martes, 31 de diciembre de 2013

DRINDOTS



DRAGON LORD


DRONADAR

a

JOSEBA IRAZOKI



1974. urtean, Bera herrian jaiotako musikari naparra da Joseba Irazoki jauna. Jakinmina bere baitan errotua duen kitarrajole oso polifazetikoa da. Konposizioan ez ezik, inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratu dena. Folk, rock, psikodelia edota tresnen esperimentazioa hartzen ditu bere baitan, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezinak osatuz. Atom Rhumba taldeko kidea da eta Mikel Erentxun edota Nacho Vegas musikarien ondoan ibili da ere. 2001. urtean, Joseba Irazokik ONDDO taldearekin "Errepideak ez ditut maite" diskoa kaleratu zuen eta, 2004. urtean, bere bakarkako lehen diskolana, "Irri eta solas". Diskolan hau Euskal Herriko dendetan banatzeaz Zabaltzen enpresa arduratu zen, 500 ale guztira, dendetan zein kontzertuetan salgai. "Kantak kitarraz eta ahotsaz sostengatzeko konposatuak daude, beraz, bakarrik egingo ditut nere emanaldiak. Hanketan perkusio pixka bat eramango dut, panderetaren bat edo, kontzertuari bizi pixka bat emateko".

Lehen diskoa, tristea baino, intimista zela aitortzen zuen Josebak. "Kantatzeko moduak, xuxurlatzeak, bai ematen dio triste puntu hori. Melodiak ere, nahiz eta pop estilokoak izan, ez dira oso argitsuak. Baina ez da lan tristea, nik intimista dela esango nuke. Onddo taldearen diskoan house musika erritmo garbia zuen kanta bat geneukan. Disko honetan ere badaude elektronika puntu batzuk. Zaratak eta sampleatutako zenbait doinu sartu ditut, adibidez. Beti gustatu izan zait elektronika puntu bat izatea". Aipatu behar, Joseba Irazokik Oiartzun herriko Pagoa garagardotegian DJ lanetan aritu zela denbora batez.

Lehen diskoko hitzak norberak ez idazteko arrazoi nagusia nagikeria izan dela aitortzen zuen Josebak. "Ez dut batere irakurtzen, eta irakurtzeko ohiturarik ez baduzu nire ustez oso zaila da hitz dezente edo polita idaztea. Onddo taldeko diskoan hitzak idaztera ausartu nintzen, baina ez nengoen sobera kontent". Hortaz, kantuen hitzak egiteko idazle eta poeta lagunez inguratu zen gure Joseba. Adibidez, Mikel Taberna (bere lehengusua) izan zen kantu gehientsuenak idatzi zituena. "Mikel Tabernak 20 olerki utzi zizkidan eta aukeraketa egin nuen. Olerki gehienek amodio eta desamodio kontuez dihardute, dena den, badira pare bat galdutako lagunez hitz egiten dutenak. Aurten, koadrilan, lagun min bat joan zitzaigun istripuz eta egokia iruditu zitzaidan gai horren inguruan aritzea". Daniel Irazoki edota Beñardo Goietxek hartu zuten parte ere. Nafarroako Bertso Txapelketan abestutako "Bizio bat" bertsoa utzi zion Xabier Silveirak.

2005. urtean, Joseba Irazokik bere bigarren diskolana argitaratu zuen, "Gizona zakur egin zen". Lehen diskorekin alderatuz, aurrerapauso nabarmena zen. Kolore gehiago baliatuz, pop formatuko 11 kantu ziren, Hirusta estudioetan grabatuak. Halaber, musika tresna gehiago erabili zituzten, kantuen oinarria sendotuz kontrabaxuaren (Mikel Artieda) eta bateriaren (Mikel Etxegarai) bitartez. Haize musika tresnek marrazki eta tonu egokiez borobildu zituzten kantuak, Iban Ginea (tronboia) eta Iban Urizar (tronpeta). Heriotza, maitasuna, gizakiaren existentzia eta beste hainbateren inguruan, Mikel Taberna edota Bitoriano Gandiagaren poemak erabili zituen. Joseba Irazokik ozenago, kemen handiagoz, abestu zuen. Bere aurreko diskoan leun, gozo, xuxurlatuz, abesten bait zuen. "Oroituz" kantuaren bideoklip polita Mikel Errazkin jaunak  burutu zuen.

2007. urtean, Joseba Irazokik 12 abesti berri eta dotore bildu zituen "Pobre gara" (Hirusta, 2007) disko barruan. Belardian bandaren laguntza izan zuen, hau da, Mikel Artieda baxujolearena eta Fernando Leitza baterijole haundiarena. Kantuen letrak sortzerakoan, Bitoriano Gandiaga, Mikel Taberna, Fermin Balentzia, Sarrionandia, Erich Fried edota Iñigo Barandiaranen poemak erabili zituen Josebak, gerra, bakea, maitasuna eta beste hamaika giza harremanak landuz. Mikel Errazkin arduratu zen ekoizpenaz eta aurreko "Gizona zakur egin zen" diskoarekin konparatuz, diskolan elektrikoagoa suertatu zen.

http://www.badok.info/euskal-musika/joseba-irazoki
.........................................................................................
Joseba Irazoki nació en Bera (Navarra, Europa) en 1974 y, en su larga carrera, ha colaborado con músicos muy diferentes, como Petti, Anje Duhalde, Mikel Erentxun, Nacho Vegas, Maixa eta Ixiar... Joseba dió comienzo a su carrera en solitario en 2004, con la autoproducción de un dulce e intimista disco llamado "Irri eta solas". Anteriormente ya había publicado un disco, "Errepideak ez ditut maite" (Gaztelupeko Hotsak, 2001), con su grupo ONDDO. Si en el disco de Onddo predominaban guitarras pop eléctricas, en "Irri eta solas" (sin prescindir del pop) toman más protagonismo el sonido folk y la instrumentación acústica.  Nueve canciones intimistas, agridulces, susurradas, sumergidas en un entramado de guitarras, banjos, lap-steels y reflejos electrónicos. Cabe destacar en las letra, los cinco poemas del escritor vasco Mikel Taberna. También firmaron letras Daniel Irazoki, Beñardo Goietxe y el joven bertsolari Xabier Silveira. Nueve temas dedicados a los riesgos del amor ("Ilbete", "Tentagarria", "Amore"), a las incertidumbres de la vida ("Zorrotzak", "Bizio bat", "Beti"), a las falsas apariencias ("Irri eta solas") y al erotismo ("Eme lur ene", "Sagardoz sagardo").

En el verano de 2005, Joseba Irazoki grabó su segundo disco, "Gizona zakur egin zen". Joseba contó con la ayuda de músicos de lujo, como Mikel Artieda (contrabajo), Mikel Etxegarai (Bateria), Iban Urizar (trompeta), Iban Ginea (trombón) o Mikel Errazkin (como técnico de sonido). Entre todos dieron un toque fresco y jazzy a las canciones folk y poperas de Joseba. Joseba Irazoki hizo un gran trabajo con las voces, manteniendo esos cantos casi susurrados del disco anterior. En cuanto a letras en euskera, seis poemas son Mikel Taberna y cuatro poemas son del escritor Bitoriano Gandiaga. 

En 2007, Joseba Irazoki se presentó acompañado por el grupo Belardian, es decir, por Mikel Artieda (bajo) y Fernan Leitza (batería y percusiones). Además, tambien estaba del tristemente desaparecido Mikel Errazkin (técnico de sonido). Músicos experimentados, con trayectorias en grupos vascos del nivel de Sorotan Bele, M-ak, Tapia eta Leturia Band o Zaldibobo. El tercer disco de Joseba, "Pobre gara" (Hirusta, 2007), supuso un notable cambio respecto al anterior, "Gizona zakur egin zen" (Hirusta, 2005). Irazoki recuperó un sonido más eléctrico para construir un sólido puente entre la música de raíces norteaméricanas (folk, rock, country) y la tradición vasca. Canciones de pop fresco que recuerdan a su anterior grupo, Onddo, y otras más acústicas, con rastros de country y soul guitarrero. De nuevo un poema de Bitoriano Gandiaga daba título al disco, "Pobre gara". Joseba tambien recurrió a un libro de Joseba Sarrionandia, "Izkiriaturik aurkitu ditudan poemak", para músicar varios textos sobre la guerra y la paz.

http://josebairazoki.bandcamp.com
..............................................................................
Joseba Irazoki is a Basque pop rock musician. He born in 1974, in Bera (Navarra, Europe).  He has been member of some pop bands, like Onddo, Atom Rhumba, On Benito...

DISCOGRAPHY

2004.  "Irri eta jolas"
2005.  "Gizona zakur egin zen"
2007.  "Pobre gara"
2009.  "Euria ari du"
2014.  "Joseba eta lagunak"

DUT



Hardcoretik pauso bat haratago joanda, Hondarribiko (Gipuzkoa) talde honek gureganatu egin zituen AEBetako undergroundean erreferente ziren talde batzuk; bere kutsua eman zion, eta gurean ezohikoa zen intentsitatea landu zuen. Boskotea zela disko fresko bat kaleratu zuen, baina hirukote bihurtuta iluntasun eta emaitza ikaragarriagoak lortu zituen. Bakarkako hiru disko grabatzeaz gain, Fermin Muguruza lagundu zuen Ireki ateak diskoan (Esan Ozenki, 1997). Hainbat urtez zuzenean jo gabe igaro ondoren, taldeak 2008an iragarri zuen behin betiko agurra.

1993an, Hondarribiko lau gazte -Manex Martinez (ahotsa eta scratch-ak), Eneko Garaialde (gitarra), Xabi Strubell (gitarra) eta Joseba Ponce (baxua)- eta Irungo Galder Izagirre (bateria) batu ziren talde bat egiteko. Izagirrek Big Crunch taldean jotzen zuela baliatuta, haren lokalean entseatzen hasi ziren. Sasoi horretan, maketa bat grabatu zuten Irunen, baina ez zuten inoiz kaleratu. Handik gutxira, lokalik gabe gelditu ziren; orduantxe, disko bat egitea proposatu zien Basati Diskak diskoetxeak Hondarribiko lau talderi, urte haietan hasi baitzen Hondarribia Gipuzkoako talde harrobirik emankorrenetakoa bihurtzen. Beti Mugan, Illusions, Orgasmic Toothpicks eta Dut ziren lau taldeok. Dutek maketan agertutako lau kantu berreskuratu zituen Underribi diskorako (Basati Diskak, 1994): "Esnatu nahi dut", "Errealitate krudelaren gidoia", "Matxurak" eta "Truth machine".

Manex Martinezek ederto betetzen zuen frontman rola, indar handiz, eta taldeak gaztetasuna, sasoia eta zerbait berria eskaintzen zuen: abesti indartsuak, lelo eta erritmo astunekin. Hala, Esan Ozenki diskoetxearen arreta erakarri zuen, eta, Beran (Nafarroa), Nafarroa Oinez-en harira, gonbita jaso zuen Negu Gorriak taldearekin jotzeko. Hamalau egunez grabatu zuten Dut lehen diskoa (Esan Ozenki, 1995) Kaki Arkarazo soinu teknikariarekin. Lan horretan, hamar kantu batu zituzten, guztiak propioak, Mikel Laboaren Urtsua da uda izan ezik. Beti Mugan taldeko Nagore Santamariak Zurrunbilo kantuan abestu zuen; Bap!! taldeko Eneko Abregok, "Hitz hutsak" eta "Ezjakintasunaren kateak suntsitu" kantuetan; eta Illusions taldeko Beñardok biolina sartu zuen "Zurrunbilo"-n. Giro iluna, oinarri erritmiko indartsu eta aberatsak, gitarra riff bereziak eta ahotsa beste instrumentu bat bailitzan erabilia. Hitzek kritika eta hausnarketa uztartzen dituzte.

Diskoa grabatu eta gutxira, taldeak etenaldia izan zuen Xabi Strubelli ebakuntza egin ziotelako. Hortaz, hurrengo emanaldi batzuk eserita egin zituen. Oso harrera ona jaso zuen disko hark zerbait ausarta bilatzen zutenen artean, eta jende gehiago batu zitzaien kontzertuetan, baina Manexek eta Enekok taldea uztea erabaki zuten. Bat-batean, Dut hirukote bihurtu zen, baina uda osoa entseatzen igaro eta gero, At (Esan Ozenki, 1996) grabatu zuen Angel Katarainekin. Musika guztia hirukoteak idatzi zuen, eta, hitzei dagokienez, Martxel Mariskalen laguntza izan zuen ("Haize eza", taldearen kanturik esanguratsuenetako bat), baita Edurne Rodriguezena ere ("The big lie of love"). Disko horren emaitza trinkoagoa da, landuagoa, ilunagoa eta astunagoa. Lan hori kaleratzearekin bat, hainbat emanaldi egin zituen Suitzako Wemean neska taldearekin batera Barcelona Accio Musical (BAM) jaialdi ospetsuan, Zaragozan (Espainia) eta Euskal Herrian. Erantzuna itzela izan zen: taldeak heldutasunean eta sendotasunean izugarri irabazi zuen, eta gero eta jende gehiagok ulertu zuen.

1997an, "Txapela buruan eta ibili munduan" hip hop kantua grabatu zuten Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan bildumarako (Esan Ozenki, 1997), eta RIP taldearen omenezko diskorako, RIP Versiones (Où, 1997), "Terrorismo policial" kantua moldatu zuten. Urte bereko abenduan, Egin egunkariko Gaztegin gehigarrian, Pablo Cabeza kazetariak jakinarazi zuen Fermin Muguruzak eta Dutek proiektu bat zutela elkarrekin. Victor Jararen omenaldi baten harira, Muguruzak laguntza eskatu zien Dutekoei, eta hortik Ireki ateak diskoa (Esan Ozenki, 1997) atera zen: drum&bass, musika industriala, trip-hop, reggae, hardcore eta beste doinu batzuk batu zituzten, eta Victor Jararen "El derecho a vivir en paz" grabatu zuten. 1998an, nazioarteko bira egin zuten Gaitzerdi antzerki taldearekin batera sortutako ikuskizun erraldoiarekin. Esperientzia ikaragarria izan zen hondarribiarrendako, eta ezagunago egin zituenez, jende askoren arreta bereganatu zuten.

Atsedenaldi baten ostean, Askatu korapiloa (Esan Ozenki, 2000) egin zuten. Hondarribiko musikariak batzen dituen Psilocybe elkartearen lokalean grabatu zuten Lisabö taldeko Karlos Osinaga Txap-ekin, eta Angel Katarainek nahastu zuen. Ordura arteko disko ilunena egin zuten: batetik, hardcore muturreko piezak daude, eta, bestetik, kanta ilun eta astunak. Diskoa aurkezteko, Lisabö eta Anari-rekin batera jo zuten Bergaran, Donostian, Bartzelonan eta Madrilen, baina 2001ean kontzertuak emateari utzi zioten. Taldekideak bestelako proiektuetan murgildu ziren: Strubellek Zura taldea jarri zuen martxan, eta Galderrek eta Josebak Kuraia sortu zuten Mikel Kazalis (Anestesia, 2 Kate) eta Fernando Gimenorekin (El Corazón del Sapo, Estricalla).

2003ko abuztuaren 23an, Psilocybe musika elkartearen 10. urteurrena ospatzeko jaialdian agertokira igo zen taldea, baina ondoren hainbat urte igaro ziren Duten berririk izan gabe, harik eta 2008an taldeak agiri baten bidez amaiera ofiziala iragarri zuen arte. Azken kantua 2004an argitaratu zuten, "Hondarra" izenekoa, Irungo AEK-ko beteranoak bilduman.

EGURRA TA KITTO


S/N