lunes, 23 de diciembre de 2013

KUDAI


RODEO


KUPELA



KURAIA

 

Punk rock musikaren eta 70eko hard rockaren oinarrietatik abiatuz, Kuraia taldeak bat egin zuen 2000 urteko hamarkadaren hasieran nazioartean lantzen ari zen energiaz gainezkako rockarekin. Joseba Ponce (Dut) eta Fernando Gimeno (El Corazón del Sapo) bikoteak bultzatu zuten proiektua, baina laukote trinko eta sendo gisa egin zuen zazpi urteko ibilbidea. Tarte horretan, kitarra sutsuetan eta erritmo bizi nahiz astunetan oinarritutako rock & rolla zabaldu zuen hiru disko ederretan. 

DUT taldeak ez zuen 2008 urterarte iragarri behin betiko agurra, baina zortzi urte lehenago, 2000an, "Askatu korapiloa" diskoa kaleratu eta zuzenean aurkeztu ondoren, Joseba Ponce taldeko baxu jotzailea bere proiektu berria izango zena prestatzen hasi zen. Poncek bazituen bere etxean egindako kantu batzuk Dut bandaren estilora egokitzen ez zirenak, eta Zaragoza aldeko El Corazón del Sapo rock taldea geldirik zegoela jakinda, Fernando Gimeno lagunarengana jo zuen (El Corazón del Sapoko kantaria), Dut bandaren hardcore ilunaren aurrean, oinarriak punk rockean eta hard rockean izango zituen taldea osatzeko. Ponce jaunak baxua utzi eta gitarra hartu zuen eta Fernando bihurtu zen taldeko abeslari eta frontman bikaina. Berehala, diskolan oso bat grabatzeko ideia bueltaka hasi zitzaienean, Galder Izagirre (Dut) eta Mikel Kazalis (Anestesia, 2 Kate) batu zitzaizkien, bateriarekin eta baxuarekin, hurrenez hurren.

El Corazón del Sapo taldeak askotan jo zuen Euskal Herrian, eta harreman estua egin zuen bertako taldeko askotxorekin. Hori dela ta, Fernando Sapo jaunak berak eskaini zuen bere burua euskaraz abesteko, eta lehen diskoko 11 kantuetatik bederatzi euskaraz kantatu zituen. Gainerako biak, bat gaztelaniaz ("Infierno") eta bestea aragoieraz ("Güello gorria") ziren. "Kuraia" (2001) estreinako lana Zaratuz herriko Fidelenea estudioan grabatu zuten Karlos Osinagaren (Lisabö) ardurapean, eta "Ni ere" lehenengo kantutik aurkezten zuen bere erreferentzia eta asmoak. Punk rock eta hard rock oinarrizkoa baina garaikidea zuten buruan taldekideek, eta urte haietan nazioartean loraldia bizitzen ari zen generoa, sasoikoak ziren The Hellacopters, Gluecifer, Turbonegro, euskarazko musikara ere ekarri zuten. "Ez genuen ezer berririk egitea bilatzen, eta hain zuzen, ez dugu ezer asmatu. Musika estandarra da. Alegia, Dut, Anestesia edota El Corazón del Saporena baino zabalagoa den publiko batentzat egina dago. Oinarrian punk-rocka dago, baina rockaren aldaera asko daude nahastuta: new wave ukituak ditu, hardcore ukituak, heavy ukituak, killer ukituak, garagea..."


Kuraia taldea disko bat grabatu eta kontzertu gutxi batzuk egiteko asmo hutsarekin sortu zen, ez zuen proiektuaren hastapenetan luzerako helbururik, taldekide guztiak beste talde batzuetatik baitzetozten. Nolanahi ere, 2002. urtean kontzertuak egiteko eskaerak pilatzen joan zitzaizkion taldeari, eta azkenerako, bira arrakastatsua egin zuen Euskal Herrian eta baita Espainian edota Katalunian ere. Horrek, gainera, adorea eman zien proiektuari segida emateko. Dut, Anestesia eta El Corazón del Sapo geldirik zeuden, eta lau kideek Kuraian jarri zuten indarra. Bigarren diskoa prestatzen hilabeteak pasatu zituzten lau kideek, eta 2003ko udan Zarauzko Fidelenean eta Oiartzungo Arritxulo mendi aterpean sartu ziren hura grabatzera. Aurrekoa bezala Karlos Osinagarekin grabatu zuten "Iluntasunari barre" (2003), eta ondoren Angel Katarainek masterizatu zituen kantuak Azkarate estudioetan. Diskoak aurrenekoaren bidea jarraitzen zuen, baina izenburuarekin lotuz, ukitu ilunagoak biltzen zituen, soinu trinkoagoak, eta stoner-rocketik gertuago zegoen punk-rock klasikotik baino. 

Arlo politiko eta sozialean urte gatazkatsua izan zen 2003, "Egunkaria" itxi zuten, eta horrek ere eragina izan zuen diskoari zerion iluntasunean. "Kantu hauek oso lotuta daude azkenaldiko gertaera sozialekin, eta pertsonalekin ere bai, beharbada. Letrak ez dira batere positiboak, nahiz eta oasi txiki batzuk badauden. Negatiboak baino gehiago, gordinak dira. Izenburuak adierazten du umorea ezin dugula galdu, eta umorearekin batera itxaropena ere ez". 

"Iluntasunari barre" diskoak Kuraia bandaren errepertorioan leku nabarmena hartu zuten hainbat kantu ditu, besteak beste, "Udaberri azidoa" edota "Nik ez". Bigarren lan horretan ere gaztelaniaz idatzitako kantu bat sartu zuten: "Ojo de pez". "Iluntasunari barre" lanaren prestaketak eta grabazioak lan handia eskatu zien taldekideei, eta ondorioz, diskoa aurkeztu ondoren, atseden txiki bat hartu zuten. 2004rako, ordea, berriro zuzenean jotzen ari ziren, eta urte hartan Suitzatik eta Italiatik igaro zen Europako bira txiki bat ere egin zuten. Gasteizko Azkena Rock jaialdian ere jo zuen taldeak 2004ko irailean. Hala ere, lehenengo diskoaren aurkezpenarekin alderatuta, lasaiago hartu zituen taldeak "Iluntasunari barre" lanaren aurkezpen kontzertuak.


Hilabete batzuk pasatu behar izan ziren Kuraiaren berri ostera ere izateko, baina atseden hartuta, 2005eko udaberrian lan diskografiko berri batekin itzuli zen laukotea. "Piztu da piztia" izenburua jarri zioten eta, CD formatuan ez ezik, 10 hazbeteko binilo formatuan ere argitaratu zuten lan labur horri, eta diseinu ikusgarri batekin. Bertan, Godzilla agertzen da Donostia mehatxatzen. "Piztu da piztia" diskoak 20 minutu besterik ez ditu irauten eta sarrera batez gain, sei kantu jasotzen ditu, guztiak lelo itsaskorrekoak eta zuzen-zuzenak. Hala, "Iluntasunari barre" diskoaren trinkotasunaren eta iluntasunaren aurrean, energia bizi eta alaiagoa darie "Piztu da piztia", "Zebra" edota "Birakari" kantuei. Prestaketa modua ere oso ezberdina izan zen, bigarren diskoa hilabeteetan landu zuten bitartean, "Piztu da piztia" (2005) bat-bateko lanaren emaitza izan baitzen. "Freskotasunez egin dugu lan: batere entsegatu gabe, kantak erdi eginda zeudela, grabatzera sartu ginen zuzenean. Adibidez, grabatzen hasi ginenean, ahotsaren melodiak egin gabe zeuden. Horrela lan egitearen alderik onena zera da: oso disko freskoa geratzen dela, eta gauzei ez dizkiezula buelta asko ematen".

2006. urtean, besteak beste, Etxarri Aranazko Gazte Topagunean edota Bilboko Aste Nagusian eman zituen kontzertuak Kuraia taldeak, eta 18/98+... auzolanean diskorako kantu bat ere grabatu zuen, Kyuss taldearen musika eta Xabier Silveiraren hitzak uztartuta ("Hemezortzi hizki"). Azken kontzertua ere 2006. urtean eman zuen Kuraia taldekoek. Azaroaren 11 egunen izan zen, Tolosako Bonberenea gaztetxean, Freak Kennedys taldearekin. Hortik aurrera, Kuraia itzali egin zen betiko. Mikel Kazalisek berpiztu egin zuen Anestesia banda eta gainerako taldekideak beste proiektu batzuekin hasi ziren. Fernando Gimenok Estricalla rock banda itzela sortu zuen 2009an, eta Galder Izagirre Berri Txarrak taldeko bateria jotzaile berria bilakatu zen. Horrez gain, 2011. urtean Matxura talde berria sortu zuten Kazalis jauanak, Fernando Gimenok, Aitor Abiok (PI.L.T.) eta Txarly Diazek (Gutural).

KUTRE


LABANAK





Labanak taldearen kantu bat beraien lehen disko txikitik. 1990. urtean kaleratu zuten, Elkar zigiluaren bidez.

Dani Ulazia, ahotsa eta gitarra
Fermin Iraola, gitarra
Alberto Lizaso, baxua
Alberto Inza, bateria

1990. urtean, Zarautz herriko OK KORRAL taldea desegitean, taldekide batzuk Labanak taldea sortu zuten. Sei kantuz osaturiko disko homonimoa kaleratu zuten 1990. urtean, O.K. Korral taldearen diskoen ildo berean. Bi gitarra izateak taldearen soinua gogortu zuen. 1991. urtean, "Nor da pobre, nor da aberats" maxi diskoa grabatu zuten zuzenean, Munster/La-Abana Diskak zigilupean.Bi bertsio jaso zituzten: "Jack the ripper" (M. Cooper, Link Wray) eta "Breaks my heart" (Deniz Tek). Handik gutxira, Labanak taldea agur esan zuen, baina, aurretik "Askizu" (1991) disko txikia atera zuten. "Jo ta hautsi", Dictators taldearen kantuaren bertsio bat eginez.

Geroago, Fermin Iraola (1968-2010) jauna Kiowak eta Noise Hole taldeetan aritu zen. Dani Ulazia jauna The Covers taldean, Mikel Insausti zinema kritikoaren ondoan. Iñaki Brakamonte ere zenbait taldetan aritu da: Kiowak, Arakajun, Pareak Bai... OK Korral taldeko Lou Olanguak The Lusty Men taldearekin kolaboratu zuen eta Las Lagartas zebilen. 2005. urteko maiatzaren 20ean Labanak taldekoek berriz elkartu zen, Arraio irratiaren aldeko kontzertu bat eskaintzeko, Putzuzulo gaztetxean (Zarautz).

http://www.badok.info/euskal-musika/o-k-korral
.................................................................................... 

Una canción del grupo vasco Labanak. Su primer mini album, "Labanak", fue editado por el sello Elkar, en 1990.

Fermín Iraola, profesor de guitarra, músico, compositor, y guitarrista de rock&roll de Bera (Navarra), fue sin duda, uno de los percusores y agitadores de la escena rock en la zona del Bidasoa en los años 80 y 90. A mediados de los 80, en plena fiebre del del punk-rock vasco, y siendo muy joven todavía, fue guitarrista en varios grupos locales de la regata del Bidasoa e Irún como ADN y La Regeneración, de sonidos mod, punk y after-punk. A finales de los 80 entró a formar parte de una gran banda de Zarautz, OK Korral , grupo seminal del rockabilly vasco, donde ejerció de bajista en el disco "Beti gogor, beti mozkor" (1989). En 1990, la banda vasca OK Korral se disolvió. Entonces, Fermin Iraola y Dani Ulacia formaron LABANAK (en euskera, Las Navajas). Su sonido estaba mucho mas influenciado por las bandas de garage rock americanas y australianas. Con ellos, Fermin sacó el mini-elepé "Labanak" (1990), y, en 1991, el maxi-single "Nor da pobre, nor da aberats" con versiones de Link Wray y Deniz Tek.

