martes, 31 de diciembre de 2013

BUKAERA




Baxi Ubeda, kitarra
Joxi Ubeda, baxua
Igone, ahotsa
Jokin, bateria
Eugenio, ahotsa
Jorge Sanz, baxua

80. hamarkada erdialdean, Tolosa herriko inguruetan, Tortura Sistematika punk banda sortu zuten Joxi Ubeda, Shanti Iribar eta Lamberto Perurena musikari gazteek. Punk talde hura banandu zenean, 1985. urtean, Ruido de Rabio eta Bukaera taldeak agertu ziren. Joxi Ubeda jauna azken honetan ibili zen, kantu hardcore, motzak, azkarrak eta salatariak egiten zituzten, garai anfetaminiko haietako adierazle. Joxi Ubeda jauna gainera, Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzean taldeetako Imanol ta Joni anai ezagunen anairik zaharrena da. 80. hamarkadan, euskal punk eztandaren garaietan, Imanol eta Jon ume mukizuak zirelarik, Tortura Sistematika edota Bukaera taldeen kontzertuetara joateko aukera izan zuten, Andoain, Alegi, Txarama edota Tolosa herriko gaztetxe mitikoetan, adibidez. 1989. urte inguruan, Tolosako San Esteban auzoan, Imanol eta Joni gazteak Joxi anaiaren lokalera lehen aldiz sartu ziren beraien musika jotzeko asmoz. Hasiera batean, Joxi anaia bateriaren makiletaz arduratzen, Imanolek kitarraz eta Jonik baxuaz. Geroago, Iñigo Arruti sartu zen bateria jole bezala, Deabruak Teilatuetan taldearen lehen pausoak ziren, inork ohartu gabe.

Bukaera taldekoek 1986. urteko udaberrian maketa bat grabatu zuten eta, 1989. urtean, Mikel Laboa jaunaren "Ama hil zaigu" kanta bertsionatu. "Txerokee, Mikel Laboaren kantak" bildumarako. Gaur egun, Joxi Ubeda jaunak musika artikulu itzelak idazten ditu ARGIA aldizkarirako. Gainera, Andoain herriko BAP!! rock taldeari buruz liburua bat kaleratu zuen, "BAP!!, bai ederki", eta Belarmiñak musika taldean aritzen da, Iker Lopez jaunarekin batera.
......................................................................................

A mediados de la década de los 80, surgió en Tolosa (Gipuzkoa, Europa) un trío punk llamado Tortura Sistematika. Eran Joxi Ubeda, Shanti Iribar y Lamberto Perurena, tres jóvenes de entre 18 y 19 años. Su estilo era hardcore, una música tan rápida que sus letras punkis se volvían casi incomprensibles. "Lo que hacíamos era puro ruido, cada uno tocaba por su lado, salíamos a tocar casi sin saber tocar", comentaba Joxi. En el año 1984, los Tortura Sistematika publicaron su única maqueta. 12 temas, la mayoria de 20 segundos de duración. En 1985, solo un año y medio después de su formación, se disolvieron y Santi y Lamberto formaron Ruido de Rabia. Mientras, Joxi Ubeda pasó a formar parte de Bukaera (El Final, en euskera) con su hermano Baxi. Joxi y Baxi son los hermanos mayores de Imanol y Joni Ubeda, una pareja que, ya en los años 90, triunfarían en Euskadi con la banda de rock Deabruak Teilatuetan. Actualmente, Imanol y Joni giran bajo el nombre de Bide Ertzean, es un grupo algo más acústico y pop.

En 1986 los Bukaera grabaron una maketa y, en 1990, participan en un disco homenaje al veterano Mikel Laboa, "Txerokee, Mikel Laboaren kantak" (1990). Era un puñado de jóvenes bandas de rock vascas versionaban su largo cancionero a su manera. Bukaera hicieron una cuca versión del tema "Ama hil zaigu". Años después, también, sería reversionada por los donostiarras Le Mans. Después de la disolución de Bukaera, el señor Baxi Ubeda ha tocado en otros conjuntos vascos interesantes, como los tolosarras Lobo Eléctrico, o los potentes Jupiter Jon. Su hermano Joxi, en cambió, ha actuado bajo en nombre de Batzuk, Anima Vili o los Belarmiñak. Tambien suele escribir interesantes artículos musicales en la revista ARGIA. Joxi editó un libro, "BAP!!, bai ederki", dedicado al mítico grupo de Andoain, BAP!!, precursores de hardcore en euskera durante los años 80 y 90.

MAKETA (1986)

1. Gazteegia ulertzeko
2. Bukaera
3. USA ala URSS?
4. Arrazismoa
5. Etorkizuna non dago?
6. Apatia
7. Desertorea
8. Basakeriaren ohiturak
9. Bizirik ala hilik
10. Zertaz kexatzen haiz?
11. Ziribi-tiribi
12. Gure herri maitea (Tolosa)


No hay comentarios:

Publicar un comentario