jueves, 5 de diciembre de 2013

SU TA GAR

 


Euskal Herrian punk eta folk doinuen garaia zenean, Eibarko lau gaztek pixkanaka hedatzen ari zen heavy metal musika euskaraz jorratzeari ekin zioten. Hala, 1987. urtean musika talde bat sortzeko xedearekin batu ziren Aitor Gorosabel Garai (gitarra eta ahots nagusia), Asier Osoro (baxua eta koruak), Xabier Bastida (gitarra) eta Borxa Arrillaga (bateria). Gorosabelek eta Bastidak Napal taldean jotzen zuten, baina, hura desegin ondoren, egitasmo berrian jarri zituzten indarrak. 1988ko abuztuaren 14an, Ondarroako gaztetxean (Bizkaia) lehen kontzertua eman baino astebete lehenago, taldeari Su Ta Gar izena jarri zioten. Entsegu lokalean musika tresnak behar bezala gobernatzen ikasi eta lehen kantuak konposatu ondoren, 1989an lehen maketa kaleratu zuten. Izan zuen harrera ona ikusita, urte bereko abenduan IZ estudioan sartu ziren, bigarrena grabatzera. Maketa horretan topa daiteke aurreneko aldiz Mikel Laboaren "Haika mutil" kantuaren bertsioa, Txerokee (IZ-Seaska-Elkar, 1990) haren omenezko diskorako egin zutena.

1990. urtea zinez oparoa izan zen eibartarrentzat. Urte hartan, Zarauzko Estigia taldearekin batera, Bilbo Hiria Lehiaketako lehen saria lortu zuten. Sari gisa, bi taldeek disko bat erdi bana grabatzeko aukera izan zuten. Alabaina, Su Ta Garrek aukera baztertu, eta Jaiotze basatia (IZ-Zarata, 1991) lehen diskoa plazaratu zuen. Grabazio lanak berriro ere IZ estudioan egin zituzten, Kaki Arkarazo soinu teknikariarekin. Diskoak sekulako arrakasta lortu zuen, eta "Jo ta ke", "Begira" nahiz "Mari" kantuak berehala bihurtu ziren ereserki euskaraz egindako heavy musika sekula entzun gabeko milaka gazterentzat. Disko hartako kantu askoren letrak, eta baita hurrengo diskoetan agertu diren beste hainbat ere, Iker Rokandio taldekideen lagunak idatzitakoak dira. Musikaren sortzaile, berriz, Aitor Gorosabel izan da kasu gehienetan.

Aurreneko lana kaleratu ondoren, eibartarrek Euskal Herrian ez ezik Alemanian, Suitzan eta Austrian kontzertuak jotzeko aukera izan zuten. 1992. urtean, berriz, Hortzak estuturik bigarren diskoa argitaratu zuten, Esan Ozenki diskoetxearekin. 1993. urtean, More Volumen Tour izeneko bira egin zuten Europan, taldearekin batera. Bereziena, ordea, Eibarren eman zuten birako azken kontzertua izan zen. Kontzertu hura bideoan grabatu, eta urte berean kaleratu zuten. Urte bereko irailean, nahiko abesti konposatu ondotik, Berrizko Lorentzo Records estudioan sartu, eta hirugarren diskoa grabatu zuten, Aitor Ariño teknikariarekin: Munstro hilak (Esan Ozenki, 1993). Urteekin, Su Ta Gar taldearen bigarren etxea bihurtu da Berrizko estudioa. Hurrengo urte erdian, kontzertu asko eman zituzten. Tartean, Frantzian, Italian, Austrian eta Alemanian izan ziren.

Hurrengo lana prestatzen ari zirela, 1995eko maiatzean, Borxa Arrillagak istripua izan zuen Donostiako kaian, eta elbarri geratu zen. Borxak berak animatuta, Galder Arrillaga anaia sartu zen taldean bateria jotzera. Laukotea berriro osatu ostean, Sentimenak jarraituz (Esan Ozenki, 1996) laugarren diskoa plazaratu zuten. Aurreko lanarekin batera, disko berriak taldearen eboluzioa agerian utzi zuen. Doinu heavyak baziren arren, thrash eta rock doinuak jorratu zituzten. Era berean, ska musika oinarri zuen kantu bat egitera ausartu ziren ("Errepide hontan galdurik"). Kontzertu bira amaitu ondoren, beste aldaketa bat izan zen taldean. Iban Zugarramurdik Galderren lekua hartu zuen, eta 1997an Agur jauna gizon txuriari (Esan Ozenki) bosgarren lana argitaratu zuten. "Rotaflexa garrasika" (Itoizko urtegiaren aurkako sabotajeari buruzkoa) eta "Gau iluna amaitu da" kantuek arrakasta handia izan zuten. Urte bereko azaroan, taldeak estreinakoz Kuban bira egin zuen. Udan, berriz, Gaur olerkiak bihar presoak Euskal Herrirat! bildumarako "Eromena" kantua grabatu zuten.

