martes, 31 de diciembre de 2013

AFRIKA



Metak diskoetxearen Kontrakalea azpizigilua izan da euskal merkatuan aukera berri hau karrikaratzeaz arduratu dena. Kaki Arkarazo teknikari zutela Garate estudioetan grabatu da Entzun. Diskoa grabatzeko musikari profesionalez eta hainbat kolaboratzailez inguratu da Afrika: Fermin Muguruza eta Kontrabandak scratch-ak, koroak eta haizeak grabatu zituzten eta Xabier Solanok trikitia, adibidez. Proiektuaren irudia eta arima kantari bizkaitarra bada ere, ondoan Ernesto Maestro eta Israel Monzoncillo izan ditu bai konposizio eta bai programazio lanetan ere. Aspalditik ezagutzen dute elkar proiektuaren bizkarrezurra osatzen duten hiru musikariak eta azken emaitza hiruren arteko elkarlanaren fruitua izan da.

Korista izatetik solista izatera... Ekuatore Gineakoak dira Afrikaren gurasoak eta txikitatik entzun izan du musika beltza: musika afrikarra, soula, reggaea, jazza... Duela 11 bat urte hasi zuen bere musika ibilbidea eta hasieratik ahotsa izan da bere instrumentua. Lehenengo pausoetatik gaurdaino korista lanak egin ditu bizkaitarrak. Ke No Falte reggae taldean hasi zen eta gero hainbat urte egin zituen Etsaiak banda lekeitiarrarekin. Fermin Muguruzak ere bere ondoan nahi izan zuen eta Brigadistak Sound System lanetik aurrera etengabe kolaboratu du berarekin. Negu Gorriak taldeko kantari ohia izan zen, hain zuzen ere, Afrika bakarlana argitaratzera animatu zuena. Musikari getxotarrak ere bazuen bakarkako lan bat kaleratzeko gogoa, baina, nahiago izan du esperientzia hartu arte besteentzat lan egitea. "Batez ere presentzian igarri dut korista eta bakarlari lanaren arteko aldea: korista moduan atzean zaude eta nahi izanez gero erlaxa zaitezke; bakarlari moduan, aldiz, aurrean zaude eta momentu oro dena ematen egon behar duzu", diosku Afrikak.

Euskal merkatuan Afrikaren proiektua alternatiba berri bat bada ere, euskal jendea horrelako musika entzuten ohitua ez dagoela onartzen du bizkaitarrak: "Zerbait berria irteten den bakoitzean ni ikusten edo entzuten saiatzen naiz, baina hemen jendea pixka bat zerratuta dago eta beraz, zaila da merkatua zabaltzea". Euskal Herrian musika gogor asko entzuten dela deritzo Afrikak eta musika jaialdietan hori agerian gelditzen dela uste du. Makro-kontzertuetan tokia badu ere, besteak beste Arantza Rock-en hartu zuen parte, bizkaitarrarentzat estiloetan oinarritutako jaialdiak antolatu beharko lirateke. Horregatik, gaur egun jorratzen duen estiloa lantzen duten talde gehiago sortzea gustatuko litzaioke.

Euskara, ingelesa eta fang-a... Hamalau urte zituela ikasi zuen Afrikak euskara. Horrela, Ke No Falte reggae taldea utzi zuenez geroztik beti euskaraz edota ingelesez kantatu izan du. Entzun-en euskara da nagusi, ingelesak eta bere gurasoen ama hizkuntzak, fang-ak, ere tokia dute ordea. Bob Marley-ren Them Belly Full (But we hungry) kantaren moldaketa da disko osoan entzun daitekeen bertsio bakarra. Ingelesez abestua, Afrikak aspalditik du gogoko mito jamaikarraren kanta: "Mezua oso zuzena da, aberats eta behartsuen arteko ezberdintasunen inguruan dihardu eta argi nuen disko bat argitaratuz gero kanta hori grabatuko nuela. Gainera, beti gustatu izan zaizkit Marley, Jimmy Cliff, Peter Tosh, Lee Perryren dub reggaea...". Ekuatore Gineako fang izeneko hizkuntza, berriz, Azala ilunagoa kantan entzun dezakegu, bai abestiaren hasieran eta bai erdialdean ere. "Etorkizunean fang hizkuntzan kanta oso bat grabatzea gustatuko litzaidake, baita ingelesez ere. Eta frantsesez, zergatik ez! Niri musika gustatzen zait, eta mezua modu ezberdinetan igorri daiteke, euskaraz, brasileraz, italieraz...", dio Afrikak.

Zuzenekoa estudioko lanean entzuten denarekiko oso fidela dela onartzen du bizkaitarrak, bestalde, aurrerantzean zenbait aldaketa egongo direla aurreratu digu. Eremu handietan zein toki txikietan aritu den arren, bizkaitarrak nahiago ditu leku txiki eta itxiak: "Giroa beroagoa da, jendea hurbilago dago eta dena errazago irteten zaizu, toki irekietan urduri jartzen naiz". Bakarkako lehen lana, ordea, ez da Afrikak esku artean duen proiektu bakarra. Etsaiak taldea desagertu zenetik Rudo & Friends Sound System izeneko ekimenean murgildurik baita. Afrikaren esanetan "house eklektikoa" egiten du taldeak eta emanaldi dezente eskaintzen dituzte.

........................................................................
Afrika Bibang era ya conocida en Euskadi por sus actuaciones en directo junto a formaciones vascas como Etsaiak o Fermin Muguruza. Con "Entzun" (2004) materializa su arrolladora capacidad vocal a través del temas soul, su estilo más personal. Nadie que escuche cantar a Afrika Bibang en este disco quedará indiferente. Tanto por el poderío de su voz, rotundamente negra, cantando en euskera, como por los géneros musicales que abarca este primer álbum en solitario de la cantante algortarra: el soul más moderno, rythm'n'blues, bases de electrónica y algo de hip-hop. En resumen, un álbum y un estilo muy poco comunes en el País Vasco. Pero Afrika disfruta probando nuevos estillos, como demuestra su andadura musical en diferentes grupos: desde sus comienzos con Ke No Falte, un grupo de reggae de Santutxu, hasta su aventura en una banda house (Rudo & Friends Sound System). 

Fermin Muguruza fue el quien la animó a que grabase un disco en solitario, y finalmente, tras contar con Israel Morzillo y Ernesto Maestro en la composición y producción, Afrika presenta "Entzun", un disco de soul moderno, un estilo en el que saca todo el partido al poderío de su voz y a su capacidad de imprimir sentimiento en las notas. El disco, cuenta también con colaboraciones de Fermin Muguruza y la cantante Sorkun, otra de las voces femeninas con más personalidad de la escena vasca actual. Cantar en Euskera fue la opción más natural para Afrika.
........................................­......................
Afrika Bibang is very known for her collaborations in basque recording studios, like Etsaiak, Fermin Muguruza...

DISCOGRAPHY

2004. "Entzun"

No hay comentarios:

Publicar un comentario