martes, 31 de diciembre de 2013

BIHOTZ ERRE

  
Una canción del grupo vasco Bihotz Erre. Fue incluida en el disco recopilatorio "EMTE (Errenteriako Musika Taldeen Elkartea)". Fue editado en 1994, al lado de otros temas de Ostikada, Ostikada, Kashbad, Ilusio Faltsuak, Kebras, kashbad o Psicosis.

Bihotz Erre surgieron en Renteria (Gipuzkoa, Europa) hacia el año 1988, pero solamente grabaron un par de maquetas, "Sexu Gosea" (1989) y otra en 1991, con cinco temas grabados en los estudios Entrebias (Orereta) con la ayuda de Pako Flores. En 1990 aparecieron en el programa "Katu Kale" de ETB (cuando todavía emitían programas de musica decentes).

Joxinazio Ubeda

ARGIA.1330. alea
1991-03-17

Orain dela bi urte sortu zen Oreretan Bihotz Erre taldea. Taldearen hastapenak garaje batetan kitarra espainolaz maitasunezko abestiak jotzen kokatzen dira. Urte bat entsaiatzen eta kontzertu batzuk ematen igaro ondoren "Sexu Gosea"
izeneko bere lehen maketa grabatu zuten 1989ko azaroan. Aurtengo urtarrilean beste maketa bat grabatu dute bere ideia eta soinu berriak gauzatuz.
ARGIA. Zer dela eta grabatu duzue maketa berri hau? 
BIHOTZ ERRE. Kanta berri asko egin ondoren grabazio berri bati ekin diogu. Jendeak ere eskatzen zigun, gainera konturatu ginen aurreko maketa eta zuzeneko soinua oso desberdinak zirela eta taldeak momentu honetan nola sonatzen duen ikusi nahi dugu. Horrela Oreretako Pako Floresen Entrebias estudioetara joan gara diskaetxeei erakusteko ere erabiliko dugun lana burutzera. Gure musika kitarretan oinarritua dago eta lehen maketan kitarrak distortsiorik gabe sartu genituen eta bigun sonatzen zuen. Zer bait indartsuagoa egiten saiatu gara eta uste dugu lortu dugula nahi genuen soinu indartsua 
A Soinu aldaketa hau eboIuzio baten ondorioz etorri da? 
B.E. Bai, denborarekin tresna hobeak erosten joan gara, distortsionagailuak eta beste ideia batzuk geneuzkalako ere izan da. Ideia berri hauetara iristeko argi geneukan zer egin eta ideia hauek burutzea lortu dugula ziur gaude. Hala ere nahiz eta musika aldetik gustora gelditu ikusten dugu ahotsetan asko hobetu behar dugula 
A Azken lan honetan bost abesti agertzen dira. Hitzetan zer gai ukitzen dituzue? 
B.E «Amazonas» izeneko abestian bertan gertatzen ari den sarraskiarekin lotua dago Abesti honek gainera zentzu bikoitza dauka, hemen Euskal Herrian gertatzen ari diren gauzekin erlazionatzen bait dugu Amazonasen gaia «Izan euskaldun» abestian euskararen errealitatea adierazten saiatu gara, euskaraz gehiago hitz egin behar dela eta, jendea konprometitzen Gu bizi garen herrian, kaleko errealitatea ikusita, pentsatzen dugu lan handia egin beharra dagoela eta euskara aurrera atera behar dugula denon artean. "Kokainaz blai", yuppy-ei egindako kritika bat da, «Gau hontan emakume bati egindako abestia, eta «Itsasoaren aurka» arraunlarien omenez egindakoa. 
A. Hitzetan, esateko era zaintzen al duzue? 
B E. Saiatzen gara hitzak piska bat lantzen gauzak esan behar dira baina nola esaten diren ere zaindu behar da. Forma kontuan edukitzea ere interesgarria dela pentsatzen dugu. 
A. Irakurtzen al duzue? Zein dira zuen idazle gustokoenak? 
B.E. Irakurtzea atsegin zaigu. Besteak beste Lovecraft, Sarrionandia, Juan Mari Irigoien, Gotzon Garate, Joxe Austin Arrieta, Anjel Lertxundi, Raul Guerra Garrido, eta beste asko dira irakurtzen ditugunak. 
A. Iaz, Euskal Telebistan Katu-Kale programan atera zineten: Zer moduzko es perientzia izan zen? 
B.E. Esperientzia nahiko ona izan zen beti publizitate aldetik eta taldea ezagutarazteko ongi etortzen da. Hala ere, abestia play-back moduan egin behar zen eta guk nahiago dugu zuzeneko soinua. Bestela ongi pasa genuen. 
A. Aukerarik izanez gero diskorik grabatuko al zenukete? 
B.E. Geroak esango digu, baldintzen arabera ere. Disko bat grabatzeko baldintza on batzuk beharrezkoak dira. Hala ere ez dugu pentsatzen disko bat graba dezakegunik, lan asko egin behar dugu oraindik. 
A. Erraza al zaie talde euskaldunei diskorik grabatzea? 
B.E. Gaur egun, disko bat ateratzeko kalitateari baino izenari ematen zaio garrantzia, hau da, talde ezaguna izatea eta nolabaiteko ospea edukitzea, eta guzti horrek salmenta batzuk edukitzea suposatzen dizu.
Oraindik ezer grabatu ez duen kalitatezko talde asko dago, nahiz eta ona edo txarra izan diskaetxeek zurekin dirua ateratzen dela ikusi behar dute. Hala eta guztiz ere, azken aldi honetan erdibanako diskoak ateratzen ari dira eta honek arriskua gutxitu egiten duela diote. Euskadin, maila berdineko taldetan, euskaldunek diskoa grabatzeke erraztasun handiagoa dutela erdaraz egiten dutenak baino, argi dago. Bakarrik, gero guk ere badakigula gure mugak non dauden momentu honetan. Talde euskaldunok ez dugu talde erdaldun batek Madrilera joateko duen interesa, nahiz eta Euskadira mugatuak gelditzen garela jakin. 
A.Nolakoa izan da jendearen erantzuna zuen kontzertuetan? 
B.E. Gure lagunen artean jotzen dugunean ongi, giroa sortzen bait da. Gero jende desberdinaren artean jotzeko bi edo hiru aukera izan ditugu. Uste dugu harrera ona izan dela eta batipat gure azken kontzertuan, herrian jo genuen bainan herriko jende askok ez gintuen ezagutzen, kurioso asko joan zen eta guk horrela sonatzea ez zuten espero. 
A. Entsaiatzeko lokalarekin zer moduz? 
B.E. Gaizki, hemendik bi astetara lokalik gabe gelditzen gara. Mugitzen hasi gara, gure egoera berdinean dagoen zenbait talderekin elkartu gara eta ikusten dugu udal honek ez duela inongo laguntzarik ematen, taldeek lokala lor dezaten. Beste taldeekin harremanak nahiko onak izan dira eta hau piska bat antolatzeko lehen pausoak ematen hasi gara. 
A. Taldea zer da zuentzat, denborapasa bat edo gustatuko litzaizueke taldetik bizi? 
B.E. Gustatu noski baietz, zerbait gustora egiten baduzu eta gainera hortik bizi baldin bazaitezke, orduan ongi. Bainan, orain ikusten dugu ezin gaitezkeela arriskatu honetatik bakarrik bizitzera. Bitartean denbora pasa izango da, bakoitzak beste nolabaiteko zereginak ditu gainera. Orain hobby bat da, badakizulako ezin duzula hortik bizi. Alderantziz izango balitz lan gehiago egin beharko genuke, denbora gehiago... zerbait serioagoa, desberdina da. 
A. Proiekturik? 
B.E. Gure herri ingurutik kanpo jotzen hastea gustatuko litzaiguke, Euskal Herri guztira ireki, probintzia guztietan jotzea, beste herrietan, gaztetxeetan... edozein lekutan jotzeko prest gaude. Interesgarria irudizen zaigu maketa zabaltzea ahalik eta gehien, jendeak entzuteko aukera izan dezan eta... ea gustatzen zaion!

No hay comentarios:

Publicar un comentario