Antes de separarse, Labanak editaron el minielepe autoeditado "Askizu" (1991), en el cual estaba una versión de Dictators, "Jo ta hautsi", que aparecería mas tarde en un disco de tributo a The Dictators, "Dictators Forever Forever Dictators" (1996). Hacia 1992, Fermin Iraola formó en Bera (Navarra), en su pueblo natal, el grupo Noise Hole, en el cual también formó parte el cantautor folk-rock Petti. Con ellos editó una maqueta "Zuloaren itzala" (1994), en plena explosión de grunge, facturando sonidos garage rock y power pop. Aparte de sus propias canciones o con Noise Hole, Fermin hizo innumerables versiones de rock de todos los tiempos. El grupo Noise Hole se disolvieron a finales de los años 90. A partir de ahí, Fermin formó el grupo Dharma con los que sacó un disco autoeditado. Tras su muerte en 2010, Fermin Iraola fue homenajeado en Bera con un gran concierto repleto de amigos en 2011.

LABANAK (1990)

1. Sorgorturik
2. Begi tristeak
3. Belaunaldi berria
4. Zuri so
5. Oilasko eta txanpaina
6. Hau patu txarra

........................................................................................
Labanak was a basque rock band. They were from Zarautz (Gipuzkoa, Europe).

DISCOGRAPHY

1990. "Labanak"
1991. ""Nor da pobre, nor da aberats"
1991. "Askizu"

Fermín Iraola fue profesor de guitarra, músico, compositor, y guitarrista de rock&roll de Bera (Navarra)y , sin duda, uno de los precusores y agitadores de la escena rock en la zona del Bidasoa entre los años 80 y 2000A mediados de la decada 80, en plena fiebre del del punk-rock vasco, y siendo muy joven todavía, Fermin fue guitarrista en varios grupos locales de la regata del Bidasoa e Irún como ADN y La Regeneración, de sonidos mod, punk  y after-punk. A finales de los 80 entró a formar parte de la banda de Zarautz OK Korral , grupo seminal del rockabilly vasco, ejerciendo de bajista en el disco “Beti gogor, beti mozkor” (Elkar, 1989). En 1990 OK Korral se disolvió, y junto al guitarrista de la banda, Dani Ulacia, formó Labanak, volviendo a  las seis cuerdas. El sonido de Labanak estaba mucho mas influenciado por las bandas de garage-punk-rock americanas y australianas. Con ellos sacó en 1990 el mini-elepé homónimo “Labanak”, y en 1991 el maxi-single “Nor da pobre, nor da aberats” (Munster/La-Abana Diskak), con versiones de Link Wray y Deniz Tek. Antes de separarse editaron en 1993 el minielepe autoeditado “Askizu”, en el cual estaba la versión de Dictators “Jo ta hautsi”, que aparecería  mas tarde en el doble tributo a los Dictators “Dictators Forever Forever Dictators” (1996, Roto records).

Hacia 1992, Fermin Iraola formó en Bera, su pueblo natal, el grupo Noise Hole, en el cual también formó parte el cantautor folk-rock Petti. Con ellos editó la maqueta “Zuloaren itzala”  en 1994, y en plena explosión de grunge, siguió con sonidos garage-punk-rock y power-pop. Aparte de sus propias canciones, con Noise Hole hizo innumerables versiones de rock de todos los tiempos. El grupo se disolvió a finales de los 90. A partir de ahí formó el grupo Dharma con los que sacó un cd autoeditado. Aquejado de una grave enfermedad, los últimos años dicha dolencia le impidió dedicarse a su gran pasión; tocar la guitarra y enseñar a tocarla. No en vano, fue profesor de guitarra de  decenas de chavales que como un servidor, soñaban con emular a sus héroes rockeros. Aparte de enseñarnos a manejar las seis cuerdas, nos enseñó algo mucho más grande, a amar apasionadamente el rock&roll.

LA BANDA SIN FUTURO