Hernando se unirian de nuevo en una nueva banda, llamada Rubatos, una decada y pico más tarde.

PUÑETAZO OI!


JAVI P3Z ORQUESTA


JAVIER SUN


JAUKO BARIK



Enara, baxua
Haizea, bateria
Itsaso, ahotsa ta gitarra

Jauko Barik taldea (Arratiako esamoldean, "Besterik Gabe") 1997. urtean sortu zen, Donostiako Buenavista etxe okupatuan. Enara eta Itxaso hantxe hasi ziren entseatzen eta, urtebete geroago, Haizea batu zitzaien. Hutsetik hasi ziren, Itsasok biolin ikasketak zituen baina apenas menperatzen zuen gitarra. Beste horrenbeste esan daiteke Enara (baxua) edota Haizea (bateria) buruz. Hiru astez entseatu eta gero, eman zuten lehen kontzertua. Zuzenekoetan disfrutatzen zuten gehien. "Zuzenekoak dira gure bidea, gure giltza eta taldea bera gaur egun den horretan bilakatu duena". Hirukotearen lehen maketak erakusten zuen bat-batekotasunari esker, Esan Ozenki diskoetxean sartu ziren. Bertan kaleratu zuten lehen diskolana."Jauko Barik" (2000). Ordurako, taldeak 50 kontzertu emanak zituen jada, gehienak Euskal Herriko gaztetxeetan.

Lehen diskolanak hainbat ate ireki zizkion Jauko Barik taldeari, eta gauza askotxo ikasteko aukera ere bai, baina hurrengo lana euren kabuz ateratzea hobetsi zuten hiru taldekide gazteek. "Bzzb... eta goxatu!!!" (2002) bigarren diskoak taldearen batekotasunaren indarra erakusten du. Esperientzia berriak ezagutu nahian, 2003ko eta 2004ko udan Europan zehar aritu zen Jauko Barik kontzertuak ematen, Alemania, Suitza, Herbehereak, Frantzia...

http://www.badok.info/euskal-musika/jauko barik


Jauko Barik (en euskera, "Sin Más") fue un grupo de rock potente surgido en San Sebastián (Gipuzkoa, Europa) en 1997. Eran tres voces femeninas cantando en euskera, eran Itsaso (guitarras, violín, teclados y coros), Enara (voz y bajo) y Haizea (voz y batería). Sin apenas saber tocar lograron crear un sonido personal, poderoso y fresco, melódico en ocasiones y rabioso en la mayoría. Las canciones de Jauko Barik llaman la atención por la fuerte personalidad que manifiestan, por el nivel de energía trasmitido, mezclando metal, punk y pop rock. En 2013 Itsaso ya milita en ON, otra buena banda de rock euskaldun y sigue publicando esplendidos discos, como "On" (2012) o "Zein" (2014).

Comentario del critico Jesus Ordovas sobre el grupo Jauko Barik... "Este trío vasco filtra por su particular tamiz sonidos punk, metal, pop y rock. Música fresca y poderosa. Aunque en principio no entendía nada de lo que decían en euskera (tampoco entendía nada de lo que cantaba Bob Dylan cuando me compré todos sus discos) había algo en las voces de Itsaso y Haizea, en la energía que transmitían, que inmediatamente llamé a Donostia y les propuse grabar una "Sesión Salvaje" para Radio 3. A ellas les encantó la idea y a los pocos días estaban en Madrid sobre el escenario del mejor de nuestros estudios de grabación, tocando y cantando libres, desinhibidas, fuertes, seguras de sí mismas... A los pocos meses volvieron a Madrid para grabar su primer álbum".

https://onmusika.com/
..............................................................................................................
Jauko Barik was a basque rock band. They were from Donostia (Gipuzkoa, Europa).

DISCOGRAPHY

1999. Maketa / Demo
2000. "Jauko Barik"
2002. "BZZB... ta goxatu!!!"



Euskal Herrian emakumez bakarrik osaturiko rock talde bakanetakoa izan da Jauko Barik. Enara Mateok (baxua eta ahotsa), Itsaso Gutierrezek (gitarra, ahotsa, biolina) eta Haizea Loirak (ahotsa, bateria) osatu zuten, 90eko hamarkadan, Donostiako Buenavixta etxe okupatuko lokaletan, eta bi disko kaleratu zituen, bat-batekotasuna darien kantu indartsuz osatua.

Jauko Barik (Arratiako esamoldean "besterik gabe") 1997. urtean sortu zen, hainbat eta hainbat talderen sorleku izan zen Donostiako Buenavixta etxe okupatuan. Enara Mateo eta Itsaso Gutierrez hasi ziren entseatzen, eta urtebete geroago Haizea Loira batu zitzaien. Hutsetik hasi ziren, musika tresnak jotzeko gaitasunari dagokionez. Itsasok biolin ikasketak zituen, baina apenas menperatzen zuen gitarra. Beste horrenbeste esan daiteke Enara (baxua) eta Haizeari (bateria) buruz. Hiru astez entseatu eta gero eman zuten lehen kontzertua; izan ere, zuzenekoetan disfrutatzen du gehien taldeak. "Zuzenekoak dira gure bidea, gure giltza eta taldea bera gaur egun den horretan bilakatu duena". Kontzertu horien aurreko edo ondorengo afarietan bildutakoak ziren hirukotearen lehen diskoaren azalean ageri diren sardeskak. Esan Ozenki diskoetxeak kaleratu zuen Jauko Barik (2000), hirukoak lehen maketan agertzen zuen musikaren bat-batekotasun eta lotsagabetasunak erakarrita. Ordurako, 50 kontzertu emanak zituen taldeak, gehienak Euskal Herriko gaztetxeetan, eta ezagutzen zituen emakumez osaturiko taldea izateak ekartzen zituen alde on eta txarrak. "Batetik, tratu ona eskaini digute neskak garelako, gazteak garelako eta ikasteko asko dugulako, baina bestetik musika munduan ere matxista asko dago eta zenbaitetan anplifikadore bat zer den ere jakin ez bazenu bezala tratatzen zaituzte". Madrilen bitan egonak ziren jotzen, Alien aretoan eta Radio 3 irratian, eta, irteera horietan egindako harremanei esker, Madrilen grabatu zuten diskoa, Hamlet taldeko Roberto Galan soinu teknikariarekin, eta Sober taldeko Jorge Escobedo gitarristaren laguntzarekin. Hirukoaren oinarrizko instrumentazioaz gain, biolina eta teklatuak erabili zituzten diskoan.

"Abesti bakoitza mundu bat da", erantzun ohi zuen taldeak lehen diskoa definitzeko eskatzen ziotenean. Punk, pop, hardcore, metal doinuak batzen zituzten konplexurik gabe, taldekideek entzuten zuten askotariko musikaren eraginez. Hitzetan, berriz, eraso sexistak ("Eraso"), homosexualitatea ("Zer axola"), bakardadea ("Larru"), tristura ("Lurrean") eta bizitza ("Heriotza") zituzten hizpide. "Bizitzak eragindako sentimenduak dira, adierazpen sakonak hitz gutxitan azaltzeko. Pesimistak dira bizi izandakoaren ondorioz". Lehen diskoak hainbat ate ireki zizkion taldeari, eta gauza asko ikasteko aukera eman ere bai, baina hurrengo lana euren kabuz ateratzea hobetsi zuten hiru taldekideek. Bzzb... eta goxatu bigarren diskoak (Autoekoizpena, 2002) taldearen bat-batekotasunaren indarra erakusten du. Esperientzia berriak ezagutu nahian, 2003 urteko eta 2004 urteko udan Europan zehar aritu zen Jauko Barik kontzertuak ematen: Alemania, Suitza, Herbehereak, Frantzia... 2005. urtean, Emakume Martxaren kantua sortzeko enkargua jaso zuen, eta lan horretan parte hartzera gonbidatu zituzten beste zenbait taldetako emakume abeslariak: Nerea Sanchez (Keike), Claire (Izateko), Itziar (Anorexia) eta Aiora Renteria (Zea Mays). Denen artean ondu zuten "Sarbide" kantua. Jauko Barik desegin ostean, Itsaso Gutierrez hainbat taldetan aritu da (Keike, Xarma) eta 2013. urteaz geroztik On hirukotea osatzen du Denis Alberdi eta Ibai Suarezekin batera.