Jarraitzaileen eskaerari erantzunez, 1999. urtean Su Ta Gar 1987-89 lehen bi maketen berrargitalpena kaleratu zuten, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Nostalgiak, ordea, ez zuen luze iraun, eta taldea gertu zen ibilbideko seigarren lana kaleratzeko. Hala, diskoetxez aldatu, eta urtea bukatu aurretik Homo_Sapiens? diskoa plazaratu zuten, Gor zigiluarekin. Zale askoren ustez, hori da Eibarkoen bigarren aroko diskorik ederrena. Hurrengo hilabetean, laukoteak aurkezpen bira profesionala egin zuen. Soinu eta argi tresneria onak lagunduta, Euskal Herrian zehar kontzertu ugari eman zituen. Bira horren testigantza uzteko, Iholdin (Nafarroa Beherea) emandako azkena zuzenean grabatu, eta 2000. urtean bideo formatuan plazaratu zuten. Urtea bukatu aurretik, Judas Priest Ingalaterrako heavy metal taldearen omenezko Metal Gods (Zero, 2000) diskoan parte hartu zuten, "The Sentinel" abestiaren bertsioa eginez.

Hamar urtean estudioko sei disko kaleratu ondoren, zuzenekoa kaleratzeko garaia iritsi zela ebatzi zuen taldeak, eta Jo ta ke (Gor, 2001) disko bikoitza plazaratu zuen. Bertan garai guztietako 23 abesti bildu zituen, tartean La Polla Records taldearen "No somos nada" abestiaren bertsioa. Lan berria atera eta kontzertu bira hasi bezain pronto, Galder Arrillaga taldera itzuli zen, Iban Zugarramurdiren ordez. Abenduan, laukoteak "Gaztea" kantua grabatu zuen, Gasteizko gaztetxearen aldeko Gaztetxeak Martxan bildumarako.

2003. urtean, Itsasoz beteriko mugetan (Gor) zazpigarren diskoa plazaratu zuen. Taldearen lan komertzialena da. Hitzen aldetik zuzenak izan beharrean, poetikoagoak dira, eta musika bera ere melodikoagoa da. Hard-rock kutsu nabarmena dute kantuek. Diskoa kalean zutela, aurkezpen bira dezente atzeratu behar izan zuten, Aitor Gorosabel abeslariari ebakuntza egin ziotelako eztarrian. Ahots kordetan arazoak izan zituen. Sendatu ostean, taldeak berriro ere martxa hartu zuen. Aldi horretan, 600. kontzertua eman zuten, Aitzoaingo (Nafarroa) Artsaia aretoan. 2006an, berriz, orain arteko estudioko azken lana argitaratu zuten: Jainko hilen uhartea (Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2006). Taldea beren kabuz kudeatzea erabaki zuten, eta, hala, Jo Ta Ke Ekoizpenak diskoetxe eta musika eragintza propioa sortu zuten. Bestalde, azken lan horrekin denboran atzera egin, eta taldearen esentzia heavy metalzalea hartu zuten berriz. Diskoari izena ematen dion abestia eredu garbia da. Diskoa sustatzeko, "Itxaropen hitza" kantuaren bideoklipa grabatu zuten, Juanma Bajo Ulloa zinemagile arabarrarekin. 2007. urtean, Une iraunkorrak DVDa (Jo Ta Ke Ekoizpenak) atera zuten, eta taldearen azken urteetako esperientziak bildu zituzten hor.

2008. urtean, Asier Osoro baxu jotzaileak taldea uztea erabaki zuen, familiari tarte handiagoa eskaintzeko. Haren ordezkoa topatu artean, Igor Oiarbide (Drindots) hartu zuten kontzertuak jotzen segitzeko. Behin behineko erabakia zen arren, Oiarbide bi urtez egon zen taldean,  2010eko urrira arte. Haren ordez David Zarzosa (Dkuajo) sartu zen, eta urtebete geroago Igor Diezek (Kalte taldekoa) ordezkatu zuen Zarzosa. Hala, gaur egun Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida dira Su Ta Gar taldea sortu zenetik segitzen duten bakarrak. Alabaina, eurek dioten bezala, taldea bost kidez osatuta dago. Bosgarrena Borxa Arrillaga da. Taldeko bateria jotzaile ohia webgunearen egilea da, eta diseinuaz arduratzen da. Halaber, hainbat kanturen letrak idatzi ditu.

Lehen kontzertua eman zuenetik 20 urte igaro zirela ospatzeko, kontzertu bira berezia abiatu zuen taldeak 2008ko udazkenean. Ibilbide osoko kantuak aukeratu, eta diskoan grabatu bezala jo zituzten, teklatu moldaketak eta zati akustikoak barne. Bira horren testigantza gisa, zuzeneko disko bikoitza eta DVDa kaleratu zituen 2009ko azaroan, Su Ta Gar 20 urte (Jo Ta Ke Ekoizpenak).

Horren ostean, estudioko lan berria grabatu zuen taldeak, Ametsak pilatzen (Jo Ta Ke, 2011). Asier Osoro baxu jotzaileak taldea utzi zuenetik taldeak grabatutako lehenengoa da, baita hirukote formatuan grabatutako lehenengoa ere. Izan ere, Igor Diez baxu jotzaileak ez zuen parte hartu grabazioan, eta Aitor Gorosabelek grabatu zuen instrumentu hori.  Taldearen 25. urtemugak estudioko hamargarren diskoaren grabazioarekin bat egin zuen. 2013ko udazkenean kaleratu zuen Bizirik gaude lan berria.

TAPIA ETA LETURIA / JOSEBA TAPIA




Joseba Tapia (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1964) trikitia molde berrietara egokitu duen aitzindaria da. Musika tresna hori baserri girotik atera eta beste estilo batzuekin nahastea izan da haren ekarpenik handiena. Tapia eta Leturia taldean, Tapia eta Leturia Band-en zein bakarkako ibilbidean, musikari honek beti bilatu du tradizioaren eta modernitatearen arteko oreka. Zaldibobo eta Hiru Truku taldeetako kide ere izan da.

Buenos Aires izeneko auzoan jaioa, musikarekin harreman oso estua zuen familia batekoa da Joseba Tapia; besteak beste, Juanito eta Eleuterio osabak trikitilari ospetsuak zirelako. Txikitatik hasi zen musika lantzen, hasiera batean soinu handia, Mikel Bikondoaren akademian. Zortzi urtez aritu zen ikasten, baina hamabost urterekin erabaki zuen hura ez zela bere tresna, eta soinu txikia lantzen hasi zen, Eleuterio Tapia osaba irakasle zuela. Harekin hasi zen plaza eta erromerietan jotzen, eta 1981. urtean agertu zen plazan bakarrik lehenengo aldiz, Donostiako Igeldo auzoan. Handik hiru urtera, aurrerantzean bere pandero jole izango zen Xabier Berasaluze Leturia-rekin jotzen hasi zen. Hortik aurrera, bikote bereizezina bihurtuko zen, Tapia eta Leturia izen artistikoa hartuz. Bikoteak bi aldiz irabazi zuen Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa, 1986. eta 1988. urteetan. Txapelketa horietan argi gelditu zen trikitia jotzeko molde berritzaile bat zutela, eta aurreko belaunaldiarekin etena egin nahi zutela. Bi txapel horien artean Tapia eta Leturiak lehenengo diskoa argitaratu zuen, Jo ta hautsi (Elkar, 1987). Joseba Tapiak egindako musikaren gainean, pieza instrumentalak eta abestutakoak uztartzen ziren lan horretan. Hitzak egin zituztenen artean, bi bertsolari ezagun: Anjel Mari Peñagarikano eta Xabier Amuriza. Eta kolaboratzaileen artean, artean ezezaguna zen Kepa Junkera, akordeoia jotzen, baita Juan Mari Beltran ere.

Ordurako erromerietan oso ezagunak ziren, baina bikotearen sendotzea 1989. urtean etorriko zen, bigarren diskoarekin: Juergasmoan (Elkar, 1989). Lan horretan, laguntzaile talde zabala izan zuten ondoan: Mikel Artieda, Aitor Amezaga, Mixel Ducau, Jose Alberto Batiz, Anjel Valdes... Eta horiekin guztiekin taldearen soinua askoz elektrikoagoa bihurtu zen, trikitiaren ohiko doinuetatik aldenduta. Disko horretako hainbat abesti euskal kantutegiaren klasiko bihurtu dira dagoeneko: "Maitatzen zaitudalako" (Joxan Ormazabalek idatzia), "Anbototik Gorbeara" eta "Hik lan eta nik jai" (Xabier Amurizak idatzia), baita Flaco Jimenez mexikarraren bi bertsio ere: "Maddalen" eta "Festarik festa". Trikitiaren ohiko mugak apurtuta, Tapia eta Leturiak entzule berriengana eraman zituzten beren doinu dantzagarriak. "Nik oso gaztetatik izan nuen eskusoinua rock-era hurbiltzeko gogoa, baina orduan ezinezkoa iruditzen zitzaidan. Garai hartan trikitixaren mundua oso lotuta zegoen nekazal girora eta erromerietara, eta bazirudien ezinezkoa zela bi mundu horiek elkar hurbiltzea. 80ko hamarkada hasierako urte haietan, trikitixa oso gustuko nuen bezala, Hertzainak eta Kortatu asko entzuten nituen, baita AC/DC edo Ramones ere; baina ez zegoen bi mundu horien arteko loturarik. 1987an Anje Duhalderekin jotzen hasi nintzenean, lehenengo harremana izan nuen bateria, baxu eta abarrekin, eta ni ere animatu nintzen antzeko zerbait egitera. Gero gu ere hasi ginen erromeria elektrikoak egiten. Horrek guztiak ekarri zituen berrikuntza batzuk", azaldu du Tapiak.

Hirugarren diskoak, Dultzemeneoa (Elkar, 1992), aurrekoaren ildo beretik segitu zuen. Trikitia eta panderoa zituen oinarri, baina beste musika tresna asko ere agertzen ziren: saxofoia, perkusioa, mandolina, gitarrak, biolina... Lan horretan Joseba Tapiaren trikitiaren ondoan, beste bi trikitilari berritzaile ere agertzen ziren: Iker Goenaga eta Kepa Junkera. Aurreko diskoko kolaboratzaile gehienek errepikatu zuten, baita beste berri batzuk gehitu ere: Bixente Martinez (Izukaitz, Oskorri, Hiru Truku), Luis Camino, Ibon Koteron, Pascal Gaigne, Anton Latxa (Oskorri)... Ordurako taldea rock eta pop moldeetatik hurbilago zegoen, herri musikatik baino. Horrexegatik, hurrengo urratsa nahiko logikoa izan zen: Tapia eta Leturia Tapia eta Leturia Band bihurtu zen. Mikel Artieda (baxua eta ahotsak), Jose Alberto Batiz (gitarra eta ahosoinua) eta Fernando Leiza (bateria) musikarien ekarpenarekin osatu zen boskotea. Rocka, popa, heavy, baita hip-hopa ere izan ziren taldeak landutako estiloetako batzuk, rock talde berezi baten itxura hartuta. Tapiaren estetika ere dezente aldatu zen urte horietan, bisera eta gisakoak jantzita agertzen baitzen agertokira.

Tapia eta Leturia Band (Elkar, 1995) izan zen talde berriaren lehen lan diskografikoa, eta arrakasta, sekulakoa. Taldekideek egindako musikaren gainean idazle eta bertsolari garrantzitsuen hitzak zituzten kantuok: Andoni Egaña, Jon Sarasua, Jexuxmari Irazu, Xabier Montoia, Patziku Perurena, Unai Iturriaga... Kantuen artean, bi nabarmendu ziren bereziki, urteko kanturik entzutetsuenetakoak bihurtzeraino: "Galdurikan nago" eta "Ez mesedez, ez". Plazak utzita, taldeak rock taldeekin egin zituen zuzeneko emanaldiak. Formula berritzailea izan zen, eta garai horietan sortuko zen triki-pop estiloaren aitzindaria. "Askok diote ni izan nintzela aitzindari, ni naizela jarrera horren aita; ez nau horrek harrotzen. Ez dut horrelako tituluen beharrik. Modako erritmoetan trikitixa sartuta arrakasta lortzen genuen: lehendabizi trikirocka egin genuen, ondoren trikirapa, gero trikipopa. Baina azaleko arrakasta horrek gero iraupen txikia izaten zuen, barrenetik hutsa zegoelako seguruenik. Hala ere, nik ez ditut esperimentu hauek kondenatzen; trebatzeko balio dute. Beste musikariekin inprobisazioa lantzea, formula jazzistikoan edo blues estrukturetan, interesgarria izan da niretzat. Beste musikariekin ondo pasatzeko balio izan dit teknika horrek, eta gozatu ere egiten da".

Boskotearen bigarren lana bi urte geroago etorri zen, Ero (Elkar, 1997). "Aurreko diskoarekin hasi genuen abenturaren bigarren atala" zela esan zuen Tapiak, "estilo aldetik nahasketak daude, oso muturreko doinuak dira, umorezko musika bat egiteko asmoarekin". "Maitatzen zaitudalako" kantu ezagunaren hardcore moldaketa bat grabatu zuen taldeak lan honetan. "Amodioak une gozoak bezala alderdi gogorrak ere izaten ditu hainbatetan, eta hitzak berak izan arren intentsitatea aldatuta zentzua ere aldatzen da. Horregatik atera zen hain erritmo gogorra", azaldu zuen trikitilariak. Diskoak, hala ere,  ez zuen aurrekoak izandako oihartzun bera lortu. Hurrengo urtean bikote formatura itzuli eta, horrekin batera, trikitia molde tradizionaletara. 1998 lan bikoitzean (Elkar, 1999) Xabier Amurizaren laguntzaz bildutako 51 herri kantu eman zituzten, trikiti eta panderoarekin. Xabier Amurizarekin izandako elkarlanak beste fruitu bat eman zuen Bizkaiko kopla zaharrak diskoan (Elkar, 1999). Horretan, Bixente Martinez eta Mixel Ducau izan zituzten trikitia eta panderoa laguntzen, eta, ahotsetan, oso gonbidatu bereziak: Amuriza bera, Natxo de Felipe, Amaia Zubiria, Igor Elortza, Mentxu Alkorta, Leire Bilbao eta Mikel Markez.

