2006. urtean Maria proiektu berri bat egitera animatzen da Balmasedako lagunekin, eta orduan sortzen dute "Apurka" taldea. 2007.urtean beraien lehenengo lana grabatuko dute Berrizeko "Estoldetan" estudioetan eta Euskal Herri osotik hamaika kontzertu eman ondoren 2009an Apurka desegiten da. Talde barik zegoela, MusikHerriako kideak izan ziren beste 3 lagunekin "Siroka" sortu zuten eta gaur egun arte 5 diska kaleratu dituzte ( “Haize Berriak”-2009 , “Karosi”-2011, “ 3.SZN”-2013 , “Ura”-2016 "Buruz behera"- 2018), Siroka gaur egun bizirik dirau eta momentu honetan "Buruz behera" diskaren birarekin daude murgilduta. Siroka handitzen zen heinean akustikoak faltan botatzen zituen Mariak eta paraleloan eta Eriz Perezekin batera 2010ean Hutsa bikote akustikoa jaio zen. Hasiera baten bertsioak egiten zituzten baina gaur egun 4 disko argitaratu dituzte kantu propioekin eta musika eszenan egonkortu den taldea da "Hutsa" ( “Hutsa”- 2011, “Huts unea” -2012, “Astuh”- 2013 eta “Amnesia”- 2015 ).
2017an eta bere ibilbide musikalari erronka berri bat jarriz bere bakarkako proiektua aurkeztu zuen " Kintsukoroi" . Proiektu hau bildutako esperientzien emaitza da, ikasitakoaren isla eta beraz orain arte argitaratu duen proiektu pertsonalena. 2018ko abenduan proiektu honen baitan EPa argitaratzen du Mark Jordan ekoizle katalanarekin batera. Bere ibilbide musikal oparo hau antzezlanarekin uztartzen du Mariak. 2020.urtean, "Parentesiak" disko berria dator.
https://www.badok.eus/euskal-musika/maria-rivero
No hay comentarios:
Publicar un comentario