2010. urtearen bukaeran Aitor Agirrek
(bateria), Joseba Luzuriagak (baxua eta koruak) eta Unai Olaldek
(gitarra eta ahotsa) Eratu sortu zuten. Ondarroa, Agurain eta Gasteizko
musikari hauek horren aurretik Laia, Xasta, Sortuz, Tubokaspi…
proiektuetan parte hartu zuten, eta power-trio formatu honetan aukera
aproposa aurkitu zuten maite dituzten estilo guztiak eta zabaldu nahi
dituzten mezuak landu eta eta plazaratzeko. Eratuk asko du metaletik,
rocketik eta baita pop edo zaindutako melodietatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario