martes, 31 de diciembre de 2013

BALERDI BALERDI



Blanca Izkue, teklatuak
Toño Muro, ahotsa ta gitarra
Marino Goñi, baxua
Patxi Goñi, gitarra
Sergio Ibarrola "Zara", bateria
Petti, kitarra

Iruñeko power-pop taldea. Taldekideen artean 70eko hamarkadan Iruñeko rock mundua suspertu zuten musikarietako batzuk zeuden; Toño Muro eta Marino Goñi, esaterako. 70eko eta 80ko hamarkadetako rock&roll eta folk talde eta bakarlarien eraginak barneratu zituen kantu fresko eta gozagarrietan. Ibilbide laburra izan zuen: bi disko eta 10 haztebeteko binilo bat argitaratu zituen sei urtean (1991-1997), baina oroitzapen ederra utzi zuen zaleengan. 2012n agertokietara itzuli zen hirukote gisa eta Hegoko lautadaren ertzetik diskoa kaleratu zuen.

Iruñeko zenbait taldetan ibilitako musikariek sortu zuten Balerdi Balerdi, 1990ean. Hain zuzen, Toño Murok (ahotsa eta gitarra) Tocamás folk-rock bikotea osatu zuen Patxi Osinagarekin 1977an, eta gero Fuletamol (1979-80), Motos (1981-84) eta Fiebre (1985-87) taldeetan aritu zen. Azken hiru horietan Marino Goñi (baxua) izan zuen taldekide. Fiebreren kontzertuetan Sergio Ibarrola Zara (bateria) eta Blanka Izkue (teklatuak) ezagutu zituzten, eta laurok osatu zuten hasierako Balerdi Balerdi "ofiziala". Geroago Patxi Goñi (gitarra), Marinoren anaia, batu zitzaien. Hala ere, lehen kontzertuak Toñok, Marinok eta Zarak eman zituzten, Iruñeko eta inguruko herrietako taberna eta gaztetxeetan, eta hirurek grabatu zuten lehen maketa.



Toño Muro zen taldeko konpositorea, musikarena zein hitz gehienena. Erresuma Batutik iritsitako new wave eta mod doinuen eraginak (The Jam, The Kinks, Elvis Costello...) zein AEBetako folk eta rock talde eta kantarienak (Neil Young, REM, Graham Parker, The Smithereens...) uztartu zituen hitz ironiko eta landuz jantzitako kantu biribil, gitarrero eta itsaskorretan. Goñi anaiek sortu berria zen Gor disketxean plazaratu zuen lehen lana, Balerdi Balerdi (1991), baita hurrengoak ere. Mauro Entrialgo marrazkilari gasteiztarrak diseinaturiko hamar hazbeteko biniloa zen eta zortzi kantuetatik bi, "Hautsaren dantza" eta "Badago", maketan agertu ziren, baina guztietatik nabarmendu zena Iruñeko gaztetxearen alde egindako "Lore etxean" izan zen. Pottoka abeslariari La revoluzione de la tradizione diskoa (Gor, 1993) grabatzen lagundu ondoren, bigarren diskoa argitaratu zuen, Ez gara galdu (Gor, 1994) izenburu esanguratsukoa. Lan horrek Balerdi Balerdiren ibilbidea laburbiltzen zuen, taldearen hastapenetan ondutako kantuak eta azkenaldian sortutakoak biltzen baitzituen, The Smithereens taldearen "Time and time again" kantuaren bertsioaz gain ("Behin eta berriz"). Balerditarren iritziz "Euskal Herriko rock talderik onena" izan den Jotakie taldeko Elortxa abeslariak kolaboratu zuen "Arima sobera" kantuan. Aurreko diskoak bezala, Ez gara galdu-k kritika onak jaso zituen, eta emanaldi ugari ekarri zizkion taldeari. Beharbada, haren lanik osoena da. Hala ere, ez zen sekula salmenta handiko taldea izan, ezta jendetzak erakartzekoa ere, baina oroitzapen ederra utzi zuen zaleen artean.

Hobe behin gorri ezen ez beti hori hirugarren diskoan (Gor, 1997), Patxi Goñi gitarrista berriaren eraginez soinua gogortu egin zuen taldeak, eta Pello Lizarralde idazleak pisu handiagoa izan zuen hitzetan. Diskoaren izenburua Mariano Izeta idazlearen atsotitzen liburutik hartu zuten, eta kantuen artean, "Amodioari buruz" eta "Iraila" ale ederren ondoan, Morau kantariaren "Nork daki" ezagunaren moldaketa dago. Balerdi Balerdin aurreko beste edozein taldetan baino gehiago disfrutatzen ari zirela nabarmentzen zuten Toño Murok eta Marino Goñik elkarrizketetetan. Zuzenean alaitasuna eta ondo pasatzeko gogoa transmititzen zuen boskoteak. 2000. urtean, "Bapatean" kantua grabatu zuten IKA euskaltegiaren ekimenez kaleratutako IKAratu beldurrik gabe askoren arteko diskorako (Gor). Balerdi Balerdiren azken grabazioa izan zen. Taldea inoiz desegin ez bazen ere, zuzenean jotzeari utzi zion hainbat urtez. Toño Murok Tocamásen kantuak berriz grabatu zituen eta disko batean argitaratu 2004. urtean. Marino Goñi jauna Bide Ertzean eta Peiremans+ taldeekin aritu izan bada ere, editore lanari atxikita jarraitu zuen GOR diskoetxean jubilatu arte, 2011. urtean. Blanka Izkue andreak GOR diskoetxean eta Euskal Herriko Diskoetxeen Elkartean lan egin du hainbat urtez.

Hala ere, 2009ko urtarrilean jatorrizko hiru taldekideak (Muro, Goñi eta Zara) berriz elkartu ziren kontzertu batzuk emateko Balerdi Erdi izenarekin. Ondoren, Marino Goñik taldea utzi eta 80ko hamarkadan Kontuz Hi! talde iruindarrean aritutako Felix Ruperez baxu jotzaileak hartu zuen haren lekua. Urte eta erdi eman zuen taldean Felixek Balerdi Erdi utzi baino lehen, eta haren tokia talde ezberdinetan aritutako Carlos Ortizek hartu zuen (besteak beste, Kerobia taldeko baxu jotzaile ohia da). Balerdi Balerdi izena berreskuratu ondoren, kantu zaharrek eta berriek osatzen dute garai honetako errepertorioa. Halaber, 2012ko uztailean disko berria grabatzen hasi zen taldea eta urrian kaleratu zuen, "Hegoko lautadaren ertzetik" izenburua jarrita. 2013. urtean Petti musikaria batu zuten taldera, "Galtzen ikasteko metodoa" (2017) ekoiztuz.



Balerdi Balerdi desarrolló una amplia trayectoria en la década de los 90, en la que editó tres discazos. En sus primeras actuaciones era un trío formado por Toño Muro (voz y guitarra), Marino Goñi (bajo) y Sergio Ibarrola 'Zara' (batería). Posteriormente se unieron Blanka Izkue (teclado y voz) y Patxi Goñi (guitarra). Tras más de diez años de paron, el 7 de junio de 2012, la banda volvió a los escenarios reconvertidos uno de los más veteranos grupos de pop rock en euskera de Navarra. Para su regreso, Balerdi Balerdi han recuperaron el formato de trío, con Toño Muro y Sergio "Zara" acompañados por Karlos Ortiz al bajo. Además de los temas clásicos del grupo, la formación interpreta ahora canciones en castellano de grupos anteriores de Toño Muro así como canciones creadas en estos dos últimos años. Todo ello con el estilo del grupo en el que se mezclan rock, pop y folk. Además han sumado al gran músico vasco Petti como refuerzo a las guitarras. Su quinto disco se titula "Galtzen ikasteko metodoa" (2017).

No hay comentarios:

Publicar un comentario