Tapia eta Leturia Band deseginda, azken urteotan Tapia eta Leturia bikotea Arkaitz Miner (biolina, gitarra eta mandolina) eta Jexux Aranbururekin (pianoa) aritu da. Musikari horiekin eman zuten argitara Hain zuzen (Gaztelupeko Hotsak, 2002), Ruper Ordorikak ekoitzitako zuzeneko diskoa. Ordurako, baina, Joseba Tapiak bide propioa zuen hasia. 1998. urtean, Koldo Izagirre idazlearekin elkarlanean, Apoaren edertasuna proiektua (Gaztelupeko Hotsak, 1998) jarri zuen martxan. Izagirreren narrazio baten gainean osatu zuten diskoa, eta ondorengo ikuskizuna, trikitiaren eta literaturaren arteko uztarketa berezia eginez. Bakarkako hurrengo proiektua ere ezohikoa izan zen. Québec, hamalau kantu independentziarako diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 1999) Tapiak herrialde horretako idazle eta poeten kantuak abestu zituen, Itxaro Bordak eta Koldo Izagirrek euskaratuak. Alderdi musikalean Arkaitz Miner (biolina), Ritxi Salaberria (kontrabaxua) eta Pascal Gaigneren (gitarra eta moldaketak) izan zituen alboan.

"Ni Quebecera hurbildu banaiz izan da beraiek dituzten kezkak nireen parekoak direlako; eta bide horretan proiektuak ugari dira, toki guztietan daudelako arazoak eta toki guztietan dagoelako lanean diharduen jendea. Nire izenean bakarka hasitako lana hortik doa. Musika tradizionaletik aldentzen ari naiz, nahiz eta bere eragina oraindik handia den, eta kezka batzuk jasotzen dituen musika egin nahi dut. Mundu aldrebes honetan hamaika kezka ditugu, ez bakarrik politikoak, eta horiei musika jarri nahi diet. Bai Quebec eta bai Apoaren edertasuna bide horretan kokatzen dira, eta nire musika-sena horren alde jarriko dut. Gainera, kanpoko herrialdeekiko harremana asko interesatzen zait. Egiten dudanak karga ideologiko handia izatea garrantzitsua da".

Trilogia berezi horri amaiera emango zion lanak ere Joseba Tapiaren alderik konprometituena erakusten zuen: Agur Intxorta maite. 1936-1937 guda kantuak (Gaztelupeko Hotsak, 2001). Disko horretan 36ko gerran euskaldunek abesten zituzten kantu antifaxistak berreskuratu zituen Tapiak, Koldo Izagirreren ezinbesteko laguntzaz. Ordu arte egin gabe zegoen lan historiko eta kultural handia dago disko horretan. Geroztik argitaratutako diskoetan kantugintzarako bidea hartu du Joseba Tapiak. Hurrengo diskoan, Real politik (Zakurraren biolina, 2006), estimatzen zituen testuak musikatu zituen, besteak beste Josetxo Azkona, Koldo Izagirre, Gabriel Aresti, Bitoriano Gandiaga, Bilintx eta Bertolt Brecht-enak. Halaber, disko horrekin autoekoizpenera jo zuen Tapiak, Zakurraren biolina zigilua sortuz.

2010ean Eta tira eta tunba (Zakurraren biolina) grabatu zuen Tapiak. Bigarren karlistadako bertsoak musikatu zituen lan horretan, hala karlistenak nola liberalenak. Musikaren aldetik, aldaketa handia ekarri zuen disko honek, haize instrumentuek (tronboia, saxofoia, tronpeta, bonbardinoa, tuba...) lagunduta baitzegoen soinu txikia.  Tximela kapitainaren izarrak (Zakurraren biolina, 2013) da Joseba Tapiak kaleratu duen azken diskoa. Soinu txikia alde batera utzi eta gitarra klasikoa hautatu zuen Luis Rezola Aranak 36ko gerran kartzelan idatzitako bertsoak musikatzeko. Luis Fernandez (biolontxeloa) eta Txus Aranburu (organoa) izan zituen lagun grabazioan. Horrez gain, beste bi proiektu garrantzitsutan hartu du parte Joseba Tapiak. Zaldibobo da bat, dantzarako eta erritmo afrikarrak uztartzen zituen talde interesgarria. Mixel Ducauk (Errobi, Bidaia) sortuta, beste lau musikari aritu ziren taldean: Joseba Tapia (trikitia), Mikel Artieda (baxua), Beñat Amorena (bateria) eta Frederic Gaillardet (teklatuak). Bi disko argitaratu ostean, taldea 1996. urtean desegin zen. Ruper Ordorika eta Bixente Martinezekin batera, Hiru Truku taldean ere aritu zen Joseba Tapia. Bizkaiko eta Nafarroako kantu zaharrak gaur egungo folk doinuetara eman zituen taldeak argitaratutako hiru diskoetan. Horrez gain, Euskal Herriko zein atzerriko musikari askorekin kolaboratu izan du Tapiak: Negu Gorriak, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Ñaco Goñi, Albert Pla...

GALAXY TRIO


GALAXY TRIO fue un trio de Algorta (Bizkaia, Europa) que hacian rock metal muy personal. Creo que grabaron esta maketa en el año 1993, en los estudios el Chalet. La banda la formaban Pekiko (bajo), German (guitarra) y el señor Panotxon (bateria).

TAHURES ZURDOS


TAUPADA (Urretxu)



TAXI KARLO


TRUMBO


"Niagara"

Trumbo talderen kanta bat, beraien lehen diskotik, 2011. urtean kaleratua. Gasteizen sorturiko banda, Dalton Trumbo idazle amerikarraren omenezko izena ipini zuten.

Gorka, baxua
Eneko, bateria
Kanda, gitarra ta ahotsa

Eskarmentu handiko talde berria dugu Trumbo. Urte bete baino ez zaigu joan taldea sortu zenetik, baina bere kideek badakite zer den musika munduan aritzea: Gorka (Kashbad taldean izandakoa), Eneko (Näut) eta Kanda (Neubat, Vice Presidentes, Sorkun...) osatzen dute proiektu berri honen bizkar hezurra. Kontrasteetan mugitzen zaigu taldea bere musikan. Helmet, Dut edo Prong bezalako iturrietatik edaten dute.

http://trumbo-taldea.blogspot.com.es/
.........................................................................
­
Una canción del primer disco del grupo vasco Trumbo. Surgidos en la ciudad de Vitoria hacia el 2009, la banda lo forman tres tipo con gran experiencia musical. Gorka (ex miembro de los miticos Kashbad ), Eneko (ex miembro de Näut) y Kanda (ex miembro de Neubat).

ENTREVISTA

No es en el pivot norteamericano en quien se inspira el nombre del trío, sino en un Dalton Trumbo -ganador de dos Oscar al mejor guión, novelista, director- que "por lo poco que hemos leído, por su actitud y por el nombre fácil de recordar (además de su incomparable fotografía trabajando en la bañera)" otorgó hace un año el bautismo. "Ha sido todo muy rápido", asegura Eneko. "Empezamos a ensayar y, a la de muy poco tiempo, teníamos temas para tocar en directo y enseguida hicimos el primer concierto", recuerda Kanda. No tiene que volver muy atrás en el tiempo. Al pasado mes de mayo. Al Parral, que tantos primeros bolos ha amparado. Siguieron más veladas en locales de Gasteiz. "La idea era disfrutar", apunta Eneko. "Pero sin una carta de presentación es un poco raro ir buscando conciertos", completa Kanda.

Así que, con el dinero ahorrado en algunos bolos y la inercia de años metidos en el camino de la música, gestan en apenas tres días de grabación -uno y medio para la música, otro para las voces- un primer álbum homónimo con el que poder mostrar lo que hacen. "Tampoco hay que tener ambición, sino el entusiasmo de tocar, e ir dando pasos te mantiene fresco", explica Kanda. Los tres lidian con sus quehaceres habituales, con la paternidad incluso, pero siempre sacan tiempo para un ensayo semanal, salvo si hay bolo cercano "y apretamos un poco más", remarca Eneko.

Aprietan en su rock de contrastes, armónicos o ásperos, agresivos o atmosféricos, stoner o hardcore. Diez canciones lo demuestran en Trumbo, con el que "para el dinero y tiempo que tenemos" están más que satisfechos. Además de un sonido bien registrado y un diseño tan sencillo como cuidado, el trío demuestra lo que hace sobre el escenario. Lo hizo en la fiesta previa a Arabatakada, presentando el CD y dejando las tablas ardiendo para Cobra, a quienes harán de teloneros por diversos escenarios vascos. Y es que "la verdadera prueba de fuego va a ser tocar en un sitio que no sea en casa", reconoce Eneko. Subir a tablas ajenas y demostrar que "aunque cada uno es de su padre y de su madre, como pasa en todos los grupos", la banda ha creado su propia familia.

Una familia que cruza en sus genes ecos norteamericanos y otra referencia clave, la de grupos de aquí que han tocado. E incluso están tocando. "Al final lo cercano te influye mucho, porque lo has vivido y porque lo conoces, muchas veces personalmente", explica Kanda. No hay que buscar en el otro lado del globo una música que remueva las tripas y que lleve a destrozar unas baquetas o colgarse un bajo o una guitarra.

TEEN DOGS



TEHENTA





LETRA

Gauaren ixiltasunaren galdurik,
haizeak astindurik,
ixiltasun beldurgarri batean ninduan,
mendiruntz,
urratsez urrats, ametsez amets!!
Gauaren ixiltasunean izuturik,
bazter guztiak kurriturik,
hozturik, ikaraturik, nekaturik...
Desesperaturik nengoen,
lortu ezinik, izartxoa kausitu nahian.
Gauaren ixiltasunaren galdurik,
haizeak astindurik,
ixiltasun beldurgarri batean ninduan,
mendiruntz,
urratsez urrats, ametsez amets!!
Lortuezina ezin nuen lortu,
elkar, ametsa amets balitz bezala,
etorri zitzaidan lore paregabea,
ilun beltzen apurtzailea,
argia, bizia, amodioa...
Gauaren ixiltasunaren galdurik,
haizeak astindurik,
ixiltasun beldurgarri batean ninduan,
mendiruntz,
urratsez urrats, ametsez amets!!

LETRA TRADUCIDA

Perdida en el silencio de la noche.
azotada por el viento,
avance a través de un silencio aterrador,
hacia el monte,
paso a paso, sueño a sueño!!
Asustada por el silencio de la noche,
tras recorrer todos los rincones
estaba helada, temblando, cansada...
Estaba desesperada,
impotente por no hallar la estrella deseada.
Perdida en el silencio de la noche.
azotada por el viento,
avance a traves de un silencio aterrador,
hacia el monte,
paso a paso, sueño a sueño!!
No podía alcanzar lo imposible,
juntos, el sueño me llegó como un sueño,
como una flor sin rival,
alumbradora de sombras oscuras,
era luz, vida, amor....
Perdida en el silencio de la noche.
azotada por el viento,
avance a través de un silencio aterrador,
hacia el monte,
paso a paso, sueño a sueño!

.................................................................................

Tehenta ahots taldearen kantu bat, "Gaur olerkiak, bihar euskal presoak herrirat!" bilduma barruan topatua. 1998. urtean, Iparraldeko Preso Sustengu Komiteen Koordinaketari laguntzeko ekoiztu zuten.

http://www.xiberokobotza.org/
.....................................................................

Una canción del grupo vasco Tehenta. Este grupo folk vocal estaba formado por seis chicas originarias de la zona de Zuberoa (Euskadi Norte) siguiendo la antigua tradición por el canto de aquella zona.

Sola (en euskera batúa Zuberoa; en dialecto suletino Xiberua o Xiberoa; en francés: Soule) es el nombre gascón, usado antiguamente en castellano, del territorio histórico más pequeño del País Vasco francés. Está situado en el departamento de los Pirineos Atlánticos, en el valle del Saison (Uhaitza en euskera). En francés es denominado en ocasiones Pays de Soule. Según la Real Academia de la Lengua Vasca sería uno de los siete «territorios» que formarían Euskal Herria, es decir, un territorio de características culturales, antropológicas y etnográficas comunes, como la presencia del euskara.

http://en.wikipedia.org/wiki/Soule
........................................­.................................

Tehenta est le groupe vocal féminin basque du Soule (Pays Basque, Europa). Soule (in Basque, Zuberoa) is a former viscounty and French province and part of the present day Pyrénées-Atlantiques département. It is divided into two cantons of the arrondissement (district) of Oloron-Sainte-Marie (Mauleon-Licharre and Tardets-Sorholus), and a part of the canton of Saint Palais (arrondissement of Bayonne). Its provincial capital is Mauléon, which fused with Licharre in 1841 to form "Mauléon-Licharre", but today is often known as "Mauléon-Soule". Historically, Soule/Zuberoa is the smallest province of the Basque Country (785 km2.). Its population has been decreasing (23,803 in 1901; 16,006 in 1990; 15,535 in 1999).

TENIENTE BLUXBERRI + VANGUARDIA ZIBIL


The Velvet Underground taldearen "I waiting for my man" kantaren bertsio bitxi bat Teniente Bluxberri & Vanguardia Zibil taldearen eskutik. "De rendirse nada" disko hau 1986. urtean ekoiztu zen. Donostia aldean sortu ziren, 80 hamarkadako lehen urte zaratsuetan. "De rendirse nada" lan honetan, lau abesti eder.

DISKOGRAFIA

1984. "Vanguardia zibil" (demo)
1986. "De rendirse... nada"
1987. "Musikusi


Teniente Bluxberri & Vanguardia Zibil surgen en la agitada Gipuzkoa (Europa) en los años 80 y tenían un carácter muy ácido y tocapelotas. Para su mini album "De rendirse nada" versionaron, a su modo, un tema de los newyorkinos The Velvet Underground, el celebre "I waiting for my man", rebautizado como "Estoy esperándote".

