miércoles, 18 de diciembre de 2013
MERMAID
Txetxu Brainloster, gitarra ta ahotsa
Iñigo Firehead, baxua ta ahotsa
Leroy Starlight, bateria
Mermaid taldea 90. hamarkada bukaerako Iruñako karrika istilotsu eta zaratsuetan agertu zen. Beraiek autoekoiztu eta argitaratu zuten heuren lehen diska 1999. urtean. Bigarrena berriz, "High Dimension Is The Direction", Madrilgo Safety Pin zigiluarekin atera zuten. Lan honetik baztertutako bost kantu eder "The Charlton Heston EP" osatu zuten. 2005. urtean taldea banandu zen zoritxarrez, hala ere, hirukote naparra musika jotzen jarraitu du, banandurik (Green Manalishi, edota Basque Country Pharaons taldeetan), hala berriro elkarrekin (Bizardunak). Iñigo Firehead jaunak "Cabezafuego" bilakatu da egun.
http://lafonoteca.net/grupos/mermaid
...........................................................................................
Mermaid fue una cuca banda navarra de rock surgida en Pamplona/Iruñea (Navarra, Europa) en 1998. En un principio la banda se decantó por el stoner rock, pero con el tiempo evolucionaron hacia un rock más amplio. Al principio de su carrera crearon su propio sello, Rec Orbital, para editar en 1999 su album de debut "From Here To Nowhere". Pero si los Mermaid tienen algo parecido a un disco de su consagración, ese es el soberbio"High Dimension is the Direction" editado por el sello Safety Pin en 2001. Es su trabajo más meditado, el de mayor elaboración instrumental, con canciones llenas de cambios y plenas de detalles. Ratificó lo arriesgado de su propuesta, tal vez no suficientemente recompensada, y les valió algo más de interés en el panorama estatal.
En 2003 apareció este "Charlton Heston EP", un single con cinco temas editados en vinilo. Aunque son descartes de "High Dimension Is the Direction", son alucinantes. El banda navarra se separó en 2005 debido al escaso apoyo que encontraron dentro de la escena musical, especialmente la industria, quizás motivada en buena parte por la natural actitud rebelde y juerguista de la banda. Txetxu Brainloster militaría en bandas como Green Manalishi, e Iñigo Firehead giraría con los irrepetibles Basque Country Pharaons. Actualmente, podemos encontrar a los tres ex-Mermaids dentro del super conjunto folk rock euskaldun, Bizardunak (los barbudos).
MERMAID, a basque rock band. They were from Pamplona (Navarra, Europa). After, Iñigo plays in Bizardunak, a amazing folk rock band and Cabezafuego.
DISCOGRAPHY
"From Here to Nowhere" (1999)
"High Dimension Is The Direction" (2001)
"Red Led or Death" (2003)
"Charlton Heston EP" (2003)
DISCOGRAPHY
"From Here to Nowhere" (1999)
"High Dimension Is The Direction" (2001)
"Red Led or Death" (2003)
"Charlton Heston EP" (2003)
MIKEL ERRAZKIN
Mikel Errazkin musikaria Sorotan Bele folk-pop taldeko kide eta konpositorea izan zen. 1994an, tronbosiak jo zuen, eta, gorputzean eragindako kalteen ondorioz, zuzeneko emanaldietan aritzeari utzi behar izan zion. Hala ere, musika sortzen jarraitu zuen. Aixa taldea sortu zuen, eta bakarkako ibilbide emankorra egin zuen. Hainbat disko kaleratu zituen berak sortutako Hirusta diskoetxean. 2008ko irailaren 5ean zendu zen, 34 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.
Mikel Errazkin hondarribiarra Sorotan Bele taldearekin egin zen ezagun, 1992. urtean. Euskadi Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi ostean, taldearen lehen diskoak -Sorotan Bele (Elkar, 1993)- arrakasta itzela lortu zuen bere folk-pop atsegin eta dantzagarriarekin. Txirula jotzeaz gain, konposatu ere egiten zuen Errazkinek talde hartan. Hala, Mundu hegian (Elkar, 1994) bigarren diskoko ia musika guztia Errazkinek sortu zuen. Hilabete batzuk lehenago, buruko tronbosia izan zuen, eta horren ondorioak nabarituko zituen aurrerantzean. Ospitalean sendatzen ari zela, Errazkinen ama hil zen, eta, haren omenez, Hilargi, non zaude? konposatu zuen, Sorotan Beleren bigarren diskorako. Tronbosiak gorputzaren eskuinaldea mugitu ezinda utzi zion, eta txirula jotzeari eta zuzeneko emanaldietan aritzeari laga behar izan zion Errazkinek. Baina jarraitu zuen Sorotan Belen, musika sortuz eta teklatuez eta programazioaz arduratuz.
Gaixotasuna ez zen oztopo izan Errazkinek gustukoen zuena, musika sortzea, egiten jarrai zezan. Are gehiago, hurrengo urteetan bizkortu egin zen haren sorkuntza. 1995ean, Hirusta diskoetxea sortu zuen, eta bere bakarkako lehen lana kaleratu zuen, Bostak arte (Hirusta, 1995). Sorotan Belek egiten zuen musikarekin zerikusi txikia zuen Errazkinen bakarkako lanak, new age, folk eta afrikar doinuak batzen baitzituen, eta pieza gehienak instrumentalak baitziren. Abesturiko kantuen artean, Ruper Ordorikaren "Ene begiek" kantuaren moldaketa zegoen. Sorotan Beleko zenbait kidez gain, musikari ezagunek lagundu zioten diskoa grabatzen: Luis Camino, Alan Griffin (Alboka), Iker Goenaga, Aitor Amezaga (Akelarre)...
1996an, Sorotan Belek azken emanaldia eskaini eta gero, Urbil Artolarekin urte batzuk lehenago abiatutako proiektuari bultzada eman zion Errazkinek. Aixa taldean, Artola eta Errazkinez gain, Iker Goenagak, Kotte Susperregik eta Beti Mugan taldeko Xabi Lopezek hartu zuten parte, eta izenburu bereko kaleratu zuten 1998an. Aurretik, beste lan bat kaleratu zuen Errazkinek, Azken momentuan (Hirusta, 1997), eta berriz ere kolaboratzaile askoren ekarpenak bildu zituen: Mikel Irazoki (M-ak, Bizkar Hezurra...), Kepa Junkera, Josu Salbide (Oskorri), Luis Camino, Joserra Senperena... Disko horretan, Juan Carlos Perezen (Itoiz) pieza instrumental bat (Pieza lasarie) moldatu zuen, eta Carmen Santonja (Vainica Doble) eta Pablo Guerrero espainiarren hitzak musikatu zituen.
Hurrengo urteetan, beste hiru disko kaleratu zituen: Beti berandu (Hirusta, 1999), Airborn (Hirusta, 2002) -Becky Siegel dantzariak sortutako izen bereko koreografiarako sortutako musika- eta 10.0 (Hirusta, 2004). Disko guztietan musika ulertzeko modu pertsonala islatu zuen Errazkinek: ohiko eskemetatik ateratzeko gogoa, hainbat tradiziotako doinuak nahasteko joera, giroak sortzeko zaletasuna... Horrez gain, beste hainbat proiektutan murgildu zen: Julen Lekuonaren omenezko diskoa zuzendu zuen (Itsasoan urak handi dire, 2004), haurrentzako bi disko argitaratu zituen (Kanta ttikiak eta Gabon kanta ttikiak), eta beste hainbat kantariren diskoak plazaratu zituen Hirusta zigiluan (Markos Unzeta, Joseba Irazoki, Garbiñe Insausti, Jabier Muguruza, Gorka Sarriegi...).
Azken urteetan, Lantz gaur egungo folkeko taldean aritu zen Errazkin, Juan Ezeiza, Josean Martin Zarko (Ganbara taldeko kide ohiak), Xabi Lopez eta Alaitz Telletxearekin, besteak beste.
2008ko otsailean, Errazkinen osasun egoerak okerrera egin zuen, eta gurpil aulkian eman zituen azken hilabeteak. Irailaren 5ean zendu zen. Urtea amaitu baino lehen, Errazkinen azken ekoizpena kaleratu zen, Lo lo, kanta ttikiak (Hirusta, 2008), eta hainbat musikarik Bidean aurkitu zintudan (Hirusta, 2008) diskoa eskaini zioten. Diskoan bildutako musikariek (Urbil eta Txomin Artola, Aitor Furundarena, Gorka Sarriegi, Joseba Irazoki, Nieves Arilla, Lantz taldekoak...) omenaldia egin zioten Errazkini Hondarribian, 2008ko abenduaren 14an.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)