martes, 31 de diciembre de 2013

EL PORTAL DE JADE


HUTSA / MARIA RIVERO


Maria Rivero Balmasedan jaio eta Zeberion bizi den musikaria da. Txikitatik musika ikasketak egin ditu, musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetan ibili izan da baina 2004 urterarte ez zuen bere talentua publiko aurrean erakutsi. Bere ibilbidea Valladolideko musikari ezberdinekin hasi zuen , eta hauekin "Gota a gota" proiektua abiatu zuen.

2006. urtean Maria proiektu berri bat egitera animatzen da Balmasedako lagunekin, eta orduan sortzen dute "Apurka" taldea. 2007.urtean beraien lehenengo lana grabatuko dute Berrizeko "Estoldetan" estudioetan eta Euskal Herri osotik hamaika kontzertu eman ondoren 2009an Apurka desegiten da. Talde barik zegoela, MusikHerriako kideak izan ziren beste 3 lagunekin "Siroka" sortu zuten eta gaur egun arte 5 diska kaleratu dituzte ( “Haize Berriak”-2009 , “Karosi”-2011, “ 3.SZN”-2013 , “Ura”-2016 "Buruz behera"- 2018), Siroka gaur egun bizirik dirau eta momentu honetan "Buruz behera" diskaren birarekin daude murgilduta. Siroka handitzen zen heinean akustikoak faltan botatzen zituen Mariak eta paraleloan eta Eriz Perezekin batera 2010ean Hutsa bikote akustikoa jaio zen. Hasiera baten bertsioak egiten zituzten baina gaur egun 4 disko argitaratu dituzte kantu propioekin eta musika eszenan egonkortu den taldea da "Hutsa" (  “Hutsa”- 2011, “Huts unea” -2012, “Astuh”- 2013 eta “Amnesia”- 2015 ).

2017an eta bere ibilbide musikalari erronka berri bat jarriz bere bakarkako proiektua aurkeztu zuen " Kintsukoroi" . Proiektu hau bildutako esperientzien emaitza da, ikasitakoaren isla eta beraz orain arte argitaratu duen proiektu pertsonalena. 2018ko abenduan proiektu honen baitan EPa argitaratzen du Mark Jordan ekoizle katalanarekin batera. Bere ibilbide musikal oparo hau antzezlanarekin uztartzen du Mariak. 2020.urtean, "Parentesiak" disko berria dator.

https://www.badok.eus/euskal-musika/maria-rivero

ELBERETH


ELURRETAN



Mikel Aizpuruak eta Ritxar Gomezek osatu zuten Elurretan, 2003. urtetik 2009ra bitartean. Biak Anímese Martinez taldean ibilitakoak ziren, eta hura desegin ondoren pop melodia peto-petoak lantzen hasi ziren. Etxean grabatzen zituzten diskoak eta apenas eman zuten kontzerturik. Aizpuruak eta Gomezek badute beste talde bat, Punk Bacharach, Burt Bacharach konpositorearen bertsioak egiteko.

Gipuzkoako Goierrik zenbait pop talde eman ditu azken hamarkadetan: Ancha es Castilla, Saz le Bolo, Anímese Martinez... Azken talde horretan aritu ziren Mikel Aizpurua (ahotsa eta gitarra) eta Ritxar Gomez (baxua eta ahotsa) 90eko hamarkadan, baina milurte berriarekin batera Elurretan jarri zuten martxan, helburu argi batekin: kantuak patxadaz sortzea eta grabatzea etxean, eta etxean entzuteko kantuak izatea, intimidadean. Ondorioz, hasieratik uko egin zion zuzenekoak eskaintzeari. "Esan edo transmititu nahi duguna CDan dago; eszenatoki batean jotzea ez da filosofia horretan sartzen" (1).

Ordizian sortu zen Elurretan eta Beasaingo zigilu batekin (Moonpalace Records) grabatu zituen bere disko gehienak. Hiru kantuz osaturiko maketa bat izan zen bikotearen estreinako grabazioa, eta haren ostean Bi kaleratu zuen (Moonpalace, 2004), bost kantuz osaturiko mini-CDa. Pop melodia argitsuak, leunak eta malenkoniatsuak, eta maitasuna, adiskidetasuna edota egunerokotasunari buruzko hitz samurrak, ironikoak, surrealistak eta umoretsuak izan ziren, hasieratik, Elurretan-en kantuen ezaugarri nagusiak. Bi taldekideek Vainica Doble, Jonathan Richtman, Le Mans, Sisa, Family, La Dama se Esconde, JC Perez, La Buena Vida edota Burt Bacharach aipatzen zituzten eraginen artean. Hala ere, lehen diskoetan pop elektronikora jo zuen bikoteak. Bi diskoko "Sei segundu" kantua Gaztea irratiko zerrendaren lehen tokian izan zen hainbat astez. Diskoarekin batera kantu horren bideoklipa zabaldu zuten, Arkaitz Basterra zinema zuzendariak egindakoa. Bi musikarien eta Basterraren arteko kolaborazioak beste proiektu batean segida izan zuen urte batzuk geroago. Nahiadance sortu zuten Jon Vidaurrekin (Manoukian, Ama, Giorgio Bassmatti...), eta euskarazko dance kantuak eta bideoklipak sortu zituzten.

Bi kaleratu zutenerako prest zeuzkaten kantu gehiago, eta ondorioz berehala heldu zen Olatu baten zai (Moonpalace, 2004). Hau ere mini-CD bat zen, bost kantu zituen, horien artean "Geltokiko garbiltzailea". Euskaraz abestu arren, disko guztietan gaztelaniazko kanturen bat sartu zuten eta lan honetan "Oración" izan zen. Mara-mara (Moonpalace, 2005) izan zen Elurretanen lehen disko luzea. Aurrekoak bezala, etxean grabatu zituzten diskoko hamar kantuak, baina ondoren estudio profesional batean masterizatu zituzten. Estilo berrietara zabaldu zen bikotea lan honetan (indie pop, country aireak, power-pop...) eta soinua gogortu egin zuten zenbait kantutan ("Liburua").

Elurretan-en hurrengo lana berezia izan zen, Kirmen Uribe idazlearen Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) poema liburuko hainbat olerkiren gaztelaniazko bertsioak musikatu baitzituzten Elurretan canta a Kirmen Uribe (Moonpalace, 2006) diskoan. Taldekideen lan erritmo azkarrak ez zuen etenik, eta hurrengo urtean Maitaleak (Oiangu Diskak, 2007) kaleratu zuten. Euskaraz eta galegoz -Gomez Galizian jaioa da- abestu zuten maitasunari buruzko lan horretan, zeinean pop melodia itsaskorrak, bossanova eta Beach Boysen eragina duten lelo txistukariak entzun daitezkeen. Halaber, disko honetatik aurrera haurren begirada xaloak gero eta leku handiagoa hartzen du Elurretanen kantuetan ("Ni Gaintzakoa naiz"), eta jarraipena izango du Momo eta beste izaki batzu (Oiangu Diskak, 2008) azken diskoan. Taldearen diskorik oparoena da, 21 kantu -horietako batzuk zati instrumentalak dira-, eta nolabait hainbat urte lehenago hasitako bidearen helmuga. Taldearen diskorik goraipatuena da berau. Hala ere, taldea desegitea erabaki zuten Aizpuruak eta Gomezek, baina aurretik pare bat kontzertu eskaini zituzten, horietako bat Gernikan (Bizkaia), Kafea eta Galletak ekimenaren barruan.

EL JOVEN BRYAN



EL DESVAN DEL MACHO


ELECTRIC RIDERS