"MUSIKUSI" fue disco editado por RNE como parte del concurso de Rock del programa de la tele Musikusi de la parte regional de TVE. Excelentes grupos de pop, rock, heavy y punk de la zona norte; BAJOS FONDOS, DOCTOR DESEO, TALION, LUZ VERDE, TENIENTE BLUXBERRI, YO SOY JULIO CESAR, SEGUNDO BANANA, CLASICA, AMAS DE CASA, POTA FRESKA, 4ª PLANTA y LOS EXTRAÑOS.


THE ALLNIGHTERS


The Allnighters fueron una banda de Vitoria que funcionó de 1988 a 1998, dedicada en cuerpo y alma al Rhythm&Blues... Versión del tema de Little Walter aparecida en el disco "Keep on Keeping on" del año 1996.

 "Midnight Boogie"



THE ASTROZOMBIES



The Astrozombies talde donostiar bat izan zen. Beraien lehen diskoa, "Astrozombies",1998. urtean ekoiztu zuten. 2000 urtean, Zaunka Records zigiluak kaleratutato bilduma batean agertu zen berriro ere. "Vuelve a pensarlo" kantu hau. No way, Barley Juice edota Sabor Acido bezalako taldeekin erdibanaturik.

BUENAVISTA GAZTETXEA... http://vimeo.com/20371106
..............................................................................................................
The Astrozombies fue una banda desaparecida de punk hardcore de la escuela de los lokales okupasdo Buenavista, barrio donostiarra de Altza (Gipuzkoa), cuna de donde salieron en los año 90 bandas rock como NCC, Señor No, Discipulos de Dionisos, Teen Dogs, Barrakos... Su único disco "ASTROZOMBIES" se público en el año 1998. El tema "Vuelve a pensarlo" apareció también un recopilatorio del sello Zaunka Records en el año 2000. La mala suerte hizo que nunca avanzara la vida cotidiana de The Astrozombies. Por los numerosos cambios de bateria, llegaron a tener hasta 11 baterias diferentes, posiblemente de los mejores de Gipuzkoaldea (Señor No, NCC, Lobo Electrico, Fist Fucking, Captain Nemo...). No obstante las ganas de hacer rock "zapatilla" provoca una nueva era con nuevo nombre que encaja al pelo con la vida real de los zombies.

THE ASTROZOMBIES (1998)

1. Yo No
2. Dance To The Music (Vibrators)
3. Let's Go
4. Again
5. I Ran Out Of Luck (Voodoo Dolls)
6. Up Front (Wipers)
7. I Can't See You
8.Vuelve A Pensarlo
9. Yo No Pienso Cambiar
Otra banda de rock, DESASTROZOMBIES, nacería de las cenizas de The Astrozombies. Las ganas de hacer rock zapatilla y la ausencia para esta nueva epoca del guitarrista Patxi, provocó una nueva era con nuevo nombre que encajaba al pelo con la vida real de los anteriores zombies. DESASTROZOMBIES estaban acompañados a las batacas por Aitor y una nueva guitarra de acompañamiento a cargo del señor Mikel inician una nueva etapa en la que ya curtidos en escenarios de todo el Estado vienen a seguir dando kaña. Seguiran fieles a sus míticos directos de breves y contundentes.Esperan en breve la aparición de un primer Maxi Single.

THE BOOGIE PUNKERS


THE BRONTES


KRISTON MOROIE



KRISTON MOROIE fue un grupo rock de Bermeo (Pais Vasco, Europa). Sacaron su primera maketa en 1994, llamandola igual que ellos mismos, "Kriston moroie". Fue grabada en los bilbainos Rock Estudios con Karlos Kreator como tecnico con la siguiente formacion...

Bittor Arrien (voz)
Arkaitz Ortuzar (guitarra)
Egoitz Azaceta (guitarra)
Borja Imatz (bajo)
Aitor Zulueta (bateria)

Luego en el 2002 con casi la misma formacion volvieron llamandose solo Kriston.

THE CHERRY BOOPERS



ORTOZIK


Ortozik talde gernikarrak honako hauek osatzen zuten... Xabi Goiko (ahotsa), Ager Insunza (kitarra eta ahotsa), Gaizka Insunza (kitarra), Andoni Lauzirika (baxua) eta Mikel Sagarna (perkusioa). Maketa hau 1996 urtean grabatu zuten, Lorentzo Records estudioetan (Berriz). Talde honetatik hiru kide, geroago, AUDIENCE taldean jarraitu zuten bere musika ibilbidea.

KALEKUMEAK


"Los muchachos"

THE FLYING REBOLLOS


THE FRIDAY´S CREW


THE GREAT BARRIER


THE GREAT BARRIER

Bideoklipa ("When the love goes fine")






THE HAMMER KILLERS


Son de bermeo y se llaman The Hammer Killers. Brutal punk rock'n'roll con temas muy influenciado por Motörhead.

THE HOT DOGS!