jueves, 19 de diciembre de 2013

MISERABLES

"No me toques el pijo"



Miserables punk rock taldearen kantu bat. Barakaldo herrian sortu ziren eta 1984. urtetik 1988. urtera aritu ziren punk rock doinuak lantzen. "Bunker" belaunaldiko kideak izan ziren Miserables, Yo Soy Julio Cesar, Parabellum, Distorsion edota Putakaska bezalako taldeekin batera. Maketa pare bat ekoitu zituzten.

http://www.herrikolore.org/index.php/...

BUNKER BELAUNALDIA

1984. urtean, hirurogei gazte inguru, Barakaldoko udaletxean sartu ziren gazteentzako lokalak aldarrikatzeko. Azkenean, Udalak amore eman zuen, eta taldeen esku jarri zuen San Bizenteko parkean dagoen kioskoaren beheko aldeko areto itxi bat. Porlanezko areto bat izanik, musikari gazteek "Bunker" ezizena eman zioten. Halaere, San Bizenteko parkeko Bunkerra ez zen nahikoa Barakaldon sortzen ari ziren talde uholdeari erantzuteko. Garai batean, bertan entseatzen zuten taldeak hogei bat izatera iritsi ziren. Horrek arazo handiak ekarri zituen entseguen ordutegiak finkatzeko udal areto txikian.

80. hamarkada hasieran, Barakaldoko San Bizente auzoko kiroldegian, rock jaialdi garrantzitsua antolatu zuten. Fase, Zen, Puturrú de Fuá, Errobi, Izukaitz, Moris, Cucharada eta Neuronium-ekin batera, La Banda Trapera de Rio talde katalan ezagunak ere jo zuen, Espainiako Estatuan punk-rockako lehen taldea. Kontzertu hark arrasto sakona utzi zuen orduko Ezkerraldeko nerabe eta gaztetxo askorengan. Rocka bertatik bertara ezagutzeko lehenengo aukera izan zen haietako askorentzat, eta oraindik ere badago emanaldi historiko hura gogoan duenik.

1983. urtetik aurrera, Barakaldoko rock giroa suspertu eta punk talde pila sortu zen. Euskal Herri osoan gertatu zen rock musikaren gorakada itzela, batez ere RRV (Rock Radical Vasco) izenaz ezagutu zen korronte indartsuaren ondorioz. Punk talde asko sortu ziren, baina talde horiek garatu ahal izateko azpiegiturak (entseatzeko lokalak, irrati libreak, edo kontzertuak egiteko aretoak) falta ziren. Barakaldoko "Bunker" aretoak Bilboko Ezkerraldeko talde berrei entseatzeko toki bat eskaini ziren.

Barakaldoko lehenengo punk taldea 091 izan zen. Portugaleteko Escombro taldea desagertutakoan, Seni Lopez baxujoleak Barakaldoko hiru gazterekin bat egitearen ondorioz jaio zen 091. Bi kontzertu baino ez zuten egin. Lehena, Sestaon, eta bigarrena, Bilboko La Casilla pabilioian 1980. urteko maiatzaren 9 egunean. Corrupcion taldeak bete zuen 091 taldearen hutsunea Barakaldon. Zuazo auzoko talde honek, Tercera Generación izena erabiliz hasieran, 1981.eko martxoaren 21 egunean eman zuten lehen kontzertua. 1983. ko amaiera arte ibili ziren. 1982.ko urtarrilaren 22 egunean, San Bizenteko jaieta, Madrileko La UVI eta Vulpes taldearekin jo zuten. Zoritxarrez ez zuten grabaziorik utzi.

Barakaldon lokalak eta diskoetxe punkiak urriak ziren. Taldeek jakin zuten horren aurrean erreakzionatzen, eta tokiko taldeen asanblada moduko bat eratu zuten, euren aldarrikapenak plazaratuz. Orduko jai batzordearekin harreman estua zeukaten, horren ondorioz, Barakaldoko taldeek txosna antolatu ohi zuten Karmengo jaietan, eta jai egitarauan partehartuz. Hori dela ta, 80. hamarkadan kalitate handiko rock kontzertu ugari egon zen Barakaldoko jaietan. Baina taldeen eskakizun nagusia entsegu lokalena zen. Udala zen haien aldarrikapen eta kexuen jomuga nagusia. Honela sortu zen "Bunker" aretoa eta bere belaunaldi zaratatsuaren kondaira.

http://barakaldodigital.blogspot.com....
............................................................
Una canción del grupo vasco Miserables, un grupo punk rock de Barakaldo (Bizkaia, Europa). Grabaron un par de maquetas entre los años 1984 y 1988.

Miserables formaron parte, junto a otras bandas de rock barakaldesas (Yo Soy Julio César, Distorsión, Parabellum, Putakaska ...) de la llamada generación "Bunker ". Bajo ese nombre fue rebautizado un pequeño local que el ayuntamiento de Barakaldo cedió en 1984, tras muchísimas peticiones El local parecía un autentico "Bunker", ya que estaban en los bajos de un kiosco de cemento del parque de San Vicente. Aun así, los grupos de rock de la villa pudieron ensayar en unas condiciones mínimas durante un tiempo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario