martes, 3 de diciembre de 2013

ZE ESATEK!



Interneten bidez zabaldutako “Maite zaitut Miren Azkarate” izenburuko kantuak eman zuen ezagutzera Donostia aldeko Ze Esatek! taldea 2009. urtean, eta geroztik igarotako denbora laburrean oso ibilbide emankorra  garatu du ska-rock talde honek (estudioko lau disko eta zuzeneko bat kaleratu ditu). Festa giroko kantuak sortzen ditu, eta horrek arrakasta handia ekarri dio. Taldeak autoekoizpenera jo du bere azken diskoetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario