lunes, 30 de diciembre de 2013

30%



30% taldeko kantu bat, beraien lehen maketatik. 1996. urteko udan ekoiztu zuten, Andoain herriko Jomes Hamilton estudioetan.

Wewe, baxua
Sani, gitarra
Kabra, bateria
Nabarro, ahotsa
Pablo, gitarra

30% taldea Andoain herrian sortu zen 1995. urtean. Unai (LDB taldeko kide ohia), Sani (garai hartan Ezin Izan taldeko bateria zena) eta Kabra (Cerdos Kompases taldeko kidea) hirukotea batu egin ziren, hardcoreari "zapatilla" estiloko abesti azkar, motz eta zuzenak konposatzeko. Taldearen izen bitxia merkealdi garaiko %30 deskontuko kartel batzuengan du bere jatorria. Abeslari baten beharra ikusita, 30% taldeak Nabarro jauna (Cerdos Kompases taldeko kantaria) erakarri zuen. Kontzertu batzuk eskeini ondoren, Unai baxujolea, lan arazoengatik taldea utzi behar izan zuenean, Wewe jaunak ordezkatu zion. Azkenean, taldeko formazioa erabat finkatu zen Pablo donostiar gitarrajole berriari agertu zenean.

1996. urteko irailean, kontzertu mordoa eskeini ondoren, 30% taldeak bere lehen maketa ekoiztu zuen, hardcorez bustitako 14 kantu bilduz, Blac Flag taldearen bertsio bat barne. "Gure maketarekin oso gustora gaude" zioten. "Azala eta barruko lan guztia Juliok egin digu, Hementxen. 500 kopia atera ditugu bakarrik, baina pixkanaka saltzen hari dira. DDT banaketak banatzen dizkigu ere". Maketako bi abesti, "War" eta "Licencia para disfrutar" knatak, Unai baxujole ohiak egin zituen eta Black Flag taldearen "Six Pack" bertsioan NCC taldeko Artuko jauna abestu zuen, beraiekin harreman handia zutelako. "NNC askotan utzi dizkigute anpliak eta kontzertu ugari eman ditugu elkarrekin". Lehen maketa kaleratu bezain pronto, Madrilgo Rumble Records zigiluak disko bat ekoizteko proposamena bota zien 30% taldeari. "Gustatuko litzaiguke diska bat egitea, baino oraingoz ez dugu presarik, gauzak lasai-lasai egin nahi ditugu" erantzun zuten.
............................................................................
Una canción del grupo vasco 30%. Su primera maketa fue grabada en el verano de 1996, en los estudios Jomes Hamilton (Andoain, Pais Vasco).

30% fue un grupo de punk hardcore surgido en Andoain (Gipuzkoa) en 1995. Su guitarrista, Sani, venía de tocar la bateria en la banda Ezin Izan, el bajista Unai había sido miembro del grupo LDB y el bateria Kabra tocaba además con el grupo Cerdos Kompases. El curioso nombre del grupo, 30%, provene de un cartel que decoraba la tienda donde trabajó Sani durante unas rebajas. Al poco tiempo de comenzar, 30% ficharon a Nabarro, el vocalista del grupo Cerdos Kompases. Unai abandonó y fue sustituido por el bajista del grupo Karkaxa, el señor Wewe. En Julio de 1996, 30% grabaron una canción ("Lekua hil") para el recopilatorio "AHT-ren kontra Andoaingo taldeak", donde participaron otras 13 bandas de Andoain. En Septiembre de 1996, 30% editaron su primera maqueta. Fue grabada durante el verano en los estudios Jomes Hamilton. Solo se editaron 500 copias en formato cassette. 13 temazos en euskera, además de una versión del clásico "Six pack" de Black Flag. En sus conciertos, 30% versionaban temas de otros grupos, como Minor Threat, Poison Idea, BAP!!, L´Odi social....

MAKETA (1996)

1. Gertu ala urrun
2. Nahi duzun guztia
3. Idoloen suntsipena
4. Infernu erosoa
5. War
6. Licencia para disfrutar
7. Instrumentala
8. Lekua hil
9. Hau ez da nire amodiozko kanta
10. Six pack (cover de Black Flag)
11. Ur baso batean itota
12. Kaletik noa
13. Kobalto zibilizazio argiluna
14. Euliak kristala zeharkatzen duenean
.....................................................................
30% was a basque hardcore punk band. They were from Andoain (Basque Country) and, in September 1996, they recorded a demo with 14 songs.

DISCOGRAPHY

1996. Maketa/Demo

No hay comentarios:

Publicar un comentario