sábado, 28 de diciembre de 2013
HERSTURA
"Bertsioak egiten aspaldi hasi baginen ere, 'Herstura' da gure aurkezpen diskoa". Mutrikuko AME Estudioetan grabatu du Oñatiko laukoteak euren lehen diskoa. Herstura dira eurak; eta diskoa ere Herstura da. 6 abestirekin datoz, eurek sortutako 6 abestirekin; melodikoki eta instrumentalki bereziki indartsua den disko batekin. Diskoa grabatu eta ateratzeko zaudeten honetan, goazen taldea ezagutzera. Esan daiteke Herstura dela taldearen aurkezpen diskoa. Lehenago Sanlo Garage Brothers izenarekin aritu ginen, 7 bat kontzertu egin genituen, baina, abeslariak taldea utzi zuen eta Herstura izenarekin hasi ginen beste abesti batzuk sortzen.
http://www.youtube.com/watch?v=tNShK9...
ELKARRIZKETA
-- Eta zer da Herstura? Musikari lagun talde bat? Noiztik diharduzue musika egiten?
Koadrilakoak gara eta gure artean musika egiten aspaldi hasi ginen. Duela pare bat urte hasi ginen hau serio hartzen eta gure kantuak konposatzen. Ordura arte bertsioak egiten genituen.
--Zergatik Herstura? Estu, larri al zabiltzate?
Mundua eta eredu kapitalista daude estu eta gu ere bai, hor barruan gauden heinean. Amalurraren baliabide guztiak txikitzen dihardugu eta toki guztietan daude gerrak. Mundua larrialdi egoeran dago. Herstura euskarazko hitz bat da baina ez da gehiegi erabiltzen, ez entzuten. Guri gustatu egin zitzaigun eta horregatik aukeratu genuen.
-- 6 abesti berri. Nola definitzen duzue egiten duzuen musika? Esan gura dut zein genero lantzen duzue?
Hori musika kritikoek esan beharko dute, eurak dira adituak. Zerbait esatekotan, Dut, Lisabo edota Izaera taldeen zerbait badu gureak. Hori ze estilo den ez dakigu, ezta axola ere.
-- Instrumentalki kantuek indar berezia dutela iruditu zait...
Esan daiteke ez dela betiko rocka. Hemen inguruan gehienbat Punk!-Oi generoa egiten da eta badirudi gurea zerbait arraroa dela. Azkenean, baina, berdina da; gitarra, bateria eta baxua, beste erritmo batzuekin eta metal ukituarekin.
--Azkenengo kantua da Herstura. Hura ere, nolabait esateko, desberdina.
Aspaldi egin genuen abesti instrumental bat da. Estudioan, baina, forma eman genion abestiari; perkusioa sartu, baxuak, txapak, efektuak... Musika lasaia ere gustatzen zaigu. Kantu hau ez dugu zuzenekoetan joko, diskoan zerbait berezia sartu gura genuen eta hori atera zen.
--Letrei begiratuta, zerbait esan gura duzue? Mezurik dute?
Kantu bakoitzak du bere mezua. Batzuk zuzenagoak dira, argi dago zer esan gura dugun; beste abesti batzuen irakurketa, berriz, libreagoa da, bakoitzak modu batera ulertu dezake. Gizartean ikusten diren jarrera batzuen kontra egiten dugu.
--Grabaketari dagokionez, nolakoa izan da?
Guretako lehengo aldia izan da eta oso ondo pasatu dugu. Teknikoarekin ere oso ondo konpondu gara eta positiboa izan da. Egia da denbora asko eskatu digutela Mutrikura joan-etorriek eta nekagarriak izan direla, baina, asko ikasi dugu!
http://herstura.bandcamp.com/album/he...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario