martes, 31 de diciembre de 2013
ARKADA (Barañain)
Punk-oi! estiloko musika talde bikain bat zen ARKADA, 2002. urtean Barañain herrian (Nafarroa, Europa) sortua. Mikel (kitarra), Juanillo (baxua), Aitor (bateria) edota Mikel (ahotsa) ziren taldekideak. 2002. urtean, Arkada proiektua besterik ez zenean, zendutako gaztea zen Aritz Lazkoz ere bateria gisa aritu zen denbora batez... Beraien lehen kontzertua Zizur ta Barañain artean dagoen Ibai Parkean jo zuten, Zartako eta Vortex taldeekin (baimenik gabe ta autogestionaturik). 2007. urteko abenduan, Musikherria plataformaren bidez, beraien lehen diskoa argitaratu zuten, "Bortitzari bortizki". Kantu hit sorta ederra gordetzen da barruan, adibidez, "Volkar y kemar", "Etxeko punk", "No desaparece"...
BORTITZARI BORTIZKI (2007)
1. Bortitzari bortizki 2. Volkar y kemar 3. Atxilotuak askatu 4. No desaparece 5. Pikoletos 6. Herrisuma gorria 7. ETT's 8. Eguzkia atera da 9. Patada padentro 10. Etxeko punk 11. Arkada
2008. urtean Arkadako bi taldekide atxilotuak izan ziren espainiar okupazio indarrengatik. Taldekide bat espetxeraturik, Arkada taldearen rock ibilbidea bertan eten zen. Halere, 2014. urteko martxoan, taldekide hura ere berriz libre zegoenean, taulaetara itzuli ziren Arkadakoek. Saskarrak taldeak Txantrea auzoan zuen lokalean entsaiatu ostean, bi abesti berri kaleratu zituzten ("Marcados a fuego" + "Cada día") eta kontzertuak eskaintzen hasi ziren berriro. 2016. urtean, nafar hauek disko dotore eta gordin berri bat argitaratu zuten, "Mil historias-Mil batallas".
DISCOGRAFIA
2007. "Bortitzari bortizki" 2016. "Mil historias-Mil batallas"
Arkada taldea, Barañaingo laukote gazte bat osatzen dute. Mikel (kitarra), Juanillo (baxua), Aitor (bateria) eta Mikel (ahotsa). 2002. urtean proiektua besterik ez zenean zendutako gaztea zen Aritz Lazkoz ere bateria gisa aritu zen. Maketa osatu zuten 2006-2007 urteen artean eta 2008. urterarte ibili ziren kontzertuak ematen. Bi taldekideen atxiloketa zela eta taldearen ibilbidea eten zen. Eta gaur berriz ere itzuli dira zer esateko gogoekin.
"Barañaingo Gaztetxean elkar ezagutu genuen. Musikaz ez genekien apenas eta pixkanaka hasi ginen garatzen egun Arkada bezala ezagutzen dena. Asmo eta helbururik gabe hasi ginen. Jakinda non ginen baina jakin gabe nora gindoazen. Oso argi genuen zeintzuk ziren gure bizipenak ordea. Modu batean bizi genuena aldarrikatzeko edo kontatzeko. 2008an taldekide bat atxilotu eta espetxeratu zuten eta aurrerago beste taldekide bat atxilotu zutelako utzi genion jotzeari. Gure kontzerturik bereziena lehenengoa izan zen bereziena. Zartako eta Vortex taldeekin jo genuen Gazte Asanbladaren laguntzarekin. Baimenik gabe eta autogestionatuta Zizur eta Barañain artean dagoen Ibai Parkean izan zen. Jotzen hasi ginenean `pikoletoak´ azaldu ziren arte. Barañaingo Gaztetxea hustu zuten garaietan herria txakurrez beteta eta jendea kalean ere aurpegia ematen zegoen. Gaztetxearen ordezko bezala saldu nahi ziguten Barañaingo gazte lokal pribatu horretara Gazte Asanbladarekin batera joan eta baimenik gabe Vortex taldekoekin beste kontzertua eman genuen lasaitasuna apurtu asmoz. Azkeneko kontzertua ere oso grabatuta daukagu gure memorian. Ardanazen izan zen eta atxiloketak egon aurretik eman genuen azkenekoa izan zen".
"Intentzio eta helbururik ez genuen zehazki. Gure bizipenak, gure aldarrikapenak, gure miseriak, gure alaitasuna, gure kezkak, gure pozak eta gure gorrotoak askatzen genituen. Azken finean bizi genuen errealitate gordina islatzen genuen. Proiektuarekin hasi ginenean, Aritz Lazkoz Arkadako bateria zen eta minbiziak harrapatuta bidean geratu zitzaigun. Horrek taldea markatu zuen bereziki eta bere omenez abesti bat egin genuen. Jendartea asko aldatu da, baina, gaur egun RIP edo 80. hamarkadako talde askok dauzkaten hitzek bere garaian baino gaurkotasun gehiago daukate. Guk 2002an hasi ginenetik egoera oso gutxi aldatu da, eta behintzat batzuondako gogortu direla uste dugu. Testuinguru berdinean gaude, errealitate krudel berdinean bizi gara".
"Laurok berriro elkartu ginenean gogoekin genbilen jotzeko. Saskarraken lokalean, Txantrean, hasi ginen berriz ere. Oso gustora egon ginen eta gogoekin genbiltzala ikusirik jotzen hasi gara berriro. Gure behar bati erantzuten dion gauza da eta ez hainbeste jendarteari igorri behar diogun mezu bati. Guk bizi dugun hori askatzeko modu hau daukagu eta hor dago “itzulera” honen gakoa. Bi abesti berri egin ditugu eta horiek zabaltzeko kontzertuak ematen ibiliko gara ekaina bitarte. Uda eta gero ikusiko dugu grabaketa berriak egin edo ez. Letrak agian pertsonalagoak dira baino gure betiko jarrerak erakusten dute: gure bizipenak... Hala eta guztiz ere bakoitzak interpretatu ditzala bere erara".
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario