martes, 31 de diciembre de 2013

BIZKAR HEZURRA


Bizkar Hezurra taldea Gasteiz hirian 1993an sortutako laukotea zen. Korroskada, Cicatriz eta M-ak taldeetan aritutako musikariek osatu zuten, eta rock, reggae, rap eta funk doinuen nahasketa landu zuten bi diskotan, "Informazio pozoindua" (IZ, 1993) eta "Beldurraren kultura" (IZ, 1994). Taldekideek hainbat musikari eta talderentzat lan egin dute geroztik, Betagarri, Estopa, Miguel Bose... 80ko hamarkadaren hondarrean eta 90ekoaren hastapenean Estatu Batuetako hainbat taldek -Red Hot Chili Peppers, Fishbone, Living Colour, Defunkt...- rock, metal, ska, funk eta rap estiloak nahasteko zabaldutako joera bere egin zuen Bizkar Hezurrak, garai bertsuan Negu Gorriak, Danba edota Bap!! taldeek modu batean edo bestean egin zuten bezala.

Doinu horiek ez ziren arrotzak Bizkar Hezurreko taldekideentzat. Benjamin Villabella Triku (ahotsa) Korroskada ska taldearen sortzaileetako bat izan zen 80ko hamarkadaren erdialdean. Bi disko kaleratu zituen Korroskadak, "Por las buenas costumbres" (1987) eta "43 volúmenes" (1988), eta oihartzun handia lortu zuen "Torero" kantuarekin. Goar Iñurrieta (gitarra) eta Jose Antonio Castillo Kasti ere (bateria) Korroskadan aritutakoak ziren, baina beste eragin batzuk zituzten: punk eta rock gogorrarena Iñurrietak -Cicatriz taldeko gitarrista izan zen-, eta jazz-fusioarena Castillok. Mikel Irazoki M-ak taldeko baxu jotzaile ohiak, berriz, funk eta rock erritmo berritzaileen ezagutza ekartzen zion taldeari.

Lau sentsibilitate horiek batuz sortu zen Bizkar Hezurra, eta emanaldiak egiten hasi aurretik grabatu zuen lehen diskoa, Informazio pozoindua (1993). Goar Iñurrieta zen konpositore nagusia, eta hitzak Trikuren eta Jon Maia bertsolariaren artean idatzi zituzten. Funk, rap, rock gogorra eta ska tantak biltzen zituen denbora gutxian egindako lan hark. Jaiotzen ari zen proiektu baten lehen urratsa izan zen. Garai berean, Bizkar Hezurretik aparte, Iñurrietak, Irazokik eta Castillo laukoteak Txetxo Bengoetxea donostiarrari lagundu zioten 21 Japonesas taldean. Bigarren diskoa, "Beldurraren kultura" (1994), bi urtean kontzertuak emanez taldeak hartutako sendotasunaren eta entsegu lokalean egindako lan gogorraren emaitza izan zen, eta aurrekoak irekitako bidean sakondu zuen. Jendea halako musika entzutera ohitu gabe zegoela jakin bazekiten taldekideek: "Tipikoa denari ihes egiten saiatzen gara, saltzeko zailagoa den musika da".

Musika hau antisistema da, komertzialtasuna lortzen duenean sistema bihurtuko da. Egiten duguna askoz erradikalagoa da, eta horrela sentitzen dugulako egiten dugu". Diskoak oihartzun handirik ez izan arren, hirugarren disko baterako kantuak egin zituen taldeak, eta lanaren izenburua aukeratua zuen: Ikuskizunaren gizartea. Haatik, ez zuen inoiz grabatu. Taldea "oharkabean hil zen, bukatu gabe", Trikuren hitzetan. Bizkar Hezurraren amaieraz geroztik, taldekide bakoitzak musikari lotuta jarraitu du. Triku grabazio estudioko ekoizpen lanari emana da azken hamarkadan, bereziki Betagarri taldearekin. Mikel Irazokik hainbat musikarirekin egin du lan, Euskal Herrikoak (Anje Duhalde, Xabier Montoia, Mikel Erentxun, Juan Carlos Perez...) zein kanpokoak (Miguel Bose, Ana Torroja, Extremoduro...). Goar Iñurrieta Estopa taldearekin aritu zen hainbat urtez, eta Nacho Garcia Vegaren (Nacha Pop) disko bat ekoitzi zuen. Castillo, berriz, Gasteizko jazz fusion talde anitzetan ibili da: Doctor Petiot, Antigua Blue, Ideofunk, Blue Matter, Kebab, Blue Pop...


Goar Iñurrieta, kitarra
Benjamin Villabella "Triku", ahotsa
Mikel Irazoki, baxua
Jose Antonio Castillo "Kasti", bateria

BIZKAR HEZURRA (en euskera, Columna Vertebral) surgieron en la ciudad de Vitoria/Gazteiz (Araba, Europa) en 1993. Algunos de sus miembros procedian de populares bandas rock alavesas, como Cicatriz o los Korroskada, un grupo de ska punk que editó dos discos en los agitados años 80, "Por las buenas costumbres" (1987) y "43volúmenes" (1988)". Bizkar Hezurra remezclaban rock metal con ska, funk y rap al estilo de aquellos animados años 90. Deajron para la posteridad dos discos, "Informazio pozoindua" (1993) y "Beldurraren kultura" (1994), dos soberbios trabajos llenos de rock metal con influencias de todo tipo, desde Red Hot Chili Peppers, Fishbone hasta Living Colour o Defunkt.

Aunque los cuatro miembros de Bizkar Hezurra (Goar, Mikel, Triku y Kasti) eran musicos muy curtidos dentro la escena rock vasca, no obtuvieron un gran exito en la agitada Euskal Herria de los años 90. A pesar de la calidad manifiesta de su obra musical, la banda vitoriana se disolbería en silencio, sin llegar a editar su tercer disco (cuyo titulo hubiera sido "Ikuskizunaren gizartea", segun se comenta). Por suerte, con el tiempo Bizkar Hezurra se ha convertido en un grupo de culto en determinados circulos, especialmente entre los músicos. Una de las canciones de Bizkar Hezurra bautizaría a Debekatua, un grupazo de rap metal surgido años después en la zona Irun (Gipuzkoa). 

INFORMAZIO POZOINDUA (1993)

1.  Bizkar Hezurra
2.  Informazio pozoindua
3.  Debekatua
4.  Belaun beltzak
5.  Behartuen oihuak
6.  L.A.ko aingeruak
7.  Bestaldean
8.  Argiaren kolpea
9.  Lokamuts
10.  Mundu eroa
11.  Kalehiltzaileak
12.  Gaur da festa
13.  Eskertzerik ez
14.  Tartekamarteka 

BELDURRAREN KULTURA  (1993)

1.  Buru-Hezurra
2.  Erre
3.  Gorputzetik at
4.  Benetan
5.  Ortozik
6.  Inor
7.  Odola ez da ura
8.  Kontsumoaren bidea
9.  Dagoena dagoena da
10.  Hizkuntza bortitza
11.  Beldurraren kultura
12.  Era-aldaketa
13.  Jakinduria txertaketa
14.  Kresalak urraturiko garunak


Bizkar Hezurra (in basque, Spinal column or Backbone) was a Basque rock metal funk band. They were from Vitoria/Gazteiz (Araba, Europa).

DISCOGRAPHY

1993. "Informazio pozoindua"
1994. "Beldurraren kultura"

No hay comentarios:

Publicar un comentario